Alexandro Severo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexandro Severo

Alexandro Severo, latinez Marcus Aurelius Severus Alexandrus (208ko urriaren 1a - 235eko martxoaren 18a) erromatar enperadorea izan zen, 222tik hil zen arte, severar leinuko azkena.

Haren ama Julia Mamea izan zen, Julia Mesaren alaba eta Heliogabaloren izeba. Basiano zuen jatorrizko izena, baina aldatu egin zuen 221ean, Julia Mesaren presiopean Heliogabalok ondorengo izendatu zuenean. Hurrengo urtean, martxoaren 11an Heliogabalo hil zuen Pretoriar Goardiak. Alexandro Severo enperadorearen izendapena onartu zuten Pretoriar Goardiak eta Senatuak.

Garai horretan amaren menpean zegoen Alexandro. Julia Mameak, birtutez betetako emakumeak, aholkulari trebeez inguratu zuen semea. Baina beste aldetik, emakume jeloskorra zen eta armada diziplinatua eusteko ezgai zen. Matxinadak ohikoa ziren Inperio osoan.

Orokorrean Alexandroren agintaldiak onurak ekarri zituen Sasaniarrei aurre egin behar izan zien arte. Garaipenak gorabehera, erromatar armadak egundoko diziplina eza erakutsi zuen.

Hurrengo urtean germaniarren kontra egin zuen, Galia inbaditzen ari zirela eta. Mainz hiritik hurbil, Maximino Trax legionariak gidatutako matxinoek Alexandro eta ama hil zituzten martxoaren 19an.

Alexandro Severoren txanpona bat.

Severar leinuko azkena izan zen Alexandro. Amaren mendean bazen ere, jendearen bizi-baldintzak hobetzen ahalegindu zen. Aholkulari Ulpiano jurista eta Dion Kasio historialaria zituen. Aurrekarien luxua eta bitxikeria desagertu ziren. Literatura, arte eta zientziak bultzatu zituen. Maileguen interesak eta zergak ere murriztu egin ziren.

Erlijioari zegokienez, Alexandrok joera irekia zeukan. Haren kapela pribatuan Orfeo, Abraham eta Jesusen estatuak zituen. Jesusen omenezko tenpluak eraikitzeko gogoa omen zuen, baina aholkulariek asmoa kendu zioten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro Severo Aldatu lotura Wikidatan