Petronio Maximo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Petronio Maximo txanpon batean.

Petronio Maximo, latinez Petronius Maximus (396 - 455), erromatar aristokrata, eta 455ean mendebaldeko enperadorea izan zen.

Jatorri handiko familia batean jaioa, Maximo goi-mailako karguetan aritu zen bizitza osoan. Flavio Aetiok eta Maximok elkarrekiko harreman txarrak arazo asko sortu zuen. Antiokiako Joanek dioenez, Maximok Aetio eta Valentiniano III.a erahiltzeko konspirazioetan parte hartu zuen.

Valentiniano III.aren heriotzaren ostean, ez zegoen ondorengo garbirik. Maximok beste arerioak garaitu zituen jauregia kontrolpean eduki zuelako. Lizinia Eudoxia enperadorearen emazte ohia berarekin ezkontzera behartu zuen.

Maximok Avito jenerala Tolosara bidali zuen visigodoen babesa lortzearren. Alabaina, Avito iritsi orduko, Maximo hilik zegoen, eta misioak zentzu guztia galdu zuen. Izan ere, Gaiseriko, vandaloen erregea, Italiara ailegatu zenaren berri zabaldu zen Erroman zehar. Horren ondorioz sortu zen anabasean Maximo hilik suertatu zen.

Hiru egun geroago, Gaiseriko Erroman sartu zen. Vandaloek hiria arpilatu zuten, harik eta Leon I.a aita santuak gelditzeko eskariei kasu egin zieten arte.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petronio Maximo Aldatu lotura Wikidatan