Numeriano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Numeriano

Numeriano, latinez Marcus Aurelius Numerianus (253 - 284), erromatar enperadorea izan zen, 283tik hil zen arte.

Karo enperadorearen seme gazteena izan zen, eta, hortaz, Karinoren anaia. Aitarekin batera pertsiarren kontrako kanpaina batean ari zela, Karo hil zen. Numeriano 283ko abenduan izendatu zuten enperadore.

Europara bueltatzea erabaki zuen. Baina bidean egoera ezezagunetan hil zen Numeriano. Aitaginarrebak hil izanaren susmoa hedatu zen. Nolanahi ere, Dioklezianok, aldarrikatutako enperadoreak, hil zuen Numerianoren aitaginarreba.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Numeriano Aldatu lotura Wikidatan