Bargotako aztia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bargotako eliza, aztia bertako apaiza omen zen.

Joanes Bargotakoa edo Bargotako aztia baita ere Bargotako sorgina, kondairaren arabera XVI. mendean Nafarroako Bargota udalerrian bizi zen Joanes izenezko gizon bat zen, aztia zen ospea zuen.[1]

Haren inguruko kontakizun eta pasarte ugari aipatu ohi dira: deabruarekin adiskidetasuna zuela, zeruan zehar laino baten gainean bere neskamearekin batera hegan egiten zuela eta Madrilgo zezen-plazaren gainean agertzen zela, une berean bi lekutan ikusi zutela, ekaitzak eragiten zituela, Iruñeko ostatu batean behin baino gehiagotan bere burua kendu eta berrezartzen zuela, akelarretara joaten zela...

Inguru haietan bere ekintza eta lapurretak egin ohi zituen Juan Lobo deituriko bidelapur baten laguna ere ba omen zen.

Dirudienez, familia dirudun batekoa omen zen. Lanbidez Bargotako apaiza zen ikasketadun gizona zen, baina sorginkeria eta magia beltzaren inguruko zaletasuna edo joera ere bazuen, hori dela eta, gai horiei buruzko liburu ugari irakurtzen zituen.

Pedro Olearen filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990an Pedro Olea zinema zuzendariak gaiaren inguruko filma egin zuen: La leyenda del cura de Bargota (Bargotako apaizaren kondaira).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Javier Sierra eta Jesús Callejo: La España extraña. Bartzelona: Planeta, 1997, 2015an gaurkotuta.212-213 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]