Xuban

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xuban Commingesko Arbas aldeko erromatarren garaiko Akitania zaharreko jainkoetako bat da. Ematen duenez bertako mendi bati lotutako jainkoa da.

Aldare bat topatu zen berari eskainita honako inskripzioarekin: "Xuban Jainkoari. Acan-ek bere botoa bete du bidezkoa den esker onarekin".

Ez dugu bere ezaugarririk ezagutzen.

Xuban izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egun Xuban Euskaltzaindiak onartutako euskal mutil-izena da, egun gero eta gehiago erabiltzen dena.

Idazkuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, Garona Garaian dagoen Arbast/Arabsen agertu zen aldare batean irakur daiteke. Idazkunaren testua latinez hau da:

Xuban(o?) / deo / Acan / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)

Identifikazio kodeak:CIL XIII, 72 (4, 2 or.) = CAG-31-02, 159 or. 

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barandiaran,Jose Miguel: Obras completas. Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbo, 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Auñamendi, Zarautz, 1978.
  • Marlieve, Olivier: Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Alejandria, Bartzelona, 1995.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena faksimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena faksimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]