Aegassis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gargaseko harpearen argazki zahar bat. Bernardo Estornes Lasak Argass dibinitatea eta harpe hau lotzen ditu

Aegassis da erromatar garaiko Akitania aldeko jainko edo jainkosa baten izena.

Galiénen Garona Garaian azaltzen da berari buruzko inskripzioa. Ez dugu berari buruzko ezaugarririk ezagutzen.

Izenaren etimologiagatik, Argass gogoratzen du, (beste inskripzio bat dago izen honekin Commingesen).

Bernardo Estornes Lasak Eskaulde hartan dagoen Gargas harpe famatua gogora ekartzen du, dibinitate honekin lotuz.

Idazkuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teonimo hori eman duen idazkuna Commigesen (antzinako Lugdunum Convenarum ) aldeko Galié udalerrian agertu zen. Bere identifikazio kodeak hauek dira: CIL XIII, 72 (4, 2. or.) = CAG-31-02, 159 or.  Eta honela irakurri da:

Corpus Inscriptionum Latinarumen arabera ikus daiteke inskripzio horretan:

--m ARGASSI

GEMINUS

Q IVL

BALBI

SER

V-L-S-M


Testua, laburdurak osatuz, hau izango litzateke:

Argassi(?) / Geminus / Q(uinti) Iul(i) Balbi / ser(vus) / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)

Itzulpena: Argasi (Argas jainkoari), Quinto julio Balboren esklabua den Geminok (eskaini dio), bere botoa bete du bidezkoa den esker onarekin.[1]

Algassi, Alcassi eta Aegassi ere irakurri izan da. Beraz izen hori ez da ziurra, idazkuna irakurtzeko zaila omen baita. Horren nominatiboa, Algas, Argas edo Aegas izango litzateke, beraz.[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Itzulpen proposamena
  2. Bulletin épigraphique, Volume 5. 104. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]