Ageion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ageio, Ageion,Egeion, dirudienez Jainko berberaren aldaerak dira. Ageio, Baronniesko (Pirinio Garaiak), "pagus"aren (erromatarren eskualde administratiboak ziren "pagus" hauek) eta errementarien Jainkoa da. Ageio errementariekin lotzen duen ezaugarria da akitania zaharreko jainko honi buruz daukagun informazio bakarrenetarikoa.

Zenbait adituek Ageion, Egeion eta Abelion Jainko berberaren aldaerak direla diote, baina beste batzuek bereizten dituzte, eta ematen du horretarako, nahiz eta gutxi izan, elementuak badaudela.

Inskripzio akitaniarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "EGEIONI DEO LABVSIVS V.S.L. M."
  • "AGEIO DEO PAGANI FERRARIENSES EX VOTO."
  • MONTI- / BUS, AG- / EIONI / METELI-(...) / EX V(OTO) / S(OLVIT) L(IBENS) M(Erito).

Ageio jainkoari eta numen menditarrei botoz egindako inskripzioa. Baudéan-en aurkitutako inskripzioa, Pirinio Garaiak. Itzulpena: "Mendiei, Ageio (jainkoa)ri, Meteli(...k?-en alabak), gogo onean eta arrazoiaren arabera konplitu du bere botoa.[1]"

Inskripzio honetan beraz Ageio mendiei egiten zitzaien gurtzarekin ere lotuta azaltzen zaigu. Ageio jainkoari eta numen menditarrei botoz egindako inskripzioa.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ageio hitza baliteke "Ageri"rekin zer ikusirik izatea. Hau horrela ager, agirre, agerre eta antzeko toponimiarekin zer ikusirik izango luke. Kontutan hartu behar da lehen aipatutako harremana Ageioren aldareen eta mendi tontorren artean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 178 zkia.