Ilixon

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luchon aranaren ikuspegia. Bertan topatu dira Ilixo(n)i eskinitako inskripzioak

Ilixon edo "Ilixo", "Ilix", "Ilixor", izen ezberdin hauekin agertzen baita, Akitania erromatarraren garaian Piriniotako euskal mitologiaren jainkoa izan zen[1].

Inskripzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibinitate honi eskainitako inskripzioak Garona Garaia eskualdean aurkituak izan dira. Bagnères-de-Luchon eta Montauban-de-Luchon herrietan.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luchon toponimoa ustez dibinitate honen izenetik dator.

Beste aldetik gogoratu behar da Aurre-indoeuropar herrien hizkuntzetan, Europako toponimia zaharrean agertzen dena, -ona atzizkiak "ibai" edo "erreka" esan nahi duela, eta Sena, Saona edo Dordoina ibaien izenetan kausitu ahal dugula, baita eskualdean jaiotzen den Garona ibaian ere. Ahaztu gabe Ason ibaia edo Baiona bera.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar garaitik erabilitako ur-bero edo ur termal hauetan aldare bat topatu omen zuten. Hau dela eta, zenbait adituek jainko hau eta ur-beroak lotzen dute. Ur-beroen bidez egindako osasungintzarekin zer ikusirik duen jainko osasun-egilea litzateke, baina ez dago hau frogatzen duen beste daturik, are gehiago generalki Akitania erromatarran barrena, ninfak direnean horretarako ohiko dibinitateak. Ninfak Euskal mitologiaren lamien parekoak dira.

Sakontzeko, irakurri: «Kantas niskas»

Marliavek Ilixo izena latinaren "lixere" aditzarekin lotzen du, (Euskaraen lixibatu, ikuzi, arropa urtean garbitu)[3]. Hau hala balitz, Ilixok euskal mitologiaren zein Pirinioetako beste eskualdetako mitologiaren latsariak ireluekin harremana izango luke.

Bernardo Estornesek ere Ilixo bertako ur-beroetako iturriekin lotzen du[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jose Miguel de Barandiaran, obras completas". Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976
  2. L'inscription Lexi deo C(aius) Sabi(nus?) Hort(i) f(ilius) est un faux : « Trois autels votifs trouvés à Lez, très intéressants s'ils n'étaient fort suspects. La forme des lettres, la place des points [...] ont à juste titre éveillé les soupçons des épigraphistes. L'inscription est donc très probablement fausse. Ainsi le dieu Lex doit avoir été inventé pour expliquer le nom de Lès. [...] Il est donc presque sûr que cette inscription et les deux qui précèdent sont fausses. » (Julien Sacaze, Inscriptions antiques des Pyrénées, 1892, p. 465-467 ) ; et plus récemment : « Un intérêt économique devait conduire un faussaire à flatter la vanité du premier baron de Lès avec les mentions d'un Lexi deo et du nom de personne Lexeia. » (Marc Mayer, L'art de la falsificació: falsae inscriptiones a l'epigrafia romana de Catalunya, Institut d'Estudis Catalans, coll. « Foreign Language Study », 1998 (ISBN 84-7283-413-1), p. 17 ).
  3. Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995ISBN 84-7651-232-5
  4. Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Jose Miguel de Barandiaran, obras completas". Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • José Miguel Barandiarán, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, éditions Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995ISBN 84-7651-232-5
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]