Edukira joan

Ageion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aceio» orritik birbideratua)
Ageion
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak

Ageio, Ageion, Egeion, dirudienez jainko berberaren aldaerak dira. Ageio, Baronniesko (Pirinio Garaiak), "pagus"aren (erromatarren eskualde administratiboak ziren "pagus" hauek) eta errementarien Jainkotzat hartu da. Ageio errementariekin lotzen duen ezaugarria da Akitania zaharreko jainko honi buruz daukagun informazio bakarrenetarikoa.

Barandiaranek berriz itur eta ur termalekin lotzen du, nahiz eta berak ere zalantzakor azaldu [1].

Zenbait adituek Ageion, Egeion eta Abelion Jainko berberaren aldaerak direla diote, baina beste batzuek bereizten dituzte, eta ematen du horretarako, nahiz eta gutxi izan, elementuak badaudela.

Inskripzio akitaniarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Agei edo Ageio jainkoari eskainitako aldarea, Okzitaniako Ascan aurkitua (Pirinio Garaia).
Agei edo Ageio jainkoari eskainitako aldarea, Okzitaniako Ascan aurkitua (Pirinio Garaia). Eduardo Orduñaren argazkia.
  • Aurkikuntza-lekua: Asca/Asque (Antzinako Bigerriones), Pirinio Garaiak: "EGEIONI DEO LABVSIVS V S L M". Irakurketa laburdurak osatuz: Ageioni / deo / Labusius / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito). Idazkunaren identifikazio kodeak: CIL XIII, 386 = D 04517 = CAG-65, 86 or.= ILA-Turba, 106[2]
  • Aurkikuntza-lekua: Asca/Asque (Antzinako Bigerriones), Pirinio Garaiak: "AGEIO DEO PAGANI FERRARIENSES EX VOTO" Irakurketa laburdurak osatuz: Ageio deo / pagani / ferrarienses / ex voto Idazkunaren identifikazio kodeak: CIL XIII, 384 (1, 519 or., 4, 4 or) = CAG-65, 86 or. = AE 2001, +01373 = Gallia-2000-37 = ILA-Turba, 104[2]
  • Aurkikuntza-lekua: Beudean/Beaudéan (Antzinako Bigerriones), Pirinio Garaiak MONTI- / BUS, AG- / EIONI / METELI-(...) / EX V(OTO) / S(OLVIT) L(IBENS) M(Erito). Irakurketa laburdurak osatuz: Monti/bus Ag/eioni / Metell/inia Qui/[nti] f(ilia) ex vo/[to] v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)[2] Itzulpena: "Mendiei, Ageio (jainkoa)ri, Meteli(...k?-en alabak), gogo onean eta arrazoiaren arabera konplitu du bere botoa.[3]" Idazkunaren identifikazio kodeak: CIL XIII, 383 = CAG-65, 116. or = ILA-Landes, 114. Inskripzio honetan, beraz, Ageio mendiei egiten zitzaien gurtzarekin ere lotuta azaltzen zaigu; Ageio jainkoari eta numen menditarrei botoz egindako inskripzioa da.
  • Aurkikuntza-lekua: Montégut (Pirinio Garaiak). Ageioni / deo / Antoni/us Vinde/mialis ex voto / po[suit], CIL XIII, 180. Alphonse Castaingek Aceio irakurri zuen inskripzio horren lehen lerroan 1859an idatzi zuen Les Origines des Aquitains : ethnogénie de l'Aquitaine primitive' liburuan[4], baina Epigraphik-Datenbank  Clauss / Slaby datu basean AGEIONI irakurketa zuentzat ematen da[2].

Beste inskripzio batzuk: deo [A]GEIONI: Asca (Pirinio Garaiak) CIL XIII 385; AGEIONI deo: Asca (Pirinio Garaiak) CIL XIII, 386; AGEIONI BASSIARIO: Rebouc (Hèches udalerrrian, Pirinio Garaiak) CIL XIII, 221 add. deo AGEIO[NI]: Esparros (Pirinio Garaiak), Schenck-David 2005, 69. or.[5]

Ageio hitza baliteke "Ageri"rekin zer ikusirik izatea. Hau horrela Ager, Agirre, Agerre eta antzeko toponimiarekin zer ikusirik izango luke. Kontutan hartu behar da lehen aipatutako harremana Ageioren aldareen eta mendi tontorren artean.

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Editorial La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Auñamendi, Zarautz, 1978.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28 or., 1892. Berrargitalpena faksimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Erabilitako laburdurak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Barandiaran, Jose Migel. (1972). Diccionario ilustrado de Mitologia Vasca. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 17 or..
  2. a b c d «Epigraphische Datenbank Clauss - Slaby» www.manfredclauss.de (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  3. K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 178 zkia.
  4. Les Origines des Aquitains : ethnogénie de l'Aquitaine primitive, Paris, Maisonneuve Frères & Charles Leclerc, 1885, 234. or.
  5. (Gaztelaniaz) ImagoPyrenaei |, por. «05. Divinidades indígenas de la civitas Convenarum y limítrofes – Imago Pyrenaei» www.imagopyrenaei.eu (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]