Erge
Erge akitanierazko izena zuen jainkoa izen zen. Piriniotako panteoiko jainkotzat klasifika daiteke eta gurtzza jaso zuen Akitanian erromatarren garaian eta agian lehenago ere bai.
Izenaren etimologia argitu gabe dago. Pirinio Garaiak departamenduko Montsérié herrian Erge jainkoari eskainitako santutegi garrantzitsu bat omen zen. Herri horretako mendi batean (Erge mendia, Marteau mendia, Marto mendia, Marto auzoa, cap del Martel auzoa edo Cap des Pènes) herri harresitu bat aurkitu zen eta barruan artefaktu arkeologiko ugari. Besteak beste, mailukaketaz landutako brontzezko mozorro bat topatu zuten, (akaso jainko baten irudia edo, botozko opari bat) eta Ergeri eskainitako esker oneko 12 aldare inguru. Haiekin batera beste aldare bat Marteri eskainita eta beste bat Jupiterri. Baina Leherenen kasuan ez bezala, aldaretan Marterekin lotuta agertzen dena, Erge izena sekula ez da erromatar Jainkoen izenenekin nahastu.
Orain arte 20 idazkun ezagutzen ditugu jainko honi eskainita: hamabi inskripzio inguru aurkitu dira Montsérién, bi Montéguten, hiru Hautageten eta beste hiru Neste haranean.
Santutegiaren inguruan agertzen diren zenbait egiturek K.a.III. mendekoak ematen dute. Agertutako zenbait objektu, berriz, K.a. I. eta II. mendekoak dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Montserin aurkitutako ondasun arkeologikoei buruz:
- Exposition vestiges de Montsérié https://tourisme-neste-barousse.fr/site/exposition-vestiges-de-montserie/
- https://escolagastonfebus.com/histoire/dieux-pyreneens/
- Montsérié. Les superbes trouvailles archéologiques
- L'oppidum de cap de des Pènes. Diapositibak.
- "Exposition: Le Musée Massey sort de ses réserves: les découvertes archéologiques de Montsérié". Echosciences Occitanie.