Mikhail Gorbatxov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikhail Gorbatxev» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mikhail Gorbatxov
RIAN archive 850809 General Secretary of the CPSU CC M. Gorbachev (crop).jpg
1. President of the Soviet Union

1990eko martxoak 15 - 1991ko abenduak 25
← baliorik ez - baliorik ez →
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Idazkari Nagusia

1985eko martxoak 11 - 1991ko abuztuak 24
Konstantin Txernenko - Vladimir Ivashko
SESBeko Sobiet Goreneko kidea

Bizitza
Izen osoa Mikhail Sergeyevich Gorbachev
Jaiotza Privolnoye1931ko martxoaren 2a (86 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Talde etnikoa Errusiarra
Familia
Ezkontidea(k) Raisa Gorbacheva
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea
Moscow State University, Faculty of Law
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Kidetza International Academy of Sciences San Marino
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
ROSDP
Social Democratic Party of Russia
IMDb nm0329784 eta ch0027011
http://www.gorby.ru
Mikhail Gorbachev Signature.svg

Mikhail Sergeievitx Gorbatxov[1] (errusieraz: Михаи́л Серге́евич Горбачёв, Mikhail Sergeievitx Gorbatxov, mʲɪxɐˈil sʲɪrˈɡʲejɪvʲɪt͡ɕ ɡərbɐˈt͡ɕof ahoskatua; 1931 martxoaren 2a - ) politiko sobietarra da, 1985 eta 1991 artean Sobietar Batasuneko agintari nagusia izandakoa. Aldaketa eta erreforma handiak bultzatu zituen, Gerra Hotza eta SESBen amaiera ekarri zutenak. 1990 urtean Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia nekazari batean jaioa, Gazte Komunisten Ligan 1946an eman zuen izena. Alderdi Komunistako kide 1952an egin zen. Zuzenbidean lizentziaturik, ibilbide politikoa Stavropol jaiotzezko eskualdean hasi zen. Pausoz pauso aurrera egin zuen alderdian barnan eta 1980an, 52 urte zituelarik, Politburoko kide gazteena bilakatu zen.

Bost urte beranduago, Konstantin Txernenkoren heriotza zela medio, alderdi komunistako idazkari orokorra izendatu zuten (1985eko martxoaren 11n). Alderdia eta hautaketa sistema eraberritutakoan, 1989an, SESBeko estatuburu aukeratu zuten.

Gorbatxoven agintaldiaren ezaugarri nagusia Sobietar Batasuneko politika eta ekonomia-sistemaren aldaketa eta eraberritzea izan zen: Glasnost (irekitzea), perestroika (berregituraketa) eta uskoreniye (garapen ekonomikoren bultzada). 1987ko Perestroika liburuan adierazi zuenez,

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Perestroika
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Sortzen ari zen egoerak ez zuen ez hanka ez buru. Sobietar Batasunak, altzairu-, lehengai-, erregai- eta energia-ekoizlerik handienak, baliabide horien eskasia zuen, behar ez bezala eta xahukeriaz erabiltzen ari zirelako bereziki. Nahiz eta jateko zereal-ekoizle nagusietako bat izan, urtero-urtero milioika tona erosi behar izaten zuen pentsuak egin ahal izateko. Mila biztanleko mediku eta ospitale-ohe proportziorik handiena dugu eta, aldi berean, gure osasun-zerbitzuek hutsune nabarmenak dituzte. Gure koheteek Halley kometa aurki dezakete edo Artizarreraino hel daitezke hutsik egin gabe; baina lorpen zientifiko eta teknologiko horiekin batera, nabarmena da izugarrizko eraginkortasun falta dugula, lorpen zientifiko horiek ez baititugu erabiltzen gure behar ekonomikoak konpontzeko. Esaterako, sobietar etxeetako tresna gehienen kalitatea oso eskasa da.

 »

[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Ekonomian, 1988ko maiatzean indarrean jarri zen kooperatiben gaineko legeak zerbitzu, ekoizpen eta kanpoko salerosketan jabetasun pribatua baimendu zuen. Hasiera batean zerga handiak eta lan-murrizketak izan arren, pixkanaka baldintza horiek leundu ziren. Herrialdeko hainbat enpresa handi ere berrantolatu ziren. Aeroflot, esate baterako, konpainia txiki eta independentetan banandu zen.

Kanpo harremanetan oso nabariak izan ziren politika berriaren ondorioak. Mendebalderekiko hartu-emanak hobera egin zuen, elkarrenganako mesfidantza gaindituz. Ronald Reaganekin batera Arma Nuklearrak desegiteko hitzarmena sinatu zuen 1987an. Breznev doktrina izenekoa ere amaitutzat eman zen, eta, ondorioz, Europako alde komunistako herrialdeek bere barneko aferetarako autonomia osoa berreskuratu zuten. Honela, komunismoa Ekialdeko Europatik desagertu zen 1989tik aurrera, gehienetan era batsuen bidez, Errumaniako salbuespenarekin. Era honetan bukatu zen Gerra Hotza.

Glasnost-en harira, norbanako askatasunak hobetu ziren: erlijio eta adierazpen askatasunak esaterako. Prentsak zentsura galdu zuen eta espetxeetatik preso politiko andana atera ziren. 1987ko urtarrilean, hautagai anizko hauteskundeekin bultzatu zen demokratizazioa. 1988ko abenduan, Sobiet Nagusiak Herriko Diputatuen Kongresua onartu zuen, zein herrialdeko legegintza botere berri bihurtu zen. 1989ko udaberriko hauteskundeetan Gorbatxov Sobietar Batasuneko lehen Presidente Exekutibo aukeratu zuten.

Politika honen bidez herritarren babesa eskuratu nahi izan zuen Gorbatxovek, alderdiko zati atzerakoien kritikei aurre egin ahal izateko. Kritikak hamarkadaren bukaeran ziren itzultzekoak, oinarrizko produktuen murrizketekin batera.

Ekonomiaren gainbeherak, hainbat errepubliketako separatismoak eta Gorbatxeven egunez eguneko botere handiagoak krisia eragin zuten. 1991ko abuztuan alderdiko buru batzuek estatu kolpe bat eman zuten. Kolpeak porrot egin arren, bere ahuldade politikoak, batik bat Boris Jeltsinen aurrean, dimisio aurkeztera behartu zuen Gorbatxev. 1991ko abenduaren 25ean SESB bera desegin zen ofizialki.

2007ko urriaren 21ean Gorbatxovek politikara itzultzea erabaki zuen, Sozialdemokraten Batasuna alderdiaren buru.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikhail Gorbatxev Konstantin Txernenko Yuri Andropov Leonid Brezhnev Nikita Khrustxev Stalin Lenin
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Gorbatxov Aldatu lotura Wikidatan