Athletic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daeri (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:21, 16 urria 2016
Athletic Club
Ezizena(k)Lehoiak, Zuri-gorriak
Sorrera1898
Futbol zelaiaSan Mames
edukiera: 53.332 lagun
inaugurazioa: 2013
PresidenteaEuskal Herria Josu Urrutia
EntrenatzaileaEspainia Euskal Herria Ernesto Valverde
LigaLa Liga
2015-16Lehen maila, 5.a
Webguneawww.athletic-club.eus
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak

Athletic Club-a Euskal Herriko futbol talde bat da, Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen duena. 1898. urtean sortu zen. Euskal Herriko futbol talderik zaharrena da. Beti jardun du lehen mailan, Real Madrilek eta FC Barcelonak bezala, eta doblete (Liga eta Kopa denboraldi berean) gehien duen taldea da: bost.

San Mames estadioa Zorrotzaurre auzotik ikusita.

Historia

Lamiako futbol zelaia, Athleticen lehendabiziko zelaien bat.
1903ko Errege Kopako talde txapelduna.
1931ko taldea, Liga Koparen irabazlea.

Futbola Bilbora jokalari talde bik eraman zuten, biek Erresuma Batuarekin lotura zutenak: altzairugintza eta itsas-merkataritzan aritu eta Bilboko Ingelesen Landan jokatu ohi zuten britainiar langileak eta Erresuma Batuko eskoletatik itzulitako euskal herritar ikasleak. 1890eko hamarkadaren hasieran langileek Bilbao Football Club izeneko taldean sortu zuten. Tartean 1898an Zamacois Gimnasio inguruan zebiltzan ikasleek Athletic Club sortu zuten. 1901ean Bilboko Cafe Garcia eginiko biltzar batean estatutuak onartuak izan ziren.

1902an Bilboko klub biek elkartu eta Bizcaya izeneko taldea sortu zuten, lehendabiziko Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartzeko. Garaipena lortu zuten finalean FC Barcelona mendean hartu eta gero. 1903an klub biek bat egin zuten eta Athletic Club de Bilbao izena jarri zioten klub berriari. Urte berean, Madrilen zeuden euskal herritar ikasle talde batek Athletic Club de Madrid sortu zuen, gero Atlético Madrid izango zena. Klubaren jaiotze datak eztabaida piztu izan du futbol historialarien artean: klubak berak 1898. urtea dela esaten du, beste batzuek 1901. urtea aukeratzen dute eta gainontzekoek, berriz, 1903. urtearen alde egiten dute.

Errege Kopa

Klubaren lehendabiziko garaipenak sorberria zen Espainiako Futbol Errege Kopa lehiaketan izan ziren. 1902an Bizcayak lortutako garaipenaren ondoren, sorberria zen Athleticek berriro 1903an irabazi zuen. 1904an garaipena lortu zuten aurkaria zuten Club Español de Madrid partidara agertu ez zelako. 1907an Bizcaya izena berpiztu zuten Union Vizcaino taldearekin elkartea sortuz. Lehiaketa berriro 1911n, eta hirutan segidan, 1914 eta 1916 artean, irabazi zituen. Orduko izarra Pichichi golegilea zen, 1913ko abuztuaren 21ean San Mameseko irekieran lehendabiziko gola eta 1915eko finalean hat-trick lortu zituena. Bere omenez egungo Ligako golegile nagusiak Pichichi Saria lortzen du.

Liga hasiberria

1920ko hamarkadan, Euskal Herriko klub nagusiak Athletic Club, Real Unión, Getxoko Arenas eta Real Sociedad ziren. Laukote honek 1928an Espainiako futbol liga txapelketa sortu zuten. 1930ean Deportivo Alaves igo ondoren, Espainiako futbol ligako lehen mailako hamar klubetatik bost Euskal Herrikoak ziren. Orduan gaztelaniaz "Con cantera y afición, no hace falta importación" (euskaraz: "Harrobia eta zaleekin, inportazioa ez da beharrezkoa") esateari ekin zioten, Athleticek bere filosofiaren lema izango zuena.

Onddo-kapelua

1921ean Fred Pentland izeneko entrenatzaile berri bat etorri zen Racing Santander taldetik. 1923an Athleticek Errege Kopan garaipena lortu zuen, modu iraultzaile erabiliz gainera: pase laburra. 1927an Athletic utzi eta Athletic Madrid, Real Oviedo eta Espainiaren entrenatzailea izan zen. 1929an Bilbora itzuli eta Athleticek Liga/Errege Kopa dobletea egin zuen bitan, 1930 eta 1931an hain zuzen ere. Klubak lau aldiz segidan irabazi zuen Errege Kopa 1930 eta 1933 artean eta Liga 1932 eta 1933an. 1931an Athleticek bere garaipen luzeena lortu zuen, FC Barcelona 12-1 irabaziz.

Atlético Bilbao

1941an kluba izenaz aldatu behar zuten, Francisco Francok agindutako dekretu baten arabera, gaztelaniazkoak ez ziren izenak galarazita zeuden eta horrela klubari Atlético Bilbao izena jarri zioten. Urte berean klubeko historiako golegile nagusiak bere debuta egin zuen: Telmo Zarraonaindia, hurrengo hamahiru denboraldietan 294 golak lortuko zituena. 1950/51 denboraldiko bere 38 golak oraindik Ligako errekorra badira. 1943an Athleticek Liga/Copa del Generalísimo doblete egin zuen berriro eta 1944 eta 1945ean Errege Kopa irabazi.

1950eko hamarkadaren hasieran Athletic Clubeko aurrelari lerroa ospetsua izan zen: Zarra, Panizo, Rafa Iriondo, Venancio eta Gainzak osatua. Aurrelari hauei esker klubak beste Copa del Generalísimo lortu zuen 1950ean. Ferdinand Daučík entrenatzaile berriaren heltzeak klubeko garaipenak handitu zuen: 1956an beste doblete bat eta 1955 eta 1958 Copa del Generalísimo bi lortuz. 1956an klubak Europako Kopan debuta egin zuen, historiako Manchester Uniteden talderik onenetariko batek menderatua izana.

1960ko hamarkada

1930, 1940 eta 1950eko hamarkadetan lortutako garaipenak lortzeko, Athleticek atzerritar jokalariak lortzeko murrizteen laguntza izan zuen. Nahiz eta gehienetan taldeek hiru atzerritar baino gehiago ezin izan, Real Madrid edo FC Barcelona bezalako klubek iruzur egin zuten Alfredo Di Stéfano, Ferenc Puskás, José Santamaria edo Ladislao Kubala bezalako jokalariak nazionalizatuz. Athleticek, ostera, harrobi politikari ekin zion, malgutasun gutxi edo bat ere ez erakutsiz. Hori zela eta 1960ko hamarkadan, Real Madriden nagusitasuna azaldu zen, Atlético Bilbao taldeak 1969an Copa del Generalisimo bakarra irabaziz.

Hala ere, Athleticek aitona-amonen neurria ere erabili zuen, eta Bartzelonan jaiotako Armando Merodio fitxatu zuen. Alabaina, Txus Pereda, Miguel Jones edo José Eulogio Garate bezalako jokalariak fitxatzeari uko egin zion, jaiotzez euskal herritarrak ez baziren ere hirurak Euskal Herrian heziak eta Garateren gurasoak ere euskal herritarrak ziren. Hamarkada honetan Athletic Clubeko izar bat agertu zen: Jose Angel Iribar atezaina.

1970eko hamarkada

1970eko hamarkadan Athleticek ez zuen arrakasta berreskuratu, hamar urtez Errege Kopa bakarra lortu baitzuen, 1973an hain zuzen ere. 1975eko abenduan, Real Sociedaden aurkako partida batean, Iribar eta Errealeko kapitaina zen Inaxio Kortabarriak ikurrina atera eta zelaiaren erdigunean kokatu zuten. Hauxe zen ikurrinaren lehendabiziko agerpen publikoa Francoren heriotzaren ondoren[1].

1977an Athletic UEFA Kopako finalera ailegatu zen, kanpoan lortutako golei ezker Juventusek menderatua izana. Hamarkada honetan ere Athletic Bilbao jatorrizko izena berreskuratu zuen.

1980ko hamarkada

Zaleak Errealaren aurkako derbiaren aurretik.
Athletic Celta Vigoren aurka, 2005ean.
Mosaikoa San Mamesen.

1981ean Athleticek Javier Clemente sinatu zuen entrenatzaile gisa. Honek laster osatu zuen historiako talderik onenetariko bat, Urkiaga, De Andres, Urtubi, Argote edo Zubizarreta bezalako harrobiko jokalari gazteak Dani edo Goikoetxea bezalako beteranoekin uztartuz. Bere lehendabiziko denboraldian, Clementek Ligako laugarren postua lortu zuen. 1983an klubak Liga bat eta 1984an beste Liga/Errege Kopa dobletea lortu zituen. 1985 eta 1986an Athleticek 3.a eta 4.a hurrenez hurren bukatu zuen txapelketa. Clementeren estilo oldarkor, defentsa eta eraginkortasuna bultzatu zituen.

Ordutik Athleticek ez du garaipen handirik izan. Jose Angel Iribar, Howard Kendall, Jupp Heynckes edo Javier Irureta bezalako entrenatzaileek ezin izan dute garaipenak lortu.

1990eko hamarkada

Clemente ondorengo entrenatzaile arrakastatsuena Luis Fernández izan zen, 1996an sinatuta. 1998an Ligan bigarrena izan zen, Champions League parte hartzeko sailkatuz. Fernandezek harrobiaren ikuspegi zabalaren onurak izan zuen: Athleticen jokatzeko ez zen beharrezkoa Euskal Herrian jaioa izan baizik eta Euskal Herrian hezia izatea. Horrela Salamancan jaiotako Patxi Ferreira edo Brasilen jaiotako Biurrun debutatu zuten. Roberto López Ufarte edo Benjamín, ostera, guraso euskal herritarrak izanda ere, ez ziren aukeratuak.

Klubak beste harrobian hezitako jokalariak, Euskal Herriko harrobikoak ez baziren ere, fitxatu zituen. Horrela Bixente Lizarazu (klubeko lehendabiziko Ipar Euskal Herriko jokalaria) Ismael Urzaiz edo José Mari fitxatu zituen. Politika berri honek 1995ean eztabaida sortu zuen Athleticek Real Sociedadetik Joseba Etxeberria fitxatu zuenean. Jokalari hauek, Rafael Alkorta, Julen Guerrero edo Patxi Ferreira bezalako Athleticen harrobiko jokalariekin batera 1998ko arrakasta lortu zuten.

2000ko hamarkada

XXI. mende hasierako lehendabiziko urteak, Athletic historiaren txarrenetariko batzuk izan dira Errege Kopa emaitza txarrak izan ez ezik Ligako lehendabiziko postuetatik at geratu ere izan du. Lehen Mailan mantentzea lortu badu ere, Athletic bere historiako kirol-krisialdi nagusietariko batean sartuta dago, beti sailkapeneko azken postuetatik irten ezinda. Adibidez, 2006/07 denboraldian bere historiako sailkapen posturik txarrena lortu zuen, 17.a izanda.

Hala ere, klubak bazituen berri pozgarriak ere: alde batetik, 2002an sinatutako itun bati esker, emakumezkoen taldea sortu zuen, lau liga irabazi dituena; bestetik, harrobiak jokalari inportateak ere sortu ditu, tartean Yeste, Amorebieta, Iraola edo Llorente.

2010ko hamarkada

San Mames estadioa 2013ko abenduaren 28an.

Joaquín Caparrós sevillarra Athletic entrenatzen hasi zenetik taldearen emaitza juxtuak alde batetara utzi eta Ligan eta Kopan paper ona egitera ohitu da. 2009ko Errege Kopako finala izan zen inflexio-puntua. Bertan Athleticek Bartzelonaren aurka galdu bazuen ere zaletuak ilusionatzen hasi ziren eta taldearen mailan jauzia egon zen. Hurrengo urtean UEFA Europa League jokatu zuen emaitza onik lortu ez bazuen ere. 2010-11 denboraldian Liga bikaina egin zuen eta 6. sailkatzea lortu zuen, berriz ere Europan jokatzeko aukera eskuratuz.

Hauteskundeetan Josu Urrutia lekittarra bihurtu zen lehendakari eta honek Marcelo Bielsa argentinarra ekarri zuen. Bielsaren eskutik Athletic joko ikusgarria egiten hasi zen, eta hasieran jokalariei ohitzea kostatu bazitzaien ere denboraldi zoragarria egin zuen, Errege Kopako eta UEFA Europa Leagueko finalak jokatzera iritsi baitzen. Hurrengo urtea oso gorabeheratsua izan zuen baina 2013-14 urtea berriz ere bikaina izan zen eta Ernesto Valverderen eskutik 4. eginez Txapeldunen Ligarako sailkatu zen.

2014-15 denboraldia makal hasi zuen eta Txapeldunen Ligan liga fasera iritsi bazen ere hirugarren egin eta kanporatua izan zen. Europa Leaguen jarraitu zuen baina kanporaketa bakarra jokatu zuen. Denboraldiak aurrera egin ahala maila hobetu zuen eta Ligan 7. postua eskuratzeaz gain Errege Kopako finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen Bartzelona gainditu.

2015-16 denboraldia bikain hasi du, izan ere 31 urteko lehorraldiaren ondoren titulu bat eskuratu baitu, Espainiako Superkopa. Modu harrigarrian gainera, etxean Bartzelonari 4-0 irabaziz eta Nou Camp zelaian 1-1 berdinduz. Adurizek sartu ditu Athleticen bost goletatik lau eta finaleko izarra izan da. Europan txukun aritu da eta Europa Leagueko final laurdenak jokatu ditu. Ligan 5. postuan sailkatzea lortu du.

Palmaresa

Zaleak udaletxe aurrean 2009ko kopa galdu ondoren.

Nazioartekoak

Sakontzeko, irakurri: «Athletic-en ibilbidea Europan»

Nazionalak

  • Liga Txapelketak:
    • Txapelduna (8): 1929-30, 1930-31, 1933-34, 1935-36, 1942-43, 1955-56, 1982-83, 1983-84.
    • Txapeldunordea (7): 1931-32, 1932-33, 1940-41, 1946-47, 1951-52, 1969-70, 1997-98.
  • Errege Kopa:
    • Txapelduna (24): 1902, 1903, 1904, 1910, 1911, 1914, 1915, 1916, 1921, 1923, 1930, 1931, 1932, 1933, 1943, 1944, 1945, 1950, 1955, 1956, 1958, 1969, 1973, 1984.
    • Txapeldunordea (15): 1905, 1906, 1907, 1913, 1920, 1942, 1949, 1953, 1966, 1967, 1977, 1985, 2009, 2012, 2015.
  • Superkopa:
    • Txapelduna (2): 1984, 2015
    • Txapeldunordea (2): 1983, 2009
  • Eva Duarte Kopa:
    • Txapelduna (1): 1950
    • Txapeldunordea (1): 1945

Herrialde txapelketak

  • Iparreko Txapelketa / Bizkaiko Txapelketa (17): 1913-14, 1914-15, 1915-16, 1919-20, 1920-21, 1922-23, 1923-24, 1924-25, 1925-26, 1927-28, 1928-29, 1930-31, 1931-32, 1932-33, 1933-34, 1938-39, 1939-40
  • Copa Vasca (1)[2]: 1934-35

Lagunarteko txapelketak

Lehen taldea

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Athletic Club 2015-2016»

2016ko otsailaren 1ean[3]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Gorka Iraizoz (Kapitainordea)
2 Euskal Herria ATZ Eneko Bóveda
3 Euskal Herria ATZ Gorka Elustondo
4 Frantzia ATZ Aymeric Laporte
5 Euskal Herria ERD Javier Eraso
6 Euskal Herria ERD Mikel San José
7 Euskal Herria ERD Beñat Etxebarria
8 Euskal Herria ERD Ander Iturraspe (4. kapitaina)
10 Euskal Herria ERD Óscar de Marcos
11 Euskal Herria ERD Ibai Gómez
13 Euskal Herria ATE Iago Herrerín
14 Euskal Herria ERD Markel Susaeta (3. kapitaina)
15 Euskal Herria AUR Iñaki Williams
Zbk. Postua Jokalaria
16 Euskal Herria ATZ Xabier Etxeita
17 Euskal Herria ERD Mikel Rico
18 Euskal Herria ATZ Carlos Gurpegi (Kapitaina)
19 Euskal Herria ERD Iker Muniain
20 Euskal Herria AUR Aritz Aduriz
21 Espainia AUR Borja Viguera
22 Euskal Herria ERD Raúl García
24 Euskal Herria ATZ Mikel Balenziaga
25 Euskal Herria AUR Sabin Merino
30 Euskal Herria ATZ Iñigo Lekue
- Euskal Herria ERD Ager Aketxe
- Katalunia ATZ Enric Saborit

Utziak

Zbk. Postua Jokalaria
Euskal Herria ATE Kepa Arrizabalaga (Valladoliden 2016ko ekainaren 30 arte)
Euskal Herria ATZ Jon Ander Amelibia (Amorebietan 2016ko ekainaren 30 arte)
Euskal Herria ATZ Jon Agirrezabala (Sestao Riverren 2016ko ekainaren 30 arte)
Euskal Herria ATZ Jon Aurtenetxe (Tenerifen 2016ko ekainaren 30 arte)
Euskal Herria ATZ Unai Bustinza (Leganésen 2016ko ekainaren 30 arte)
Euskal Herria ERD Erik Morán (Zaragozan 2016ko ekainaren 30 arte)
Zbk. Postua Jokalaria
Euskal Herria ERD Gorka Pérez (Gernikan 2016ko ekainaren 30 arte)
Euskal Herria ERD Iñigo Ruiz de Galarreta (Leganésen 2016ko ekainaren 30 arte)
Euskal Herria AUR Guillermo Fernández (Leganésen 2016ko ekainaren 30 arte)
Frantzia AUR Yanis Rahmani (Tudelanon 2016ko ekainaren 30 arte)
Euskal Herria AUR Kike Sola (Middlesbroughen 2016ko ekainaren 30 arte)

Lehen taldea denboraldika

Athletic 2014-15

Athletic 2015-16

Athletic 2016-17

Jokalariak

Sakontzeko, irakurri: «Athletic Clubeko futbolarien zerrenda»

Pichichi Saria

Izena Denboraldia Golak
Carlos 1974-1975 19
Uriarte 1967-1968 22
Zarra 1952-1953 24
Zarra 1950-1951 38
Zarra 1949-1950 25
Zarra 1946-1947 34
Zarra 1945-1946 24
Zarra 1944-1945 19
Unamuno 1939-1940 26
Gorostiza 1931-1932 12
Bata 1930-1931 27
Gorostiza 1929-1930 19

Zamora Saria

Izena Denboraldia Golak
Iribar 1969-1970 20
Lezama 1946-1947 29
Etxebarria 1940-1941 21
Blasco 1935-1936 30
Blasco 1933-1934 21
Blasco 1929-1930 20

Gol gehien egin dituzten jokalariak

# Izena Guztira Liga Kopa Champions UEFA Superkopa Ligako Kopa Erregional Errekopa
1 Zarra 335 251[4] 81 3
2 Bata 208 105 36 67
3 Dani 199 147 37 0 11 4
4 Gorostiza 196 109 37 50
5 Iraragorri 179 88 24 67
6 Arieta 170 136 30 2 2
7 Panizo 169 126 37 6
8 Gainza 152 119 30 1 2
9 Artetxe 133 105 23 5 0
10 Unamuno 130 70 20 40
11 Urzaiz 129 116 12 1 0
12 Aduriz 126 95 11 3 13 4
13 Uriarte 120 90 21 0 8 1
14 Sarabia 118 83 28 0 3 1 3
14 Llorente 118 85 17 16 0
16 Iriondo 117 85 30 2
17 Guerrero 116 101 11 2 2
18 Carlos 115 81 29 0 5
19 Etxeberria 104 88 10 2 4
20 Ziganda 91 77 10 0 4

Partida gehien jokatu dituzten jokalariak

# Izena Guztira Liga Kopa UEFA Champions Errekopa Superkopa Ligako Kopa Erregional
1 Iribar 614 466 93 49 0 6 0
2 Rojo 541 414 87 34 0 6 0
3 Etxeberria 514 445 41 18 8 0 2
4 Iraola 510 406 56 43 3 2
5 Gainza 494 382 99 6 0 7
6 Orue 481 391 74 10 6 0 0
7 Larrazabal 445 390 37 10 8 0 0
8 Canito 435 354 75 6 0 0
9 Guerrero 430 372 41 7 8 0 0
10 Argote 427 332 68 13 5 0 0 8
11 Urzaiz 419 367 34 11 7
12 Panizo 413 326 79 8
13 Susaeta 406 303 43 49 8 3
14 Cedrun 402 334 62 6
14 Dani 402 302 68 23 2 7
16 Urrutia 401 348 39 9 5
17 Uriarte 394 297 65 27 5
18 Gurpegi 393 313 37 33 6 4
19 Sarabia 382 284 72 11 6 0 1 8
20 Iraizoz 373 303 24 34 8 4

Jokalari ezagunenak

Emaitzak

Errekorrak eta estatistikak

  • Bazkideak: 35,479[5]
  • Aurrekontua: 61.100.000 € [5]
  • Denboraldiak Ligan: 84 (guztiak).
  • Ligako partida batean lortutako gol gehien (etxean): Athletic 12 - FC Barcelona 1 (1930-31).
  • Ligako partida batean lortutako gol gehien (kanpoan): Osasuna 1 - Athletic 8 (1958-59).
  • Kopako partida batean lortutako gol gehien: Athletic 12 - Celta 1 (1946-47)
  • Europako partida batean lortutako gol gehien: Standard Lieja 1 - Athletic 7 (2004-05).
  • Emaitzarik onena Ligan: 1.a (8 aldiz)
  • Emaitzarik txarrena Ligan: 17.a (06-07).
  • Ligako emaitza historikoa: 3.a

Azken urteetako ibilbidea

Denboraldiak Postua Jok. I B G AG KG Pt Kopa Europa Superkopa
1996/1997 1D 6 42 16 16 10 72 57 64 Final Zortzirenak
1997/1998 1D 2 38 17 14 7 52 42 65 Final Laurdenak UEFA Final Hamaseirenak
1998/1999 1D 8 38 17 9 12 53 47 60 Final Zortzirenak Champions League Multzoan
1999/2000 1D 11 38 12 14 12 47 57 50 Final Hamaseirenak
2000/2001 1D 12 38 11 10 17 44 60 43 Final Zortzirenak
2001/2002 1D 8 38 14 11 13 54 66 53 Finalerdiak
2002/2003 1D 7 38 15 10 13 63 61 55 Final Hamaseirenak
2003/2004 1D 5 38 15 11 12 53 49 56 1.Erronda
2004/2005 1D 9 38 14 9 15 59 54 51 Finalerdiak UEFA Final Hamaseirenak
2005/2006 1D 12 38 11 12 15 40 46 45 Final Zortzirenak Intertoto 2.Erronda
2006/2007 1D 17 38 10 10 18 44 62 40 Final Hamaseirenak
2007/2008 1D 11 38 13 11 14 40 43 50 Final Laurdenak
2008/2009 1D 13 38 12 8 18 47 62 44 FINALA
2009/2010 1D 8 38 15 9 14 50 53 54 Final Hamaseirenak Europa League Final Hamaseirenak Txapeldunordea
2010/2011 1D 6 38 18 4 16 59 55 58 Final Zortzirenak
2011/2012 1D 10 38 12 13 13 49 52 49 FINALA Europa League FINALA
2012/2013 1D 12 38 12 9 17 44 65 45 Final Hamaseirenak Europa League Multzoan
2013/2014 1D 4 38 20 10 8 66 39 70 Final Laurdenak
2014/2015 1D 7 38 15 10 13 42 41 55 FINALA Champions League
Europa League
Multzoan
Final Hamaseirenak
2015/2016 1D 5 38 18 8 12 58 45 62 Final Laurdenak Europa League Final Laurdenak TXAPELDUNA
2016/2017 1D Europa League
Athletic Clubeko sailkapen historikoa Ligan.
Athletic Clubeko sailkapen historikoa Europan.

Instalazioak

Sakontzeko, irakurri: «San Mames»
San Mames futbol zelaia, 2007ko ekainean
(Athletic Club 2 - Levante UD 0)

Hasieran Bilboko Campa de los Ingleses eta beste hainbat lekuetan jokatu bazuen ere, egungo Athletic Clubeko futbol zelaia San Mames da. Zelaiak 40.000 ikusleentzako lekua du eta 103x68 m. neurriak. 1913ko abuztuaren 21ean zabaldu zuten Racing de Irun aurkako partida jokatuz. Izena San Mames kristau martiritik datorkio, horrela zuen izena bere jabea zen egoitza. San Mames martiriaren kondaira dela eta, Athleticeko jokalariek lehoiak dute ezizena.

Zelaiaren ezaugarri nagusia duen arkua da, Bilboko ia edoizein lekutik ikus daitekeena. Athleticeko zelaian 1982ko Munduko Futbol Txapelketako partidak jokatuak izan ziren.

Hona hemen zelaiaren ezaugarriak:

Estadio berria

San Mames futbol zelai zaharkitua aspaldi geratu zitzaion txiki Athletic Clubari. Hori dela eta, zelai berria egin eta 2014an inauguratu zuten. Hona hemen zelai berriaren ezaugarriak:

Entrenatzeko instalazioak

Sakontzeko, irakurri: «Lezama (kirol-instalakuntzak)»

Athletic Clubek Lezamako instalazioetan entrenatzen du. Instalazioak 1971an eraikiak dira eta hantxe lehenengo taldeak ez, beste talde guztiek (emakumezkoena tartean) jokatzen dute.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak[8].
  • Bigarrena: Zamarra urdina, praka txuria eta galtzerdi urdinak.
  • Hirugarrena: Zamarra txuria lerro gorri eta berdez (ikurrina bezala), praka txuriak eta galtzerdi gorriak.

Historia eta bilakaera

Historiako bere lehendabiziko partidatan, Athletic Clubek edozein motako uniformea erabili zuen lagun arteko partidak jokatzeko normalean, zamarra eta praka txuriak eta galtzerdi beltzak.

1902-03 denboraldian, lehendabiziko Kopan parte hartzeko, uniforme berria behar zuen. Horrela Blackburn Roversen talde ingelesak erabili zuen uniformea aukeratu zuten, Athletic Clubeko ordezkariek Ingalaterran erositakoa. Uniformeak zamarra txuri-urdina eta praka eta galtzerdi urdinak zituen.

1910ean, Athleticeko ordezkariek, Blackburn Roversen uniformeak agortuak zirelako, Southamptonen uniformeak (zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak) erosi zituen. Athletic Clubekoek Atlético de Madrideko jokalarie prestatu zieten uniformea, baina azkenek praka urdinak erabiltzea erabaki zuten.[9]

1950ean Athleticek galtzerdi txuri-gorriak erabiltzea erabaki zuten. 1970eko hamarkadan berriro galtzerdi beltzak erabiltzera pasa zuten.

1980ko hamarkadan, Athleticek 10 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 1990eko hamarkadan Kappa enpresarekin sinatu zuen, 1998-1999 denboraldia arte. 1999-2000 denboraldian berriro 2 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 2001ean Athleticek bere marka propioa sortu zuen: 100% Athletic.

2008ean Athleticek lehendabizikoz zamarran enpresa pribatu baten publizitatean izateko kontratua sinatu zuen, Petronor enpresarekin. Publizitatearen truke, hiru denboraldirako 6 milioi euro lortu zituen. Lehenago, publizitate instituzionala erabilia zuen: lehenengo taldeak Europan "Euskadi" eta beste taldeek (tartean, emakumezkoena) "Bizkaia".

Entrenatzaile ezagunenak

Presidenteak

Harrobia

Sakontzeko, irakurri: «Bilbao Athletic» eta «Baskonia Kirol Kluba»

Athletic Clubeko harrobia Euskal Herriko emankorrenetariko bat da, lehenengo taldean ez ezik Europako klub nagusietan ere jokatutako jokalariak sortu baititu. Harrobiaren egoitza nagusia 1971an Lezaman dauden instalazioetan kokatzen da. Hantxe 11 urte baino gehiago dituzten jokalari asko ari dira.

Hona hemen harrobiaren organigrama[10]:

  • Bilbao Athletic (Athletic B)
  • Baskonia Kirol Kluba (Athletic C)
  • Gazteak (Ohorezko Maila eta Gazteen Liga Nazionala)
  • Kadeteak (Euskal Liga eta Ohorezko Maila)
  • Haurrak (Gorena eta 1. maila)
  • Kimuak (lau talde).

Harrobiaren egungo metodologia arduraduna Eduardo Estibariz da.

Ereserkia

Sakontzeko, irakurri: «Athleticen ereserkia»

Athletic Clubeko lehenengo ereserki herrikoia Alirón abestia zen. Jatorrian 1913an Aquino eta Retanak moldatutako kuple bat zen. Teresita Zazá izeneko kupletistak Bilbora abestia ekarri eta Athleticzaleek errepika aldatu zuten: Alirón, alirón, el Athletic campeón abesteko. Abestiaren hitzak gaztelaniaz zeuden eta honela zioten:

« En España entera triunfa la canción del "alirón"

y no hay chico deportista que no sepa esta canción.
Y las niñas orgullosas hoy le dan su corazón
a cualquiera de los once del Athletic campeón.

»

1950eko hamarkadan beste abesti bat zabaldu zen herria, Timoteo Urrengoetxeak moldatu eta Los Cinco Bilbaínos abestutakoa. Abestiaren errepikak honela zioen:

« Athletic, Athletic Club de limpia tradición:

ninguno más que tú lleva mejor blasón.
Del fútbol eres ley; te llaman el león.
Y tu afición es reina del fútbol español.

»

1982 Carmelo Bernaola musikagile eta Athleticzalea klubak eskainia da ereserki berria egiteko. Bernaolak Alirón kuplearen errepika eta 1928an Feliciano Beobidek moldatutako Altza Gaztiak biribilketa erabiltzen zituen abesti berria moldatzeko.

Bernaolaren moldaketek txistu eta danbolin erabiltzen zituzten. Hitzak Juan Anton Zubikaraik egin zituen, Bernaolak berak proposatua. Gaztelania alde batera utzita, bizkaieraz idatzi zuen, eta Espainiaren ordez Euskal Herria aipatu. Beobideren izenburuari eutsi zion: Altza gaztiak. Errepikak honela dio:

« Zabaldu daigun guztiok irrintzi alaia:

Athletic, Athletic zu zara nagusia.

»

Ereserkia 1983an ABAOaren abesbatzak eta Bilboko Udal Bandak grabatu zuten. San Mameseko estadioan lehendabizikoz 1983ko martxoaren 30ean entzun zen, FC Barcelonaren aurkako Kopa partida hasi baino lehen.[11]

Peñak edo kirol-lagunarteak

Athleticzaleak San Mameserako bidean partida baten aurretik

Athleticen webgune ofizialaren arabera, 2006-09-23an Athleticek 373 peña edo kirol-lagunarte zituen munduan zehar, honela banatuak:

1973tik aurrera, urtero peñen kongresu bat burutzen dute.

Emakumezkoen taldea

Sakontzeko, irakurri: «Athletic Club (emakumezkoen taldea)»
Emakumezkoen Taldea bere laugarren liga txapelketa ospatzen San Mamesen

Athletic Emakumezkoen Taldea 2002an sortu zen. Bere jatorria Leioa E. F. T. izan zen. Lehoiak 2001-2002 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002-2003 denboraldian Athletic Superligako taldeetatik Euskal Herriko bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta. Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan titulua ere lortu zuten, 2004-2005 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleen artean. 2005-2006 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluetako entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten, zuzendaritzarekiko desadostasunak zituzten eta. Ondorioz Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta errepikatu. 2006-2007 denboraldian Juaristi itzuli zen taldera eta titulua berreskuratu zuten "Lehoi emeek".

Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Emakumezkoen Futbol Erreginaren Kopa ere jokatu du, baina lorpen aipagarri barik.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Athletic Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal