Mutiloa (Gipuzkoa)
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mutiloa».
Mutiloa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
Mutiloa udalerriaren ikuspegi orokorra. | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||
Izen ofiziala | Mutiloa | ||||||||
Alkatea |
D. Iñaki Ugalde Alustiza (en) ![]() | ||||||||
Posta kodea |
20214 | ||||||||
INE kodea |
20057 | ||||||||
Herritarra | mutiloar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 01′ 19″ N, 2° 16′ 22″ W / 43.022°N,2.2728°WKoordenatuak: 43° 01′ 19″ N, 2° 16′ 22″ W / 43.022°N,2.2728°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 8.61 | ||||||||
Garaiera | 239 metro | ||||||||
Distantzia | 50 km Donostiara | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
255 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 28,33 bizt/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 22,73 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 142,86 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 86,67 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % -10,5 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,5 (2013) | ||||||||
Euskara | |||||||||
Euskaldunak[1] | % 94,64 (2010) | ||||||||
Erabilera estimatua[2] | % 86,6 (2011) | ||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||
Etxeko erabilera | % | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Sorrera | 1617. urtea |
Mutiloa Gipuzkoako hegoaldeko landa-udalerri bat da, Goierriko eskualdekoa. 244 biztanle zituen 2016. urtean.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mutiloak mugakide ditu iparraldean Gabiria eta Ormaiztegi; hegoaldean Zerain eta Segura; ekialdean Idiazabal; eta mendebaldean Legazpi (Urola Garaia).
Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrigune nagusia parrokia-elizaren, udaletxearen eta plazaren inguruan bilduta dago. Gaur egun, biztanle guztien %20, gutxi gorabehera, bertan bizi da.
Beste auzuneen artean, Lierni aipatzekoa da, izen bereko baselizaren inguruan osatua baitago. Mutiloarren %10 barne hartzen du.
Gainerako biztanleak (% 70) auzo hauetan banatzen dira:
- Elbarrena: Herriko behealdean eta Mutiloa errekaren ibarrean kokatuta, Segurarako bidean.
- Ergoena: Herriko goialdean eta Troia errekaren haranean.
- Gerriko.
- Lenkaran: Ergoena eta herrigune nagusiaren artean.
- Lierni: bertan Lierniko baseliza dago.
- Murgiondo Aldea: Zerain aldera kokatuta.
- Mutiloa Bildua: Mutiloako herrigunea kokatzen den auzoa da.
- Urbizuaran: Liernitik hurbil.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1144. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mutiloako herria. Segurako herriaren mende egon zen Mutiloa 1384. urtetik 1615. urtera, Filipe III.a Espainiako erregearen eskutik hiri-gutuna jaso zuen arte.[4][5]
Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- KZ gunea[9]
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia-jarduera nagusiak industria (eraikuntza, janari-industria; langileen % 58,4) eta nekazaritza (bazka-landareak, barazkiak, ardiak eta behiak; langileen % 25,75) dira. Langile askok inguruko herrietako industrietan lan egiten du, eta baserriko lanak bigarren lanbide ditu.
Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: lehen sektorea BEGaren %13,7; bigarren sektorea %2,3; hirugarren sektorea %77,3; eta eraikuntza %6,6.[10]
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019ko udal hauteskundeetan Mutiloako Herri Kandidaturak 128 boto lortu zituen.[11][12] Iñaki Ugalde aukeratu zuten alkate[13], bosgarren aldiz.[14]
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019an 250 biztanle zituen herriak, horietatik %20,8k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %1,6 ziren.[10]
Mutiloako biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mutiloako biztanle ia guztiak euskaldunak dira. Eustaten arabera, 2016an herritarren %85,17 zen euskalduna.[10]
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mañastegizar eta Murgiaran baserriak Kultura Interesdun Ondare izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak.
- Aipagarri dira XVIII. mendean berritutako San Migel eliza[4][15], Ama Birjina Lierniakoaren ermita (XVI. mendekoa)[4][16] eta Apaolazatarren oinetxea.
- Errotatxo errota eta baserria (XIX. mendekoa)[4][17]
- Mutiloako Meatze Trenbidea. XIX. mende bukaerako burni-meatzearen trenbidea da. Gaur egunean oinez edo bizikletaz egin daitekeen bide berde hau Compañía Minera de Mutiloa S.A. enpresak eraiki zuen. Barnaola baserretik Ormaiztegiko Danborreraino 4,5 kilometro egiten ditu, eta 40 metroko desnibela baino ez ditut. Bukaera Ormaiztegi parean dago baina goi-goian mendian (Danborreko instalazioak), bertan trenbide zaharra bitan banatzen zen batetik Compañía Minera de Mutiloa S.A. eta bestetik Cerain Iron Ore C. Ltd enpresek mea lantzeko zituzten instalazioak. Bidean zehar lubakiak drenajeak, zubi bat eta lokomotorak konpontzeko etxea (Makinetxe) ikus daitezke.[18][19]
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c d «Historia» Mutiloa Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ «MUTILOA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ «Frontoia» Mutiloa Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ «Haurreskolak - Mutiloa-(e)ko auzoak eta zentroak» www.haurreskolak.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ «KZgunea» Mutiloa Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ a b c «Web Eustat. Mutiloako datu estatistikoak» eu.eustat.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ «Hauteskundeak» Mutiloa Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Goierri: Los alcaldes, municipio a municipio» El Diario Vasco 2019-06-16 Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ «Iñaki Ugalde: "Erreleboa lehenago edo beranduago etorri beharko da"» Goierriko Hitza 2015-10-15 Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ «San Miguel Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ «Lierniko Ama Birjinaren Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ «Errotatxo errota eta baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-13.
- ↑ Mutiloako Meatze Barrutia | BIDE BERDEA. Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
- ↑ «Mutiloako Meatze Trenbidea | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org Noiz kontsultatua: 2019-04-13.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Mutiloako auzoak | ||
---|---|---|
Elbarrena • Ergoena • Gerriko • Lenkaran • Lierni • Murgiondo Aldea • Mutiloa Bildua • Urbizuaran |
|
|