Urriaren 1: berrikuspenen arteko aldeak
Itxura
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
|||
16. lerroa: | 16. lerroa: | ||
* [[2005]] - 26 hildako [[Bali]] uhartean egondako bonba leherketetan. |
* [[2005]] - 26 hildako [[Bali]] uhartean egondako bonba leherketetan. |
||
* [[2010]] - [[Ekuador]]ko poliziak, gobernuaren aurka matxinatuta, estatu-kolpearen saiakera egin zuen, eta presidentea bahitu. |
* [[2010]] - [[Ekuador]]ko poliziak, gobernuaren aurka matxinatuta, estatu-kolpearen saiakera egin zuen, eta presidentea bahitu. |
||
* [[2017]] - |
|||
:- [[2017ko Kataluniaren independentzia erreferenduma|Kataluniaren independentzia erreferenduma]]: [[Guardia Zibila|Espainiako Guardia Zibila]]k eta [[Espainiako Polizia Nazionala]]k bozkalekuetan jendearen aurka burututako eraso eta bortizkeriaren ondorioz zortziehun lagundik gora zaurituak izan ziren. |
|||
:- [[2017ko Las Vegasko tiroketa|Las Vegasko tiroketa]]: Tiratzaile batek 58 hildako eta 459 zauritu eragin zituen. |
|||
== Arte eta kultura == |
== Arte eta kultura == |
17:18, 5 urria 2017ko berrikusketa
Urriaren 1a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamalaugarren eguna da, 275.a bisurteetan. 91 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1910 - Benito Loigorrik, Donostian erakustaldia egiten ari zela, istripu bat izan eta hegazkina Ondarretan erori zen.
Mundua
- 1949 - Txinako Herri-Errepublikaren sorrera.
- 1962 - Amnesty International elkartea sortu zen.
- 1978 - Tuvalu uhartediak (Ozeano Barea) independentzia lortu zuen Britainia Handitik.
- 2005 - 26 hildako Bali uhartean egondako bonba leherketetan.
- 2010 - Ekuadorko poliziak, gobernuaren aurka matxinatuta, estatu-kolpearen saiakera egin zuen, eta presidentea bahitu.
- 2017 -
- - Kataluniaren independentzia erreferenduma: Espainiako Guardia Zibilak eta Espainiako Polizia Nazionalak bozkalekuetan jendearen aurka burututako eraso eta bortizkeriaren ondorioz zortziehun lagundik gora zaurituak izan ziren.
- - Las Vegasko tiroketa: Tiratzaile batek 58 hildako eta 459 zauritu eragin zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1948 - Macbeth filma estreinatu zen, Orson Wellesek zuzendu eta ekoiztu, eta berak, Jeanette Nolan, Dan O'Herlihy, Roddy McDowall, Edgar Barrier eta Erskine Sanford aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1958 - Man of the West ("Mendebaldeko Gizona") filma estreinatu zen, Anthony Mannek zuzendu eta Gary Cooper, Julie London, Lee J. Cobb eta Arthur O'Connell aktoreek antzeztu zuten.
- 1966 - The Fighting Prince of Donegal ("Donegalgo Printze Borrokalaria") filma estreinatu zen, Michael O'Herlihyk zuzendu eta Peter McEnery, Susan Hampshire eta Tom Adams aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1968 - Night of the Living Dead ("Bizidun Hildakoen Gaua") filma estreinatu zen, George A. Romerok zuzendu eta Duane Jones, Judith O'Dea, Karl Hardman, Marilyn Eastman, Keith Wayne, Judith Ridley, Bill Cardille eta Kyra Schon aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1974 - The Texas Chain Saw Massacre ("Texasko Sarraskia") filma estreinatu zen, Tobe Hooperek zuzendu eta Marilyn Burns, Paul A. Partain, Edwin Neal, Jim Siedow, Gunnar Hansen eta Teri McMinn aktoreek antzeztu zuten.
- 2004 - Layer Cake filma estreinatu zen, Matthew Vaughnek zuzendu eta Daniel Craig, Colm Meaney, Sienna Miller eta Michael Gambon aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
- 2008 - Kazeta.info Ipar Euskal Herrirako euskarazko komunikabidea aurkeztu zuten.
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1829 - Juan Jose Alkain, gipuzkoar bertsolaria (h. 1895).
- 1883 - Gabriel Deluc, lapurtar margolaria (h. 1916).
- 1906 - Ángel Salas, bizkaitar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (h. 1994).
- 1912 - Juan Felix Iriarte, Berjinanto, nafar bertsolaria (h. 1987).
- 1926 - Angel Maria Arregi, euskal herritar futbolaria (h. 1967).
- 1932 - Michel Sendrez, lapurtar musikagilea.
- 1940 - Angel Zelaieta, bizkaitar idazlea eta irakaslea.
- 1945 - Jose Ignazio Orbegozo, Arria II.a, gipuzkoar aizkolaria, gizon probalaria, txingalaria, arpanlaria eta segalaria.
- 1962 - María Victoria Arraiza, PSNko politikari eta irakaslea (h. 2015).
- 1966 - Jose Angel Ziganda, Kuko Ziganda, nafar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1989 - Sergio de la Fuente, arabar saskibaloi jokalaria.
Mundua
- 208 - Alexandro Severo, erromatar enperadorea (h. 235).
- 1207 - Henrike III.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1272).
- 1480 - Gaitan Thienekoa, italiar elizgizona, teatinoen ordenaren sortzailea eta Erreforma Katolikoaren eragile handia (h. 1547).
- 1507 - Jacopo Barozzi, italiar arkitekto manierista (h. 1573).
- 1600 - Jacques Blanchard, Frantziako Tiziano, frantziar margolaria (h. 1638).
- 1685 - Karlos VI.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1740).
- 1754 - Paulo I.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (h. 1801).
- 1814 - Hervé Faye, frantziar astronomoa (h. 1902).
- 1831 - Eugène Péreire, frantziar ingeniari, finantza gizon eta politikaria (h. 1908).
- 1832 - Caroline Lavinia Scott Harrison, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1892).
- 1865 - Paul Dukas, frantziar musikagilea (h. 1935).
- 1870 - Oleksandr Tsiurupa, ukrainar boltxebikea (h. 1928).
- 1884 - Vicente Risco, galiziar politikari eta idazlea (h. 1963).
- 1893 - Yip Man, arte martzialetako txinatar maisua (h. 1972).
- 1895 - Liaquat Ali Khan, Pakistango aurreneko lehen ministroa (h. 1951).
- 1899 - Joseph Guillemot, distantzia luzeko frantziar atleta (h. 1975).
- 1910 - Bonnie Elizabeth Parker (Bonnie eta Clyde), estatubatuar gaizkile eta lapurra (h. 1934).
- 1913 - André Fougeron, frantziar margolaria (h. 1998).
- 1915 - Jerome Bruner, estatubatuar psikologoa (h. 2016).
- 1920 - Walter Matthau, estatubatuar aktorea (h.2000).
- 1922 - Chen-Ning Yang, txinatar fisikaria, 1957ko Fisikako Nobel Saria.
- 1924 - Jimmy Carter, Ameriketako Estatu Batuetako 39. Presidentea eta 2002ko Bakearen Nobel Saria.
- 1928 -
- Abdel Tawab Jusef, arabierazko eta ingelesezko egiptoar idazlea (h. 2015).
- George Peppard, estatubatuar aktorea (h. 1994).
- 1930 -
- Richard Harris, irlandar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2002).
- Philippe Noiret, frantziar aktorea (h. 2006).
- 1934 - Emilio Botín, espainiar bankaria (h. 2014).
- 1935 - Julie Andrews, ingeles aktore eta abeslaria.
- 1937 - Peter Stein, alemaniar antzerkigilea.
- 1938 - Stella Stevens, estatubatuar aktorea.
- 1940 - Richard Corben, estatubatuar komikigilea.
- 1943 - Jean-Jacques Annaud, frantziar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea.
- 1946 - Tim O'Brien, estatubatuar idazlea.
- 1947 - Aaron Ciechanover, israeldar biologoa, 2004ko Kimikako Nobel Saria.
- 1956 - Theresa May, Erresuma Batuko lehen ministroa.
- 1962 - Esai Morales, estatubatuar aktorea.
- 1963 - Neil Stephens, australiar txirrindulari-ohia eta kirol zuzendaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1522 - Alain Albretekoa, Albreteko 16. konde, Castresko 2. konde eta Tartasko bizkondea (j. 1440).
- 1659 - Juan Palafox, euskal apezpiku eta politikaria (j. 1600).
- 1979 - Pierre Bordazarre, Etxahun-Iruri, euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea, Pauen (j. 1908).
- 1980 - Xabier Peña, euskal idazlea eta frankismo garaiko etxe eskolaren mugimenduaren ekintzailea (j. 1914).
- 1993 - Federico Zabala, gipuzkoar historialaria eta politikaria (j. 1916).
- 2003 - Bixente Barandiaran, euskal idazlea (j. 1917).
- 2008 - Jokin Inza, EAJko militante abertzalea eta Radio Euskadiren sortzaileetakoa (j. 1924).
- 2013 - Joseba Macías, bizkaitar kazetari, idazle, soziologo, zinema zuzendari eta unibertsitateko irakaslea (j. 1961).
- 2015 - Antton Zubikarai, bizkaitar musikaria, musika kritikaria eta itzultzailea, eta Athleticen ereserkiaren letraren egilea (j. 1945).
Mundua
- 1404 - Bonifazio IX.a, Aita santua (j. c. 1350).
- 1499 - Marsilio Ficino, italiar filosofo eta humanista (j. 1433).
- 1532 - Jan Mabuse, flandriar margolaria (j. c. 1478).
- 1570 - Frans Floris de Vriendt, flandriar margolari, grabatzaile eta diseinatzailea.
- 1572 - Frantzisko Borjakoa, jesuiten hirugarren jenerala (j. 1510).
- 1578 - Joan Austriakoa, Habsburgo etxeko printzea.
- 1633 - Filaret aitalehena (Fiodor Romanov), Errusiako Eliza Ortodoxoko aitalehena.
- 1684 - Pierre Corneille, frantziar antzerkigilea (j. 1606).
- 1788 - William Brodie, eskoziar altzarigilea eta gauez ezkutuko lapurra (j. 1741).
- 1808 - Carl Gotthard Langhans, prusiar-alemaniar arkitektoa (j. 1732).
- 1868 - Mongkut (Rama IV.a), Siamgo erregea (j. 1804).
- 1911 - Wilhelm Dilthey, alemaniar filosofoa eta historialaria (j. 1833).
- 1956 - Stan Ockers, belgikar txirrindularia (j. 1920).
- 1961 - Rosa Sensat, kataluniar hezitzailea eta hezkuntza publikoaren aldeko eragilea (j. 1873).
- 1964 - Douglas McGregor, estatubatuar kudeaketa aditua, X eta Y teoriak plazaratzeagatik ezaguna (j. 1906).
- 1972 - Louis Leakey, britainiar antropologoa (j. 1903).
- 1979 - Dorothy Arzner, estatubatuar zinema-zuzendaria, aitzindaria emakumeak zinemaren industrian sartzeko lanean (j. 1897).
- 1992 - Petra Kelly, alemaniar feminista, bakezale eta aktibista, bikotekideak eraila (j. 1947).
- 2004 - Richard Avedon, estatubatuar argazkilaria (j. 1923).
- 2007 - Marianne Fritz, austriar idazlea (j. 1948).
- 2009 -
- Kazumi Takada, japoniar futbolaria (j. 1951).
- Cintio Vitier, estatubatuar-kubatar poeta (j. 1921).
- 2012 - Eric Hobsbawm, ingeles historialari eta idazle marxista (j. 1917).
- 2013 - Tom Clancy, estatubatuar idazle eta eleberrigilea (j. 1947).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Zunbeltz, Terexa eta Teresi.
- Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |