Ezkerraldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:46, 12 ekaina 2016
Zorrotzako portua

Ezkerraldea[1] Bilboaldeko (Bizkaia) azpieskualdea da. Historikoki, hala ere, Enkarterriko azpieskualdea izan da. Izenak berak dioenez, Ibaizabalen ezkerreko ibaiertzeko esparrua hartzen du.

Bilbo ezkerraldea edo Somorrostro izenak ere hartzen ditu, azken hau forma historikoa delarik.[1]

Euskal Herriko bosgarren (Barakaldo), zortzigarren (Portugalete) eta bederatzigarren (Santurtzi) udalerririk populatuenak inguru honetakoak dira. Eskualdeak gaur egun 230.000 biztanle ditu.

XX. mendean, bere ezaugarri historiko nagusia industriarekin lotutakoa izan da.

Udalerriak

Herria Biztanleria (2012) Lurraldea km²
Barakaldo 100.369 25,03
Portugalete 47.756 3,21
Santurtzi 47.129 6,8
Sestao 28.831 3,5

Geografikoki ere Zierbenako udalerria sar genezake eskualde honetan baina historiko arrazoiengandik Meatzaldeko eskualdean sartzen ohi da.

Industria

Bizkaiko Labe Garaiek eskualde honetan, bereziki Barakaldon eta Sestaon garatu zuten euren aktibitate nagusia 1902tik 1996 arte.

Musika

Euskal Rock Radikalak eskualde honetan aurkitu zuen habia nagusietakoa 1980 inguruan, Zarama, Eskorbuto eta Parabellum taldeak emanez.

Kirolak

Futbola

Arrauna

Arraun taldeen kokalekuak itsasadarrean daude. Hauek dira, barrualdetik kostalderako norabidean sailkatuta:

Azpiegiturak

Portuak

Bilboko portua Santurtzin kokatuta dago eta Euskal Herriko garrantzitsuena da.

Arrantza kaiei dagokionez, Santurtziko portua, Zierbena eta Portugaletekoak aipatzekoak dira.

Ospitaleak

Osakidetzako ospitalerik nabarmenena Gurutzetakoa da Barakaldon kokatutakoa. Herri honetan ere San Eloy Ospitalea dugu.

Pertsonaia ezagunak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.