Abanto

Wikipedia(e)tik
(Abanto-Zierbenatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abanto

 Bizkaia
Abanto udalerriko Gallarta auzoa.
Abanto udalerriko Gallarta auzoa.
Abantoarra bandera

Abantoarra armarria

Izen ofiziala Abanto y Ciérvana/Abanto-Zierbena
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Meatzaldea
Alkatea Manuel Tejada Lanbarri (EAJ)
Herritarra abantar
Koordenatuak 43°18′59″N 3°5′0″W / 43.31639°N 3.08333°W / 43.31639; -3.08333Koordenatuak: 43°18′59″N 3°5′0″W / 43.31639°N 3.08333°W / 43.31639; -3.08333

Bizkaia municipalities Abanto Zierbena.PNG

Eremua 18,03 km2
Garaiera 93 m
Posta kodea 480xx
Biztanleria 9.724 bizt (2010)
Dentsitatea 539,32 bizt/km²

Abanto (edo —Aragoiko Abanto herritik bereizi behar denean— Abanto Bizkaia)[1] Bizkaiko Meatzaldea eskualdeko udalerria da. Burdin esplotazio ugari eduki zituen. Hirigunea Gallarta auzoan kokatuta dago. 1995. urtean Zierbenako portua Abantotik banandu zen. Zaragoza probintzian jadanik ofizialki Abanto izena zuen herria bazegoenez, eta Espainiako legeek Estatu horren barruan izen bereko bi herri izatea galarazten dutenez, herriaren izen ofiziala Abanto-Zierbena da oraindik ere.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru naturala

Abantoren inguruko herriak honakoak dira: mendebaldean Muskiz; iparraldean Zierbena eta Santurtzi; eta ekialdean Ortuella. Abanto Serantes eta Triano mendien artean dago. Trianoko mendiek, udalerriaren hegoaldean kokaturik, Abantoren historian zehar garrantzi handia izan dute, bertan daude herria aberastu zuten meategiak. Euren artean, Bodovalle meategia da aipagarria, Euskal Herriko sakonena baita. Izan ere, meategiaren erdigunea 100 metrora dago itsasoaren mailaren azpitik.

[aldatu] Auzoak

Meatzaritza museoaren kanpoaldeko erakusketa

Udalerriak herrigunetik kanpoko auzo asko dauzka. Erdigunea Gallarta da eta bertan udaletxea dago. Gallartan Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dago, eskualdeko jarduera tradizionalaren historia biltzen duen museoa.

Hona hemen auzoen zerrenda eta biztanleria 2007ko erroldaren arabera:

[aldatu] Politika

Abantoko udaletxea. Gallartan dago.

Manuel Tejada, (EAJ), da Abantoko alkatea 2003ko hauteskundeez geroztik. Beti alkate sozialista izan eta gero, hauteskunde horietan, lehen aldiz, alkatetza EAJk eskuratu zuen. 2003ko hauteskundeetan EAJk 5 zinegotzi lortu zituen, PSOEk 4, AHE herri ekimenak 3 eta EBak 1.

Boto kopuruari dagokionez, EAJk 1.635 boto lortu zituen, PSOEk 1.286, AHE herri ekimenak 949 eta EBk 499. Baliogabeko botoak 488 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 61. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrenda Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.

[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

2011ko udal hauteskundeetan 6 zerrenda aurkeztu ziren Abanton: Bildu, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra, Euzko Alderdi Jeltzalea, Ezker Batua-Berdeak eta Independenteek osaturiko koalizioa eta Partido Social y Vasco. Hauek izan ziren emaitzak:

  • EAJ: 2.777 boto (8 zinegotzi)
  • Bildu: 890 boto (2 zinegotzi)
  • PSE-EE: 747 boto (2 zinegotzi)
  • EB-B-Independenteak: 368 boto (1 zinegotzi)
  • PP: 182 boto (ordezkaritzarik ez)
  • PSyV: 30 boto (ordezkaritzarik ez)

Hauteskunde horien ondoren, EAJko zerrendaburu Manuel Tejada Lanbarri da berriz ere Abantoko alkate.

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2010
1.172 2.075 5.715 8.337 9.053 9.679 9.870 9.576 9.419 11.340 10.121 9.490 9.351 8.989 9.724

Kontuan izan behar da 1996an Zierbenak independentzia lortu zuela; beraz, hortik aurrerako datuek ez dute Zierbenako biztanleria kontuan hartzen.

[aldatu] Garraiobideak eta azpiegiturak

Abanto autobusez eta trenez loturik dago inguruko herri garrantzitsuenekin. Muskizetik Bilbora doan autobusa Abantotik igarotzen da. Gainera, Santurtzirako Bizkaibusa dago.

Horrez gain, Renfe Aldiriakeko C-2 lineak geltoki pare bat dauzka Abanton. Trenek 30 minutuko maiztasuna daukate.

[aldatu] Errepidea

[aldatu] Autobusa

Bizkaibus

Encartaciones S.A.

La Unión-La Burundesa

[aldatu] Trena

Bilboko Renfe Aldirikoak

  • IconoC2.png Abando - Muskiz: Gallarta eta Putxeta geltokiak.

[aldatu] Monumentuak

Hona hemen udalerriaren monumentuak[2]:

[aldatu] Abantar ospetsuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herrien izendegia.
  2. www.abanto-zierbena.org

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Abanto
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak