Luxenburgo
- Artikulu hau Europako herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Luxenburgo (argipena).
| Luxenburgoko Dukerri Handia Grand-Duché de Luxembourg Großherzogtum Luxemburg Groussherzogtum Lëtzebuerg |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||
| Goiburu nazionala: Mir wëlle bleiwe wat mir sinn (Garena izaten jarritu nahi dugu) |
|||||||
|
|||||||
| Hiriburua | Luxenburgo 49°36′N 6°7′E / 49.6°N 6.117°E |
||||||
| Hiri handiena | [[Luxenburgo (hiria)]] | ||||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa, Alemana, Luxenburgera (legez 1984tik) | ||||||
| Gobernua
Duke Handia
Lehen Ministroa |
Dukerri Handia (Monarkia) Henrike Duke Handia Jean-Claude Juncker |
||||||
| Independentzia - Aldarrikatua - Onartua |
1815 1839 eta 1867 |
||||||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
2.586 km² (167.) % arbuiagarria |
||||||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea Herritarra |
468.571 (162.) 171 biztanle/km² (45.) luxenburgotar |
||||||
| Dirua | Euroa1 (€) (EUR) |
||||||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||||
| Interneteko domeinua | .lu | ||||||
| Telefono aurrezenbakia | +352 |
||||||
|
11999 baino lehen Luxenburgoko Libera
|
|||||||
Luxenburgo edo Luxemburg[1] Europa ipar-mendebaldeko estatu itsasgabe txikia da, Frantzia, Alemania eta Belgikaren artean kokatua. Benelux erakundeko eta Europar Batasuneko kidea da, hasierako sei sortzaileetako bat. NATOko eta ELGAko kide ere bada. Hiriburua, Luxenburgo, herrialdeko hiri handiena da eta Europar Batasuneko erakunde eta agentzia ugariren egoitza.
Luxenburgo Europa erromatar eta germaniarraren arteko muga kulturalean dago, bakoitzaren tradizioetatik ohiturak mailegatuz. Herrialde hirueleduna da: alemana, frantsesa eta luxenburgera hizkuntza ofizialak dira. Nahiz eta estatu laikoa izan, biztanleriaren gehiengoa katolikoak dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Luxenburgo mendebaldeko Europaren bihotzean kokatzen da, Frantzia, Alemania eta Belgikaren artean. Distantzia handienak ipar-hego 82 km eta ekialde-mendebalde 57 km dira. Europako zazpigarren estatu txikiena da, 2.586 km² luze-zabal, munduan 167. tokian sailkatua.
Dukerri Handia herrialde menditsua da eta basoz estalia. Geografikoki bi eskualde bereizten dira:
- Oesling: Ardenak mendigunearen eragina duen eskualdea, muinoek eta Moselaren ibaiadarrek osatua. Tontor handiena Kneiff da (560 m), Wilwerdangetik hurbil. Beste mendi garai batzuk Buurgplaaz (559 m) eta Napoléonsgaard (548 m) dira. Eskualde honek biztanle gutxi ditu, eta herri bakarra dago (Wiltz) 4.000 biztanle baino gehiago dituena.
- Gutland: ordoki zabala da, Parisko zabaldiaren jarraipena, eta herrialdearen bi herenak hartzen ditu. Bertan bizi dira biztanle gehienak. Bertako ibai nagusiak Sauer (frantsesez Sûre), Alzette, Our eta Clerf dira.
Luxenburgo eta Alemaniaren arteko muga hiru ibaiek sortzen dute: Mosela, Sauer eta Our. Beste ibai nagusiak Alzette, Attert, Clerve eta Wilt dira.
Bertako klima ozeanikoa da, euri ugarirekin, batez ere uda amaieran[2].
[aldatu] Historia
Zeltak, erromatarrak eta geroago frankoak eskualdea jendeztatu zuten. Luxenburgoko konderria 963an sortu zen, eta 1354an mailaz goratu Germaniako Erromatar Inperio Santuko konderri bihurtzeraino. XVI. mendean Espainiar Bidean kokatua zegoen, Europako Espainiar Lurraldeak lotzen zituena, 1684an Luis XIV.ak bereganatu zuen arte. 1697an Habsburgotarren esku geratu zen eta Austriar Herbeheretan sartu 1715ean. 1815ean, Gilen I.a Herbehereetakoak haren erresuman integratu zuen, baina 1839an independentzia onartu zion. Luxenburgoko krisia deritzon gertakarian Luxenburgo estatu burujabe eta neutro izendatu zen, nazioarteko onespenarekin. 1890ean, dukerri handia Nassau-Weilburg leinuaren menpe geratu zen, harrezkero Luxenburgok eta Herbehereek errege desberdina izango zuten.
Lehen Mundu Gerran, Alemaniak Luxenburgo okupatu zuen 1918 arte. Versaillesko Itunak dukerriaren independentzia berretsi zuen. 1940ko maiatzean, alemaniarrek neutraltasuna eten eta dukerria okupatu zuten berriz, erregimen naziak alemantzat hartzen baitzuen dukerria. 1944ko irailean, estatubatuarrek dukerria askatu zuten, baina alemaniarren kontraerasoa jasan zuen Ardenetako batailan.
1944an, Benelux eratu zuen Belgika eta Herbehereekin batera, eta Europaren eraikuntza prozesuan hasi zen. 1948an, NATOko kide fundatzaile bihurtu zen. 1952an, Luxenburgo hiria Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren egoitza nagusi bihurtu zen. Europako Ekonomia Erkidegoarekin batzean, bertako ekonomia suspertu eta immigrazioa handitu egin zen.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Luxenburgo 3 barrutitan banatua dago:
Era berean, barruti horiek kantoietan zatiturik daude, guztira 12 kantoi osatuz.
[aldatu] Luxenburgotar ezagunak
- Charly Gaul (1932-2005) txirrindularia.
- Leon Krier (1946 - ) arkitektoa.
- Rob Krier (1938 - ) arkitektoa.
- Kim Kirchen (1978 - ) txirrindularia.
- Fränk Schleck (1980 - ) txirrindularia.
- Andy Schleck (1985 - ) txirrindularia.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 154. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14
- ↑ Luxembourg, http://www.stadtklima.de/webklima/CITIES/Europe/Lx/luxembourg/luxembourg.htm. Noiz kontsultatua: 2007-04-19
[aldatu] Kanpo loturak
- Gobernuaren webgune ofiziala
- Luxenburgoren webgune ofiziala
- Turismo bulego nazionala
- Luxenburgo 2007ko Kulturaren Hiri Europarra
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
|
||||||||
| Europar Batasuneko estatu kideak | ||
|---|---|---|
|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre Sartzeko negoziatzen ari direnak: Kroazia • Turkia · Mazedonia |
||