Ageion
Ageio, Ageion, Egeion, dirudienez jainko berberaren aldaerak dira. Ageio, Baronniesko (Pirinio Garaiak), "pagus"aren (erromatarren eskualde administratiboak ziren "pagus" hauek) eta errementarien Jainkotzat hartu da. Ageio errementariekin lotzen duen ezaugarria da Akitania zaharreko jainko honi buruz daukagun informazio bakarrenetarikoa.
Zenbait adituek Ageion, Egeion eta Abelion Jainko berberaren aldaerak direla diote, baina beste batzuek bereizten dituzte, eta ematen du horretarako, nahiz eta gutxi izan, elementuak badaudela.
Inskripzio akitaniarrak
- Aurkikuntza-lekua: Asca/Asque (Antzinako Bigerriones), Pirinio Garaiak: "EGEIONI DEO LABVSIVS V S L M"
Irakurketa laburdurak osatuz: Ageioni / deo / Labusius / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)
Idazkunaren identifikazio kodeak: CIL XIII, 386 = D 04517 = CAG-65, 86 or.= ILA-Turba, 106[1]
- Aurkikuntza-lekua: Asca/Asque (Antzinako Bigerriones), Pirinio Garaiak: "AGEIO DEO PAGANI FERRARIENSES EX VOTO" Irakurketa laburdurak osatuz: Ageio deo / pagani / ferrarienses / ex voto Idazkunaren identifikazio kodeak: CIL XIII, 384 (1, 519 or., 4, 4 or) = CAG-65, 86 or. = AE 2001, +01373 = Gallia-2000-37 = ILA-Turba, 104[1]
- Aurkikuntza-lekua: Beudean/Beaudéan (Antzinako Bigerriones), Pirinio Garaiak MONTI- / BUS, AG- / EIONI / METELI-(...) / EX V(OTO) / S(OLVIT) L(IBENS) M(Erito). Irakurketa laburdurak osatuz: Monti/bus Ag/eioni / Metell/inia Qui/[nti] f(ilia) ex vo/[to] v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)[1] Itzulpena: "Mendiei, Ageio (jainkoa)ri, Meteli(...k?-en alabak), gogo onean eta arrazoiaren arabera konplitu du bere botoa.[2]" Idazkunaren identifikazio kodeak: CIL XIII, 383 = CAG-65, p 116 = ILA-Turba, 114 Inskripzio honetan, beraz, Ageio mendiei egiten zitzaien gurtzarekin ere lotuta azaltzen zaigu; Ageio jainkoari eta numen menditarrei botoz egindako inskripzioa da.
Beste inskripzio batzuk: AGEIONI deo: Montégut (HP), CIL XIII 180; deo [A]GEIONI: Asca (HP) CIL XIII 385; AGEIONI deo: Asca (HP) CIL XIII 386; AGEIONI BASSIARIO: Rebouc (Hèches udalerrrian, HP) CIL XIII 221 add. deo AGEIO[NI]: Esparros (HP), Schenck-David 2005, p. 69.[3]
Etimologia
Ageio hitza baliteke "Ageri"rekin zer ikusirik izatea. Hau horrela Ager, Agirre, Agerre eta antzeko toponimiarekin zer ikusirik izango luke. Kontutan hartu behar da lehen aipatutako harremana Ageioren aldareen eta mendi tontorren artean.
Bibliografia
- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Editorial La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1976.
- Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Auñamendi, Zarautz, 1978.
- Julien Sacazeren lanak:
- Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
- Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
- Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28 or., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.
Erreferentziak
- ↑ a b c «Epigraphische Datenbank Clauss - Slaby» www.manfredclauss.de (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
- ↑ K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 178 zkia.
- ↑ (Gaztelaniaz) ImagoPyrenaei |, por. «05. Divinidades indígenas de la civitas Convenarum y limítrofes – Imago Pyrenaei» www.imagopyrenaei.eu (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).