Bakio: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°25′40″N 2°48′41″W / 43.42778°N 2.81139°W / 43.42778; -2.81139
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa: 35. lerroa:


== Historia ==
== Historia ==
Historian zehar herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti. Arrantzak garrantzi txikia izan du beti. [[1927]]. urtean Bakiok [[Zubiaurrealde|Zubiaur]] eta [[Gibelorratzagako San Pelaio|San Pelaio]] auzoak bereganatu zituen [[Bermeo]]rengandik. [[1950eko hamarkada]]tik aurrera herrian aldaketak hasi ziren, etxebizitza blokeak eraiki ziren baserrien ordez, eta hondartzako gunea apartamentu eta etxe berriez bete zen.
Historian zehar herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti. Arrantzak garrantzi txikia izan du beti. [[1927]]. urtean Bakiok [[Bermeo]]rengandik [[Zubiaurrealde|Zubiaur]] eta [[Gibelorratzagako San Pelaio|San Pelaio]] auzoak bereganatu zituen.

[[1734]]. urtea geroztik Bakio —[[Uribe]]ko merindadeko elizatea— udalerri da, urte hartan Bermeotik bereizi baitzen. Urteak dira Bakiok ez duela arrantza‑ontzirik, baina kilometro bat luzeko hondartza du, erupzio‑harrien artean, ohiko haizeen babesean. Hondartza horrek kanpotar ugari erakartzen du, asteburuak eta oporrak Bakioko bigarren etxebizitzan gozatzera.

[[XIX. mendea]]k ondo aurrera egin arte, Bakioko portu txikia defendatzeko sei kanoiz osatutako bateria zuten, Birkilanda
esaten ziotena. Baina, beste garai batzuk ziren.

[[1950eko hamarkada]]tik aurrera herrian aldaketak hasi ziren, etxebizitza blokeak eraiki ziren baserrien ordez, eta hondartzako gunea apartamentu eta etxe berriez bete zen.


Askotan etxebizitza berrien eraikitzeak ez zekartzan zerbitzu eta azpiegituren eraikuntza, eta horrek arazoak sortu zituen. [[1990eko hamarkada]]tik aurrera gauzak asko hobetu dira herrian. Espaloiak eraiki dira, ur zikinak garbitzeko araztegia ([[Bizkaia]]n eraiki zen lehenetarikoa), eta azken aldian Babes Ofizialeko Etxebizitzak.
Askotan etxebizitza berrien eraikitzeak ez zekartzan zerbitzu eta azpiegituren eraikuntza, eta horrek arazoak sortu zituen. [[1990eko hamarkada]]tik aurrera gauzak asko hobetu dira herrian. Espaloiak eraiki dira, ur zikinak garbitzeko araztegia ([[Bizkaia]]n eraiki zen lehenetarikoa), eta azken aldian Babes Ofizialeko Etxebizitzak.
[[Fitxategi:Bakiodor02.jpg|thumb|right|300px|Hondartza eta etxebizitza bloke berriak.]]
[[Fitxategi:Bakiodor02.jpg|thumb|right|300px|Hondartza eta etxebizitza bloke berriak.]]

== Herria ==
Gaur egun, hondartza ederra itzalpean uzten duen eraikin‑ilara nahasia ageri da. Nortasunik gabeko eraikinak dira, bolumen
handiegia dutenak, lurraren espekulazioaren aurretik egindako etxe txikiak ez bezalakoak.

Santa Maria parrokia‑eliza mal­karrean egina dago, eta elizpe korritua du inguruan. Hondartzako turismo-gunetik urrun samar dagoenez, [[1950eko hamarkada]]n hondartza aldean udatiarren ekimenez kapera-eliza bat eraiki zuten (gehientsuenak
[[bilbo]]tarrak).

Ez da hainbeste denbora Bakiok bilera gastronomiko nagusietara [[zainzuri]]ak, [[lanperna]]k, Txillbankun harrapatutako [[bisigu]]ak eta [[Bakioko txakolina]] ospetsua esportatzen zituela. Orain ere [[txakolina]] egiten dute, gizakien pozgarri, [[Pio Baroja]]k hala iritzi ez arren. Izan ere, Pio Barojak [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] gauza tristeen trilogian (''Las cosas tristes de Euskalerria'') txakolina sartzen du, [[txistu]]a eta bainuetxeekin batera.


== Demografia ==
== Demografia ==

09:04, 24 abendua 2014ko berrikusketa

Bakio
 Bizkaia, Euskal Herria
Bakio udalerria Jata menditik.
Bakioko bandera

Bakioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMungialdea-Uribe Kosta
Izen ofiziala Bakio
AlkateaAitor Apraiz Imatz (EAJ)
Posta kodea48130
INE kodea48012
Herritarrabakiotar
Kokapena
Koordenatuak43°25′40″N 2°48′41″W / 43.42778°N 2.81139°W / 43.42778; -2.81139
Map
Azalera16,78 km²
Garaiera4 metro
Distantzia29 km Bilbora
Demografia
Biztanleria2.811 (2023)
−1 (2022)
alt_left 1.331 (%47,3) (%48,3) 1.357 alt_right
Dentsitatea120,62 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 43,45
Zahartze tasa[1]% 15,12
Ugalkortasun tasa[1]‰ 43,83
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,97 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,76 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,55 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 59,73 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 44.96 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.bakio.org

Bakio Bizkaiko udalerria da. 2012ko urtarrilaren 1eko datuen arabera 2.604 biztanle dauzka. Estepona ibaiak mendebaldetik zeharkatzen du herria.

Inguru naturala eta klima

Iparraldean Bizkaiko golkoarekin egiten du muga, mendebaldean Lemoiz eta Maruri-Jatabe herriekin, ekialdean Bermeoko udalerriarekin, eta hegoaldean Mungiarekin. Bi ibai nagusik zeharkatzen dute Estepona mendebaldean eta Ondarre ibaia ekialdean.

Herriaren erdigunea Basigo izeneko gunean dago, herriaren gainerako azaleran baserri bananduan egon ziren. 1950etik aurrera, turismoa garatu zen heinean, etxebizitza ugari eraiki ziren hondartzako gunean, gehienak Bilbotik etorritako bizilagunen udarako etxebizitzak.

Herriaren ikuspegia portutik.

Auzoak

Bakio honako auzoek osatzen dute: Artzalde, Bentalde, Elexalde, Gibelorratzagako San Pelaio, Goitisoloalde, Urkizaurralde eta Zubiaurralde.

Historia

Historian zehar herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da beti. Arrantzak garrantzi txikia izan du beti. 1927. urtean Bakiok Bermeorengandik Zubiaur eta San Pelaio auzoak bereganatu zituen.

1734. urtea geroztik Bakio —Uribeko merindadeko elizatea— udalerri da, urte hartan Bermeotik bereizi baitzen. Urteak dira Bakiok ez duela arrantza‑ontzirik, baina kilometro bat luzeko hondartza du, erupzio‑harrien artean, ohiko haizeen babesean. Hondartza horrek kanpotar ugari erakartzen du, asteburuak eta oporrak Bakioko bigarren etxebizitzan gozatzera.

XIX. mendeak ondo aurrera egin arte, Bakioko portu txikia defendatzeko sei kanoiz osatutako bateria zuten, Birkilanda esaten ziotena. Baina, beste garai batzuk ziren.

1950eko hamarkadatik aurrera herrian aldaketak hasi ziren, etxebizitza blokeak eraiki ziren baserrien ordez, eta hondartzako gunea apartamentu eta etxe berriez bete zen.

Askotan etxebizitza berrien eraikitzeak ez zekartzan zerbitzu eta azpiegituren eraikuntza, eta horrek arazoak sortu zituen. 1990eko hamarkadatik aurrera gauzak asko hobetu dira herrian. Espaloiak eraiki dira, ur zikinak garbitzeko araztegia (Bizkaian eraiki zen lehenetarikoa), eta azken aldian Babes Ofizialeko Etxebizitzak.

Hondartza eta etxebizitza bloke berriak.

Herria

Gaur egun, hondartza ederra itzalpean uzten duen eraikin‑ilara nahasia ageri da. Nortasunik gabeko eraikinak dira, bolumen handiegia dutenak, lurraren espekulazioaren aurretik egindako etxe txikiak ez bezalakoak.

Santa Maria parrokia‑eliza mal­karrean egina dago, eta elizpe korritua du inguruan. Hondartzako turismo-gunetik urrun samar dagoenez, 1950eko hamarkadan hondartza aldean udatiarren ekimenez kapera-eliza bat eraiki zuten (gehientsuenak bilbotarrak).

Ez da hainbeste denbora Bakiok bilera gastronomiko nagusietara zainzuriak, lanpernak, Txillbankun harrapatutako bisiguak eta Bakioko txakolina ospetsua esportatzen zituela. Orain ere txakolina egiten dute, gizakien pozgarri, Pio Barojak hala iritzi ez arren. Izan ere, Pio Barojak Euskal Herriko gauza tristeen trilogian (Las cosas tristes de Euskalerria) txakolina sartzen du, txistua eta bainuetxeekin batera.

Demografia

Bakio XX. mendearen bigarren erdialdeko industrializaziotik kanpo geratu zen. Horren ondorioz, 1950etik 1970eko hamarkadara biztanleak galdu zituen, baina XX. mendea amaitu arte populazioa mantentzea lortu zuen. XXI. mendean, berriz, Mungiarekin eta Bilboaldearekin lotzen zituen komunikazio bideak hobetzearen ondorioz, hiriko jende askok herria bizilekutzat hartu zuen, eta abiadura azkarrean hasi zen biztanleria, kopuru osoa bikoiztu arte.


Bakioko biztanleria
1927an Zubiaur eta San Pelaio auzoak Bakiori batu zitzaizkion.
Datu-iturria: INE

Politika

Bakioko alkatea Aitor Apraiz da, Eusko Alderdi Jeltzalekoa.

2007ko udal hauteskundeetan EAJk 664 boto lortu zituen (845 boto 2003an) eta 6 zinegotzi, ANVk 300 boto lortu zituen eta 2 zinegotzi,[4] EAk 254 boto lortu zituen (161 boto 2003an) eta 2 zinegotzi, EB- Aralar koalizioak 123 boto lortu zituen eta zinegotzi bakarra (71 boto 2003an. Zinegotzirik lortu ez zuten alderdien artean, PPk 24 boto (55 boto 2003an eta PSE-EEk 29 boto (13 boto 2003an).

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondoren, EAJko Aitor Apraiz hautatu zuten alkate.

Bakioko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[5]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6
825 (%52,28)
Bildu
5
696 (%44,11)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)
-
31 (%1,96)
Alderdi Popularra (PP)
-
26 (%1,65)

Ondasun nabarmenak

Jaiak

Ekonomia

Herria Bizkaiko Txakolinaren ekoizle nagusietakoa da, bai eta probintzian tradiziorik handiena duena.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. 2003ko baliogabeko botoak 190 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 13. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.
  5. 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/06an kontsultatua

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bakio Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa