Guggenheim Bilbao Museoa: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
|||
55. lerroa: | 55. lerroa: | ||
{{Sakontzeko|Puppy (eskultura)}} |
{{Sakontzeko|Puppy (eskultura)}} |
||
[[Fitxategi:El Doggy, a sculture in front of the Guggenheim Museum in Bilbao.JPG|thumb|199x199px|Puppy, lorezko txakurkumea.]] |
[[Fitxategi:El Doggy, a sculture in front of the Guggenheim Museum in Bilbao.JPG|thumb|199x199px|Puppy, lorezko txakurkumea.]] |
||
[[Fitxategi:Spider maman sculture 2014 - panoramio.jpg|thumb|[[Louise Bourgeois]]en ''Ama'' armiarma erraldoia.]] |
[[Fitxategi:Spider maman sculture 2014 - panoramio.jpg|thumb|[[Louise Bourgeois]]en ''[[Ama (Bilbo)|Ama]]'' armiarma erraldoia.]] |
||
Museoaz gain, kanpoaldean konplexua osatzen duten osagaiak daude; esaterako, [[Puppy (eskultura)|Puppy]] txakurkumea, hamabi metroko altuera duena, Mazarredo Zumarkale parean. [[Jeff Koons]]<nowiki/>en sorkuntza da, printzipioz museoaren irekierarako sortua, baina gero, etengabe berrizturik eta zaindurik, geratu egin da. |
Museoaz gain, kanpoaldean konplexua osatzen duten osagaiak daude; esaterako, [[Puppy (eskultura)|Puppy]] txakurkumea, hamabi metroko altuera duena, Mazarredo Zumarkale parean. [[Jeff Koons]]<nowiki/>en sorkuntza da, printzipioz museoaren irekierarako sortua, baina gero, etengabe berrizturik eta zaindurik, geratu egin da. |
||
Itsasadarreko gunean, [[Louise Bourgeois|Louis Bourgeois]]<nowiki/>en ''Mamma'' (Ama) izeneko 10 metroko armiarma dago<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Ama - Museo Guggenheim Bilbao|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/guia-educadores/ama/|aldizkaria=Museo Guggenheim Bilbao|sartze-data=2018-08-31}}</ref>. Itsasadarraren alde berean, apur bat aurrerago hiriko erdialderantz, [[Ramón Rubial]]en estatua dago. |
Itsasadarreko gunean, [[Louise Bourgeois|Louis Bourgeois]]<nowiki/>en ''Mamma'' ([[Ama (Bilbo)|Ama]]) izeneko 10 metroko armiarma dago<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Ama - Museo Guggenheim Bilbao|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/guia-educadores/ama/|aldizkaria=Museo Guggenheim Bilbao|sartze-data=2018-08-31}}</ref>. Itsasadarraren alde berean, apur bat aurrerago hiriko erdialderantz, [[Ramón Rubial]]en estatua dago. |
||
Museoaren aurrealde eta atzealdean, hau da, ekialde eta mendebaldean, bi aintzira txiki daude: aurrealdeko lakuak museoa eta itsasadarra elkartzea du helburu, eta horretarako zubi moduko bat eraiki zen bien artean. Zubi horrek beste elementu artistiko bat osatzen du, eta noizbehinka laino moduko bat ateratzen da zubiaren azpitik. |
Museoaren aurrealde eta atzealdean, hau da, ekialde eta mendebaldean, bi aintzira txiki daude: aurrealdeko lakuak museoa eta itsasadarra elkartzea du helburu, eta horretarako zubi moduko bat eraiki zen bien artean. Zubi horrek beste elementu artistiko bat osatzen du, eta noizbehinka laino moduko bat ateratzen da zubiaren azpitik. |
20:27, 31 abuztua 2019ko berrikusketa
Guggenheim Bilbao Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1997ko urriaren 18a |
Zuzendaria | Juan Ignacio Vidarte |
Webgunea | http://www.guggenheim-bilbao.es www.guggenheim-bilbao.es |
Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museoa da,[1] Bilbon (Bizkaia) kokatua. Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Solomon R. Guggenheim Fundazioak kudeatzen du, munduko beste bost museo bezala.[2] Zuzendaria Juan Ignacio Vidarte da.
Eraikina
Museoa Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.
1997ko urriaren 18an zabaldu zuten: bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria eta Espainiako errege Joan Karlos I.a izan ziren. Museoa dekonstruktibismoaren estilo arkitektonikoaren arabera eraiki zen, eta CATIA izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.[3]
Guztira 11.000 metro koadroko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeriatan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute. Horietaz aparte, administraritza eta kudeaketa bulegoak Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.
Museoaren ekialdeko atrioak 50 metroko altuera du. Leihoek Natural 62 dute izena, eta Idom enpresa bizkaitarrak diseinatu zituen.
Eraikuntza
Museoa Bilbon egitea erabaki zenean eta Frank O. Gehry arkitektoa kontratatu zenean, eraikina non egin erabaki behar izan zen. Udaleko agintariek hasieran Alondegiako gunea eskaini zioten Frank Gehryri, baina hark ezezkoa eman zuen, leku hori txikiegia zelako berak zeukan kontzepturako.
Orduan, Abandoibarreko guneko orubea (guztira 32.500 metro karratuko zabalera zuen) aukeratu zuten, Salbeko zubiaren eta Mazarredo zumarkalearen bitartean. Obrak 1995ean hasi ziren, eta bi urte eta erdi iraun zuten. 30.000 milioi pezeta inguruko kostua izan zuten, eta gehiegizko kostua zelakoan, kritika ugari egin ziren: hasieran, jende asko aurka agertu zen.
Frank Gehryren erabaki pertsonala izan zen titanioa erabiltzea. Metal hori aukeratu aurretik, beste 29 materialekin probak egin ziren. Obrak hasi zirenean, titanioak nazioarteko merkatuan izandako prezio-igoerak arriskuan jarri zuen museoa eraikitzea baina, azkenik, Errusiatik ekarritako titanio merkeagoa erabili zen.
Obretan enpresa hauek hartu zuten parte, besteak beste:
- Construcciones Balzola
- Ferrovial Agroman[4]
- Cimentaciones Abando
- Idom
- Gruas Aldaiturriaga
- DORLET
- Permasteelisa España S.A.
- Umaran
Museoaren inguruak
Museoaz gain, kanpoaldean konplexua osatzen duten osagaiak daude; esaterako, Puppy txakurkumea, hamabi metroko altuera duena, Mazarredo Zumarkale parean. Jeff Koonsen sorkuntza da, printzipioz museoaren irekierarako sortua, baina gero, etengabe berrizturik eta zaindurik, geratu egin da.
Itsasadarreko gunean, Louis Bourgeoisen Mamma (Ama) izeneko 10 metroko armiarma dago[5]. Itsasadarraren alde berean, apur bat aurrerago hiriko erdialderantz, Ramón Rubialen estatua dago.
Museoaren aurrealde eta atzealdean, hau da, ekialde eta mendebaldean, bi aintzira txiki daude: aurrealdeko lakuak museoa eta itsasadarra elkartzea du helburu, eta horretarako zubi moduko bat eraiki zen bien artean. Zubi horrek beste elementu artistiko bat osatzen du, eta noizbehinka laino moduko bat ateratzen da zubiaren azpitik.
Horrez gain, Frank Gehryk Salveko zubia museoarekin elkartu nahi izan zuen, eta horretarako museoaren alboan 57 metroko dorre bat eraiki zuen.[6] Dorreak helburu bakarra du, Abandoibarreko gunea zubiarekin batzea, horretarako eskailera batzuk eraiki ziren. Aurrealdeko lakuaren barruan sua botatzen duten bost su pizgailu daude, normalean arratsalde aldera.
Museoaren eragina
Hasieran kritika ugari jaso zituen, Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren inbertsioa gehiegizkoa zelako. Horrez gain, Euskal Herriko artista batzuek, Jorge Oteiza esaterako, uste zuten bertako eskultore eta egileei garrantzia gutxiago emango zitzaiela kanpoko egileen mesedetan.
Dena dela, argi eta garbi dago museoak eragin itzela izan duela hirian: esan liteke Bilbo turismoaren nazioarteko mapan "ipini" duela.[7] Urtero ehundaka milaka turista joaten dira Bilbora museoari buruz entzundakoa euren begiekin ikustera. Horrek hotel, jatetxe eta turismoarekin loturiko hainbat negozioren garapena ekarri du eta milaka euroko eragina dauka hiriko eta Bizkaiko Barne Produktu Gordinean.[8]
Museoaren 10. urteurrena
2007. urtean zehar Guggenheim Bilbao Museoak 10. urteurrena ospatu behar zuela eta, hainbat ekitaldi eta egitasmo antolatu ziren. Horien artean, museoak aukeraturiko Daniel Buren arkitekto frantsesaren Zeharkatzen proposamena: haren arabera, museoaren ondoko Salveko zubia eusten duen "arkua" gorriz margotu zen. Egileak zioenez, gorria zubiaren berde kolorearekin bat zihoan eta museoaren forma kurboekiko kontrajarria zen.
Daniel Burenen proposamenaz gain, beste bi aurkeztu ziren lehiaketara: Liam Gillick artista britainiarrarena eta Jenny Holzer estatubatuarrarena.
2014ko abenduaren 3an, Bilboko Guggenheim museoa autonomoago bihurtu zuten Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Solomon R. Guggenheim museoak, hurrengo hogei urteetarako sinatu zuten kudeaketa hitzarmenagatik.[9]
2015eko urtarrilaren 3an jakin zenez, guztira 1.011.363 bisitari jaso zituen museoak 2014an.[10]
Filmazioak
- 1999an James Bonden The World Is Not Enough filmaren hasierako eszena bertan grabatu zuten.
- Rajinikanth tamil aktoreak bertan grabatu zuen Sivaji: The Boss filmeko Style abestia.[11]
- Mariah Careyk Sweetheart bideoklipa hantxe grabatu zuen.
Erreferentziak
- ↑ ARTINFO: Guggenheim Museum Bilbao: About
- ↑ www.hiru.com: Guggenheim Bilbao Museoa
- ↑ Le Monde: 2005, année héroïque pour la construction
- ↑ Ferrovial
- ↑ «Ama - Museo Guggenheim Bilbao» Museo Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
- ↑ (Ingelesez) Harvard Design Magazine: Design by Deception: The Politics of Megaproject Approval
- ↑ (Ingelesez) The New York Times: Bilbao, 10 Years Later
- ↑ Le Figaro: Comment le Guggenheim a transformé Bilbao
- ↑ Iñigo Astiz, «Bilbokoago den Guggenheim», Berria, 2014-12-04
- ↑ «1,011», Berria, 2015-01-03
- ↑ Skin Grafting in 'Sivaji'
Bibliografia
- Esteban, Iñaki (2007). El efecto Guggenheim. Bartzelona: Anagrama. ISBN 978-84-339-6264-5.
- Iovine, Julie V. (1999). Guggenheim Bilbao. New York: Princeton Architectural Press. ISBN 1-56898-193-7.
- Suau, John Thomas (1999). The Guggenheim Museum Bilbao: Cultural Tourism, Urban Renewal, and Political Risk. Washington Hiria: American University.
- Tellitu, Alberto; Estaban, Iñaki; González Carrera, J. A. (1999). El milagro Guggenheim. Bilbo: El Correo. ISBN 84-922762-0-7.
- van Bruggen, Coosje (1999). Frank O. Gehry. Musée Guggenheim Bilbao. New York: Guggenheim Museums Publications. ISBN 2-7324-2572-9.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guggenheim Bilbao Museoa |