Erretinol
Erretinola edo A1 bitamina, konposatu organikoa da, C20H30O formula duena, A bitaminaren familiakoa. Solido kristalino hori-laranja kolorekoa da. Uretan disolbaezina da, baina oso disolbagarria koipetan. Eraztunetik zintzilik dagoen katean lau lotura bikoitz dauzka eta horrek zis-trans isomeria agertzea dakar[1].
| Erretinol | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C20H30O |
| SMILES kanonikoa | 2D eredua |
| SMILES isomerikoa | CC(=C/CO)\C=C\C=C(C)\C=C\C1=C(C)CCCC1(C)C |
| MolView | 3D eredua |
| Mota | 10,15-cyclophytane diterpenoid (en) |
| Masa molekularra | 286,23 Da |
| Erabilera | |
| Elkarrekintza | nuclear receptor subfamily 2 group C member 2 (en) |
| Haurdunaldia | US pregnancy category X (en) |
| Rola | farmako esentzial, vitamer (en) |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | FPIPGXGPPPQFEQ-OVSJKPMPSA-N |
| CAS zenbakia | 68-26-8 |
| ChemSpider | 393012 |
| PubChem | 445354 |
| Reaxys | 403040 |
| Gmelin | 17336 |
| ChEBI | 247497 |
| ChEMBL | CHEMBL986 |
| ZVG | 70220 |
| EC zenbakia | 200-683-7 |
| ECHA | 100.000.621 |
| CosIng | 37479 |
| RxNorm | 1367187 |
| Human Metabolome Database | HMDB0000305 |
| KNApSAcK | C00031437 |
| UNII | G2SH0XKK91 |
| NDF-RT | N0000148615 |
| KEGG | C17276, D06543 eta D00069 |
| PDB Ligand | RTL |
Funtzioak eta iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erretinola eta A bitaminaren beste forma batzuk beharrezkoak dira ikusmenerako, zelula-garapenerako, larruazala eta muki-mintzak mantentzeko, immunitate-funtziorako eta ugalketa-garapenerako. Erretinola ikusmena ahalbidetzen duten pigmentuen osagai da eta ezinbestekoa da epitelio ehuna ongi hazteko eta osasuntsu izateko[2].
Iturri dietetikoek arraina, esnekiak eta haragia dira[3]. Erretinola sintetikoa ere izan daiteke eta hainbat erreaziobide baliatzen dira industrian.
Erretinola gehigarri gisa, A bitaminaren urritasuna tratatzeko eta prebenitzeko erabiltzen da. Ahotik hartzen da, edo muskulu batean injektatuta.
Azala zaintzeko produktuen osagai gisa, zimurrak eta larruazala zahartzearen beste ondorio batzuk murrizteko usatzen da[4].
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Retinol» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2024-09-13).
- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2024-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «Office of Dietary Supplements - Vitamin A and Carotenoids» ods.od.nih.gov (kontsulta data: 2024-09-13).
- ↑ (Ingelesez) Youmshajekian, Lori. «How Retinol Cosmetics Change Skin at a Chemical Level» Scientific American (kontsulta data: 2024-09-13).