Lizarrako merindadea
Lizarrako merindadea Nafarroa Garaiko mendebaldeko eskualdea da. Estellerria[1] edo Lizarrerria (gaztelaniaz Tierra Estella) izenez ere ezaguna.
Merindadeko herriburua Lizarra da, baita udalerririk populatuena ere. Biztanleen kopuruari dagokionez, hauek dira hurrengo handienak orden honetan: San Adrian, Azagra, Mendabia, Andosilla, Aiegi eta Lerin.
Lizarrerriak guztira 2068,6 km2 ditu, 73 udalerri eta 39 partzuergo (horien artean handienak Urbasa, Andimendi eta Lokiz mendiguneak daude. Estellerriko biztanleak 66.082 ziren 2010ean (Espainiako Estatistika Erakundearen datua).
Honako haran edo ibarretan daude banatuta 73 udalerriak: Deierri, Goñibar eta Gesalatz, Mañeruibar, Iguzkitza ibarra, Ega ibarra, Lanaibar, Allin, Berrotza ibarra eta Ameskoa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak hauek ditu: iparralde eta ipar-ekialdean Iruñeko merindadea, hegoaldean Errioxa probintzia, mendebaldean Arabako Mendialdea, eta hego-ekialdean Erriberriko merindadea.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estellerriak dituen 72 udalerriak hauek dira, alfabetikoki ordenatuta eta 2011ko biztanleen kopurua agertzen delarik:
- Abaigar: 101.
- Abartzuza: 548.
- Aberin: 390.
- Aguilar Kodes: 100.
- Aiegi: 1.987.
- Allin: 854.
- Allo: 1.046.
- Ameskoabarrena: 793.
- Andosilla: 2.913.
- Antzin: 379.
- Aranaratxe: 88.
- Aras: 180.
- Arellano: 196.
- Armañantzas: 59.
- Arroitz: 1.106.
- Artazu: 122.
- Azagra: 3.838.
- Azuelo: 40.
- Barbarin: 65.
- Bargota: 315.
- Cabredo: 108.
- Cárcar: 1.112.
- Deierri: 1.516.
- Deikaztelu: 689.
- Desoio: 96.
- El Busto: 74.
- Elizagorria: 204.
- Esprontzeda: 129.
- Etaiu: 81.
- Eulate: 334.
- Genevilla: 77.
- Gesalatz: 456.
- Girgillao: 90.
- Goñerri: 192.
- Iguzkitza: 332.
- Jaitz: 117.
- Lana: 195.
- Lapoblacion: 144.
- Larragoa: 111.
- Legaria: 110.
- Lerin: 1.810.
- Lezaun: 268.
- Lizarra: 14.056.
- Lodosa: 4.895.
- Los Arcos: 1.213.
- Lukin: 126.
- Mañeru: 415.
- Marañón: 56.
- Mendabia: 3.708.
- Mendaza: 344.
- Metauten: 288.
- Mirafuentes: 50.
- Morentin: 133.
- Mues: 95.
- Murieta: 337.
- Nazar: 52.
- Oko: 70.
- Olexoa: 56.
- Oteitza: 957.
- Piedramillera: 47.
- San Adrian: 6.233.
- Santsol: 109.
- Sartaguda: 1.354.
- Sesma: 1.226.
- Sorlada: 66.
- Torralba del Río: 128.
- Torres del Río: 143.
- Viana: 4.036.
- Villamayor de Monjardín: 136.
- Villatuerta: 1.125.
- Zirauki: 506.
- Zuñiga: 97.
Orografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urbasa eta Andimendi mendilerroetatik Ebro eta Ega ibaien sakanetaraino zabaltzen da Lizarrako merindadea. Ega ibaiak mendebalde-ekialde noranzkoan zeharkatzen du merindadea Lizarraraino, eta iparralde-hegoalde noranzkoa hartzen du gero, San Adrianen ura Ebro ibaian isuri aurretik.
Lizarrako merindadean bi multzo geomorfologiko handi bereiz daitezke: Kantauri aldekoen modukoak diren haranak eta mendiak ipar eta ipar-mendebaldean (Urbasa-Andia natura parkea, Lokiz eta Kodes) eta Ebroko sakana, hegoaldean. Klimari eta landaretzari dagokienez ere bereizketa bera egin behar da. Merindadearen iparraldean klima ozeanikoa da, eta hegoaldean klima mediterraneo-kontinentala. Prezipitazioek 400-1.800 mm ur uzten dute urtean batez beste, eta 6-14 °C da tenperatura batez beste. Iparraldean hosto txikiko hariztiak eta pagadiak dira zuhaizti hedatuenak, eta hegoaldean arteak eta abaritzak.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merindadeak kultura ondare aberatsa dauka:
- Erlijiosoa:
- Done Mikel eliza, San Pedro Ruakoa, Santa Mariakoa, Hilobi Santuarena (Lizarra).
- Irantzuko monasterioa (Abartzuza).
- Iratxeko monasterioa (Aiegi).
- Aramendiako gurutzea eta Kristo Santuaren baseliza (Allin).
- Andre Mariaren eliza (Deierri).
- San Andres eliza (Etaiu)
- Andre Mariaren eliza (Los Arcos).
- Hilobi Santuaren eliza (Torres del Río).
- Andre Mariaren eliza (Viana).
- Zibila:
- San Pedro Ruakoaren auzoa, Alde Zaharra, Nafarroako errege-erreginen jauregia eta Zalatanbor gaztelua (Lizarra).
- Etxarrengo jauregia (Girgillao).
- Sartagudako dorrea (Lodosa).
- Torralba del Ríoko harresia.
- Deioko gaztelua (Villamayor de Monjardín).
- Ziraukiko erromatar zubia eta galtzada.
- Zuñigako harresiak.
- Alde Zaharra (Viana).
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1986ko Euskararen Foru Legearen arabera, ondoko 4 udalerri hauek eremu mistoan sartu zituzten: Abartzuza, Deierri, Lezaun eta Lizarra herriburua bera. Ondoren, ia 31 urte geroago, 2017ko ekainean beste 12 hauek igaro ziren hizkuntza alde berera: Abaigar, Amezkoabarren, Antzin, Artazu, Bargota, Cabredo, Eulate, Larragoa, Murieta, Villatuerta, Zirauki eta Zuñiga.
Administrazio antolakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Administrazio aldetik ere bereizgarri nabarmenak dituzte iparraldeko eta hegoaldeko udalerriek. Iparraldekoak, gehienetan, hainbat kontzejuk osaturiko udalerriak dira; hegoaldeko herriek, berriz, herrigune bakarreko udalerriak osatzen dituzte.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lizarrako merindadeko biztanleen ekonomia jarduera nagusiak laborantza eta abere hazkuntza dira. Industria (kontserbak, ardogintza, zurgintza, eraikuntza) hiri nagusietan besterik ez dago.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Lizarrako merindadearen mapa