Jentilbaratza (Ataun)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Jentilbaratza edo Artxabaletako gaina[1] Aitzarte mendiko tontortxo bat da, Arratetako estugunearen gainean dagoena. 457 metroko garaiera du.[2] Oso toki ezaguna da, bertako elezaharra dela eta.

Jentilbaratzeanan ageri dira oraindik XII., XIII. eta XIV. mendeetan Nafarroako Erresumak han eraikitako gazteluaren horma bikoitzaren hondakinak. Dena den, bada horma hau Tartalok eraiki zuela esaten duen istoriorik ere. Uste denez, gain honetan ehortzi zituzten azken jentilak, eta hortik datorkio Artxabaletako gainari bigarren izena: Jentilbaratza, jentilen baratza edo hilerria. Ehortzi bakarrik ez, jentilak aurretik ere bertan bizi baitziren, edo hala diote behintzat kondairek.[1]

Gaur egun, eskalada bide modernoek zeharkatzen dute Jentilbaratzako amildegiak.

Elezaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jentilbaratzean bizi ziren azken jentilak. Egun batean, zeruan, laino argitsu bat ikusi zuten. Laster, laino horrek Kixmiren jaiotza iragartzen zuela konturatu ziren; baita horrek, orobat, jentilen aroaren amaiera adierazten zuela ere. Jentil guztiak korrika irten ziren. Batzuek Jentilarri izeneko trikuharrien barnean lurperatu zuten euren burua. Besteek, berriz, maldan behera bota zuten euren burua. Bakarra baino ez zen geratu: Olentzero. Azken hura, herrira jaitsi zen, jendeari, Jesusen jaiotzaren berri emateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Jentilbaratza ibilbidea», Ataun Turismoa webgunea, Ataungo Udala.
  2. «Jentilbaratza», Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webgunean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]