Juan Sebastian Elkano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Sebastián Elcano» orritik birbideratua)

Artikulu hau marinelari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elkano (argipena)».
Juan Sebastian Elkano

Victoriako itsasontziko kapitain

Bizitza
JaiotzaGetaria1486
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOzeano Barea1526ko abuztuaren 4a (39/40 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: eskorbutoa
Familia
AitaDomingo Sebastian Elkano
AmaKatalina Portu
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Euskara arkaikoa
gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta itsasturia
Graduaitsas ofizial

Musicbrainz: dcd77522-5b6b-445d-8a89-cdaa3cdff96e Find a Grave: 7948594 Edit the value on Wikidata

Juan Sebastian Elkano[1] (Getaria, Gipuzkoa, 1486[2] edo 1487[3][oh 1]Ozeano Barea, 1526ko abuztuaren 4a) XVI. mendeko itsastar euskalduna, ontzi-jabea, merkataria eta esploratzailea izan zen[4]. Munduari itzuli osoa eman zion lehen barku-kapitaina, itsas-historiako erreferentzia nagusietakoa da. Lehena, mendebalderantz irten eta ekialdetik etxeratzen.

Elkanok munduari itzulia eman ziola ezaguna den arren, Elkanori buruzko datuak gutxi dira. Historiografian eztabaida ugari sortzen du Elkanok, haren bizitza eta pentsamendua ezagutzeko jatorrizko iturriak urriak direlako. Esaterako, Espainian XIX. mendearen bigarren zatian hasi ziren bere inguruko lehen biografiak idazten, hiru mendetako hutsunearen ondoren. Euskal kostaldean bere memoriak bizirik iraun du eta gaur egun ere bere izena daramate hainbat erakunde, kale, jatetxe eta ekimenek.

Elkanoren meritu nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkanok eman zion munduari bira lehen aldiz, baina ez zuen bakarrik egin. Berarekin batera iritsitako beste 17 marinelek ere munduari buelta bera eman ziotelako. Diferentzia da Elkano kapitaina izanik, besteak baino ezagunagoa dela.

Elkanoren meritu pertsonala da mundu-bira proposatzea. Elkano kapitainak konbentzitu zituen txopakoak munduari bira emateko,[5] errege-agindu idatzien aurka. Munduari itzuli osoa ematea, beraz, bere proposamena izan zen.

Bere ardura izan zen, baita ere, kapitain gisa Victoria itsasontzia Moluketatik Sevillara ekartzea. Hori da, hain zuzen, itsasgizon moduan duen meritu nagusia, halako espedizio garrantzitsu batean kapitaintzara heltzea eta ontzi bakarrarekin bidaldiaren zatirik gogorrenaz arduratzea. Zehazki, Tidore-Cabo Verde zati luzea nabigatzea, 20.000 kilometrotik gorako trabesia ikaragarria hasi eta buka, kolpe bakarrean egitea.[5] Bost hilabetez porturatu gabe, militar portugaldarrek harrapatu ez zitzaten, inork aurretik nabigatu ez zituen Asiako eta Afrikako hegoaldeko itsaso ezezagunetan barrena, kroskoko zulotxoetatik ura sartzen zitzaiela eta, jatekorik gabe, gosearen eta eskorbutoaren eraginez hildakoak pilatzen zitzaizkien bitartean.

Itsas-nabigazioaren historiako gailurra da bidaldi epiko hori eta Elkanoren hainbat gaitasun erakusten ditu: sufritzeko gaitasuna, itsas-egoera zailenetan nabigatzeko gaitasuna eta lidertza gaitasuna.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkano izena hainbat eratara idatzi izan da historiografian zehar. Gaur egun euskaraz Elkano erabiltzen bada ere, bere sinadurak Delcano jartzen duela dirudi, edo del cano agian, antzematen zaila den arren. Espainiar historiografian ohikoena Del Cano (Canokoa) bezala interpretatzea izan da, baina baita Cano bezala ere.

Hala ere, Getariatik gertu (gaur egun Zarautz eta Aia artean) badago Elkano izeneko auzoa eta bere sendi edo leinuari Elkano edo Elcano esaten ziotenez, Elkano sendikoa edo leinukoa dela baieztatu liteke. Horregatik, beranduago, Elcano abizen gisa erabili da gaztelaniaz eta Elkano euskaraz, elkanotarra (Elkano leinukoa) izan zela adierazteko.

Mitxelenak, bere Apellidos vascos[6] liburuan Elkano abizena euskaratik interpretatzen du. -ano eta -no atzizkien artean, azken horren alde egiteko argudioak ematen ditu, atzizki txikigarriaren alde. Abizenaren lehen zatia elge[7][8] izatea proposatzen du. Mitxelenak elge horren aitzineko forma berreraikitzen du: elge < *elke, eta Elkano abizena, bi morfema horien elkarketatik sortutako toponimo eta abizena dela defendatzen du. Horretarako aipatzen ditu 1025ean Donemiliagako goldean dokumentatutako Helkeguren, (gaur egun Elgea), eta gero zerrendatzen ditu: Elge (Delge-Arana), Elgea, Elgeta, Elgezabal, Elgezua, Elgiategibarrena. Mitxelenak ez du erabateko konfiantza bete hipotesian eta esaten du multzo horretan ere, agian, Elkano, (1025. urtean Gipuzkoan dokumentatuta: Helcanno), Elkarte, Elkoro, (Elkorobarrutia, Elkoroiribe) sar daitezkeela. Bere hipotesia indartzeko gogoratzen du gorago aipatutako Elkezabal hori. Mitxelenak, geroago, gogoratzen du, Elcano, bere horretan, 1099. urteko Nafarroako dokumentu batean ezagutzen zela.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Sebastian Elkanoren ama Catalina Portukoa zen, aita berriz Domingo Sebastian Elkano. [oh 2] Jakina da Catalina, Elkanoren ama, bizirik zela Elkano hil zenean, haren testamentua Getariara iritsi zenean (Elkano hil eta 10 urtetara) legez zegokiona eskatu zuelako. Esaterako, Elkanori agindu zitzaion pentsioa eskatu zion erregeari.

Elkanoren amona ere, Catalinaren ama, izenez ezagutzen da: Domenja Olazabal. Jatorriz, Tolosa inguruko kapare familia batekoa dela uste da.[9] Jakina da, baita ere, amaren aldeko familia horrek, Portukoak, elizarekin eta idazkaritzekin lotura handia zuela[10].

Catalinak zortzi seme-alaba izan zituen, eta Elkano laugarrena izango da. Lehengo semea 1481ean jaio zen. Ondoren, Catalina alaba jaioko da, Rodrigo de Gainza getariarrarekin ezkondu eta semea izango zutena. Jarraian, Domingo Elkano etorri zen. Honek aitaren izena hartu zuen eta Getarian arituko zen apaiz[11]. Juan Sebastian laugarren anaia izan zen. Eta honen atzetik beste lau neba-arreba: Martin Perez, Otxoa Martinez, Ines eta Antton Martinez[12]. Azken hiru hauek ere (Martin Perez, Anton Martinez eta Otxoa Martinez) marinelak zirenez, Elkanorekin batera itsasoratuko dira Moluketarako bigarren espedizioan.

Elkanok erdi-arreba bat ere izan zuela dirudi, Maria, Domingo bere aitaren alaba ez legitimoa izan zitekeena.[13]

Elkanok bi ume utzi zituen. Mari Hernandez Hernialdekoarekin semea izan zuen, Domingo Elkano, Getarian. Maria Bidaurretarekin berriz, alaba, ziurrenik Maria izenekoa, Maria Elkano beraz, azken hau Valladoliden jaioa. Testamentuan semearen amari (Maria Hernandez Hernialdekoari), 100 dukat agindu zizkion. Maria Bidaurretarekin izan zuen alabari berriz 40 dukat agindu zizkion, baina baldintzatuta, alabak 4 urte bete aurretik amak Getariara eramaten bazuen bizitzera[14].

Familiaren posizio soziala eta egoera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste denez, ekonomikoki nasai, itsas-garraiolari-merkatari familia osatzen zuten elkanotarrek. Agian ordurako Mediterraneoan zebiltzan merkataritzan[2]. Eta jabetzan itsasontziren bat zutela ia ziurtzat har daiteke, 1500 urtean familiak ordaindutako zerga kopuruagatik.[15]

Hala ere, familia-ondasunen inguruan denetarik esan izan da. Batzuk familia noblekoa zela, besteek pobreak zirela. XIX. mendean, esaterako, Del Cano familia noblea zela esan ohi zen. Baina auzitan jartzeko moduko baieztapena da hori. Izan ere Elkanok erregeari armak eramateko eskubidea eskatu zion -nobleek berezkoa zuten eskubide hori- eta bere anaiek ere lagundu zuten hurrengo espedizioan[16]. Hortaz, Elkanotarrak aitaren partetik, behintzat ez ziren nobleak edo kapareak. Eta Portutarrak ere ez ziren kapareak ziurrenik, amaren partetik. Agian posible da, amonaren Olazabal familia kapareak izatea. Baina kaparetza ez zenez emakumeen bitartez heredatzen, Portukoak (Domenjaren alaba Catalina) ez ziren kapare izango eta are gutxiago Elkanotarrak (Domenjaren bilobak).

Edo, esaterako, Fernández de Navarretek dio, arrantzale eta marinel izateaz gain, barku-kontrabandoan aritu zela Elkano Frantziarekin[17], baina hori baieztatzeko jatorrizko iturririk ez da ematen.[18]

Kontrakoa esaten duten biografia batzuen arabera, berriz, Elkano familiak estutasun ekonomikoak bizi izan zituen, aita gazte hil zitzaielako eta amak zortzi anaia-arreba mantendu behar izan zituelako.[18] Baina pobreziaren baieztapen hori ere zerk eusten duen ez da esaten.

Dokumentatuta dagoena da 1500ean, Elkanok 14 urte inguru zituela, derrama handi bat egin zela Getarian eta bertan Domingo Elkano aita ageri dela, zerga-diru gehien ordaindu behar zutenen hamahirugarren postuan (23 marabedi eta erdi).[16] Beraz, badirudi ekonomikoki aski kaudimendunak zirela, herriko sendi aberatsenen artean izendatzen baitira.

Gainera, erregeak barkamena ematen dion dokumentuan esaten denez, Elkano oso gazte Mediterraneoan zebilen, merkatari-garraiolari, bere itsasontzi handiaren jabe. Beraz, 200 tonako ontziaren jabe zen. Horrek ere adieraziko luke nolabaiteko kaudimen ekonomikoa edo zorpetzeko gaitasuna zutela, gutxienez.

Dena dela, mundu-bira burutzeagatik Elkano aberastu egin zen, kolpean 613.250 marabedi irabazi zituelako.[5] Sekulako dirutza zen, konparazio baterako: itsas-pilotu baten 20 urteko soldataren pareko kopurua. Edo gogoratu, derramaren arabera bere aitari 23 marabedi ordaintzea zegokiola. Dirutza horretatik, 104.526 marabedi maisu eta kapitain soldatengatik zegozkion eta gainerakoa -gehiena- Moluketatik jabetzan ekarritako iltzea salduta irabazi zuen.

Ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catalinaren zortzi seme-alabatako gehienek ez zuten ondorengotzarik utzi, eta horregatik Elkano sendia denbora gutxian desagertzen joan zela uste da. Zortzi anaia-arreba izan arren, beraz, Elkano sendiak belaunaldi bakarra iraun zuela onartzen da.[16] Elkanoren hiru anaia (Martin Perez, Otxoa Martinez eta Antton Martinez) eta koinatu bat (Sebastian Gebara), esaterako, Loaysaren espedizioan hil ziren Juan Sebastianekin batera, 1526an, berriz ere Moluketara zihoazela.[16]

Elkanoren bi umeak ere oso gazte zendu zirela uste da, herentzia jasotzera iritsi aurretik, 1538tik aurrerako auzibideetatik desagertzen direlako. Hori hala balitz, testamentuak esaten zuen bezala, Catalina amari egokitu zitzaizkion haien ondasunak[16] (edo gutxienez haien ondasunen defentsa juridikoa egitea). Beste aukera da pentsatzea, seme-alabak ez zirela hil, baizik eta administrazio-paperetatik desagertu zirela soilik. Catalina (Elkanoren ama) eta erregea akordio batera iritsi ziren 1535ean. Akordioaren arabera 3 urtetan 200.000 marabedi kobratuko zituzten. Horrenbestez, eta auzia konponduta zegoenez, 1538tik aurrera ez zutenez administrazioarekin harreman gehiago izan beharrik, agian horregatik ez dira gehiago lege-paperetan agertzen.

Elkanoren bi seme-alabak desagertzean, elkanotarrei iloba bakarra geratuko zaie, familiaren herentzia osoa jasoko lukeena: Rodrigo Sanchez de Gainza Elkano, Getariako presbiteroa zena. Baina hura ere 1572an hil zen, oinordekorik utzi gabe.[16]

Elkanoren seme-alaben edo iloben berri zehatzik ere ez daukagu, Getariako artxiboak bi aldiz erre zirelako.[16] Lege-auzibideetan ikusten da, ordea, Elkano sendiaren oinordekotza zuzena galdu egin zela, lege-ordezkaritza senide ez-zuzenen esku geratuko zelako. Konkretuki bere lehengusu politiko ziren Domingo Martinez Gorostiaga eta Marin Urkiolak jarraituko zituzten sendiaren lege-auzibideak. Horrek erakusten du ordurako Elkano leinuak ez zuela oinordeko zuzenik (edo lege-auzibide horietan ez direla agertzen behinik behin).[16]

Elkanoren dokumentazio garrantzitsua ere, gutunak eta errege-zedulak, oinordeko ez-zuzenek gorde zituzten. Domingo Martinez Gorostiagaren biloba, esaterako, Antonio Urkiola jenerala izango zen, 1536an jaioa eta Erregearen galeretako kapitain jenerala izan zena. Berak eraman zuen Elkanoren dokumentazioa Laurgainera, eta gero Lardizabal familiara pasa zen artxibo hori.[19] Horrela heldu da guganaino,[20] Laurgaineko jauregian gordeta, beste dokumentazio asko Getarian erre baitzen 1597ko sutean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkanoren ustezko jaiotetxea gogorarazten duen plaka, Juan Sebastian Elkanoren jaiotetxean, Getaria.

Elkanoren jaioteguna ez da ezagutzen. Jaiotza urtea, ordea, 1486 edo 1487 izan zela inferitu daiteke ziurtasun dexentez. Jaiotza urteari buruz historiografia espainiarrak esan izan du 42 urte zituela Magallaesekin itsasoratu zenean eta, beraz, 1476koa behar zuela Elkanok[21]. Baina itsasoratu aurretik Elkanok berak "gutxi gora behera" 32 urte zituela baieztatu zuen, 1519ko abuztuko dokumentuan jasotzen denez.[22] Beraz, 1519an 32 urte bazituen, arrazoizkoena da pentsatzea 1486an edo 1487an jaio zela.

Bere jaioterriaren inguruan ere ez dago zalantza handirik, Elkanok berak idatzitako testamentuan bere jaioterria Getaria dela aipatzen duelako. Getaria udalerriko San Roke kalean dagoen etxean jaio zela esan ohi da, gaur egun Juan Sebastian Elkanoren jaiotetxea deritzon horretan. Gertakariaren oroitzapen plaka bat dago jaio ote zen etxearen ondoan. Etxea, hori izatekotan, ez zen Elkano familiarena, baizik eta aitonaren (amaren aitaren) familiarena, Portukoak[16].

Garaiko kroniketan ere getariar gisa aurkezten dute Elkano. Kuriositate moduan, Juan de Mariana kronistak 1601ean, Elkano getariarra zela esan ondoren, gaineratuko du: "vizcaíno de nación o guipuzcoano".[23] Garai hartan euskaldunei 'vizcaíno' esaten zitzaien. Nazioari dagokionez, beraz, euskaraz hitz egiten zuen naziokoa zen Elkano. Euskara zuen ama-hizkuntza, zeharkako datuetatik ondorioztatu ahal izan denez. Eta gaztelaniaz ere egiten zuela zalantzagabea da, galdeketa eta gutunetan ikusten denez. Euskaraz eta gaztelaniaz ez ezik, latinez irakurtzen zuela ere badirudi, bere testamentuan aipatzen diren bi liburuak hizkuntza horretan idatzita zeudelako.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gaztaroari buruzko datu gutxi dago. Gaztetan itsasontzi handi baten jabea izan zela eta Mediterraneoan ibili zela, hori ziurra da. Ontzia savoiarrei saldu ziela eta horregatik lege arazoak izan zituela ere bai. Eta ontzia saltzeko beharra ere nondik zetorkion, erregeak soldatarik ez ziolako ordaindu 'emandako zerbitzuengatik'. Erregearen aginduetara ere jardun zuen, beraz. Hortik aurrera, ziurtasun gutxi dago.

Behin eta berriz errepikatu ohi da, esaterako, 1509an Mediterraneoko Orango konkistan parte hartu zuela, Francisco Jiménez de Cisneros kardinalaren gidaritzapean,[24][25] bere berrehun tonako ontzia gidatuz.[18] Hala ere, Orango konkistaren itsasontzien erregistroan ez da ageri Elkano (edo antzeko izenik) duen kapitainik.[26][27] Historiografia espainiarraren arabera, Elkanok bere barkuarekin Gonzalo Fernández de Córdobaren, Kapitain Handia, gidaritzapean italiar gerratan parte hartu zuen (1495-1504).[13] Baina hori ere zalantzazkoa da, frogatzeko jatorrizko iturririk ez dagoelako eta, batez ere, Elkanok orduan 8-17 urte zituelako. Zaila da 8-17 urteko mutikoa dagoeneko ontzi-jabea zela pentsatzea eta are zailagoa gerran irudikatzea.

Erregearen barkamen-zedula gorde da.[9] Hor aipatzen da Erregearen zerbitzura jardun zela "Levanten eta Afrikan", baina ez da zehazten gehiago. Hor bertan esaten da gainera, Erregeak ez zizkionez ordaindu agindutako soldatak, Savoiarrei barkua saldu behar izan ziela. Pentsatzekoa da, beraz, Savoiako merkatariei dirua eskatzean barkua eskaini behar izan ziela berme gisa. Hortaz, 'erregearen zerbitzura' Mediterraneoko kanpaina militarren batean parte hartzekotan, agian, Jerbako gudua (1510) kontsidera daiteke, porrot militar horrek Elkanoren zorra azalduko lukeelako.[26] Barkua eta txopakoak ordaintzera behartuta, baina gerra-saririk gabe, agian horregatik zorpetu zen Elkano. Hogeita hiru urterekin, zor ordainezina eta barkua Italian zuela, eskifaiari ordaindu ahal izateko, itsasontzia eman behar izan zien savoiarrei. Azpiazuk eta Elorzak defendatzen dute 1516ko udara-udazkenean bete zituela 'errege-zerbitzuak', Aljer hartzera joandako batailan, hura ere porrot militarra. Eta orduan saldu behar izan ziela bere ontzia savoiarrei.[15]

Badakigu 1515eko udan tokiko milizian parte hartu zuela. Errege korrejidoreak 500 gipuzkoar eskatu zituen Hondarribira eta Donostiara joateko, Frantsesen mehatxuari aurre egitera. Eta Juan Sebastian hara joan zen, beste 11 herrikiderekin batera, eguneko 30 marabedi kobratuz[15]. Horregatik, litekeena da 1516an Aljerren ez egotea, bestela barkuarekin egongo baitzen 1515eko udan, milizian baino diru gehiago irabazten[28]. 1510eko hamarkadan, hogeita-gutxi urterekin, Elkano dagoeneko 200 tonako nao handiaren jabe zela jakitea ere, bere horretan harrigarria da. Ez zen ohikoa hain gazte halako ardura handia hartzea. Argi dago itsastar goiztiarra izan zela Elkano, eta oso azkar egin zuela gora profesional gisa. Elkano gazteak lege-hauste larria egin zuen. Atzerritarrei ezin zitzaien barkurik saldu gerra garaian, barkuak teknologia militarra zirelako. Gerrak barkuekin egiten zirenez, ilegala zen Savoiarrei itsasontzia ematea. Lege-hauste horrek arazo ugari ekarriko zizkion hurrengo urteetan.[18][oh 3]

Mediterraneoko kanpainatik itzuli ondoren, lege-arazoak zituenez, litekeena da Mediterraneoan jarraitzea, Katalunia edo Valentzian, edo agian Alacanten ere.[18] Izan ere, testamentuan Alacanteko Santa Veronica elizari 24 dukata utzi zizkion. Hala ere, 1517ko ekainaren amaieran berriz ere Getarian agertzen da, lekuko gisa sinatu baitzuen herrikide baten zor gutunean. [15] Agian Maria Hernandez Hernialde getariar gaztearekin ere garai hartan edukiko zuen semea, 1517-1518 artean, ez baitziren ezkondu, ziurrenik Elkanok ez zeukalako bizileku egonkorrik.[15] 1518. urte amaieran Juan Sebastian Getariatik urrundu eta Sevillara joan zen, Magallaesen espedizioan parte hartzera. Mundu biratik itzuli ostean, ordea, 35 edo 36 urterekin, Erregeak barkatu egingo zion lege-zor hura, 1523ko otsailaren 13an, eta Valladoliden egonkortu ahal izan zuen.

Mundu-bira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzia Tonak    Eskifaia
Trinidad 110   55  
San Antonio 120   60  
Concepción 90   45  
Victoria 85   42  
Santiago 75   32  
    Denera: 234 
Sakontzeko, irakurri: «Magallaes-Elkano espedizioa»

Mundu bira burutu zuen Magallaes-Elkano espedizioa (1519–1522) 5 itsasontzik (Trinidad, San Antonio, Concepción, Victoria eta Santiago) eta 234 kidek osatzen zuten (iturri batzuk 247ra igotzen dute itsastar kopurua[5]). Elkano Concepción itsasontzian abiatu zen arren, Moluketatik Sevillarako itzulera bidaia itsasontzi bakarrak burutuko du, Victoriak, ordurako Elkano kapitain duela.[29] Argal-argal eginda, 21 lagun bakarrik iritsi ziren Sevillara, Europakoak 18 eta Moluketakoak 3.

Mundu-bira gauzatzeko 69.918 km nabigatu behar izan zituzten.[30] Hiru urteko bidaia gorabeheratsu eta zenbaitetan txakurraren ondorioz, ordea, marinel gehienak bidean geratuko dira. Batzuk beranduago bizirik itzultzea lortuko dute, baina 147 marinelek bizia galduko dute bidean, Sevillatik abiatu zirenen %60ak.[31] Datu horrek erakusten du zenbat ustekabeko, zailtasun eta gorabehera aurkitu zituzten bidaian zehar.

Bizirik itzulitakoetatik 55, marinel desertoreak ziren, bidaiaren lehen zatian Amerikatik atzera San Antonio ontzian etorritakoak. Haiek ez zioten munduari birarik eman, Magallaes itsasartean atzera egitea erabaki zutelako. Bizirik itzulitako beste batzuk Asian edo Cabo Verden emango zuten denboraldi bat, beranduago Europara bizirik itzultzea lortuko zuten arren. Eta horiek bai, iritsitakoan, munduari bira eman ziotela esan zezaketen. Alegia, Sevillara Elkanorekin batera iritsitako 17 marinel horiez gain, mundu-bira marinel gehiagok ere burutuko zuten, beranduago bada ere.

Espedizioan, Elkanoz gain, beste 34 euskaldun abiatu ziren, espedizioaren %14a, andaluziarren ondoren ordezkaritza handiena (portugaldarrak 28, genoarrak 19, bi Gaztelatakoak 21).[15] Horietatik 9 Elkanorekin batera Concepción ontzian. Elkanok zein Juan Akurio bermeotar kontramaisuak konfiantzazko jendea nahi izaten zuten inguruan.[32][oh 4]

Espedizioaren helburua: espeziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioaren helburua ez zen munduari bira ematea, Moluketara espezia bila joatea baizik. Molukar uharteetara iritsi nahi zuten, baina mendebaldetik joanda. Portugal eta Espainia itsas-hedapen fasean sartuta zeuden eta, horregatik, elkar lehiatzen zuten. Bi inperioen arteko gatazkak buka zitezen, Tordesillasgo ituna sinatu zuten 1493an. Bertan Alexandro VI aita santuak mundua bitan banatzea erabakiko du Espainia eta Portugalen artean. Erdia bati (Amerika Espainiari) eta beste erdia besteari (Afrika eta Asia Portugali) emanaz. Ondoren, gaztelarrek banaketa hori komeni zitzaien moduan interpretatuko dute, besteak beste munduaren tamaina erreala oraindik ezagutzen ez zenez, Molukar uharteak Espainiako eremuan zeudela baieztatuko zuten (modu okerrean).

Espedizioaren helburua Sartaldeko Indietarako eta Ekialde Urrunerako itsas-bidea irekitzea zen, ustez Gaztelaren eremuan zeuden uharteetara iristeko. Moluka uharteetako espezia preziatu bezain garestietara iristeko bide berria ireki nahi zuten, Amerika hegoaldetik nabigatuta. Eta pasabide hori Rio de la Platan topatzea espero zuten, gaur egun Argentina eta Uruguai artean dagoen itsasadar zabal-zabal horretan.[18] Garrantzi handikoa zen mendebaldeko bidea irekitzea, ekialdeko itsas-bidea Portugaldarrek kontrolatzen zutelako. Mendebaldeko bidea (Amerika hegoaldetik pasata) irekiz gero, ez zuten Afrika hegoaldetik pasa beharko Moluketara espezia bila.

Espedizioak portugaldarren uretatik ez igarotzeko aginduak zituen. Horregatik abiatu ziren mendebaldera (Ameriketara) pasabide bila. Ekialdeko itsas-bidea (Afrika hegoaldetik pasatzen dena) portugaldarrek kontrolatzen zutelako. Ordurako Afrika eta Asia hegoaldeko itsaso eta portu nagusiak mendean hartuta zituzten portugaldarrek. Mendebaldeko itsas-bidea irekiz gero, ordea, Gaztelaren esku eroriko lirateke Ekialde Urruneko espezia preziatuetara heltzeko bide seguru bat eta Portugali espezien monopolioa kenduta, espezia-merkataritzarekin aberasteko modua izango zuen Gaztelak.

Berriki esan da,[5] mendebaldeko bidea irekitzeko asmoa sekretua zela, Magallaes eta Karlos V. erregearen asmo ezkutukoa, eta gainerako kapitain eta marinelei ez zietela plan horren berri eman. Gainerako itsastarrak sinetsita omen zeuden ekialdetik (Afrika hegoaldetik) zihoazela Moluketara, eta mendebalderantz (Amerikarantz) abiatu zirenean liskarrak hasi omen ziren kapitainen artean, San Juliango matxinada eragingo zutenak. Baina interpretazio hori ere zalantzazkoa da. Zaila da pentsatzea Erregeak bere konfiantzazko pertsonak engainatuko zituenik, esaterako Juan de Cartagena kapitaina, Magallaesekin batera ('conjunta persona') bidaiaren arduradun nagusi jarri zuena. Gainera, bidaiaren ibilbidea aztertuta argi dago Amerikako ibai zabalune guztietan mendebalderantz egiten zutela barkuek, pasarte bila. Magallaes eta Juan de Cartagenaren arteko ezinikusiak, eta San Julianeko matxinadak, beraz, beste azalpen bat behar du.

Magallaes kapitaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Magallaes-Elkano espedizioa»
Fernando Magallaes

Fernando Magallaes zen espedizio-burua, kapitain nagusia. Bera portugaldarra izanik, gaztetan Asia hegoaldean ibilia zen Portugaleko armadarekin, uharte haiek ezagutzen, portu seguruak eta egonlekuak finkatzen eta merkataritzarako itsas-bideen nagusigoa ezartzen.

Esperientzia haien ondorioz, Magallesek Molukar uharteen kokaleku zehatza ezagutzen zuen, edo hori sinestarazi zion Karlos V. erregeari. Eta Gaztelar eremuan zeudela baieztatzen zuen (oker zegoen). Informazio hori zuelako jarri zuten kapitain nagusi. Eta, horregatik, bera zen derrotaren arduraduna, berak markatzen zuen espedizioaren ibilbidea.

Magallaes eta Elkanoren arteko harremana berehala gaiztotu zen, hain justu Magallaesek ez ziolako inori derrota (ibilbidea) erakutsi nahi, eta ez ziolako inori esan nahi Moluka uharteak zehazki non zeuden. Magallaesek Elkano zigortu zuen San Julianen (Patagonia parean), San Juliango matxinadan parte hartzeagatik.

Elkanok Magallaesi beldurra ziola ezaguna da, mundu-bira ondoren Valladolideko galdeketan aitortu zuelako. Eta zera gehitu zuen, horregatik ez zuela ezer idatzi Magallaes bizirik zen artean, zion beldurragatik. Magallaes Filipinetan hil zuten, 1521eko apirilaren 27an, Mactan uharteko gudariek.

Erregeak jarritako helburua espezia-bidea irekitzea izanda ere, Asiara iritsi zirenean Magallaes kapitainen helburu pertsonalak ere agertu ziren. Erregeak Magallaesi agindu zion Gaztelar eremuko uharte haietako Gobernadore (Aurreratu) egingo zuela eta bi uharte nagusiko merkataritza eskubideak izango zituela. Ziurrenik horregatik, espedizioa ez zen zuzenean Molukar uhartetara bideratu, espeziak hartzera, iparralderago baizik. Eta zonaldea esploratzen ere ibili ziren batera eta bestera, hango herrien barne-gatazketan parte hartuaz.[5]

Elkano itsasontziko maisu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkano gazte 'iheslaria', hainbat urte desagertuta pasa ondoren, 1518an berriz agertzen da, Sevillan, 32 urte dituela,[oh 5] Fernando Magallaesen espedizioan izena ematen duenean. Hasieran kontramaisu izendatuko dute, baina bidaiaren prestaketak aurrera egin ahala, maisu jarriko dute berehala, 1519ko abuztuaren 10eko dokumentuan agertzen denez.[33] Hilabete gutxian, beraz, postuz igo zuten.

Nao Victoriaren replika bat. Nao Victoria Punta Arenas museoan (Txile)

Gainerako maisuekin batera, Elkanori zegokion, maisu gisa, espedizioaren eskifaia osatzea. Eskifaia Sevilla, Malaga eta Cadizeko marinelekin osatzea agindu zien Gorteak, baina inork gutxik joan nahi zuen bidaia horretan. Elkanok berak kontatzen duenez,[22] zaila gertatu zitzaien marinel espainiarrak topatzea, Ameriketako espedizioen aldean arrazoi ekonomikoa ahula zelako (soldata baxua zela kexatzen omen ziren), bi urteko bidaia luzea zelako, kapitaina portugesa izango zutelako [22] eta aurretik mendebaldeko itsas-bidea irekitzen saiatu ziren ia guztiak Brasilgo kostaldean hil zirelako (oroit, Diaz de Solisen espedizioa). Gorteari beldurra Portugalek ematen zion. Gortean ez zuten marinel portuges gehiegi egoterik nahi, kapitain portugesekin bat egin zezaketelako. Beraz, Europako hainbat herrialdeko marinelak onartu zituzten (portugaldarrak 28, italiarrak 27, frantsesak 15, greziarrak 8, flandiarrak 5, germaniarrak 3, irlandesak 2, ingeles 1 eta beste 9 jatorria ezagutzen ez zaienak).[31]

Itsasoratu zirenean Elkano Concepción naoko maisua zen. Eta hori ere bereziki bitxia da, kontuan hartuta garai hartan Elkano ihesean zebilela edo, gutxienez, lege-zorrak zituela. Pentsatzekoa da bere marinel gaitasuna jarri zela lege-arazoen gainetik[18]. Iradoki da, baita ere, Sevillako Kontratazio Etxeko diruzaina zen Santxo de Matienzo doktorea Elkanoren senidea izateak eragina izango zuela, Matienzo bizkaitarra izan arren, bere alaba López Ibarrola Gaintza getariarrarekin ezkonduta zegoelako.[34]

Ontziko maisu izatea ardura handiko postua zen, kapitainaren ondoren garrantzitsuena, pilotua baino garrantzitsuagoa. Maisuak ziren ontziko egunerokoa zeramatenak, eta eskifaia aukeratzen eta antolatzen zutenak. Soldatan ere nabari da diferentzia. Elkanori maisu izateagatik urteko 36.000 marabediko soldata zegokion, pilotuei berriz urteko 20.000 Marabedi ordaintzen zizkieten bakarrik.

Hiru urteko bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioa 1519ko abuztuaren 10ean atera zen Sevillatik eta irailaren 20an itsasoratu zen Sanlúcar de Barramedan.

Ondoren, Kanarietan geldiune bat eginda, Cabo Verderen albotik igaro eta Brasilgo kostaldera zuzendu ziren.

Amerikara iristean, azaroa bukaeran, beherantz jo zuten, Portugali zegokion Amerikako zatia (Brasilgo muturra) atzean uzteko. Bi aste pasa zituzten Santa Lucia izeneko badian, ura, janaria eta egurra hartzen.

Rio de la Plata itsasartea

Rio de la Platan pasabiderik ez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abendu bukaeran hegoalderantz nabigatzen jarraitu zuten, Rio de la Plata itsasartera iristeko. Ea handik Amerika gurutzatu zitekeen jakin nahi zuten. Hiru urte lehenago, Juan Díaz de Solís izeneko kapitaina saiatu zen handik beste alderakoa topatzen, baina ez zuen lortu, bertakoek erasotu zituztelako.

Santiago itsasontzia 25 egunez aritu zen Rio de la Plata itsasartea aztertzen, eta pasabiderik ez dagoela frogatu zuenean, otsailaren 7an, Amerikako kostaldetik hegoalderantz nabigatuz jarraitzea erabaki zuten.

San Juliango matxinada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1520ko martxoaren 30ean San Julián deitu zuten ibaiaren bokalean gelditu ziren, gaur egungo Patagonian, eta han hegoaldeko negu hotza igarotzea erabaki zuten. Bertan tehueltxeekin egin zuten topo apirilean eta herri horretako gazte batzuk bahitu zituzten ere, espainiako erregearen aurrera eramateko asmoarekin. Erresistentzia erakustaldi batean, gazteak jateari utzi eta itsasontzian hil ziren.[35]

San Julianen bertan Magallaesen aurkako matxinada edo errebolta gertatu zen. Juan de Cartagenak eta beste hainbat kapitain eta itsasgizonek aginte batzordea sortu zuten. Aurrera jarraitzeari uko egin zioten. Elkanok aurretik Magallaesi eskatua zion obeditzen jarraitzeko nabigazioaren nondik norakoak jakin behar zituztela.[27][18] Matxinatuek San Antonio naoaren ardura militarra eman zioten Elkanori.

San Juliango matxinadak porrot egin ondoren, Magallaesek Elkano ere gogor zigortu zuen, matxinadan parte hartzeagatik, marinel edo tostarteko laua izatera degradatuz, 1520ko apirilaren 7an. Zigorraren ondorioz, Elkano kateatu zuela ere esan izan da eta kateatuta pasa behar izan zituela Patagoniako San Julianen geldirik egon ziren neguko bost hilabeteak, zein Magallaesko itsasarte osoa, [36] marinel lanak egiten zituen bitartean. Baina kateatzearen edo bestelako zigorren behin-betiko frogarik ez dago.

Hego hemisferioko negu hotza San Julianen pasa zuten, 5 hilabetez egon ziren bertan. Bien bitartean, oraindik San Julianen zirela, 1520ko maiatzaren 22an, Santiago itsasontzia hondoratu zitzaien, hondartzatik hurbilegi zebilelako, azpiak lurrari emanda.

Espedizioko bi buruen (Magallaes-Cartagena) arteko liskarra modu bortitzean ebatzi zen. 1520ko abuztuaren 11an Juan de Cartagena Patagonian abandonatu zuten, bizkotxo zatia eta ardo botila batekin, hil zedin.

Magallaes itsasartea

Magallaes itsasartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioak hegoalderantz jarraituko du, Atlantikotik Ozeano Barerako itsasarte bila.

Magallaes itsasarte estua nabigatzen (ilustrazioa).

Gerora Magallaes itsasartea izenez ezagutuko den pasabide estu eta arriskutsutik igaro da espedizioa, 1520ko azaroan. Gizadiak itsasarte hori txalupaz zeharkatzen zuen lehen aldia zen.

Magallaes itsasartea igarotzen ari zirela, ordea, San Antonio ontziak itzulia eman eta Sevillara abiatuko da bueltan. Ozeano Barera iritsi aurretik, beraz, bostetik hirura murriztu zen espedizioaren ontzi kopurua: Victoria, Trinidad eta Concepción. Haietan 172 lagun zihoazen.[5]

Ozeano Barearen handitasunean barneratu eta hamaika nekeren ostean 1521eko udaberrian Filipinetara helduko ziren. Ozeano Bareari ere izena, 'barea' ('pacífico'), haiek jarriko diote, oso lasaia eta lagunkoia egin zitzaielako. Lehen aldiz nabigatu zuten europarrek ozeano hura.

Ozeano Barea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeanoa zeharkatzea uste baino luzeagoa egin zitzaien, agian Ptolomeok kalkulatutako lurraren tamaina onartzen zutelako ("lur txikia", delakoa). Magallaesek uste zuena baino 5000 km zabalagoa zen lurra nonbait, eta ondorioz Ozeana Barea zeharkatzeko uste baino 5.000 km gehiago egin beharko zituzten.[5] Haizeak alde eta ziztuan nabigatu zuten arren, zeharkaldia espero baino gehiago luzatu zitzaien.

Jatekorik gabe geratu zirenean, Pigaffeta marinel-kronistak kontatzen duenez, barkuko arratoiak elkarri saltzen hasi ziren eta larruzko soka lehorrak uretan biguntzen zituzten egunetan, ahora edozer eramateko.

« Jateko genuen opila zizare-hautsa baizik ez zen, mamirik gabekoa -dena irentsi ziotelako zizareek- eta kirats jasanezina zuena arratoien txizak busti-busti eginda aurkitzen zelako. Ura ere, ustela eta kirasduna edan behar izaten genuen. Gosez ez hiltzearren, soken urraduretik babesteko masta nagusia inguratzen duten larruzko zatiak jatera iritsi ginen. Larru hori hain zen gogorra, babesik gabe hilabeteak zeramatzalako uraren, eguzkiaren eta haizearen aurrean, ezen laupabost egunez itsasoan sartuta uzten baikenuen, pixka bat bigundu zedin, eta berehalakoan egosi eta jaten genuen. Askotan gure elikadura egur-zerrautsera mugatzen zen, jaki bakar gisa, gizakiarentzat hain nazkagarriak diren arratoiak ere, ahogozagarri hain garesti izatera heldu baitziren, bakoitzagatik dukata erdi ordaintzen genuela. »

Kalkulatzen da zeharkaldian 21 lagunek galdu zutela bizia, eskifaiaren %12ak.[5] Gainera, ziurrenik, Elkanok bidaiaren zati gogor hori zigortuta egin behar izan zuen.

Magallaes Mactan uhartean hil zuten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin Filipinetara nolahala iritsi zirenean, Cebu uhartean zirela, Magallaesek bere gailentasun militarra erakutsi nahi izango die hango agintariei, eta haien arteko barne-gatazketan eragin nahi izango du, leial edo lagun agertzen zaizkien buruzagien etsaiak borrokatuz. 1521eko apirilaren 27an, ordea, Cebutik hurbil dagoen Mactan uhartean hilko dute Magallaes, Lapu-Lapu buruzagiaren gudariek.

Elkanori galdetuta ea zergatik ez zen Mactan uhartera joan, Valladoliden egingo dioten itaunketan, Elkanok erantzungo du 'gaixo' aurkitzen zela.

Magallaes hil ondoren, Duarte Barbosa portugaldarra jarri zen kapitain nagusi, Magallaesen senidea, baina hura ere Cebun hil zuten, Trinidad ontziko Juan Serrano kapitainarekin batera, uharteko buruzagi musulmanak, Humabon izeneko raják, antolatutako afari-tranpa batean. Maiatzaren bateko segada horretan eta Mactanen hainbat marinelek galduko du bizia, 35 lagun inguruk.[5]

Egoera horretan, 1521eko maiatzaren 2an, Concepción ontzia erretzea erabakiko dute, marinel gutxiegi direlako, 116 edo 117 inguru, 3 ontziez kargu egiteko.[5] Horrela, espedizioa bostetik bi ontzitara murriztu zitzaien.

Bi ontzi besterik ez zituzten Sevillara itzultzeko: Victoria eta Trinidad. Hala ere, Elkano ez zuten berehalakoan izendatu kapitain. Aurrena beste portugaldar bat, Juan López de Carvalho, jarriko dute 1521eko maiatzean.

Elkanoren plan aldaketa: mundu-bira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moluketara iritsi eta iltzea kargatu ondoren, Asia hegoaldean daudela Elkano kapitainak jatorrizko plana aldatuko du. Aurrera jarraitzea proposatuko du, mendebalderantz jarraitzea, Afrika hegoaldetik itzultzeko Europara, atzera egin gabe eta Amerika hegoaldetik pasa gabe. Eta plan aldaketa horregatik burutu ahal izango da gizadiaren lehen mundu bira.

Txopakoek jarri zuten Elkano kapitain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carvalhoren aginte-moduarekin ados ez zeudelako, txopako marinelek Carvalho kargugabetu eta Elkano jarri zuten barkuko kapitain, 1521eko irailaren 17an. Maiatzetik irailerako bitarte horretan zer gertatu zen argitzea zaila da hainbat bertsio dagoelako. Carvalho kendu eta Elkano jartzeko ezohiko erabaki hori nola edo zergatik hartu zen, ez da erabat argitu oraindik.[27] Baina ziurra da Elkano txopakoek aukeratu zutela kapitain, Carvalho ordezkatu zezan.

Marinelek kapitain izendatu zutenean, Elkanok Victoria ontziko agintea hartu zuen. Ziurrenik, marinelen konfiantza zuen, eta horrek erakusten du bere lidergo gaitasuna eta justua izatearen izen ona.

Kapitain postura heldu ondoren, guztiei adierazi zien nora zihoazen, aurretik Magallaesek zein Caravalhok inoiz egin ez zutena. Kapitainak norabidearen informazioa gordetzea izan zen, hain zuzen, Magallaesen aurkako San Julianeko matxinaden arrazoia.[36]

Egungo Indonesia, Molukar uharteak bertan daude.

Tidore-Cabo Verde etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iltzea (espezia)

Moluka uharteetara iritsi ziren, azkenean, zehazki Tidore uhartera, egungo Indonesian. Han topatu zuten bila zebiltzan espezia preziatua, iltzea. Tidore uharteko Almansur errege edo rajárekin tratua egin eta hark iltze tonak ekarri zizkien. Victoria ontziak, esaterako, 27 tona iltze eraman zituen Sevillara.[5] Tidore uhartean hainbeste iltze ez zegoenez inguruko uhartetatik ere ekarrarazi omen zieten.

Bitartean, Trinidad ontzia matxuratu zitzaien. Portugaldarrak hurbiltzen ari zirela entzun zutenez, itxarotea arriskutsua zela-eta, Victoria ontzia bakarrik itzultzea erabaki zuten, Elkano kapitain zuela. Hala ere, agindu zehatza zuten joandako bidetik itzultzeko, baina ez zuten agindu hori bete. Mendebalderanzko bidea hartu zuten, munduari itzulia emateko asmoarekin.[37]

Tidoretik Victoria bakarrik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Une hartan bi barkuek kontrako ibilbidea egitea erabaki zuten. Elkanoren Victoria ontziak munduari bira emango zion, mendebalderantz jarraituaz, eta Afrika hegoaldetik itzultzen saiatuta.Trinidad ontziko Gomez de Espinosa kapitaina, kontrara, Amerika hegoaldetik itzultzen saiatuko zen, ontzia konpontzea lortzen zuenean (hiru hilabete t'erdi hartu zien konponketak). Bata mendebaldera eta bestea ekialdera, bi barkuak banatu ziren Tidoren.

Elkanok munduari itzulia ematea proposatu zuen, berak adierazten zuenez, kontatzeko modukoa egitera zihoazelako. [38] Bada dioenik, horretarako egin zuela hain zuzen, kontzientzia historiko hori bazuelako Elkanok,[5] Erregeari iritsi berritan idatzi zion gutunean argi geratzen den bezala:

« Jakingo duzu Maiestate estimu handiena izan behar diogula munduaren biribiltasuna aurkitu eta inguratu izanari, mendebaldera joan eta ekialdetik itzuli baikara. »

[oh 6]


Elkanok itsastarrei bere barkua hautatzeko aukera eman zien. Azken finean, Portugalenak ziren uretatik egin behar zuten buelta.[27] 47 marinelek hautatu zuten Elkanorekin Victoria ontzian itzultzea, eta Moluketan kontratatutako[27] 13 kidek.[18] Une horretan hamabi euskaldun geratzen ziren espedizioan, eta horietatik zortzik Elkanorekin itzultzea erabaki zuten, beste hiruak Trinidad ontzian geratu zirelarik.[32][oh 7]

Moluketatik Sevillara joatea ez zen batere erraza izango, eta jakitun ziren. Ideia bera ausarkeria zen, 27.000 kilometro inguruko itsas-distantzia baitago bien artean. Bilbo-New York trabesia bost bat aldiz gelditu gabe egitea bezala, gutxi gorabehera.

"Broma" izeneko moluskua.

Gainera, ibilbideko portu guztiak Portugaldarren eskutan zeudenez, ondo zekiten ezingo zutela inon lurrik hartu. Ez zuten ontzia konpontzeko, janaria biltzeko edo gaixoak sendatzeko aukerarik izango. Eta ontzi bakarrarekin zihoazen, inolako laguntzarik gabe. Zerbait okertuz gero, ez zuten inor izango laguntzeko.

Gauzak okertzeko, kroskoko egurrean 'broma' izeneko moluskua sartu zitzaien, zulotxoak egingo dizkiena.

Timor uhartetik Sevillara bidean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoria ontzia 1521eko abenduaren 21ean atera zen Tidore uhartetik Sevillara bidean. Berehala ekaitz gogor batek astindu eta ontzia hondatu zien. Inguruko Mallua uhartean (egun Pulau Wetar izena du) geratu behar izan zuten 15 egunez, konponketa lanetan.

Tidoretik Timor uhartera egin zuten, eta han ere egun batzuk eman ondoren, 1522ko otsailaren 7an itsaso zabalera egin zuten jauzi. Egun horretatik uztailaren 9ra arte, Cabo Verdera iritsi arte, ez zuten gehiago lurrik zapalduko.

Victoria naoaren erreplika bat Japoniako portu batean.

Azken geldialdia egin zuten Timorretik Sevillara 27.000 kilometroko inguruko ibilbidea zegoen, eta eskalarik egin gabe nabigatzea planteatu zuten. Ez dute lortuko, jakina, 20.000 kilometrotik gora egin ondoren,[5] Cabo Verden geratzea erabaki beharko dutelako marinelek, bozka bidez, egoera jasanezina delako.

Bidean portugaldarrekin ez gurutzatzeko, hego hemisferiora zehartu zuten, oso hegoaldera egin ere, India ekidinez. Gainera, hain hegotik joanda, urte-sasoi horretan Afrikatik zetozen kontrako montzoien haizeak ekiditea ere lortzen zuten.[5]

Timorretik atera eta lehen zati horretan, Australiatik oso gertu nabigatu zuten, 500 km ingurura izan zuten.[5] Hego-mendebalderantz nabigatu beharrean, hegorantz tira izan balute lerro zuzenean, Australiara bizpahiru nabigazio-egunetan iritsiko lirateke. Gutxigatik ez zuten 'deskubritu' kontinente hura ere.

Egunak aurrera joan ahala, janaria ere amaitzen hasi zitzaien. Jateko itsas-uretan egositako arroza baino ez zutenean, eskorbutoa marinelak larriki gaixotzen hasi zen.[18] Egoera horretan, Mozambiken lurra hartzeko ideia hedatu zen barkuan. Arriskutsua zen porturatzea, ordea, Portugalko armadak harrapatu zitzaketelako. Elkanok marinel guztiei galdetu eta, harrigarriro,[27] bozketaz erabaki zen aurrera jarraitzea, Mozambiken geratu gabe.[36]

Esperantza Oneko lurmuturra.
Esperantza Oneko lurmuturra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako hegoaldeko muturra zeharkatzea, Esperantza Oneko lurmutur arriskutsua, oso nekeza egin zitzaien. Portugaldarrek 'ekaitzen lurmuturra' deitzen zioten.

Hasieran hegoalderantz egin zuten, haizeak probestu ahal izateko, baina barkuak ezin zuen aurrera egin, muturreko eguraldi txarra tokatu zitzaielako (ohikoa paraje haietan). Bederatzi astez izan ziren bertan geldi, hotzak jota, eta belak jaitsita.[39]

Azkenean, Elkanok proposamen oso arriskutsua egin zien marinelei: lurmuturra kostatik gertu igarotzea.[18] Ekaitzek harroketara bultzatzea zen arrisku bat. Portugaldarrak topatzea bestea. Halaxe egin zuten, ordea, eta azkenean lortu zuten lurmuturra biratu eta Afrika pasata iparralderuntz gora egitea.

Cabo Verdeko lehorreratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin izan zuten zuzenean Sevillaraino egin, ontziko egoera erabat tamalgarria zelako ordurako. Nonbait gelditzeko beharra zuten. Etsi-etsian, eta janari bila, Afrikako kostaldean (Guinea Bissau eta Senegal parean) geldialdia egiten saiatu ziren aurrena, baina ez zuten porturatzeko toki egokirik topatu.

Egurra bromak janda.

Etsipenak jota, Cabo Verden geldialdia egitea deliberatu zuten, marinel guztien artean bozkatuta. Bidaiaren azken zatia zen, eta Cabo Verden portugaldarrek agintzen zuten arren, hilabeteak zeramatzaten lurrik hartu gabe, astean bi-hiru hildako zituztela.

Broma moluskua zela eta, ontzi-zuloetatik ura sartzen zitzaien, eta jatekorik ez zutenez, eta gero eta gutxiago zirenez, ontziko bodegara sartzen zitzaien ura ponpatzeko ere indarrik ez zuten. Jakiak eta laguntza behar zituztela erabakita, Cabo Verden eskatzea erabaki zuten.

Gauzak okertzeko, ez zuten trukea zerekin egin,[oh 8] ondasun bakar iltzea baitzuten. Baina iltzea erakusteak agerian jarriko espedizioaren jatorria (hau da, itsasontzia ez zetorrela Ameriketatik bueltan, Asiatik baizik) eta haien aurka aterako lirateke portugaldarrak. Janari bila egindako lehenengo bi kargak ordaindu ahal izan zituzten nolabait, baina hirugarrena ordaintzerakoan iltzea erabili zuten eta portugaldarrak nor ziren ohartu ziren. Orduan, ihesean atera behar izan zuten, portugaldarrak atzetik zituztela. Cabo Verden utziko zituzten 13 marinel, portugaldarren preso.

Sevillarako bidea 13 lagun gutxiagorekin jarraitu behar izan zuten arren, gutxienez jakiak lortu zituzten.

Ez dago erabat argi Cabo Verdeko hirugarren porturatze arriskutsuaren arrazoia jakiak lortzea zen, edo esklabuak. Jatorrizko kontakizun gehienek (Elkanorenak barne) jakiak bakarrik aipatzen dituzte, baina Bustamantek (ontziko mediku-bizarginak) esklabu bila jaitsi zirela esaten du, ura ponpatzeko lan-indar premia larria zutelako.[oh 9][27] Izan liteke, Portugalen ohikoa eta legezkoa zelako esklabu afrikarren salerosketa.

Sevillara iristea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magallaesen espediziotik bizirik itzuli zirenen izenen zerrenda.

Cabo Verdetik Sevillarako bidea ere ez zuten lerro-zuzenean egin, haizeak beherantz tiratzen zielako. 'Volta do mar largo' delako itzulia eman zuten, zabalean mendebalderantz hartuta, ia Galiziaraino igo eta handik beherantz Sevillan sartzeko.

1522ko irailaren 6an itzuli ziren Sanlucar de Barramedara, eta handik bi egunetara, irailaren 8an sartu ziren Sevillara, ia hiru urteko bidaldiaren ostean. Ederki kostata baina azkenean gauzatu zuten mundu bira.

Irtendako 234 (edo 247) itsastarretatik 18 baizik ez ziren heldu, horietatik lau euskaldunak: Juan Sebastian Elkano getariarra (kapitaina), Juan Akurio bermeotarra (kontramaisua), Juan Arratia bilbotarra (itsasmutila) eta Juan Zubileta barakaldokoa (morroia).[27]

Hiru molukar ere bizirik iritsi zirenez, askotan esan ohi da konkistatzaile-esklabozale aritu zela. Hala ere, molukar horiek soldatapean izan zituen Elkanok. Sevillara iristean aske lurreratu ziren, ordaindu zitzaien (12.000 marabedi[27]) eta ez ziren elizan sartu. Gainera, Elkano Valladolidera lagunduko zuten, erregea ezagutzea eskatu zutelako. Are gehiago, Elkanoren hurrengo espedizioan hirutik bik parte hartu zuten eskifaia kide gisa. Hirugarrenari ez zioten parte hartzen utzi, piperbeltzaren eta bestelako espezieen prezioaz asko galdetu eta ikasi zuelako merkatuetan eta beldur zirelako ez ote zuen informazio garrantzitsu hori (espezien benetako merkatu-balioa) Moluketaraino eramango[40].

Sevillara iritsi zirenean, Victoria ontziari bidaian zehar bodegan sartu zitzaion ur guztia ponpatzeko portuko langileek 25 egun eman behar izan zituzten lanean.[5] Hainbeste egunetako lanak adierazten du Victoriak ur zama itzela zeramala barnean eta zein egoera tamalgarrian nabigatu behar izan zituzten azkenengo milaka kilometroak.

Bidaia epikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru urtez ia 70.000 km nabigatu ondoren, ateratako ia 250 lagunetatik soilik 18 iritsi ziren Sevillara, "gizadiak sekula ezagutu gabeko argalenak", 27 tona iltze eta auskalo zenbat tona ur zekarren itsasontzi kalamastra batean. Itsas-bidaia epiko haren parekorik gutxi ezagutzen du gizadiaren nabigazio-historiak. Horregatik, Elkanoren meritua handia da. Eta frogatzen du, halaber, horrelako bidaldi luze eta gogorrari aurre egiteko behar adina gaitasun biltzen zituela Elkanok.

Tidore-Sevilla balentria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduari bira baldintza txarretan eman zioten. Elkano kapitainak zuzendu zuen azken etapa hori,Tidore-Sevilla, bereziki da harrigarria, 27.000 kilometro inguru egitera ausartu zirelako, ontzi bakarrean eta geldialdirik gabe.

Ontzi matxuratuan zihoazen, kroskoa broma moluskoak janda zutelako. Kroskoko zulotxoetatik ura sartzen zitzaienez, bodegatik ura ateratzeko ponpari orduro eman behar zioten, egunean 24 aldiz, etengabe. Bakarrik, laguntzarik gabe, lurra-hartu ezinda, portugaldarrak atzetik zituztelako. Ez zuten inon geratzerik, ez deskantsu hartzerik. Itsaso ezezagunetan ari ziren nabigatzen, Asia eta Afrikako hego-hegoko itsaso gogorrenetan, zer aurkituko zuten jakin gabe. Zorigaiztoko eguraldi txarrek eta kontrako haizeek aurre egiten zieten etengabe, ibilbidearen atzera-aurrerek erakusten dutenez.[5] Zenbait egunetan ere galduta ibiliko ziren, ziurrenik zeru estalien erruz, orientatzeko modurik ere ez zutelako. Eta jatekorik gabe, eskifaia pixkanaka hiltzen hasiko da. Horrela bost hilabetez. Sekulako infernua pasa behar izan zuten.

Sari ekonomikoa zai zuten Sevillan, baina horrelako bidaia epikoa jasateko zerbait gehiago behar da. Munduari bira osoa ematen lehenak izango zirela jakiteak emango zien indar gehigarri hori, ziurrenik. Iritsi eta berehala Elkanok erregeari idatzi zion gutunean ere nabari da helburu horrekin amesten zuela. Munduari bira osoa eman izana azpimarratu zuen Elkanok, beste edozeren gainetik.

Elkanoren kapitaintza mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkanoren kapitaintza motak ere arreta ematen du. XVI mendean horrelako espedizioetako kapitainak familia nobletako militarrak izan ohi zirelako, barkua modu militarren arabera gobernatzen zutenak. Elkano merkatari-garraiolaria da ordea, ez da noblea, ez militarra. Eta kapitaintzara iritsi da, txopakoek jarri dutelako. Alde hori nabarituko da, kapitaintza moduan.

Adibidez, Magallaes eta Elkano kapitainen arteko kontrastea deigarria da. Cebu inguruko buruzagiek Magallaes hil zuten. Kontrara, Molukar uhartetan, Elkanori lagundu egin zieten hango erregeek.

Trukeak egin eta erabakiak guztion artean hartu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkano kapitain izandako urtebete horretan, 1521eko irailetik 1522ko irailera, ez zuen inor hiltzeko agindurik eman, ez eskifaia, ez molukar.[27]

Elkano kapitain jarri zenetik, ez ziren saiatu hango herririk konkistatzen edo ebanjelizatzen. Trukeak egin eta tratuak itxi zituzten bertako buruzagiekin eta, ondoren, 'bakeak' sinatu zituzten. Nabaria da ondo konpontzen zirela bertakoekin. Esaterako, Trinidad ontzia matxuratu zitzaienean (Tidore uhartean) 3 hilabete behar izan zituzten ontzia konpontzen eta bitarte horretan bertakoengandik laguntza handia jaso zuten.

Jakina da, baita ere, bidaldi gogorreko erabaki garrantzitsuenak demokratikoki hartu zituztela, marinelei bozkatzeko eskatuaz. Esaterako, Mozambiken edo Cabo Verden porturatzeko erabakiak, guztion artean hartu zituzten.

Enfrentamentu militarrak ekidin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu biran zehar eman ziren enfrentamentu militarretan ere, ez dago Elkano kokatzen duen daturik. Magallaesen aurkako matxinadan, esaterako, matxinatuek ez zuten enfrentamentu militarrik saiatu. Eta porrotaren ondoren Magallaesek Elkanori bizia barkatzen dionerako, argi dago ez zitzaiola armekin altxatu.

Mactan uharteko gatazka odoltsuan ere, Lapu-Lapu buruzagiak Magallaes hil zuen gudatxo hartan, Elkano ontzian geratu zen, "gaixo" omen zegoelako (Valladolideko galdeketan berak esango duenez).

Gainera, bera kapitain izango den bitartean ez dute hango herririk erasotuko eta, alderantziz, bakeak sinatuko dituzte ahal bezainbat buruzagirekin.

Tidorera bidean, bi barku bahituko dituzte, janari eta pilotuak behar zituztelako. Baina bahituak berehala askatuko dituzte, eta ordainsaria emango diete bai jakiengatik eta bai pilotu gisa laguntzeagatik. Bahitutako zenbaitekin harreman ona izatera iritsiko direla idatziko dute Bake Liburuetan.[5]

Azkenik, Moluketatik Sevillarako itzulera bidaian, portugaldarrakin ez gurutzatzeko eginahal guztiak egingo ditu Elkanok.

Elkano kapitainaren jokabidea aztertuta, gatazka militarrak eta gerra-egoerak ahal bezainbeste ekiditen zituela irudiko luke, eta giza harremanak ez zituela indarraren gainean eraikitzen, bidezko trukearen gainean baizik.

Mundu-biraren eragin kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoria itsasontzia Europara iritsi zenean, munduari itzulia eman ziotela esan zuten. Baieztapen horrek arreta handia erakarri zuen berehala.

Mundu-biraren kontakizunak Europa osoan zehar zabaldu ziren eta garaiko giro intelektualetan gutxienez 4 ondorio hauek atera zituzten: mundua biribila dela egiaztapena, munduaren tamainuaren kalkulu zehatzagoa, hego-hemisferioari beldurra galtzea eta mendebalderantz itzulia emanda egun bat galtzen dela jakitea.

Horiek guztiek aldaketa kultural sakonagoa eragingo dute. Izan ere, funtsean zera dago: Herodoto edo Plinioren idatzi zaharrek baino gehiago balio dutela Elkanoren bizipen berriek, zuzenean ikusi duenaz hitz egiten baitu. Horrela, mundu-bira bezalako esplorazio-bidaiek Pizkundetik Ilustraziorako jauzia erraztuko dute, kulturalki eta filosofikoki. Ezagutza zientifikoaren eta froga enpirikoen baliostatze positiboa ekarriko dutelako, autore klasikoen kaltetan. Testu sakratuak edo autore klasikoak auzitan jartzen hasiko dira eta giro kultural berri bat sortzen hasiko da ezagutza zientifikoa eta esperientzia egiaztagarria goresten dituena.

Munduaren biribiltasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaia horrekin mundua biribila zela egiaztatu zen lehen aldiz, zalantzarako tarterik utzi gabe.

Ordurako jakina zen munduak biribila behar zuela, eta garaiko kosmografoek hori onartu ohi zuten, baina eskura zituzten froga guztiak zeharkakoak ziren (lurrak ilargi-eklipsean egiten duen itzala zirkularra izatea, esaterako). Froga zuzena eta zalantzagabea, ordea, Elkanok ekarri zuen, txalupa gainean lurrari buelta osoa eman zionean.

Pedro Reinel kosmografoak 1519an egindako mapa, Magallaes espedizioak erabili zuena.

Munduaren tamaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulia burutu zutenez, munduaren benetako tamaina zein zen ere zehaztasun handiagoz kalkulatu zezaketen. Interes komertzialak medio, ordea, ez dute berehalakoan egingo.

Abiatu zirenean, 1519an, mundua dena txikiagoa zela uste zuten. Ptolomeoren kalkuluetan oinarrituta, munduaren zirkunferentzia 27.000 edo 33.000 km ingurukoa zela uste zuten kosmografo gehienek. Gaur egun badakigu, ordea, lurraren zirkunferentziak 40.000 km neurtzen dituela. Elkanoren garaiko kosmografoek, beraz, mundua den baino txikiagoa irudikatzen zuten.

Gainera, gaztelarrei komeni zitzaien mundu txikia irudikatzea. Tordesillasgo banaketaren arabera, Amerikaren atzekaldeko zati bat Gaztelarrena zen. Ozeano Barea estua bazen, Molukar uharteak Gaztelaren eremuan kokatuko lirateke. Ozeano Barea zabal-zabala bazen berriz, Gaztelaren eremuan ura baizik ez litzateke egongo. Molukar uharteen gaineko lehian, beraz, gaztelarrei mundua txikia irudikatzea komeni zitzaien; eta portugaldarrei alderantziz.

Magallaesek, abiatu aurretik, Pedro Reinel kosmografoari eskatu zion munduaren mapa marrazteko. Reinel zen Sevillako Kontratazio etxeko kosmografoa. Reinelen mapa horretan, Ozeano Barea dena baino askoz ere estuagoa irudikatzen da. Kalkulu-errore horregatik 21 lagun hil ziren Ozeano Barea zeharkatzen, eta eguraldiak hainbeste lagundu izan ez balie, agian espedizio osoa bertan geratuko litzateke.

Behin munduari bira eman ondoren, eta Ozeano Barearen zabalera osoa zeharkatuta, kalkulu zehatzagoak egiteko moduan izango lirateke espedizioko kosmografoak. Baina kalkulu zuzena ez zuten berehalakoan egin. Interes komertzialak ere tarteko, Molukar uharteak Gaztelaren parte zirela esaten jarraitu ahal izateko, eta kontuan hartuta garai hartan barkuaren abiadura eta egindako distantzia zehazki neurtzeko tresneri egokirik ere ez zegoela, oraindik hainbat urtetan munduaren tamaina txikia ontzat ematen jarraituko da.

Hego hemisferioari beldurra galtzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magallaes-Elkano espedizioak hego-hegotik nabigatu zuen, hegoaldetik igaro baitzituzten Amerika, Asia eta Afrika. Hegoaldeko itsaso eta lur horietan guztietan ez zuten munstrorik topatu, ez halakorik entzun. Eta esperientzia zuzena zuten, globoaren 'behekaldean' bizi direnak ez direla zerura 'erortzen'.

Hori izan zen, hain zuzen, Maximiliano Transilvano errege-idazkariari arreta gehien eman ziona, Elkanori bere kontakizuna Valladolideko gortean entzun ondoren. Munduaren beste aldean munstrorik ez dagoela ziurtatzea.[41] Pizkundeko humanista harentzat garrantzitsua zen mundu-bira, hain zuzen, frogatzen zuelako Herodoto edo Plinio bezalako autore klasikoak oker zeudela:

« Orain, bai, badakigu eta elezahartzat har ditzakegu eta ez egiazkotzat antzinako egileek idatzita utzitako hainbat; eta aurrean ditugunen esperientzien bitartez uka ditzakegula haiek. Nork sinetsiko du orain eta hemendik aurrera monoszelloak (edo estipadak) badirenik, edo espithameoak (pigmeoak) eta antzekoak, munstroak direnak gizaki bainoago, antzinako idazleek haiei buruz idatzi zuten arren, gaztelarrek eguerdiaren aurka nabigatuz eta mendebalderantz itzuliz, eta portugesek ekialderantz joanez, Kaprikornio tropikotik aurrera gradu asko pasatuta, hainbeste lur hain arraroak egiaztatu, aurkitu eta zapaldu ondoren? Eta, azkenik, orain ontzi honetan itzuli diren gure espainiar hauek, munduari itzulia eman ondoren, ibili duten guztian ez dutela sekula topatu, ez ikusi, ez jakiteko aukerarik izan, ez entzun, ez orain, ez aurreko denboretan, ez datozenetan, halako munstro-gizakirik? »


Hego hemisferiora bidaiatzeko beldurra galtzen hasi ziren europarrak. Eta horrek barrera psikologiko bat hausten zuen, Plinio eta Herodotoren garaitik europarrak Europan eusten zituena. Hala ere, jadanik hedapen inperialen fasean sartuta zegoen Europa eta beldur horiek galtzeak, bultzada emango die hedapen asmo horiei.

Egun bat gutxiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, espedizioak erakutsi zuen mendebalderantz irten eta ekitaldetik itzulita egun bat 'galtzen' dela bidean. Ustekabekoa izan zen. Cabo Verdera iritsi zirenean, 1522an, marinelak erabat konbentzituta zeuden uztailak 9 asteazkena zela. Baina uharteko jendeek zuzendu zituzten, uztailak 10a osteguna zen.[5]

1872 urtean argitaratu zuen Jules Verne idazleak bere nobela ezaguna: "Munduari bira 80 egunetan". Liburua idazteko, mundu-birako marinelen ustekabeko horretan oinarritu zen.

Mundu-bira ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu-bira amaituta, Sevillara iristean, marinelek Valladolideko gorterako bidea hartu zuten. Garai hartan, Valladoliden zegoen Habsburgoko Karlos erregearen egoitza edo gortea.

Erregeak gonbidatu zituen, mundu-bira Elkanok kontatzea nahi zuelako. Erregeak idatzitako gonbidapen-gutunean zaldiak eskaini zizkien bidaia egiteko. Gonbidapena, berez, Elkano eta bi lagunentzat bakarrik zen, 'zentzu onena dutenak'. Elkanok ordea kide gehiago eraman zituen berarekin batera. Taldetxoa iritsi zen Valladolidera, Moluketako 3 lagunak barne, erregea ezagutu nahi zutelako. Beraz, Sevilla-Valladolid tartea zaldiz baino gurdiz egin zutela pentsa liteke.[27]

Valladolideko gortean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berehala hartu zuen Karlos V.a erregeak Elkano, mundu-bira bukatu eta hilabetera edo gehienez.

Valladolideko gortean hitz egin zuen Elkanok, erregeren aurrean, eta bidaiaren kontakizuna eman zuen. Beharbada, hiru zatitan: lehenengo enperadorearekin, pribatuan agian; ondoren, Gorteko agintariekin, kontu tekniko eta ekonomikoak tarteko, eta polizial-militarrak ere argitzeko, hildakoak, matxinatuak eta abar. Eta, azkenik, humanista talde batekin, kulturan interes handiagoa zutenekin.[33] Bilera horiek zehazki nola izan ziren ez dago jakiterik.

Hiru urte emango zituen Valladoliden, Gortetik gertu. Bertan Maria Bidaurretarekin (iturri batzuetan De Vida Urreta) elkartu eta beste alaba bat izan zuen.[18]

Elkanok eskuratutako armarria.

Elkanori agindutako hobariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gortean hiru 'mercede' edo hobari lortu zituen: urteko bostehun dukateko pentsioa, Savoiako merkatariei itsasontzia saldu izanagatik barkamena, eta armak eramateko baimena zein bi gizon armaturen babesa.[36] Francisco de los Cobos idazkariaren bidez, Erregeak Elkanori agindutako urtero 500 urrezko dukateko pentsioa, ez zuen sekula kobratu ordea. Elkano hiltzean, bere ama Catalinak ere jarraitu zuen diru hura eskatzen, baina alperrik hura ere.

Erregeak armarria eramateko eskubidea ere eman zion Elkanori, aitorren seme izendatuz. Bere armarrian munduaren irudia zuen, honako esaldi hau ipinita: «primus circumdedisti me» («zuk inguratu ninduzun lehena»). Armarria honela deskribatu zen[42]:

« zelaian gurutzatutako bi kanela adar ditu, intxaur muskatu eta iltze espeziez lagunduta. Bere gainean, nabarmentzen, kasko bat eta lurreko esfera (...) Armarriaren gainean leloa, Primus circundedesti me". »


Portugalgo erregeak pirateria salaketa Elkanoren aurka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan III.a Portugalgo erregeak Elkanoren aurkako pirateria salaketa jarriko du, Moluketan iltzea lapurtzeagatik eta Cabo Verdetik ihesteagatik. Gaztelako erregeari egin zion eskaria: iltzea itzultzeko eta Elkano atxilotu eta zigortzeko.[43]

Karlos V. erregeak Elkano babestu eta ez zuen Portugalgo erregearen eskaria kontuan hartu.

Badajoz-Elvas Batzarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugal eta Gaztelak, biek erreklamatzen zituzten Molukar uharteak. Tordesillasko Ituna berrikusteko premia zegoen baina uharte haien kokapena ebaztea ez zen erraza. Mundua tamaina zehatza ezagutu gabe, zaila zen uharte haiek eremu jakin batean kokatzea. Tordesillasgo itunean ezarritako meridianoaren atzeko antimeridianoa nondik pasatzen zen jakitea zen gakoa, Molukar uharteak zein aldetan zeuden jakiteko. Auzia ebazteko bilerak, 1524an, Espainia-Portugal mugako herrietan egin zituzten, Elvas eta Badajozen. Munduari bira eman zioten sei euskaldunetatik bostek batzar horietan hartu zuten parte.[oh 10][36]

Antimeridiano hori zehaztasunez ezartzeko Koroa bakoitzak garaiko kosmografo onenak eraman zituen. Ordezkaritza bakoitzak hiru astronomo edo kartografo, hiru itsas-pilotu eta hiru matematikari izendatu zituen. Espainiako delegazioak Kristobal Kolonen semea zen Fernando Kolon eta Elkano eraman zituen[44], Moluken kokapena zehazteko helburuarekin. Negoziatzaile taldea osatzen zutenak ziren Sebastian Caboto, Juan Vespucio, Diego Ribeiro, Esteban Gómez, Simón Alcazaba eta Diego López de Sigueiro.[45]

Elkano kosmografo lanetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badajoz-Elvas batzarretan, gaztelar-ordezkaritzako ahotsik autorizatuena, Elkano bera izango da, kosmografo lanetan buru-belarri arituko baita. Bilera horietara eramango du berak egindako munduaren esfera bat. Esfera horretan mundu-biraren ibilbidea markatuta omen zuen.

Bilera horiek ez zuten emaitzarik lortu, ezin izan zutelako adostu Molukar uharteak zehazki non kokatzen diren. Portugaldarrek ez zuten Elkanoren autoritaterik onartzen, behin egindako bidaiatik ezin zelako uharteen kokapen zehatzik ondorioztatu.

Ez dakigu zehazki zergatik, baina bat-batean bilera horietatik kanpo geratu zen Elkano (eta Esteban Gomez pilotua) 1524ko martxoaren 15ean. Handik gutxira, 1524ko maiatzaren 20an erregeak babesa eman zion Elkanori, ba omen zirelako kalte egin nahi ziotenak ("zauritu, hil edo elbarri utzi" aipatzen dira errege-zedulan), eta hiru egun beranduago 1524ko maiatzaren 23an, berriz bildu ziren Badajozen, baina Elkano gabe. Hipotesia da portugaldarrek mehatxatu zutela Moluken auziagatik. 1524ko urrian Elkano Euskal Herrian zen, Moluketarako bigarren espedizioaren prestaketa lanetan. [15]

Molukar uharteen kokapena adostu ez zutenez, bi urte beranduago, 1526an, Zaragozako ituna sinatuko dute. Gaztelak onartuko du Molukak Portugalen aldean daudela, 350.000 dukaten truke.

Elkanori aipamena garaiko mapetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diego Riberok 1529an Sevillan egindako mundu-mapa.

Badajoz-Elvas bileretarako Elkanok bere mapak prestatu zituen. Mapa horien arabera, Molukar uharteak Gaztelaren eremuan zeuden. Elkano oker zegoen, ordea, berak nabigatu zuen mundua berak uste zuena baino handiagoa zelako.

Hala ere, informazio oker hori gutxienez beste bi mapetan jaso zen:

- Diego Ribero kosmografoaren Carta Universal delako mapan, zera irakur liteke: "Estas islas y provincias del Maluco y Gilolo están situadas en esta longitud según opinión y parecer de Juan Sebastián del Cano, capitán de la primera nao que rodeó el mundo según y por la navegación que hixo el año de 20, 21 y 22 en el qual vino".

- Alonso de Chavez kosmografoaren 1533ko mundu-mapan ere honakoa irakurtzen da: "Estas islas que están escritas en rojo son la provincia de Maluco (y) Gilolo y están situadas en esta longitud según Juan Sebastián del Cano".

Moluketara bigarren aldiz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «García Jofre de Loaisaren espedizioa»
1530eko mapamundia.

Zaragozako ituna (1526) sinatu bitartean Karlos enperadoreak García Jofre de Loaisaren espedizioa prestatzeari ekin zion. Loaisa Moluketako gobernadore izendatu zuen, Portugalen haserrea sortuz.[46]

Espedizio horretan sartu zen Elkano, Loaisaren ordezko eta pilotu nagusi gisa, Sancti Spiritus itsasontzian[18]. Elkano bera zen esperientzia zuena, baina enperadoreak García Jofre de Loaisa aukeratu zuen arduradun, noblea zelako eta helburua Moluken gaineko agintaritza bat sortzea zelako[47]. Berarekin batera joan ziren Martin Perez, Ochoa Martinez eta Anton anaiak, Gebara koinatua eta bere iloba zen Esteban Mutio[16].

Elkanoren eragina nabaria izan zen espedizioaren prestaketetan. Zazpi ontzietatik 4 euskal lurraldean egindakoak ziren, eta Gipuzkoako kostaldeko herritar kopurua nabarmen igo zen, baita ardura postuetan ere, lehen espedizioarekin alderatuta. Elkanoren hurbilekoak ziren haietatik asko. [15]

Zorigaiztoko bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moluketarako armada berria, Loaisarena, 1525eko uztailaren 24an itsasoratu zen Coruñatik sei ontzirekin eta mota guztietako zorigaitzei aurre egin zien. Itsasartera iritsi baino lehen, bi ontzi galdu ziren, honen sarrera nahastu zutelako. Elkanok gidatzen zuen Sancti Spiritus ontzia galdu zuten ekaitz batean, eta San Gabriel ontziak desertatu zuen[18], Gaztelara itzuliz Brasilgo kostatik. Magallaes itsasartea, azkenik, 1526ko maiatzaren 26an zeharkatu zuen, eta Ozeano Bareko zeharkaldia hasi zuen. Ekaitz batek ontziak sakabanatu zituen ekainaren 2an eta bakarra geratu zen, Victoria. Ontzietako batek Zihuatanejon amaitu zuen, Mexikon[48].

Ontziak Moluketara jarraitu zuen baldintza txarretan eta eskorbutoaren triskantzak jasaten zituen tripulazioak. Alonso de Tejada kontadorea, Antonio Bermejo pilotua eta beste hogeita hamabi tripulatzaile hil ziren. Azkenean, Loaisa jenerala bera hil zen uztailaren 30ean. Elkanok, orduan, nabigazioaren agintea hartu zuen, Kapitain Nagusi izendatu zuten, hasieratik erregeari eskatu zion kargua. Baina denbora gutxirako, eskorbutoz[49] hil baitzen, ziur aski, 1526ko abuztuaren 6an[18][oh 11].

Elkanorekin batera zihoazen bere senide guztiak ere hil ziren.[16] Salbuestena, agian, Otxoa Martinez anaia izan liteke, Zihuatanejora iritsi zelako. Eta ondoren Laurgainen agertu berri diren dokumentuetako batean, 1529ko urtarrilaren 29koan, "Johan Ochoa Martinez del Cano" deitzen du erregeak Simon de Alcazabaren espedizioan joateko Moluketara. Bere anaia bada, 1529an oraindik bizirik zegoen.[50] Hil aurretik, testamentua egin zuen. Testamentuan lekuko bezala sinatu zutenetako bat Andrés Urdaneta izan zen.

Abuztuaren 7an, hildako marinelaren gorpua uretara botatzeko ekitaldia egin zen. Elkanoren gorpua hil-oihal batean bildu zuten eta sokadun ohol bati lotu zioten. Ondoren, ontziaren estalkian jarri zuten, "Gure aita" eta "Agur Maria" errezatzen zuten bitartean. Bukatutakoan, pisu bat lotu zitzaion hil-oihalari, eta Alonso de Salazarrek, Armadako kapitain jeneral berriak, keinu bat egin zuen buruarekin. Lau marinelek ohola karelaren gainean bermatu eta makurtu egin zuten, gorpuaren pisuak bere kabuz itsasorantz abiatu zen arte[18].

Elkanok idatzitakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentu gutxi iritsi zaizkigu bere eskuz idatziak. Karlos erregeari zuzendutako bi gutun eta testamentu bat bakarrik. Sevillako (espedizioaren aurretik) eta Valladolideko (espedizioaren ondoren) galdeketetan Elkanok emandako erantzunak ere idatziz jaso ziren, eta horiek ere iritsi zaizkigu. Horietan Elkanoren ahotsa soma daiteke.

Hala ere, badakigu beste testu bat gutxienez idatzi zuela: mundu-biraren bidaia-kronika. Magallaes bizirik zen bitartean Elkanok ez zuen ezer idatzi, beldurra ziolako (Valladolideko galdeketetan hori erantzun zuen Elkanok). Magallaes hil ondoren, ordea, Elkano kapitain izendatu ondoren, gertatutakoa eta ikusitakoa idatzita jasotzen hasi zen (Valladolideko galdeketan berak esan zuenez).

Elkanok idatzitako lehen mundu-biraren kontakizun hura galdu egin da. Elkanorenarekin batera, bidaiaren beste kronika idatzi garrantzitsuenak ere galduta daude, hala nola Magallaesen idatzia edo Pigaffetaren originala.[51]

Hala ere, Magallaesen eta Elkanoren kasuan, bi idatziak Maximiliano Transilvano errege-idazkariaren latinezko kronikan itzulita egon daitekeela proposatu da. Hipotesia da Elkanok idatzitako kronikaren pasarte nagusiak Maximiliano Transilvanok eta Gonzalo Fernandez de Oviedok berridatzitako kronika garaikidetan jasota iritsi zaizkigula.[27]

Lehen gutuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkanok idatzitako lehen gutunaren hasiera.

Lehen gutuna Sanlúcar de Barramedatik idazten dio lehengo mundu biratik iritsi dela abisatzeko. Testua zehatza eta zuzena da, merkatariek idatzi ohi duten bezalakoa eta ez diplomatikoek. Enperadoreari arrakastaren berri emateko elementuak agintzen dizkio: dokumentuak, uharte urruneko monarken sumisio gutunak eta espezien laginak. Gainera, bost papagaio daramatzala berarekin, Gortean oso estimatuak. 10 lerrotan azaltzen du Magallaesen heriotzaraino gertatutakoa eta, ondoren, beste 40-45etan bere ardurapean gertatutakoa. Une horretan eskatzen dio Cabo Verden atxilotuta geratu diren 13 lagunak askatzeko ahalegina egitea[33].

Sari ekonomiko bat eskatzen dio enperadoreari, baina aipatzen du egindako balentria erabaki kolektibo bat izan zela:

« Konpainia osoarekin erabaki genuen hobe zela hiltzea portugaldarren eskuetan erortzea baino... baina jakingo du bere maiestate gorenak estimatu behar duguna dela munduaren borobiltasun osoa borobiltzen duena aurkitu dugula, mendebalde aldetik joanez ekialdetik itzuli gara. »

[oh 12]


Bigarren gutuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren gutunaren helburua hobariak eskatzea da. Mundu-bira eman, Valladolideko Gortera iritsi eta 40 egunetara gutxi gorabehera jaso zuen Erregeak Elkano Kapitain Nagusi izendatzeko eskaria. Bertan eskatzen dio, baita ere, Moluketako merkataritza eskubideak izatea edo Done Jakueren Ordenako abitua, Erregeak Magallaesei agindu zitzaizkionak. Erregearen idazkariak (Francisco de los Cobosek) horiek denak ukatu zizkion. Antza denez, Gaztelako Gortean ez zuten gehiegi errespetatzen, eta Magallaesi agindutakoak ez zizkioten Elkanori eman nahi.

Hilabeteak behar izan zituen beste 3 hobariak lortzeko (pentsioa, barkamena eta arma eskubidea), ziurrenik Gortera gerturatzearen ondorioz[33].

Testamentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Sebastian Elkanoren testamentuaren azken orrialdea. Sinadura guztiak euskaldunenak dira.

Testamentua ere Elkano ezagutzeko iturri interesgarria da. Bere ondasun guztiak aipatzeaz gain, detaile izugarriarekin Ozeano Barearen erdian egoteko[27], bere familiari buruz ere hitz egiten du bertan. Testamentuari esker ikusi daiteke inoiz ezkondu ez zen arren, gutxienez bi emakumerekin ibili izan zela. Biak euskaldunak edo euskal jatorrikoak. Bi seme-alaba izan zituen, bakoitzarekin bana. Semea (Domingo) mundu-bira egin aurretik izan zuen, eta alaba, mundu-bira eta gero.

Testamentua 1526ko uztailaren 26an idatzi zen eta Indietako Kontseiluko lehendakariak ireki zuen Sevillara iritsi zenean, idatzia izan eta hamar urtera[52]. Testamentuaren zazpi lekukoak euskaldunak ziren, eta hori ere harrigarria da, zegoen egoera eta lekua ikusita, Ozeano Barearen erdian, euskaldunen arteko konfiantza eta elkartasunaren zantzu argia.[27] Lekuko izan ziren Martin Garcia Karkizano, Andres Gorostiaga, Hernando Gebara, Andres Urdaneta[oh 13], Juanes Zabala, Martin Uriarte eta Andres Aletxe. Guztiak euskaldunak ziren, eta horien artean beste getariar bat: Andres Gorostiaga[36].

Testamentuan hainbat elizari uzten die dirua, nabarmen Getariako San Salvador elizari, baita ere Itziar, Sasiola (Deba), Arantzazuko Andra Mariari, Zarauzko San Pelaio edo Hondarribiko Guadalupeko Andra Maria elizei. Hala ere, diru hori guztia noizbait erregek ordaindu beharreko dirutik ateratzea eskatu zuen, inoiz gertatu ez zena.[36]

Oinordekoei diru hori ere utzi zien, baina eurak hiltzen baziren (hala gertatu zen) bere amari ematen zion bere jabetzen onura. Laurak eskuzabaltasunez tratatzen ditu ondasun-banaketan: urrezko ehun dukat Domingoren amari (37.500 marabedi) eta beste 40 dukat (15.000 marabedi) alabari, ezkonduko balitz, dote gisa. Bestalde, alabak 4 urte betetzean Valladolidetik Getariara eramateko ahalegina eskatzen du[36], behar bada, Getaria kuttunagoa zuelako Valladolideko Gortea baino.

Testamentuari esker ere badakigu latinezko bi liburu zituela, eta beraz, irakurtzen bazekiela[27]. Bi liburuak astronomiari buruzkoak dira, bata Regiomontanoren almanaka[10], itsasoan longitudearen arazoa Ilargiarekin ebazteko aukera ematen zuena[53]. Bi liburu horiek Andres San Martini utzi zizkion, mundu-biran desagertutako bere pilotu-kosmografoari. Horrek iradokitzen du bigarren espedizioan Elkanok oraindik ere gordetzen zuela lehen espedizioan galdutako laguna bizirik topatzeko itxaropena[27].

1533an, Elkano hil eta zazpi urtera, bere amak auzibideetan jarraitzen zuen Errege-ogasunarekin bere semeari zor zitzaizkion soldatengatik eta kobratu ez zituen kargu-sariengatik, kapitain graduari zegokiona, eta baita urteko 500 dukateko pentsioagatik ere[36].

Testamentuak erakusten du, baita ere, Elkanok ez zuela esklaburik izan, bestela aipatu beharko lituzkeelako.

Transilvanoren testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transilvanoren De Moluccis Insulis liburuaren azala.

Maximiliano Transilvano humanista Gortean izan zen, Elkanori entzuten. Aste gutxien buruan idatzi zuen famatu egin zen kronika, gutun formakoa, bere patroi Mateo Lang von Wellenburgi bidali ziona. Liburua Kolonian inprimatu zen 1523ko urtarrilean eta urte horretako azaroan beste inpresio bat egin zen Erroman, Klemente VII.a aita santuaren laguntzailea zen Gian Matteo Gibertiren eskutik. Giovanni Battista Ramusiok urte batzuk beranduago bidaien bilduma bat egiten du eta Transilvanoren testua sartu zuen. Testua latinez egin zuen, helburu politikoekin eta Gattinara kantzilerraren gustuen arabera.[33]

Litekeena da, Transilvanoren testu hori zuzenean izatea bildutako testigantzen bilduma bat: izan ere, oso ezberdina da Magallaesen zatiaren kontakizuna eta Elkanoren zatiarena, egile ezberdinak izango balitu bezala.

Are gehiago, bi testu horiek irakurri zituen garaiko beste kronista batek, Fernandez de Oviedok, ere aipatu zuen Elkanoren eta Transilvanoren testuen arteko parekotasuna: "ia bera da", idatzi zuen.[27]

Elkanoren pentsamenduaren zantzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transilvanoren testuaren bigarren zatia Elkanorena izango balitz, garai hartan Europan sortzen ari zen korronte humanistaren eta utopikoaren beste adierazgarri bat izango litzateke, baita basati onaren mitoaren hastapenetako lehenetariko testua eta Europako zibilizazioaren ustelkeriaren kritika bat[27].

Zibilizazio lasaiak direla ere aipatzen du, auzokoak ondo eta atzerrikoak are hobeto tratatzen omen zituztela[41]:

« Inguruko herriei kalterik edo ondoezik ez eragiteko begiramen eta zaintza handia erakusten dute guztiek, are gehiago albo-uharteetako auzo-herriei kalterik batere ez egitekoa, eta askoz ere handiagoa atzerrikoei edo erromesei. »


Borneo eta Moluketako deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transilvanoren testua Elkanok idatzia bada, interesgarria da Borneoko irlaren deskribapen utopiko bat egiten duelako. Bertan, Borneon, ikusten du europarrak ez zirela zibilizazio bakarra eta, herrialde haiek harrokeria ebanjelizatzailerik gabe begiratu zituela nabaria egiten da.

Deskribapenak ikuspegi utopikoa marrazten du. Ez da asko esaten Borneoko gertakariei buruz; bertako erregearekin hitz egin, truke batzuk egin eta aurrera jarraitu zutela. Han zer egiten zuten ez da pasartean azaltzen nahiz eta kontu jakina den, Borneo, gatazka-leku izan zela bidaiarientzat. Horregatik, ikus daiteke idazlea gehiago ari dela bere ikuspegi utopikoaz hitz egiten Borneo deskribatzen baino.[27]

Urrun-urruneko jendarte haiek ingurune idilikoan bizi direla ematen du. Jendarte europarrekin alderatuta, ez hain galduak, hain hondatuak, handinahikeria gutxiagokoak, naturalagoak... onberagoak direlako oraindik. Antza denez, Elkanok Borneon irudikatzen ditu bere herrian izan nahi lituzkeen bertute, askatasun eta giza-harremanak.

Kritika monarkia gerrazaleari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edukiari begiratuta, badago kritika gogor bat monarkia gudazaleari. Errege ona, errege bakezalea dela esaten da. Borneon herriak lortzen du erregea bakezalea mantentzea, arautxo bat ezarriz: guda bat pizten duen erregeak lehena iritsi behar du guda zelaira . Guda horretan hiltzen den lehena bera dela bermatzeko. Guda nahi zuen erregea guda horretan hiltzen dela ziurtatzen denean, soilik orduan hasten dira gainerakoak gupidagabe borrokan.

Borneoko erregeak miresmenez deskribatu zituenean, zeharka, Gaztelako erregeari ( Karlos Hasburgokoari) ematen ari zaion aholku argiena anti-inperialista da: inguruko herriak bakean uzteko.

Paganismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boneo uharteko bizilagunak paganoak dira, eguzkia eta ilargia gurtzen dituzte, oso bakezaleak dira. Lotura egiten du erlijio politeistaren eta izaera bakezalearen artean[27].

Hilezkortasunean ez dute federik, zigor eternoaren mehatxurik ere ez, eta hala ere pozik bizi dira[41]:

« Uharteko indiar hauek jentilak dira sineskeran, eta jainko nagusitzat dituzte eguzkia eta ilargia. Eguzkiari buruz diote eguneko jainkoa dela, eta egunaren gaineko jaun gisa agintzen duela, eta ilargiari buruz gaueko jainkoa dela, eta gauaren gainean agintzen eta arautzen duela. (...) Uharte honetako jendea errukiaren eta justiziaren oso zalea da, eta batez ere bakea eta sosegua maite dituzte, eta liskar eta gerraren oso etsaiak eta deitoratzaileak dira. »


Zaila da Elkano fededuna zenik ukatzea, hilondoko eta gutunetan kristau peto moduan idazte duelako.

Bestalde, Borneoko gizonen pribilegio bat ere aipatzen du. Gizon haiek mantendu ditzaketen beste emazterekin ezkondu omen zitezkeen. Dirua duten gizonek emazte bat baino gehiago izan zitzaketen, nonbait. Bidaiatik itzuli eta Valladoliden egonkortzean, bikote berria topatuko du Elkanok.[27]

Historiografia espainiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen mundu biraren ardura eta lidergoa Juan Sebastian Elkanorena izan bazen ere, meritu guztia Magallaesek eraman izan du historian. Elkano jarraipen soil bat egin zuen marinel gisa irudikatu da, denbora luzez. Elkano, nolabait, bigarren mailako pertsonaia izan da munduko historian.

Euskal Herrian Elkanoren inguruko ezagutza handiagoa izan da.[54]

Elkano historiatik ezabatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pigafettaren liburuaren frantsesezko bertsioaren orrialde bat.

Mundu osoan Elkano bazterreko pertsonaia izan da, hiru mendeetan ia ahaztuta izan zutelako. Bidaiaren lehen kontakizunetan, Gaztelako Gortean mundu birak izandako harrera hotza nabari da, Pedro Martir Angleriak idatzitako hamazazpi orrialdeko kontakizun luzean, adibidez, Elkano ez zen behin ere aipatzen.[27] Gutxiespenaren arrazoia agian da, mundu bira egin zutenak ez zirela kapareak, baizik eta marinel arruntak, Behe Erdi Aroko mentalitatearen aurka doan gertakari bat.[55]

Bidaiaren kronika barkutik osatu zuen Antonio Pigafettak ere ez zuen Elkano aipatu, nonbait. [56][57] Iritsi zaigun Pigafettaren kronikan, kronikagileak bere burua puzten du eta horregatik akaso Italiako historiografian Elkano desagertu eta Capitano Pigafetta bera agertzen da pertsonaia garrantzitsu gisa.[58][59]

Azken urteetan, ordea, beste ikuspuntu bat hedatu da: Pigafettak aipatu zuen Elkano, baina gaur heldu zaizkigun Pigafettaren lanak guztiz eraldatuta daudenez, agian Elkanoren aipamenak ezabatu egin zituztela. Izan ere, jatorrizko Pigafettaren kronika galduta dago[58]. Are gehiago, guri iritsi zaigun kontakizuna Frantzian egindako itzulpen baten berritzulpen bat izango litzateke, beranduago idatzita, eta atal asko kenduz edo aldatuz.[58][oh 14] Hipotesia da, Frantzia Gaztelarekin gerran zegoenez, frantziarrek ezabatu egin zituztela Pigafettak goresten zituen "espainiar" guztiak.[60]

Ikuspegi 'ezabatzaile' hori are eta gehiago hedatu zen Filipe II.aren kronistak idatzitakoan, kapare zirenak (Magallaes eta Pigafetta) gehiago apainduz eta plebeioak ahaztuz.[55] Magallaes Portugalen eta Espainiaren batasunaren aldeko figura bilakatu zuen Espainiak: Portugali traizioa egin zion, gaztelar bilakatu zenean. Horrela, indar politikoa hartu zuen heroi bilakatu zen gaztelarrentzat.[27][55]

Gaztelari Magallaes goratzea (eta Elkano bazterraraztea) komeni zitzaion, baina baita Eliza katolikoari ere. Karlos V.aren inperioaren eta Erromatar Eliza Katolikoaren arteko tira-bira etengabea zen. Sacro Imperioak bere burua Inperio Katoliko gisa aurkezten zuen baina, aldi berean, ez zuen erlijioaren zentroa (Erroma) kontrolpean. Elizari ez zitzaion komeni Karlos V.ak botere gehiegi izatea. Horrela, Elizak kontrastea markatu nahi izango du Espainiak Amerikan burutzen duen ebanjelizazio odoltsuaren eta Portugalek Asian burutzen duen ebanjelizazio baketsuaren artean. Espainiaren ebanjelizazio saiakera odolez bustita zegoela, eta Portugalena, ordea, zibilizazio-eraikitzailea zela azpimarratzea komeni zitzaionez, Magallaes goratzea ondo zetorkion. Hortaz, Magallaes goratu zuten Erromak eta Ingalaterrak, Portugalekin aliatua zena Espainiaren aurka. Magallaes zibilizazioaren eredutzat hartu zen, eta Francis Drake haren ametsaren gauzatzailetzat, munduari benetan bira hark eman ziola baieztatzera iritsiz.[55]

Dokumentu tekniko eta ekonomiko asko iritsi badira ere, jatorrizko dokumentu gehienak desagertu egin dira. Badakigu existitzen zirela, garai horietako gertakariak jaso zituztenek aipatzen dituztelako dokumentu horiek. Ez dago ez Elkanoren bidaiaren kronika, ez Carvalhoren aurkako prozesua, ez Elkanok Badajoz-Elvasko bileratan emandako dokumentazioa, ez eta ontziko liburua. Trinidad itsasontziko liburua ere galdu egin da, Portugalek hartu bazuen ere. Enrique Santamaria historialariaren arabera, dokumentu horiek desagerrarazi egin dira, XIX mendean ziurrenik, hain balio handia izanik galdu direla pentsatzea zaila delako, eta bidaiako beste xehetasun asko dituzten dokumentuak bai iritsi direlako.[51]

Navarreteren kontakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martín Fernández de Navarreteren Colección de los viajes y descubrimientos que hicieron por mar los españoles desde fines del Siglo XV lanaren 2. liburukia.

Napoleondar Gerren testuinguruan, Europako herrialde gehienetan nazionalismo sentimenduak sortu ziren. Espainian sentimendu horrek osagai kontserbadorea zuen. Atzera begirako horretan, Espainiak bere historiografia berria eraiki behar izan zuen, eta Martín Fernández de Navarrete, Historiaren Errege Akademiako zuzendariafuntsezkoa izan zen horretan. [51]

Martin Fernández de Navarretek 1825ean idatzi zuen mundu-birari buruzko kontakizun moderno 'ofiziala', "Colección de los viajes y descubrimientos que hicieron por mar los españoles", non Magallaes goresten jarraitzen den. Guri iritsi zaigun Elkanoren figura, orduan hasiko da eraikitzen.

Espainiak Amerikaren deskolonizazioa bizi zuen garaian, herritarren aurkako eta eliteen aldeko mezua behar zuen herrialdeak. Gizon arrunten ulertzeko gaitasun ezaren aurka borrokatu behar duten elite horien eredu bikain bihurtu zuen Magallaes: noblea, erregeren aldekoa, ebanjelizatzailea eta zibilizazioaren aldekoa.[51] Aitzitik, Elkanoren aginte-modua arbuiagarria iruditzen zitzaion Navarreteri, auzi garrantzitsuenak bozketaz erabakitzeko ohitura baitzuen, ez zuelako inoiz inor konkistatu, ebanjelizatu edo zibilizatu, ezta saiatu ere.[51] Horregatik, Navarreteren kontakizunean nabari da, Elkanok mundu-bira burutu izana Magallaesekiko injustizia edo anomalia gisa ulertuta, hori konpontzeko saiakera dela. Navarreteren kontakizunetik hedatu da, ondoren, Espainiaren historiografia[61] eta nazioartean ere hori da ontzat hartu izan den ikuspegi nagusia.[51]

"Xume eta esaneko"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1861ean Juan Cotarelo militarrak Elkanoren lehenetariko biografia idatzi zuen. Espainiar armadako mariskal hark, Bigarren Karlistaldian euskaldunak borrokatzen zuen bitartean Elkano xume eta esaneko zela diosku, izaera sumisoa zuela munduari bira ematea lortu zuenak.[62] Eta frogatzat jartzen du itzuliari buruzko Valladolideko ikerketa zorrotz eta zakarrean Elkanok egin zizkioten hamahiru galderei modurik apalenean erantzun ziela.[27]

Elkano militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eustaquio Fernández de Navarretek ondoren, Martin Fernandez de Navarrete aipatu berriaren bilobak, idatzi zuen Elkanoren biografia osatuagoa, 1872an. Biografia honek izaera 'zientifikoagoa' du eta historiagileen erreferentzia nagusia izan da.

Elkanok "pedigri inperialik" ez izatea arazotsua zenez, bere figura aldarrikatu ahal izateko, Eustaquio Fdez de Navarretek iradoki zuen, frogarik batere aurkeztu gabe, Elkanok Oranen eta Italiako gerran parte hartu zuela.[59]

Cánovastik frankismora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Cánovas del Castillo Errege Akademian hitzaldia ematen, Magallaes goratzeko eta Elkano ahazteko saiakeran.

XIX. mendeko joko politikoaren biktima izan da Elkano. Antonio Cánovas del Castillok abertzaletasun periferikoen sorrerari eta foruzaletasunari aurre egin behar zion, Espainiako Lehen Errepublikaren osteko egoera kaotikoan. Bere ustez, foruzaleek historia erabiltzen zuten euren politika defendatzeko eta, horregatik historian euskaldunek eta nafarrek izandako garraintzia gutxietsi nahi izan zuen. Horrela, Elkanoz gain Blas Lezo, Txurruka, Urdaneta edo Legazpi ere ahanzteko saiakera egin zituen, damnatio memoriaea ezarriz.[26]

"Maisu apala"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkano berriro ere desagerrarazteko Cánovasek Magallaes indartu zuen, Iberiar penintsularen batasun politikoa aldarrikatzeko balio zion mezuan. Elkano berriz itsasontziko "maisu apala" baino ez zen ('modesto maestre').

Horrela adierazi zuen, Real Academia de la Historiaren zuzendari izendatu zutenean[26]:

« Magallaes […] bere egitekoa amaitu gabe erori zen, eta gure itsasgizon gipuzkoar umilak jaso zuen zirkumnabigazioaren loria guztia. Loria horren parterik handiena, ordea, beste batzuei dagokie: Koloni […] Bartolomé Díazi eta Vasco da Gamari […] Juan Díaz de Solísi eta Vicente Yañez Pinzóni […] Magallaesek aurkitu eta zeharkatu zuen itsasartea […] eta horrexegatik dagozkio hari beste inori baino txalo gehiago […] Gure Juan Sebastian Elkano izan zen, ordea, Magallaes itsasartetik zetorrela Esperantza Oneko lurmuturra pasatzen asmatu zuena, portugaldar eta espainiarren lantegi hilezkorrak batuz horrela. »


Elkano inperiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primo de Riverak, ordea, Elkano berreskuratu nahi izan zuen, eta haren izena jarri zion Juan Sebastián de Elcano (A-71) itsasontziari. Frankismoa izan zen, ondoren, Elkano mito nazional bilakatzeko saiakeran gehien jardun zuena, horretarako Eustaquio Fernandez de Navarreteren kontakizuna (1872koa) erabiliz.

Amado Melón Ruiz de Gordejuelak 1940an La España Imperial bildumaren barruan argitaratutako Magallanes o la Primera Vuelta al Mundo izeneko bere liburuan, Elkanok Oraneko setioan parte hartu zuela eta Kapitain Handiaren laguntzaile izan zela ziurtatu zuen. Gonzalo Fernández de Córdobak Italiako kanpaina 1495etik 1504ra bitarte egin zuzenez kanpaina, eta Elkano Oranen kokatu nahi zutenez, 10 urte gehitu zizkioten (bestela 8 urte izango lituzke kanpaina horretan).[26] Orduz geroztik, Elkano 1487an jaio beharrean 1476an jaio zela hedatu zuten. Jaiotze-data berriarekin, Elkanok Orango kanpainan parte hartu zuela zabaldu da historia liburu guztietan.[26]

Ahazteko moduko marinel arrunta ala militar inperiala?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioz, argi ikusten da historiografia espainiarrak Elkano muturreko bi erara interpretatu duela. Batetik, ahazteko moduko marinel arrunta, Magallaesi zegokion merituaz jabetu nahi izan duena. Eta, bestetik, Elkano inperiala, militar leial eta esanekoa, Espainiaren handitasuna erakusten duena. Bi interpretazioak erabat kontrajarriak diren arren, komenientzia politikoen arabera, garaian-garaian bata ala bestea hauspotu dituzte.

Elkanoren figura interpretatzen eta berrinterpretatzen segitzen dute; noraino izan zen Elkano Gaztelako inperioaren kolonialismoaren sustatzaile, noraino Pizkundeko humanista...[63][64][65][66][67]

V. mendeurrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu biraren V. mendeurrena 2022an ospatuko da. Horri begira hainbat ekimen sortu dira, bai bere historia eta memoria osatzeko (Elkano Fundazioa, adibidez[68]) bai eta gertakariaren ospakizunari aurre egiteko[69][70].

Elkanoren inguruko ekarpen berriak jaso dira 2020ko hamarkadaren hasieran, tartean Elkano pertsonaia praktiko, fidagarri eta langile gisa azaltzen dutenak, eta bere pentsamenduan XVI. mendean garatuko zen Basati onaren mitoa eta humanismoaren zantzuak daudela proposatzeraino[27].

Elkano artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago Elkanoren deskribapen ez artelan garaikiderik. Egindako guztiak askoz beranduago egin dira eta, beraz, asmatutako fakzioak eta arropa dituzte.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Sarrionandiak 2022an "Munduari bira eman zion ontzia" ipuin ilustratua argitaratu zuen Pamiela-rekin eta Kubako Ares marrazkilari ospetsuaren ilustrazioekin.[71] Liburuak jarrera kritikoz begiratzen dio Juan Sebastian Elkanoren bidaiaren kontakizunari, eta mundu globalizatuko botere harremanen inguruko hausnarketa proposatzen du.[72] 'Ontzia' euskal hitzaren esanahi bikoitzarekin jolastuz (itsasontzia zein edukiontzia izan daiteke), liburua oroimenerako eta izpiritu kritikorako edukiontzia ere bada.[73][74] Getariako itsasgizonak egindako bidaiaren saiakera da honakoa, «bainaz» betea, kontatu zaigun errelatoari interpelazioa.[75] Liburuan tartekatutako historien artean hauek daude: Jemmy Button (Santi Botoi) Patagoniako yagan aborigena, Patagoniako patagoi aborigen handiak, Magallaesen esklabo gaztea (Enriquillo), itsasontzietako broma, Lapulapu eta Rajah Humaboben erregeak, truke ekonomiko desorekatua, arrazismoa, Australiako aborigenak eta lurraren propietaterako Terra nullius lege kristau lapurra, "ontziak" harrikoan garbitzeko garrantzia, globalizazioa, kolonialismoa, auzoaren eta herriaren garrantzia.

Margolanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Numismatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskulturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Elkano, lehen mundu bira izeneko euskarazko marrazki-bizidunetako filma aurkeztu zen, Ángel Alonsok zuzenduta.[77][78]

2020an El viaje más largo izeneko marrazki bizidun dokumentala aurkeztu dute, Sevillako festibalean. Manuel H. Martin da zuzendaria eta Filmin plataforman ikus daiteke.

Simon Westek Sin Límites telesaila egingo du Magalles-Elkanoren bidaian oinarritua. Produkzio hau Espainiako Defentsa Ministerioak sustatzen du.[79] 2022an estreinatu zuten.[80]

Oroimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehorreratzearen oroitzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lehorreratzearen festibala
Elkanoren lehorreratzearen antzezpena 1928an, Getarian. Irudiak gorde diren zaharrena izan liteke.

Lau urtero, 1922. urtetik egin den bezala, Getarian, antzezpen bat antolatzen da. Elkano eta beste 17 marinel, 1522ko Irailaren 6an, Sanlucar de Barramedako portura iritsi ziren hiru urteko zeharkaldiaren ondoren, eta antzezpen honetan momentu hau irudikatzen dute, zirkumnabigazioa egin eta gero Victoria itsasontzian portura heltzen dira. [81]

Elkano eta beste 17 marinelak ontzitik jaisten dira, eta denak batera elizara astiro ibiltzen joaten dira. Elizara joan ondoren, Elkano, Karlos I.a ikustera joaten da eta honek ematen dio 'Primus circundedisti me' ren ikurra, gogorarazten duena, Juan Sebastian Elkano izan zela planeta osoa nabigatu zuen lehen gizona. Antzezpena amaitzeko, Elkano, gainontzeko marinelekin eta dotore jantzita, Salbatore Abesbatza eta Getariako udal bandak bere izena daraman ereserkia abesten diote[82][83]:

«

 
Gora Elkano!
 Getariar gizon sendoa,
 izan ziñan ba
 ludi guziya
 biratu zuben lenengoa.

Zure ibilteak
 iriki zuten
 gizakiarentzat itsasoa
 erakutsirik
 ondorengoei
 zein andi zendun gogoa.

Gora ta gora,
 gora betiko
 Getariako seme zintzoa!

»


Itsasontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Sebastián de Elcano (A-71) itsasontzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasontzia Pontevedrako itsasadarrean.

Juan Sebastián de Elcano (A-71) eskola itsasontzia Espainiako Armadaren goleta bergantina da[84][85]. Itsasontzi hau Txileko Esmeralda itsasontziaren bikia ere bada. Ontziak, Elkanoren armarria ere darama, Karlos enperadoreak, espedizioa itzuli ondoren, Elkano familiari eman ziona. Armarriak "Primus Circumdedisti Me" latinezko leloa duen globo lurtar bat darama ("nabigatzen lehena izan zinen").

Kaskoa Cádizko Echevarrieta y Larrinaga konpainiak diseinatu zuen, Horacio Echevarrieta bizkaitarrarena. Bere ingeniari eta diseinatzailea Juan Antonio Aldecoa Arias bilbotarra eta ontziolaren zuzendaria izan zen 1921 eta 1931 artean. Brankako maskaroia eta itsasontziaren beste tailu batzuk Federico Saenz Venturini eskultore bilbotarrari enkargatu zitzaizkion. Plano teknikoak Southamptongo Camper & Nicholson etxe ingelesak eman zituen. Belak diseinatzeko Nicholson proiektista ingelesa aukeratu zen. 1927ko martxoaren 5ean uretaratua izan zen[86].

USS Elcano (Pg-38)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

USS Elcano

USS Elcano (PG-38) Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak Espainia-Estatu Batuak Gerran Espainiako Armadari harrapatu zion kanoi-ontzia izan zen[87]. 1902an Estatu Batuetako Itsas Armadan komisionatua izan zen. Urte askoan Yangtze Patruilan zerbitzatu zuen, non piraten eta gerrako jaunen aurkako ekintzetan parte hartu zuen. 1928an erretiratu zen arte, tiro praktikak egiteko hondoratua izan zenean.

Astronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elcano mendiak, Cthulhu eskualdearen hegoaldean, Plutonen.

Pluton planeta nanoan Elcano mendiak izeneko mendilerroa dago. 488 kilometroko diametroa duen eremu hau planetaren hegoaldean dago, 14,62º eta 37,45ºen artean[88].

1982ko irailaren 12an Berna-Zimmerwaldeko Behatoki Astronomikoa erabilita aurkitu zen 3060 Delcano asteroideak ere Elkanoren izena darama[89][90], bere idazkera zaharrean bada ere. Asteroide gerrikoan dago, Marte eta Jupiter artean (oraingo kokapena).

Kale izendegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko leku askotan dago Elkanori eskainitako kale edo plaza bat. Honakoa zerrenda ez oso bat da. Loturak jarri dira artikulua existitzen bada:

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abanto-Zierbena
  • Arrasate
  • Barakaldo
  • Basauri
  • Bilbo
  • Donostia
  • Galdakao
  • Getaria
  • Getxo
  • Hernani
  • Irun
  • Ordizia
  • Tolosa
  • Trapagaran
  • Zumarraga

Espainiar estatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Adra (Almería)
  • Agüimes (Kanariak)
  • Bartzelona
  • Benalmádena (Málaga)
  • El Baix Segura (Alacant)
  • El Pedernoso (Cuenca)
  • Granada
  • Íllora (Granada)
  • Medina de Pomar (Burgos)
  • Salamanca
  • San Andrés del Rabanedo (León)
  • San Pedro del Pinatar (Murtzia)
  • Santa Coloma de Gramenet

Munduan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Acapulco (Mexiko)
  • Buenos Aires (Argentina)
  • Manila (Filipinak)
  • Montevideo (Uruguai)
  • Partido de la Matanza (Argentina)
  • Puerto San Julián (Argentina)
  • Río Branco (Uruguai)
  • Río Grande (Patagonia, Argentina)

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iturri askotan 1476 esaten da, baina Elkanoren arabera espainiar historiografian esaten dena baino 10 urte gazteagoa zen.
  2. Catalina del Puerto edo Catalina de Portu bezala agertu ohi da espainiar testuetan.
  3. Delitu hau 1523ko otsailaren 13an barkatu zion Enperadoreak:
    « vos, siendo maestre de una nao de doscientos toneles, nos servisteis en Levante y en África, y como no se vos pagó el salario que habíais de haber por el dicho servicio, tomásteis dineros a cambio de unos mercaderes vasallos del Duque de Saboya, y que después, por no les poder pagar, les vendisteis la dicha nao; y por cuanto por leyes y establecimientos de estos reinos vos no podíais vender la dicha nao a los susodichos, por ser extranjeros de estos reinos, en lo cual cometisteis crimen »

  4. Juan Akurio kontramaisuaz gain, Juan Agirre marinela (Akurioren koinatua), Martin Insaurraga eta Pedro Mugertegi itsasmutilak, Pedro Txindarza morroia eta Anton Basozabal bikeztatzailea, guztiak Bermeokoak. Gainera, Domingo Yaza Debako arotza eta Lorenzo Iruña, Sorabillako marinela.
  5. Errelato klasikoan, 42 urterekin.
  6. Más sabera tu Alta Magestad lo que en más avemos de estimar y tener es que hemos descubierto e redondeado toda la redondeza del m[u]ndo, yendo por el oçidente e veniendo por el oriente.
  7. Elkanorekin ontziratu ziren Juan Akurio, Juan Zubileta, Juan Arratia, Pedro Tolosa, Pedro Txindarza, Lorenzo Iruña, Juan Sanfelices eta Martin Insaurraga (azken hiruak bidean hil ziren). Trinidaden Juan Agirre, Domingo Yarza eta Anton Basozabal geratu ziren, eta hiruak hil ziren.
  8. Ez da ziurra esklaboak erostera jaitsi zirenik Cabo Verdeko portura. Asko dira Cabo Verdeko lehorreratzearen testigantza ematen duten marinelak (Albo, Pigafetta, Elkano, Bustamante eta Cabo Verden atxilo hartu zituztenak). Soilik Bustamantek aipatzen du esklabo bila jaitsi izana, gainerako guztiek jaki bila jaitsi zirela esaten dute soilik.
  9. Ondoren, Sanlucar de Barramedatik erregeri idatziko dio irailaren hasieran Cabo Verden preso hartutako 13 lagunak aske uzteko ahalegina eskatuz.
  10. Sei euskaldun horietatik lau Victorian bertan itzuli ziren. Beste biak beranduago iritsi ziren. Ageri ez den bakarrak Pedro de Chindarza morroi bermeotarra da.
  11. Iturri batzuek esan dute ziguatera izeneko gaixotasunez hil zela, ziguatoxina kantitate handiak irentsi duten arrainak jateagatik sortzen den gaixotasuna. Urdanetak eta Oviedok aipatzen dute nola barkuko karguek arrain bat jan eta gero gaixotasun larria izan zuten, baina hori Afrikako kosten aurrean gertatu zen, hil baino hilabete batzuk lehenago.
  12. determine con toda la compañía de morir que no yr en manos de portugueses... mas sabera tu alta magestad lo que en mas avemos de estimar y tener es que hemos descubierto e redondeado toda la redondeza del mundo yendo por el oçidente e veniendo por el oriente».
  13. Andres Urdanetak 17 urte zituen Elkanoren laguntzaile sartu zenean. Beranduago Filipinen konkistan paper garrantzitsua izateaz gain Itzulbidaia aurkitu zuen, bertatik Ameriketara itzultzeko bide garrantzitsua.
  14. Espainia eta Frantzia gerran zeuden eta 1525an Paviako gudua gertatu zen. Horregatik, ulergarria da frantziar itzulpenean espainiar guztiak kentzea eta, ondoren, Espainiak Erromaren arpilaketa egin eta gero italierazko berritzulpenean ere horrela agertzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.. (Noiz kontsultatua: 2018-08-5).
  2. a b (Gaztelaniaz) Izagirre, Ander. (2022). Vuelta al país de Elkano. Libros del K.O., 41 or. ISBN 978-84-19110-00-1. (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  3. (Gaztelaniaz) Aguinagalde, Borja. (2016). ¿Qué sabemos realmente sobre Juan Sebastián de Elcano?. In Medio Orbe, 25-36 or. ISBN 9768499592312..
  4. «Noli me tangere, Elkano Pizkundeko humanista utopikoa?» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  5. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t Mazón Serrano, Tomás.. (2020). Elcano, viaje a la historia. Ediciones Encuentro ISBN 978-84-1339-023-9. PMC 1191839736. (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).
  6. (Gaztelaniaz) Michelena, Luís.. ([1973]). Apellidos vascos.. (3. ed. aum. y corr. argitaraldia) Txertoa ISBN 84-7148-008-5. PMC 2774372. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  7. «OEH - Bilaketa - elge» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  8. «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Bilaketa - elge» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  9. a b (Ingelesez) Olaizola, Borja Aguinagalde. El Archivo personal de Juan Sebastián de Elcano (1487-1526), marino de Getaria. Actas del II Congreso internacional sobre la I Vuelta al Mundo, Sanlúcar de Barrameda, 2017.; Sevilla, 2017, pgs. 65-93. (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  10. a b Txueka Isasti, Fernando. «Juan Sebastián de Elcano desde la atalaya de Getaria» www.rsbap.org (Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País) (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  11. Elkano, Juan Sebastian. Testamentua. .
  12. «Persona - Elcano, Domingo Sebastián de» PARES (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  13. a b «Juan Sebastián Elcano | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  14. (Gaztelaniaz) Arveras, Daniel. (2019-03-23). «El Testamento de Elcano» academiaplay (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  15. a b c d e f g h Elorza, Javier. (2021). Juan Sebastian Elkano: ingurunea, ibilbidea, epika. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 21 or. ISBN 9788409312924..
  16. a b c d e f g h i j k Aguinagalde, Borja. (2016). «¿Qué sabemos realmente sobre Juan Sebastián Elcano?: resultados provisionales de una indagación llena de dificultades» In medio Orbe: Sanlúcar de Barrameda y la I Vuelta al Mundo : Actas del I Congreso Internacional sobre la I Vuelta al Mundo, celebrado en Sanlúcar de Barrameda (Cádiz) los días 26 y 27 de septiembre de 2016, 2017, ISBN 9788499592312, págs. 25-37 (Junta de Andalucía): 25–37. ISBN 978-84-9959-231-2. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  17. (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. (1837). Coleccion de los viajes y descubrimientos que hicieron por mar los españoles desde fines del siglo XV : con varios documentos inéditos concernientes á la historia de la Marina Castellana y de los Establecimientos Españoles de Indias. Tomo 4. Expediciones al Maluco ; Viaje de Magallanes y de Elcano. (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  18. a b c d e f g h i j k l m n o p «Juan Sebastián Elcano | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  19. «Lardizabal, izen handia» El Diario Vasco 2017-07-16 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  20. Aguinagalde, F. Borja. (2018). «El archivo personal de Juan Sebastián de Elcano (1487-1526), Marino de Getaria» IMO. In Medio Orbe 1519-1522 1 ISSN 2659-3556..[Betiko hautsitako esteka]
  21. (Gaztelaniaz) Melón Ruiz de Gordejuela, Amando. (1940). Magallanes - Elcano, o la primera vuelta al mundo. Luz.
  22. a b c Bernal, Cristobal. (2019). Información hecha a instancias de Fernando de Magallanes y Relación de la Gente que llevó al descubrimiento de la Especiería o Moluco. Sevilla: Patronato V centenario.
  23. (Gaztelaniaz) De Mariana, Juan. (1601). Historia General de España. Toledo.
  24. Bira, Elkanori. Historia ez da borobila. (Noiz kontsultatua: 2020-10-07).
  25. «Elcano, Juan Sebastian de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  26. a b c d e f Santamaria, Enrique. «Elkano, katastrofe historiografiko baten bilakaeraren eta motibazioen kontakizun laburra (4/5): hegemonia nazionalista» Elkano Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  27. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y Txapartegi, Ekai. (2020). «Elkanotar Juan Sebastian, Pizkundeko humanista utopikoa?» Gogoa  doi:10.1387/gogoa.22118. ISSN 1577-9424..
  28. (Gaztelaniaz) Santamaría Urtiaga, Enrique. (2022). La vuelta de Elkano. El molesto triunfo de la gente corriente.. Eusko Ikaskuntza ISBN 9788484193012..
  29. Berasaluze Ostolaza, Gari. (2008). Elkano, itsasoak emandako bizitza. Txalaparta, 172 or. ISBN 978-84-8136-535-1..
  30. (Gaztelaniaz) La Primera Vuelta al Mundo. 1519- 1522 – Espacio I Vuelta al Mundo. (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  31. a b (Gaztelaniaz) «Ruta de la Primera Vuelta al Mundo - La Tripulación» primeravueltalmundo (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  32. a b Zulaika, Daniel. «Vista de Pedro de Tolosa, el grumete de la nao Victoria que dio la primera vuelta al mundo | Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País» www.rsbap.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  33. a b c d e Olaizola, Francisco de Borja de Aguinagalde. (2019). «El capitán Juan Sebastián, o Elcano en su entorno. Guetaria, la circunnavegación y la corte del Emperador» Revista general de marina 277 (2): 287–302. ISSN 0034-9569. (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
  34. «Vista de Juan Sebastián de Elcano desde la atalaya de Getaria | Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País» www.rsbap.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  35. López, Axier. (2020). [978-84-09430-62-8 Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat. ] Argia, 160-170 or..
  36. a b c d e f g h i Zulaika Aristi, Daniel 1951-. Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia. (Lehen edizioa: 2019ko ekaina. argitaraldia) ISBN 978-84-09-12668-2. PMC 1192390122. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  37. Bernal, Cristobal. (2019). Interrogatorio tras la aventura (18-X-1522). Sevilla: Patronato V centenario..
  38. Elkano, Juan Sebastián. 1522ko irailaren 6ko gutuna. .
  39. Pigafetta, Antonio ca. 1480-ca. 1534. La primera vuelta al mundo : relación de la expedición de Magallanes y Elcano. (Primera edición: 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-9181-757-4. PMC 1192393326. (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  40. Fernández de Oviedo, Gonzalo. (1535). Historia general y natural de las Indias. Libro XX.. (Lehen edizio osoa: 1853. argitaraldia) Madril: Real Academia de la Historia..
  41. a b c (Gaztelaniaz) «"De Moluccis Insulis", de Maximiliano Transilvano (adaptación)» V Centenario (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
  42. (Gaztelaniaz) curis2ria. (2017-02-26). «Elcano tiene en su escudo la esencia de la vuelta al mundo» Curistoria (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  43. Carta del rey D. Juan III a Luis da Silveira respecto a lo que decir al Emperador Carlos V tras la llegada de la nao Victoria. .
  44. Ruiz, Fernando De La Iglesia. (2008-11-28). «La Junta de Badajoz-Elvas de 1524 sobre la raya que dividía al mundo» Historias de Badajoz (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  45. (Gaztelaniaz) «1524, el año en el que el reparto del mundo se acordó en Vitoria» El Correo 2019-07-21 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  46. Sánchez-Pedreño, Jose María Ortuño. (2003). «Estudio histórico-jurídico de expedición de García Jofre de Loaisa a las islas Molucas: la venta de los derechos sobre dichas islas a Portugal por Carlos I de España» Anales de derecho (21): 217–237. ISSN 1989-5992. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  47. (Gaztelaniaz) «LA EXPEDICIÓN DE JOFRE DE LOAÍSA» Tras la última frontera 2020-07-20 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  48. (Gaztelaniaz) Olaya, Vicente G.. (2019-07-13). «Cuando Hernán Cortés intentó rescatar a Elcano» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  49. Zulaika, Daniel. «¿De qué murió Elcano, de ciguatera o de escorbuto?» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
  50. Documento n. 9, Laurgaingo Artxiboa. (1529.01.29). Archivo de la Torre de Laurgain.. .
  51. a b c d e f Santamaria, Enrique. «Elkano, katastrofe historiografiko baten bilakaeraren eta motibazioen kontakizun laburra (2/5)» Elkano Fundazioa (Elkano Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  52. Tallafigo, Manuel Romero. (2017). «La persona de Juan Sebastián de Elcano: su testamento» In medio Orbe: Sanlúcar de Barrameda y la I Vuelta al Mundo : Actas del I Congreso Internacional sobre la I Vuelta al Mundo, celebrado en Sanlúcar de Barrameda (Cádiz) los días 26 y 27 de septiembre de 2016, 2017, ISBN 9788499592312, págs. 39-53 (Junta de Andalucía): 39–53. ISBN 978-84-9959-231-2. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  53. «Johann Müller Regiomontanus y la reforma del calendario» www.astromia.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
  54. «Vista de Superación del “Síndrome de Elcano” | Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País» www.rsbap.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  55. a b c d Santamaría, Enrique. «Elkano, katastrofe historiografiko baten bilakaeraren eta motibazioen kontakizun laburra (1/5)» Elkano Fundazioa (Elkano Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  56. Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 978-84-08-08683-3. PMC 556943554. (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  57. (Gaztelaniaz) «Juan Sebastián Elcano: el mejor marino de la historia aún no tiene biografía» abc 2018-03-21 (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  58. a b c (Gaztelaniaz) Fundazioa, Elkano. «El relato perdido de Pigafetta (1/2)» Elkano Fundazioa (Elkano Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  59. a b Santamaría, Enrique. Elkano, katastrofe historiografiko baten bilakaeraren eta motibazioen kontakizun laburra (1/5). Elkano Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  60. (Ingelesez) Fundazioa, Elkano. «Elkano Fundazioa – El relato perdido de Pigafetta (2/2)» Elkano Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  61. Toledo, Rodrigo González. (2019). «Fernão de Magalhães/Fernando de Magallanes: un estado de la cuestión» Revista Historia Autónoma (15): 11–27. ISSN 2254-8726. (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  62. (Gaztelaniaz) Garastazu, Juan Cotarelo. (1861). Biografía de Juán Sebastián de Elcano. Imprenta de la Provincia (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  63. «Elkano eta trauma koloniala» josebagabilondo.weebly.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
  64. Txapartegi Zumeta, Ekai. (2020). «Elkanotar Juan Sebastian, Pizkundeko humanista utopikoa?» Gogoa: Euskal Herriko Unibersitateko hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintzari buruzko aldizkaria (21): 61–99. ISSN 1577-9424. (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
  65. «Noli me tangere, Elkano Pizkundeko humanista utopikoa?» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
  66. «Zein izan zen Joan Sebastian Elkano? Zer egin zuen?» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
  67. www.funtsak.com, Txalaparta Argitalexea: Gure heroiak-. «Axier Lopez» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
  68. Fundazioa, Elkano. «Elkano Fundazioa» Elkano Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  69. Nor gara?. (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  70. «Elkanori Bira herri ekimena sortu dute hainbat elkarte eta eragilek» El Diario Vasco 2019-07-11 (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  71. Sarrionandia, Joseba. (2022). Munduari bira eman zion ontzia. Pamiela ISBN 978-84-9172-283-0. PMC 1319830846. (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  72. «Joseba Sarrionandiak eta Ares marrazkilariak 'Munduari bira eman zion ontzia' ipuina kaleratu dute» EITB 2022-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  73. Zubiaurre, Juan Mari. (2022-05-26). «Joseba Sarrionandiak 'Munduari bira eman zion ontzia' liburua aurkeztu du» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  74. (Gaztelaniaz) GarroIrastorza, Uxue. (2022-05-22). «Sarrionandia y 'Ares' exploran el viaje de Elkano alrededor del mundo» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  75. Larretxea, Oihane. (2022-05-24). «‘Munduari bira eman zion ontzia’, Elkanoren bidaiaz saiakera ilustratua idatzi du Sarrionandiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  76. Makazaga, José Manuel Etxaniz. (2018). «D. Pío Gogorza Egaña, modelo de Elcano» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 74 (1): 17–19. ISSN 0211-111X. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  77. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  78. «'Elkano, lehen mundu bira', zinema aretoetan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  79. (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2020-02-20). «RTVE y Amazon Prime Video anuncian 'Sin límites' l RTVE.es» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  80. Press, Europa. (2020-02-20). «El británico Simon West dirigirá 'Sin límites', coproducción de RTVE y Amazon sobre la gesta de Magallanes y Elcano» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  81. Mugica, Ainhoa. (2016). Getaria celebra de nuevo la hazaña de Elcano. .
  82. (Gaztelaniaz) «Elcano llega a Getaria en su nao victoria» El Diario Vasco 2018-08-07 (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  83. «Elkanoren ereserkia - Aukeran, nahiago ez» manterola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  84. www.histarmar.com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  85. (Gaztelaniaz) «Buque Juan Sebastián Elcano» armada.defensa.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  86. «Juan Sebastian Elcano» astilleroscadiz.buques.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-08).
  87. Coello, Juan Luis.. (2001). Buques de la armada española a través de la fotografía, 1849-1900. Agualarga ISBN 84-95088-37-1. PMC 48876723. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  88. «Planetary Names: Mons, montes: Elcano Montes on Pluto» planetarynames.wr.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  89. «IAU Minor Planet Center» minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  90. «JPL Small-Body Database Browser» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Agamben, Giorgio. 1998. Homo Sacer. Sovereign Power and Bare Life. Stanford, CA: Stanford University Press.
  • (Gaztelaniaz) Angleria, Pedro Martir (2012). Décadas del Nuevo Mundo. Buenos Aires: Editorial Bajel,
  • (Ingelesez) Arrighi, Giovanni (2010). The Long Twentieth Century: Money, Power and the Origins of Our Times. New York: Verso.
  • Azurmendi, Joxe (2020). Pentsamenduaren historia Euskal Herrian. Donostia: EHU-Jakin. ISBN 978-84-949759-0-5
  • (Gaztelaniaz) Baudot, George (1983). Utopía e historia en México: Los primeros cronistas de la civilización mexicana 1520-1569. Madril : Espasa-Calpe.
  • (Frantsesez) Foucault, Michel (1976). Histoire de la sexualité. La volonté de savoir. Paris: Gallimard.
  • Gabilondo, Joseba (2020). Babel aurretik: euskal literaturen historia bat. Tafalla: Txalaparta. ISBN 978-84-18252-28-0
  • López, Axier (2022). Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat. Txalaparta. ISBN 978-84-09430-62-8
  • (Ingelesez) Mbembe, Achille (2019). Necropolitics. Durham, NC; Duke University Press.
  • (Ingelesez) Morrison, Samuel Eliot (1974). The European Discovery of America: The Southern Voyages 1492-1616. New York: Oxford University Press.
  • (Gaztelaniaz) Pigafetta, Antonio (1899). Relación del primer viaje alrededor del mundo. Madril: Imprenta de Fortanet.
  • (Ingelesez) Said, Edward (1993). Culture and Imperialism. New York: Vintage.
  • (Gaztelaniaz) Santamaria Urtiaga, Enrique (2022). La vuelta de Elkano. El molesto triunfo de la gente-corriente. Donostia: Eusko Ikaskuntza.
  • (Gaztelaniaz) Transilvano, Maximiliano (2020). Relacion escrita por Maximiliano Transilvano. Madril: Ofqui.
  • Txapartegi, Ekai (2020a). “Elkanotar Juan Sebastian, Pizkundeko humanista utopikoa?” Gogoa 21 (2020): 61-99.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]