Mondarraingo lamia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mondarraingo lamia euskal mitologiaren arabera Lapurdiko Mondarrain mendian biziz zen lamia da.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan ohi denez, Ezpeleta udalerriko lursailetan dagoen Mondarraingo leizean lamiak bizi omen ziren.[1]

Goiz batez, artzain zahar batek bere ileak urrezko orraziz orrazten ari zen lamia batekin topo egin zuen. Artzainak ustekabe batean bere orrazia lapurtu zion. Lamia aldiz bere atzetik joan zen.

Artzaina Xastiko-harria deritzon harkaitzera hurbildu zenean eguzkiaren izpiek indar handiz gune hori argitzen hasi ziren. Orduan lamiak artzainari zuzen-zuzenean begiratuz eta eguzkia seinalatuz hau oihu egin zion:

- Eman diezazkiokek eskerrak bere argipean jarri hauen horri!

Eta lamiak atzerantz egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1943an Ezpeleta udalerriko Isidro Iturria jaunak kontatutako kondaira. Antologia de Fabulas, Cuentos y Leyendas del Pais Vasco. Txertoa argitaletxea, 1984.