Mondarraingo lamina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mondarraingo lamina euskal mitologiaren arabera Lapurdiko Mondarrain mendian biziz zen lamina da.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan ohi denez, Ezpeleta udalerriko lursailetan dagoen Mondarraingo leizean laminak bizi omen ziren.[1]

Goiz batez, artzain zahar batek bere ileak urrezko orraziz orrazten ari zen lamina batekin topo egin zuen. Artzainak ustekabe batean orrazia lapurtu zion. Lamina, orduan, haren atzetik joan zen.

Artzaina Xastiko-harria deritzon harkaitzera hurbildu zenean, eguzkiaren izpiek indar handiz gune hori argitzen hasi ziren. Orduan laminak artzainari zuzen-zuzenean begiratuz eta eguzkia seinalatuz hau oihukatu zion:

—Eman diezazkiokek eskerrak bere argipean jarri hauen horri!

Eta laminak atzerantz egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1943an Ezpeleta udalerriko Isidro Iturria jaunak kontatutako kondaira. Antologia de Fabulas, Cuentos y Leyendas del Pais Vasco. Txertoa argitaletxea, 1984.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]