Munitibar

Wikipedia(e)tik
Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Munitibar
 Bizkaia, Euskal Herria
Munitibarko bandera

Munitibarko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Lea-Artibai
Izen ofiziala Escudo de Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz.svg Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
Alkatea Arkaitz Goikoetxea Etxebarria Euskal Herria Bildu.PNG
Posta kodea 48381
INE kodea 48007
Herritarra munitibartar
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 23″ N, 2° 35′ 41″ W / 43.2564101°N,2.59475080324°W / 43.2564101; -2.59475080324Koordenatuak: 43° 15′ 23″ N, 2° 35′ 41″ W / 43.2564101°N,2.59475080324°W / 43.2564101; -2.59475080324
Munitibar hemen kokatua: Bizkaia
Munitibar
Munitibar
Munitibar (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 24,07 km2
Garaiera 200m - 1.026 metro
Distantzia 39 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 461 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -5)
% 53,58 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 46,42
Dentsitatea 19,15 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 19,9
Zahartze tasa[1] % 18,41
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 50
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,18 (2011)
Genero desoreka[1] % -3,26 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,81 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 91,25 (2010)
Euskararen erabilera

%

78,7 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.munitibar.org

Munitibar[2] (izen ofiziala Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz) Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. 24,5 km² ditu eta 461 biztanle zituen 2015. urtean. Lau auzune nagusi ditu, Arbatzegi eta Gerrikaitz hiriguneez gain: Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munitibar Lea ibaiak zeharkatzen du, eta Oiz mendiaren iparraldeko magalean dago. Udalerriaren punturik garaiena Oiz mendiaren tontorra bera da (1.036 m) eta baxuena, berriz, Lea ibaiaren ibarra udalerria uzten duenean iparraldetik (140 m).

Gernika eta Markina lotzen dituen errepidean dago herrigune nagusia. Bilbotik 38 kilometrora dago.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria honako auzoek osatzen dute: Arbatzegi, Berreño, Gerrika, Gerrikaitz eta Totorika.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Arbatzegi elizatea zen eta Gerrikaitz uria edo hiribildua; horren hurbil egonda, Lea ibaiak baino ez ditu banatzen. 1883an, bi herriak batu ziren, eta Munitibar izena hartu zuten udalerri osorako.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza giroko herria izanik, 1960ko hamarkadatik aurrera munitibartar askok inguruko hiri industrializatuagoetara jo zuten, eta biztanleen herena izatera iritsi zen. Eskualde osoan gehien hustu zen herria da Munitibar. XXI. mendearen hasieran populazioa galtzeari utzi zion eta ordutik 400 biztanle inguruan mantentzen da.

Munitibarko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Euzko Alderdi Jeltzaleko Javier Artaetxebarria hautatu zuten Munitibarreko alkate.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Arkaitz Goikoetxea alkate hautatua izan zela.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munitibarko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
4 / 7
154 (% 56,62)
3 / 7
130 (% 46,26)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
118 (% 43,38)
4 / 7
147 (% 52,31)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Munitibar Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.