Argass

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argass jainko edo jainkosari eskainitako aldarearen marrazkia, Julien Sacazek eginda.

Argass, da erromatar garaiko Akitanian jainko edo jainkosa baten izena. Galiénen Garona Garaian azaltzen da berari eskainitako inskripzioa. Ez dugu jainko horren ezaugarririk ezagutzen.

Julian Sacaze berak dio, izena Gargas harpe famatua gogora ekartzen duela. Gargaseko haitzuloak Aventignan herrian daude[1].

Idazkuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gargaseko harpearen argazki zahar bat, agian, Argass jainkoarekin lotuta egon daitekeena..

Teonimo hori eman duen idazkuna Commigesen (antzinako Lugdunum Convenarum ) aldeko Galié udalerrian agertu zen. Bere identifikazio kodeak hauek dira: CIL XIII, 72 (4, 2. or.) = CAG-31-02, 159 or., Sacaze 264, Q124328821.

Corpus Inscriptionum Latinarumen kataologan agertzen den bezala, hau irakur daiteke inskripzioan:

--m ARGASSI

GEMINUS

Q IVL

BALBI

SER

V-L-S-M

Testua, laburdurak osatuz, hau izango litzateke:

Argassi(?) / Geminus / Q(uinti) Iul(i) Balbi / ser(vus) / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)

Itzulpena: Argasi (Argas jainkoari), Quinto Julio Balboren esklabua den Geminok (eskaini dio), bere botoa bete du bidezkoa den esker onarekin.[2]

Algassi, Alcassi eta Aegassi ere irakur daitekeela idatzi zuen Julien Sacazek[1]. Beraz izen hori ez da ziurra, idazkuna irakurtzeko zaila omen baita.

Edonola ere, eta jainko-jainkosei eskainitako testuetan ohikoa den bezala, jainko edo jainkosaren izena datiboan idatzita dago (Nori edo Norentzat) eta latinez, datiboaren marka izen horretan, -I da. Horren nominatiboa, Argass izango litzateke, beraz.[3]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Frantsesez) Sacaze, Julien (1847-1889) Auteur du texte. (1892). Inscriptions antiques des Pyrénées / par Julien Sacaze,... ; Avant-propos, par M. Albert Lebègue,.... (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  2. Itzulpen proposamena
  3. Bulletin épigraphique, Volume 5. 104. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]