Alexios I.a Komneno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexios I.a Komneno

Alexios I.a Komneno (1048 - 1118) enperadore bizantziarra izan zen 1081 eta 1118 bitartean.

Joan Komnenoren hirugarren semea zen, eta Isaak I.a Komnenoren —1057 eta 1059 bitartean enperadore izan zenaren— iloba. Alexiosen aitak uko egin zion tronuari, Isaakek abdikatu zuenean, eta 1059 eta 1081 bitartean dinastia desberdinetako lau enperadorek agindu zuten. Horietako baten agintaldian, Romano IV.a Diogenesen agintaldian (1067-1071), Alexiosek armadan zerbitzatu zuen seljuktarren aurkako borrokan.

Alexios Konstantinoplako patriarkak koroatu zuen 1081ean, 33 urte zituela.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexios garai horretan Maria Bagrationi enperatrizaren, Bagrat IV.a Georgiako erregearen alabaren, maitalea zen. Alexiosek eta Mariak ez zuten beren harremana ezkutatzen, eta elkarrekin bizi ziren Manganako jauregian.

Enperadorearen ama zen Anna Dalassenak Ducas familiarekiko lotura sendotuko zuen, eta horretarako Joanen eta Irene Ducasen arteko ezkontza preparatu zuen. Lehenik alaba bat izan zuten, Ana Komnena, eta aurrerago, seme bat, Joan. Azken hau izango zen Alexios I.aren ondorengoa, Joan II.a Komneno izenarekin.

Gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexios I.a Komnenoren agintaldi luzeak (37 urte inguru) arazo asko izan zituen. Hastapenean, normandiarren erasoak jasan behar izan zituen.

Aurrerago, petxenegoen eta kumanoen inbasioei aurre egin behar izan zien Trazian.

Asia Txikian seljuktarren boterea areagotzen ari zen, eta horri ere aurre egin behar izan zion, hirugarrenik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexios I.a Komneno Aldatu lotura Wikidatan