Peszenio Niger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peszenio Niger enperadore gisan.

Peszenio Niger, latinez Pescennius Niger (140-194) erromatar enperadorea izan zen Ekialdean 193tik 194 arte.

Niger Siria probintziako gobernaria izan zen. Pertinaxen hil ondoren, Pretoriar Goardiak postua enkantean saltzerakoan, legioek enperadore izendatu zuten Peszenio Niger.

Inperioko zati bat menpean izan zuen, Egipto besteak beste. Probintzia aberatsak baziren ere, Septimio Severok Erroma lehen hartu zuen. Geroztik, ekialdera jo zuen Nigerri aurre egiteko. Issosko gudua galdu ostean (194an), Peszenio Niger hil zuten Partiara ihes egiten ari zela.