Leaburu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leaburu

 Gipuzkoa
Izen ofiziala Leaburu
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Tolosaldea
Alkatea Maria Luisa Uzkudun Etxenagusia (Bildu)
Herritarra leaburuar
Koordenatuak 43°7′30″N 2°3′5″W / 43.125°N 2.05139°W / 43.125; -2.05139Koordenatuak: 43°7′30″N 2°3′5″W / 43.125°N 2.05139°W / 43.125; -2.05139

Gipuzkoa municipalities leaburu.JPG

Eremua 5,90 km2
Garaiera 325 m
Distantzia 28 km Donostiara
Posta kodea 20491
Biztanleria 388 bizt (2008)
Dentsitatea 65,76 bizt/km²
Sorrera 1845

Leaburu Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldeako eskualdean dagoen landa-udalerri euskalduna da, UEMA mankomunitatearen kidea dena.

2008an 388 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Mugakideak

Iparraldean Ibarra eta Belauntza, hegoaldean Altzo eta Lizartza, ekialdean Gaztelu eta mendebaldean Tolosa udalerriak mugakide ditu.

[aldatu] Auzoak

Bi auzo nagusitan banatuta dago herria: Alde batetik Leaburu jatorrizko herrigunea da, landa-girokoa eta parrokia-eliza eta udaletxearen aldean bildutakoa. Bestetik, Txarama Araxeseko ibarrean dago. Jatorriz, Oletako zubiaren inguruan zeuden baserriek osatzen zuten, Altzorako bidean. XIX. mendean paper-fabrika sortu zuten ibaiaren ondoan eta horrek lan egitera jendea erakarri zuen.

Gaur egun, herriak Leaburu-Txarama izena batzuetan hartzen du.

[aldatu] Inguru naturala

Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du Lizartzatik etorrita eta Tolosarako bidean, Erroispe mendiaren magalean.

[aldatu] Historia

1374an Tolosarekin bat egin zuen, eta 1845 arte lotura mantendu zuten.

Azkenik, 1966 urtean Gaztelu herriarekin batu zen Leaburu-Gaztelu udalerria osatzeko, baina 1995 urtean banandu eta udalerri bereizia osatu zuen berriro.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Ondarea

[aldatu] Jaiak

Ekainaren 29an herriko jaiak ospatzen ditzute, San Pedroak.

[aldatu] Udaletxea

Alkateen zerrenda
2007 Mari Kruz Agirre (Bide Berriak)
2003 Jose Kruz Goñi (Kimu Berriak)
1999 Jose Kruz Goñi (EH)
1995 Jose Kruz Goñi (HB)

[aldatu] Demografia

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2005
351 429 439 482 519 567 640 846* 725* 567* 350 364

(* Leaburu-Gaztelu).

[aldatu] Leaburuar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak