Konstantino XI.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Konstantino XI.a

Konstantino XI.a Paleologoa (grezieraz: Κωνσταντίνος ΙΑ' Δραγάσης Παλαιολόγος; serbieraz: Константин Палеолог Драгаш, Kōnstantinos XI Dragasēs Palaiologos; Konstantinopla, Bizantziar Inperioa , gaur egun Istanbul, Turkia, 1404ko otsailaren 8a - Konstantinopla, 1453ko maiatzaren 29a), azken bizantziar enperadorea (1449-1453), eta turkiar-otomandarren aurkako Konstantinoplaren azken defentsan hildakoa. Batzuetan Konstantino XII.a bezala ezagutua.

Konstantino Emanuel II.aren eta Mazedoniako Helena Dragas-en semea izan zen. Konstantino XI.ak agintaldia bere anaiekin (Teodororekin eta Tomasekin) pasa zuen Moreako despotatua (Peloponeso) gobernatzen eta frankoen lurrak berreskuratzen.

1448an, Konstantinoren anaia Joan VIII.a Paleologoa ondorengorik gabe hil zenean, Mistran enperadore izendatua izan zen (1449ko urtarrilean). Gizon kementsua izan zen arren, inperio dekadente bat hartu zuen oinordetzan. Mehmed II.ak (sultan otomandarrak) bere baliabide guztiak Konstantinoplaren konkistara bideratu zituen. Konstantinok ahal zuen guztia egin zuen hiriaren defentsa antolatzeko, eta Mendebaldearen laguntza lortzeko (Eliza ortodoxoak Erromari obedientzia onartu bazion ere alferrik izan zen). Konstantinoplako harresiak defendatzen hil zen.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Constantino XI

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]