San Martin Unx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martin».

San Martin Unx

 Nafarroa Garaia
San Martin Unxko bandera

San Martin Unxko armarria

Izen ofiziala San Martín de Unx
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Erriberriko merindadea
Alkatea Jesús Ángel Lekunberri Valencia
(AISM, indep.)
Herritarra sanmartindar
Koordenatuak 42°31′28″N 1°33′37″W / 42.52444°N 1.56028°W / 42.52444; -1.56028Koordenatuak: 42°31′28″N 1°33′37″W / 42.52444°N 1.56028°W / 42.52444; -1.56028

Navarra - Mapa municipal San Martín de Unx.svg

Eremua 50,13 km2
Garaiera 596 m
Distantzia 28 km Iruñera
Posta kodea 31495
Biztanleria 432 bizt. (2012)
Dentsitatea 8,62 bizt./km²
www.sanmartindeunx.es http://www.sanmartindeunx.es www.sanmartindeunx.es

San Martin Unx[1] Nafarroako udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 432 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 45 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa erdialde-hegoaldean kokatzen da, N-132 errepidea Zangoza-Tafalla norabidean hartuta.

San Martin Unxek Leotzekin egiten du muga iparraldean, Uxuerekin ekialdean, Tafalla eta Erriberrirekin mendebaldean, eta Beirerekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, klima mediterranearraren eraginpean dago, eta herrigunearen inguruko landaredia horren adibide da. Urteko batez besteko tenperatura 12,5 gradukoa da, eta prezipitazioak 500 eta 800mm artekoak. San Martin Unxeko gunerik menditsuenetan 800mm baino gehiago jausten dira urtero. Urteroko egun euritsuak 75 inguru izaten dira.

Landarediaren eraldaketa erabatekoa izan da udalerri gehienean, eta horrela, gaur egun herriko landaredi gehiena XIX. mendean hasitako pinuen birlandatzeen ondorio da. Zuhaitz espezie ugarienen artean, Alepo pinua eta Austriatik ekarritako larizio pinua daude, bien artean 383 hektarea inguru hartzen dituzte. Birlandaketa hauek udalerriaren iparralde eta ipar-mendebaldean egin ziren. Pinuen inguruan, ameztiren bat kontserbatzen da, duela mende asko udalerria estaltzen zituzten zuhaitzen arrastoak.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 447 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin Unxko udalerriaren mugetan, brontzearen garaiko aztarnak aurkitu dira, Gurutze Santuan eta Fonblankoko ubidean esaterako. XII. mendetik aurrera jaurerri izandakoa, herria Nafarroako erregeen jabetza zuzena izan zen. Antso VII. Indartsuak 1197an esandakoaren arabera, herriko alkatea Nafarroako erregeordeak izendatu arren, untxtarra izan behar zuen. 1378an Carlos II.a erregeak Foixko Bernarti eman zion dohaintza moduan jaurerriko jabetza. Ondorengo urteetan, jaurerriaren jabetza etengabe aldatu zen, Beaumonteko Carlos 1391, Bakedaoko Diego 1394, azkenik koroaren eskutera bueltatu zelarik.

Jasandako kalteak direla eta, erregeak zergak heren batean gutxitu zizkien herritarrei. Unxtarrek elizaren patronatuari muzin egin zioten Carlos II.aren mesedetan, eta azkenik 1457an herria Belateko prioratuari atxiki zitzaion. 1513an San Martin Unx, Nafarroako Pedro jauna mariskalarekin zorretan zegoen, baina zerga ordaindu eta berriro ere erresumako udalerri izan zen. San Martingo elizan abade bat, bikarioa eta sei onuradun zeuden (zortzi 1847an), onuradunetako bi erregeak izendatzen zituen.

XIX. mendearen erdialdera, herriak bi eskola zituen, bata mutilena, eta bestea neskena. Mutilen eskolak 90 haur inguru zituen, eta bertako maisuak 1.952 erreal jasotzen zituen garitan eta 1.400 erreal dirutan. Nesken eskolak 50 haur zituen eta bertako maistrak 960 erreal irabazten zituen. Tafalla eta Erriberrirekiko komunikazioak nahiko kaxkarrak ziren, bideen egoera txarra zela eta. Herrian uruna egiteko errota zegoen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin Unxeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.658 1.657 1.814 2.009 1.805 1.568 1.508 1.218 822 683 534 455 447

2008ko erroldaren arabera, 31 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,86a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Udalerriaren iparraldean, Gerinda mendizerran, Nafarroako gobernuak eraikitako "San Martín de Unx" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 24,60 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Udaletxea, 1785 egindako hiru solairuko eraikina da, eta eskualdeko arkitektura tipikoaren ezaugarriak ditu.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin Unxko alkatea Agrupación Independiente San Martín (AISM) taldeko Jesús Ángel Lekunberri Valencia da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen taldeak eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 36 izan ziren (emandako guztien %12,63) eta 29 boto zuri izan ziren (botoen %11,65). Abstentzioa %38,58koa izan zen.

San Martin Unxko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente San Martín (AISM) 220 7


2011ko udal hauteskundeetan ere Jesús Ángel Lekunberri Valencia eta AISM izan ziren nagusi baina urte horretan beste zerrenda bati, PPkoari, aurre egin behar izan zioten.

San Martin Unxko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente San Martín (AISM) 158 4
PP 111 3


Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea XVIII. mendearen amaieran eraiki zen, 1785. urtearen inguruan. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta inguruko eraikuntzen estilo bera jarraituz altxatu zuten. Udal bulegoez gain, udaletxean, herriko liburutegia, anbulategia, eta udaletxeko langileentzako etxebizitzak daude. 1980ko hamarkadan 8,5 milioi pezetako eraberritze proiektuak, eraikinaren kanpoaldea eta barrualdea berriztu zituen (proiektuak Nafarroako gobernuaren laguntza jaso zuen). Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Miguel Sanz de la Fuente Jaunaren Plaza, 1

San Martin Unxko alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Beatriz Ukar Muruzabal Ilagares
2007-2011 Jesús Ángel Lekunberri Valencia AISM
2011-2015 Jesús Ángel Lekunberri Valencia AISM
Alkateen zerrenda
Urteak Alkatea Alderdia
2003 - 2007 Beatriz Ukar Muruzabal (Coalición Independiente Ilagares)
2007 - 2011 Jesus Angel Lekunberri Valencia

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera San Martin Unx eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,68k zekiten euskaraz.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uxue eta Tafalla batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak abuztuko lehen astean ospatzen dira. Horrez gain, urtero bi erromeria antolatzen dira, bata Uxuera, San Markosen ondorengo egunean, apirilaren 25ean, eta bestea Santa Zitarako erromeria, abuztuaren 27tik hurbilen dagoen larunbatean.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin Unx, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Martin Unx Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa