San Kristobal gotorlekua

Koordenatuak: 42°51′21″N 1°39′59″W / 42.855972°N 1.6663303°W / 42.855972; -1.6663303
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Cristobal gotorlekua» orritik birbideratua)
San Kristobal gotorlekua
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBerriobeiti eta Iruñea
Koordenatuak42°51′21″N 1°39′59″W / 42.855972°N 1.6663303°W / 42.855972; -1.6663303
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1910
Ondarea
BICRI-51-0010464

San Kristobal gotorlekua (ofizialki Alfontso XII.aren gotorlekua) eraikin militarra da, Ezkaba mendiaren gailurrean dagoena, Nafarroa Garaiko Ezkabarte udalerrian.[1]

Alfontso XII.aren gotorlekua du izen ofiziala, errege haren erreinaldian eraiki baitzuten, sarrerako atean ikus daitekeen bezala. Hala ere, bertokoen artean, antzina bertan zeuden eraikinen San Kristobal izenari eutsi diote. Izen hori zuten, izan ere, XIII. mendeko baselizak eta gazteluak, baita XVI. mendeko basilikak ere, eta gaur egun ere izendapen hori ezagunagoa da eta hedatuago dago iruindar eta nafarren artean.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko aldea.

Hirugarren Karlistaldian, artilleria pieza modernoak mendi punta hartatik Iruñera heltzeko gai zirela konturatu zirenean, leku estrategikotzat hartuta, gotorlekua eraikitzea erabaki zuten.

Miguel Ortega ingeniari koronelak diseinatu zuen eraikina, eta José de Luna ingeniari komandanteak zuzendu zituen lanak 1878 eta 1919. urteen artean. Horretarako, mendi-tontorra leherrarazi eta barnealdea hondeatu zuten, hiru solairu eraikitzeko. Harresiak babesteko bi metro lur metatu zuten, eta inguruan lubanarro bat egin zuten, infanteriaren erasoetatik babesteko. Guztira 615.000 ditu, eta horietatik 180.000 m² dira gotorlekuarenak.

Espetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919an bukatu zutenean hegazkingintza jadanik sortua zenez, eraikinak inoiz ez zuen erabilera militarrik izan.[2] Ostera, 1934 eta 1945 artean espetxe militar bilakatu zen. Beste asmo batekin egina zenez, harresia eraiki behar izan zuten gartzelaren eta zaindarien eraikinaren artean.

1934ko urriko iraultza eta gero, ehunka asturiar eta eibartar espetxeratu zituzten bertan. Hasiera-hasieratik, higiene eta osasungarritasun eza zela-eta, salaketak egon ziren, presoen lekualdaketa eta espetxea ixtea eskatzen zutenak.

Nabarrak.

1935eko irailean, aipaturiko egoera txarrarengatik CNTko Santanderko kide bat hil ondoren, Iruñean greba egin zen. Beste preso baten heriotzak protestak zabaldu eta matxinada sortu zuen espetxean, eta horrek greba orokorra bultzatu zuen Iruñean. Hainbat udalek presondegia ixtea eta bertan zeuden 750 presoen lekualdaketa eskatu zutenez, epeka-epeka lekualdatzeak egiteari ekin zioten.

1936ko otsailean, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta preso politikoentzako amnistia eskaini zuen. Horietatik 400 San Kristobalen zeuden. Kalera irten eta berehala, presoek espetxearen egoera salatu, eta Rafael Aizpun Justizia Ministroari egotzi zioten errua.

Espainiako Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «San Kristobal gotorlekuko ihesa»

1936ko uztaileko altxamendu militarraren ondorioz, Nafarroa Garaia matxinoen eskuetan geratu eta berriro espetxea bete zuten. Hilabete gutxi barru 2.000 preso zituen gotorlekuak. Horietako asko, "askatzea"ren berri jaso ondoren, mendia jaistean erail zituzten.

Lehenengo solairua.

1937ko urtarrilaren 1etik 1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zuten arte, 305 presoren heriotza jasota dago. Zioak era askotakoak baziren ere, gehienetan "anorexia"gatik eta "bihotza gelditzea"gatik izan zen. Heriotza asko tuberkulosiarekin lotuta zeuden, batez ere gotorlekua "espetxe-erietxe" moduan erabili zutelako. Zerrendan "traumatismo"z hildako 25 preso ere badaude. Horiek fusilatu egin zituzten, hogeita bat 1936ko azaroaren 1ean eta besteak urte bereko azaroaren 17an. Fusilamendu edo "presoen ateratze" hauek ez daude ofizialki onartuta.[3] Preso gehien hil zituzten urteak 1941 (51 lagun) eta 1942 (61 lagun) izan ziren.

1938ko maiatzaren 22an presondegitik 795 presok ihes egin zuten. Horietatik 3k baino ez zuten lortu muga zeharkatzea, 585 harrapatu, eta 225 hil egin zituzten.[4][5]

Nafarroako fusilatu, erail eta desagertuen senitartekoen elkartearen presidente Asun Larretak dioenez, horiei guztiei 200 desagertu gehitu behar zaizkie, «artxiboetan ez daudenak, eta gehienak erailak».[6]

Frankismoa eta hurrengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zutenean, Espainiako Armadak eraikina berreskuratu zuen. Erakunde horrek 1987an utzi, eta 1991 arte laguntza-talde batek hartu zuen eraikina zaintzeko ardura. Egungo jabea Espainiako Defentsa Ministerioa da oraindik.

Memoria-gune[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederretako Zuzendaritza Orokorrak 2001ean kultura ondasun izendatu zuen.

2007ko irailean Aranzadi Zientzia Elkarteak, Txinparta Elkarteak eta Nafarroako fusilatu, erail eta desagertuen senitartekoen elkarteak gotorlekuaren ondoan zeuden hilotzak lurpetik ateratzeari ekin zioten, Jose Maria Jimeno Juriok zehazturiko leku batean. Han dauden 131 hilotzetatik 25 atera zituzten. Belaunetan, botilatxo bat zuten, barruan hilaren datuak zituena; horregatik eman zitzaion lekuari Botilen Hilerria izena[7]. Tamalez, paperak erabat hondatuta zeuden, eta ezin ziren irakurri. 1941 eta 1944 artean arnas-gaitzengatik[8] hildako presoak ziren, batez ere tuberkulosiak eta pneumoniak jota.[6][9] 2008ko urrian Baltasar Garzón epaileak, beste 19 hilobirekin batera, lanak aurrera jarraitzeko agindua eman bazuen ere,[10] Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak azaroaren 7an agindua geldiarazi zuen,[11] lan horiek beharrezkoak ez zirelakoan. Azaroaren 18an epaiak tokian tokiko epaitegien alde inhibitzea erabaki eta hamar egun beranduago Auzitegi Nazionalak horrelako krimenak ikertzeko eskuduntzarik ez zuela erabaki zuen.[12]

2007ko azaroan, Nafarroa Baik hala eskatuta, Espainiako Kongresuak lekua garbitzeko eta babesteko 500.000 €ko aurrekontua onartu zuen. Lanak 2008an egin behar baziren ere,[13] 2009ko maiatz arte ez zituzten egin.[14] Lan haietan, espetxe bilakatzean eraikitako harresiak eta espetxeko sukaldea bota zituzten. 2009ko ekaineko asteburuetan bisita gidatuak antolatu zituzten.[15]

Botilen hilerrian lurperatutakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira botilen hilerrian lurperatutakoak[7]:

Izena Abizenak Jaioterria Lanbidea Heriotza data
Manuel Aceituno Adell Mequinenza (Zaragoza) Segurtasun zaindaria 1942ko urriaren 19a
Mateo Acha Aldaiturriaga Laudio (Araba) Jornalaria 1944ko apirilaren 6a
José Alarcon Carrillo Casasimarro (Cuenca) Harri-zulatzailea 1944ko urtarrilaren 7a
Salvador Alfonso Santana Las Palmas (Kanariak) 1943ko azaroaren 15a
Teodoro Alonso Martínez Iruñea Gidaria 1944ko uztailaren 1a
Felipe Anguita Anguita Torres de Don Jimeno (Jaén) Nekazaria 1944ko urriaren 27a
José Antunez Vazquez Melojo (Pontevedra) Marinela 1942ko urriaren 21a
Domingo Arcas Cintas La Carolina (Jaén) Meatzaria 1942ko uztailaren 31
Félix Armenta Amor Belalcázar (Kordoba) Jornalaria 1942ko abuztuaren 3a
Antonio Ayuso López Mérida (Badajoz) Igeltseroa 1943ko martxoaren 21a
Juan Barquero Sanabria Quintana de la Serena (Badajoz) Jornalaria 1943ko abenduaren 3a
Irineo Barrios Antón Fresno de la Polvorosa (Zaragoza) Meatzaria 1943ko martxoaren 15a
Victoriano Beitia Landaluce Berrostegieta (Araba) Nekazaria 1945eko martxoaren 23a
Francisco Belmonte Casanova Esparragal (Murtzia) Nekazaria 1944ko abenduaren 19a
José Bernal Pantoja Cieza (Murtzia) Electrizista 1942ko azaroaren 11
José Bringas Secades Santander (Kantabria) Marinela 1944ko uztailaren 4a
Matías Broncano Cabanillas Navalvillar de Pela (Badajoz) Nekazaria 1943ko urtarrilaren 2a
Juan Brunet Llotche Selles (Lleida) Atezaian 1944ko azaroaren 29a
Diego Caballero Treviño Zalamea de la Serena (Badajoz) Meatzaria 1944ko irailaren 29a
Diego Caceres Tena Quintana de la Serena (Badajoz) Nekazaria 1943ko maiatzaren 6a
Narciso Cadenas Martín Guimara (León) Meatzaria 1942ko abenduaren 18a
Daniel Camuñas Sánchez Almagro (Ciudad Real) Zapataria 1942ko azaroaren 2a
Luis Cardaba Benito Bilbo (Bizkaia) Kaldereroa 1943ko otsailaren 19a
Dionisio Catalán Luzón San Clemente (Cuenca) Nekazaria 1942ko abenduaren 23a
Toribio Cendrero Camacho Ciruela (Badajoz) Jornalaria 1943ko abenduaren 17a
Antonio Chacofino Manzanero Alacant (Alacant) Arrantza-patroia 1944ko abuztuaren 5a
Anselmo Contreras Guerra Villarrubia de Santiago (Toledo) Nekazaria 1945eko urtarrilaren 4a
Juan Corredor López Retuerta de Bullaque (Ciudad Real) Jornalaria 1945eko martxoaren 5a
Pedro Costa Sanz Freixanet (Girona) Nekazaria 1945eko uztailaren 3a
Luis Cubo Fernández Vara de la Asunción (Sevilla) Jornalaria 1942ko irailaren 26a
Miguel de los Ríos Muñoz Linares (Jaén) Karabineroa 1944ko otsailaren 11
Florentino del Río Rodríguez Feliches (Asturias) 1944ko uztailaren 29a
Nicolás Dopido Dopido Almendralejo (Badajoz) Errementaria 1945eko urtarrilaren 13a
Emiliano Esteban Benito Madril Igeltseroa 1942ko maiatzaren 17a
Antonio Ferrer Molina Carcaixent (Valentzia) Igeltseroa 1944ko maiatzaren 22a
José Eduardo Fombona Solar Xixon (Asturias) Mekanikoa 1945eko otsailaren 24a
José Fuster Mascaros Xativa (Valentzia) Tren-gidaria 1944ko martxoaren 29a
Andrés Gangoiti Cuesta Gorliz (Bizkaia) Marinela 1943ko abenduaren 24a
Santos García Menéndez Piñeres (Asturias) 1944ko martxoaren 7a
Francisco García Montiel Almogia (Málaga) Bizargilea 1945eko urtarrilaren 1a
Francisco Garrido López La Serna de Ebro (Kantabria) Zurgina 1943ko uztailaren 18a
Agustín Garrido Soriano Gamonal (Toledo) Nekazaria 1943ko azaroaren 6a
Manuel Gil García Madril Jornalaria 1944ko azaroaren 23a
Manuel Gómez Borrego Fuentes de Cantos (Badajoz) Artzaina 1943ko abenduaren 2a
Tomás Gómez Jiménez Granja de Torrehermosa (Badajoz) Nekazaria 1945eko apirilaren 4a
Rafael González Bolaños Agusto (Ciudad Real) Nekazaria 1942ko azaroaren 16a
Emilio Gutiérrez Martín Sonseca (Toledo) Zapataria 1944ko azaroaren 4a
Fernando Hernández Sagüe Bartzelona Nekazaria 1943ko urriaren 8a
José Hidalgo Villegas Málaga (Málaga) Udal langilea 1942ko azaroaren 9a
Francisco Jiménez Lozano Coín (Málaga) Nekazaria 1943ko urriaren 19a
Juan Jiménez Pérez Madril Jornalaria 1944ko irailaren 19a
Manuel Jurado Delgado Campanillas (Málaga) Nekazaria 1943ko abuztuaren 21a
Ramón Liron Ortiz Laredo (Kantabria) Arrantzailea 1943ko otsailaren 26a
Félix Llamas Callejas Trobajo de Cerecedo (León) Igeltseroa 1942ko irailaren 14a
Francisco López Palomino Motril (Granada) 1943ko irailaren 16a
Basilio López Romo Castillejo del Romeral (Cuenca) Igeltseroa 1942ko urriaren 7a
Daniel López Torres Ajorin (Toledo) Jornalaria 1944ko otsailaren 27a
Antonio Luengo Gómez Logrosan (Cáceres) Meatzaria 1945eko otsailaren 8a
Dimas Malagón Díaz Las Herencias (Toledo) Igeltseroa 1943ko otsailaren 17a
Pascual Marín Santos Cieza (Murtzia) Jornalaria 1944ko irailaren 4a
Francisco Marquez Castillejo Fuente Ovejuna (Kordoba) Nekazaria 1943ko urtarrilaren 19a
Aquilino Martín Díaz Don Benito (Badajoz) Mekanikoa 1942ko irailaren 4a
Vicente Martín Gómez Toledo Nekazaria 1945eko maiatzaren 28a
Félix Martín Pascual Fuentes de Naba (Palencia) Jornalaria 1942ko azaroaren 1a
Antonio Martínez Cruz Benamanez (Granada) Errementaria 1944ko urriaren 30a
Juan José Martínez Sánchez Caravaca (Murtzia) Espartingilea 1942ko irailaren 25a
Santiago Martínez Toledo Huéscar (Granada) Nekazaria 1944ko uztailaren 7a
Manuel Francisco Martínez Vázquez Villanueva (Asturias) Nekazaria 1942ko abenduaren 27a
Ángel Mena Gómez Los Villares (Jaén) Nekazaria 1943ko abenduaren 18a
Vicente Merchán Sánchez Almadén (Ciudad Real) Nekazaria 1943ko urtarrilaren 30a
Aurelio Meson Palomeque Torres (Madril) Tabernaria 1942ko abuztuaren 10a
Eustorio Michelena García Villasana de Mena (Burgos) Soldadorea 1944ko azaroaren 16a
Francisco Mira Pons Alcoi (Alacant) Ile-apaintzailea 1943ko abenduaren 15a
Juan Montero Sanz Cuéllar (Segovia) Jornalaria 1942ko ekainaren 23a
Antonio Moyano Romero Cañete de las Torres (Kordoba) Nekazaria 1944ko irailaren 25a
Simón Muñoz Esteban Alcalá de Henares (Madril) Errotaria 1942ko maiatzaren 20a
Francisco Muñoz Morlanes Valdepeñas (Ciudad Real) Jornalaria 1945eko maiatzaren 22a
Arturo Muñoz Santiago Baza (Granada) Nekazaria 1943ko irailaren 15a
Juan Muñoz Vázquez La Línea (Cádiz) Jornalaria 1944ko martxoaren 6a
Manuel Nieto Lerida Valdepeñas (Ciudad Real) Igeltseroa 1945eko urtarrilaren 29a
Antonio Paños Cuelliga Goldezaina 1942ko maiatzaren 26a
Juan Antonio Pascual Arriola Buenos Aires (Argentina) Marinela 1944ko irailaren 22a
Modesto Pastol Herro Sahagún (León) Jornalaria 1942ko ekainaren 16a
Benito Pastoriza Fariña Cela (Pontevedra) Marinela 1943ko ekainaren 3a
Pascual Pedrosa Raya Castillejos (Granada) Nekazaria 1945eko uztailaren 1a
Miguel Peña Pérez Villanueva de la Serena (Badajoz) Igeltseroa 1942ko irailaren 22a
José Pérez López Linares (Jaén) Karabineroa 1944ko otsailaren 14a
Pedro Pérez Martínez Pradoluengo (Burgos) Segalaria 1938ko urtarrilaren 14a
José Pérez Muñecas Paterna (Cádiz) Tabernaria 1944ko uztailaren 18a
Juan Pintado Barrajón Quintanar (Toledo) Nekazaria 1945eko otsailaren 11
Antonio Plaza Barrientos Valencia de Alcántara (Cáceres) Jornalaria 1942ko abuztuaren 9a
Antonio Raya López Guadix (Granada) Nekazaria 1944ko uztailaren 6a
Agustín Raya Sánchez Argamasilla de Calatrava (Ciudad Real) Larrugilea 1945eko urtarrilaren 15a
Pablo Rebollo Rodríguez Arganda del Rey (Madril) Okina 1944ko apirilaren 7a
Amador Redondo Cerdeiras Madril Bankaria 1942ko ekainaren 19a
Ildefonso Redondo Estevez Pozuelo de Alarcón (Madril) Metalgintzako langilea 1942ko ekainaren 11
Leonardo Riesco Arroyo Sancedo (León) Nekazaria 1942ko azaroaren 27a
José Rodríguez Adames La Carlota (Kordoba) Nekazaria 1943ko urriaren 13a
José Rodríguez Alcaraz Algarinejo (Granada) Nekazaria 1944ko azaroaren 4a
Andrés Rodríguez Calero Torrejón (Cáceres) Nekazaria 1942ko azaroaren 29a
Alfonso Rodríguez González Béjar (Salamanca) Zurgina 1942ko urriaren 3a
Luis Rodríguez Martín Torneros (León) Errotaria 0ko abuztuaren 30a
Antonio Rodríguez Moreno Azuaga (Badajoz) Meatzaria 1945eko apirilaren 27a
Rafael Roldan Fernández Constantina (Sevilla) Errebisorea 1945eko martxoaren 19a
Manuel Romero Arce Valdepeñas (Ciudad Real) Jornalaria 1936ko urriaren 5a
Francisco Romero Barrero Villagonzalo (Badajoz) Nekazaria 1942ko maiatzaren 16a
Gabriel Romero Maqueda Oliva de Mérida (Badajoz) Nekazaria 1942ko urriaren 11
Manuel Romero Mena San Roque (Cádiz) Jornalaria 1942ko ekainaren 29a
Federico Romero Rodríguez Alameda de Cardón (Salamanca) Karabineroa 1944ko urtarrilaren 20a
Vicente Royo Tena Tabernes Blanques (Valentzia) Zurgina 1944ko azaroaren 26a
Juan Rubio Romero Torrecampo (Kordoba) Nekazaria 1944ko ekainaren 27a
José Ruiz Izquierdo Martos (Jaén) Tranbia-gidaria 1944ko maiatzaren 20a
Jesús Ruiz Mata Alcázar de San Juan (Ciudad Real) Erlojugilea 1943ko urtarrilaren 28a
Mariano Sánchez Menor Navahermosa (Toledo) Jornalaria 1943ko martxoaren 25a
Pedro Sánchez Mingallón Manzanares (Ciudad Real) Nekazaria 1943ko abuztuaren 24a
José Sánchez Roldan Valdepeñas (Ciudad Real) Igeltseroa 1944ko maiatzaren 22a
Delfín Sanz Soldevilla Erveca (LLeida) Nekazaria 1942ko ekainaren 26a
Antonio Sarceda Gómez Becerrea (Lugo) Dendaria 1945eko urtarrilaren 30a
Manuel Sospedra Villaplana Salsadella (Castellón) Jornalaria 1943ko irailaren 15a
Jesús Tarin Moreno Benimamet (Valentzia) Zapataria 1943ko urtarrilaren 19a
Manuel Torres Corchado Torralba de Calatrava (Ciudad Real) Nekazaria 1942ko abuztuaren 26a
Francisco Torres Moreno Rincón de la Victoria (Málaga) Gidaria 1943ko uztailaren 31
José Torro Cardona Bartzelona Mekanografoa 1943ko irailaren 9a
José Urrutia Anduaga Aretxabaleta (Gipuzkoa) Nekazaria 1944ko azaroaren 10a
Ángel Vaillo Artzaina Madril Harakina 1945eko urtarrilaren 19a
Luis Vega Villanueva Cortes de la Frontera (Málaga) Igeltseroa 1944ko irailaren 29a
Enrique Velasco Huertas Piedrabuena (Ciudad Real) Botikako laguntzailea 1943ko otsailaren 22a
Manuel Vera Lombardo Campillo de Llerena (Badajoz) Nekazaria 1944ko otsailaren 3a
Antonio Vidal Escolá Térmens (Lleida) Nekazaria 1944ko urriaren 6a
Nemesio Villan Diez Valladolid Jornalaria 1942ko irailaren 12a
Miguel Yubero Mondejar Casas de Benítez (Cuenca) Jornalaria 1942ko maiatzaren 15a
Carlos Zapata López Cazorla (Jaén) Nekazaria 1944ko uztailaren 16a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ferrer Muñoz, Manuel. (1993). «La Segunda República» Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
  2. Chueca, Josu. (2004/V/23). «San Cristobal: Zigor mendia» Argia (1945).
  3. (Gaztelaniaz) «La muerte de presos en San Cristóbal llenó de cadáveres trece pequeños cementerios» Diario de Noticias 2006-12-17.[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) Idazle asko. (2004). Navarra 1936. De la esperanza al terror. Tafalla: Altaffaylla ISBN 84-930957-9-6..
  5. (Gaztelaniaz) Junquera, Natalia. (2007-10-21). [«La fuga de los 221 muertos» El País.
  6. a b (Gaztelaniaz) Asociación para la recuperación de la memoria histórica. Exhumación en el Fuerte de San Cristobal. .
  7. a b «Navarra :: Visor de fosas» fosas.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  8. «Frankismoko biktimak omenduko dituzte gaur Busturian» Berria 2007-08-04.[Betiko hautsitako esteka]
  9. (Gaztelaniaz) «La muerte de presos en San Cristóbal llenó de cadáveres trece pequeños cementerios» Diario de Noticias 2006-11-17.[Betiko hautsitako esteka]
  10. (Gaztelaniaz) «Garzón se declara competente para investigar al franquismo y autoriza la apertura de 19 fosas» Diario de Noticias 2008-10-17.
  11. (Gaztelaniaz) «La Audiencia Nacional desautoriza a Garzón y paraliza la apertura de fosas de la Guerra Civil» Diario de Noticias 2008-11-08.
  12. (Gaztelaniaz) «La Audiencia Nacional dicta que Garzón no puede investigar delitos franquistas» Diario de Noticias 2008-11-29.
  13. (Gaztelaniaz) «El Congreso aprueba 500.000 euros para limpiar y consolidar el Fuerte» Diario de Noticias 2007-11-09.
  14. (Gaztelaniaz) «El Gobierno organiza este mes las primeras visitas al fuerte de San Cristóbal» Diario de Noticias 2009-06-03.
  15. (Gaztelaniaz) «Las obras de Ezkaba acaban con los restos de su realidad como prisión franquista» Diario de Noticias 2009-06-07.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]