Pitillas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pitillas
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Pitillasko bandera

Pitillasko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Erriberriko merindadea
Eskualdea Tafallaldea
Izen ofiziala Escudo de Pitillas.svg Pitillas
Alkatea Amador Jiménez Herrero
(PSN)
Posta kodea 31392
INE kodea 31205
Herritarra pitillastar
Kokapena
Koordenatuak 42° 25′ 19″ N, 1° 37′ 20″ W / 42.421944444444°N,1.6222222222222°W / 42.421944444444; -1.6222222222222Koordenatuak: 42° 25′ 19″ N, 1° 37′ 20″ W / 42.421944444444°N,1.6222222222222°W / 42.421944444444; -1.6222222222222
Pitillas hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Pitillas
Pitillas
Pitillas (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 42,41 km2
Garaiera 348 metro
Distantzia 50 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 523 biztanle
% 48,53 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,47
Dentsitatea 12,33 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 12,01
Zahartze tasa[1] % 28,97
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 38,83
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 75,41 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 12,19 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0,86 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.pitillas.es


Pitillas[2] Nafarroa Garaiko udalerria da, Erriberriko merindadekoa. Iruñetik 50 kilometro hegoaldera dago. 42,41 km²ko eremua du eta 523 biztanle zituen 2014. urtean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, N-121 errepidean, Erriberri-Tafalla norabidean.

Pitillasek Uxue eta Beirerekin egiten du muga iparraldean, Uxuerekin ekialdean, Erriberrirekin mendebaldean, eta Santakara eta Murillo el Cuenderekin hegoaldean.

Pitillasko aintzira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitillas eta Santakarako udalerrien artean dagoen aintzira honek 250 eta 300 hektarea arteko azalera dauka. 1987. urtetik erretserba naturala da bertan babes hartzen duten ehunka hegazti espezie desberdinengatik. Neguan, Europatik barrena hegoalderantz datozen hegazti askoren negua igarotzeko tokia da aintzira.

Aintzirako ura euri uretik eta Uxueko mendizerratik barrena datozen erreketatik dator.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitillasek, klima emiterranear-kontinentala dauka, aldaketa termiko handia (urtaro batzuetan hogei gradurainokoa), eta uda nahiko sargori eta lehorrekin. Urteko batez besteko tenperatura 13-14 gradukoa eta prezipitazioak 450 eta 550mm bitartekoak dira. Prezipitaziorik ugarienak udazken eta udaberrian izaten dira, 70 bat egun urtero, eta ekaitzak maiz izaten dira maiatzean eta ekainean.

Landarediari dagokionez, birlandatutako pinuak (Pinus halepensis), eta Zidakos ibaiaren ondoko sastraka eta zuhaixkak baino ez dira mantentzen. Landatutako pinuak N-121 errepidearen ertzean ikus daitezke batez ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Gartzia izeneko muinoan erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira. Gaur egungo herria XI. mendetik aurrera garatu zen, Uxueko biztanleriak berpopulaturiko herri gixa. Pitillas mende askotan zehar Uxueren menpe izan zen, nahiz eta XIV. menderako izaera propioko kontzejua izan zen. Herria, Monteagudoko Pedro Sanchez jaunaren jaurerri izan zen, eta 1281. urtean honen seme-alaba Juan eta Milia Sanchezek fidantza moduan jarri zuten udalerria Juana I.a erreginaren aurrean.

1349an, herritarrek, Sabasango aintziraren uren gaineko eskubidea lortu zuten Conflanseko Juan gobernadorearen eskutik. Horrez gain, animaliek aintzira uhaska moduan erabiltzeko pribilegioa ere lortu zuten. XVIII. mendean Ospitalea sortu zen, San Petriren kofradiak zuzenduta. Hala ere, XX. mendearen hasieran, diru falta zela eta, ospitalea saldu eta lortutako dirua, herriko behartsuen beharretarako erabili zen. 1802an herria erregeordeak berretsi eta herritarrek proposaturiko alkate batek gobernatzen zuen, horrez gain, udaleko erregidoreak herritarrek izendatzen zituzten. 1835 eta 1845 urteetako erreformen ondorioz, Pitillas udalerri independiente bihurtu zen, urteetako jaurerriari amaiera emanez.

1847an herrian bi eskola zeuden bata mutilena eta bestea neskena. Mutilen eskolan esaterako, 36 haur zeuden, eta 36 errobo gariz dohaiturik zegoen. Herriko eliza, abadea eta bi onuradun zeuden, bata erregearen ordezkaria eta bestea Iruñeko katedraleko ordezkaria. XX. mendearen hasieran, goardia zibilaren koartela, txokolatea ekoizten zuten bi lantegi eta olio errota bat zeuden Pitillasen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar gehienek nekazaritzarekin zerikusia duten iharduerak egiten dituzten arren, biztanler aktiboaren %40a baino ez da aritzen lehen sektorean. Biztanle gehienentzako, nekazaritza, bigarren mailako iharduera da, lanbide nagusiaren osagarri.

Sekain landaketa nagusi den arren, lurren %10, lur ureztagarriak dira, batez ere, zerealak, ardoa eta olibondoak landatzeko erabiliak. XIX. mendearen amaieratik aurrera, herrian landutako lurren azalera asko handitu zen, ubideen hobetzeari esker. 1907ko irailaren 15ean, Nafarroako nekazal aurrezki kutxak sustaturiko koperatiba sortu zen, 1946ko martxoaren 30ean San Isidro Koperatiba, eta 1939ko maiatzaren 1ean Uxueko Andra Mariren Upategi Koperatiba. Lur amankomunek udalerrian landu daitezkeen lurren %95,5 ziren XX. mendearen amaieran.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitillasko biztanleria

XX. mende osoan zehar biztanleria erdira murriztu da, eta Pitillasko herritar askok inguruetako herri handiagoetara jo dute, Tafalla, Tutera eta Iruñeara batez ere.

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 29 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Pitillasko alkate kargua Amador Jiménez Herrerok hartu du; Jiménez Roberto Jiménez PSNko buruzagiaren aita da[3].

Amador Jiménez 30 urtez Agrupación Independiente de Pitillas (AIP) izeneko taldeko kidea izan da eta 2007an bere izenean atera zen alkate. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen AIPk, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Bere aurrean Alternativa Democrática de Pitillas (ADP) talde progresista izan zuen; ADPk sarritan Jiménezen nagusikeria salatu behar izan zuen, kontuan izanik 2003tik hauteskunde emaitzak berak ezbaian jarri zirela alkateak erroldatze iruzurtiak egin zituelakoan[4][5]. Baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako guztien %0,44) eta 6 boto zuri izan ziren (botoen %1,34). Abstentzioa %18,63koa izan zen.

Pitillasko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente de Pitillas (AIP) 266 4
Alternativa Democrática de Pitillas (ADP) 176 3

2011ko udal hauteskundeetan ADP talde progresista ezin izan zen aurkeztu eta Amador Jiménezek alkate jarraitu zuen, kasu honetan PSNren izenean. Aurrean PPko zerrenda baino ez zuen izan.

Pitillasko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 260 6
PP 76 1

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendeko harlanduzko eraikuntza da. XX. mendearen amaieran berriztu zuten, arkudun portiko txikia dauka, eta erdi puntuko arkua duen balkoia. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Pitillasko udaleko idazkaria, Beireko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2006 Rafael Espartza AIP
2003-2007 Amador Jiménez Herrero AIP
2007-2011 Amador Jiménez Herrero AIP
2011-2015 Amador Jiménez Herrero PSN

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Pitillas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,94k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitillasko jaiak San Erramun Jaiogabearen omenez ospatzen dira, abuztuaren 26tik 31ra. Ospakizunak ardoaren inguruan daude antolaturik. Horrez gain, maiatzeko hirugarren igandean, Uraren jaia ospatzen da; eta ekainaren 29an, San Petriren omenezko jaia.

Uxuerako erromeria San Marko egunaren hurrengo igandean izaten da, apirilaren 25aren inguruan. San Domingoren omenezko erromeria maiatzeko bigarren larunbatean izaten da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Petri apostoluaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Petri apostoluaren eliza da Pitillasko monumenturik garrantzitsuena. XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendearen hasiera bitartean eraiki zen, estilo gotiko eta pizkundetarra nahastuz. Eraikuntza lanek izan zuten kostuaren tasazioa ez zen 1606. urtera arte egin. Elizaren kanpoalde eta barrualdea, Joanes Elizalde eta Miguel Zelaia harginen lana izan zen. Elizak gurutze latindarraren oinarria, eta poligono itxurako aurrealdea dauka.

Baselizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitillasko herrigunetik gertu, Santa Ana baseliza dago. Baseliza XVI. mendean eraikitako nabe bakarreko eraikina da, alboetan egurrezko hagen gainean kokatutako arku sendoak dauzka. Gaur egun baseliza hondamen egoeran dago.

Santo domingo baseliza ere herrigunetik kanpo dago, Pitillastik gertu dagoen mendi batean. Baseliza landa-estiloa jarraituz eraiki zuten, eta barruan XVIII. mendeko erretaula barrokoa dago.

Gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yanguas eta Mirandaren egindako ikerketen arabera, 1679an Maule eta Nafarroako Miguel zen Pitillas eta Mureluko jaurerriaren jabea. Aldi berean Cortesko markesa zen eta bere arbasoek Erdi Arotik izan zuten jaurerriaren gaineko jabetza. Juan II.a erregeak Nafarroako Feliperi 3.500 florin emango zizkiola agindu zion, bera Azkoiengo Juanarekin ezkondu zenean. 1679an Errege Kontseiluak, Pitillas eta Murelu erregearen jabetzara itzuli behar zirela esaten zuen epaia kaleratu zuen, lehenik markesari 3.500 florineko kalteordaina emanez.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitillas, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pitillas Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa