Ikaztegieta

Koordenatuak: 43°05′41″N 2°07′31″W / 43.09472°N 2.12528°W / 43.09472; -2.12528
From Wikipedia
Ikaztegieta
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Ikaztegietaren ikuspegia
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaIkaztegieta
AlkateaIker Otamendi Ibarguren
Posta kodea20267
INE kodea20044
Herritarraikaztegietar
Ezizenamadril txikik
Kokapena
Koordenatuak43°05′41″N 2°07′31″W / 43.09472°N 2.12528°W / 43.09472; -2.12528
Map
Azalera2 km²
Garaiera110 m
Distantzia32 km Donostiara
Demografia
Biztanleria487 (2023)
4 (2022)
alt_left 247 (%50,7) (%51,5) 251 alt_right
Dentsitatea243,5 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 20,21
Zahartze tasa[1]% 18,88
Ugalkortasun tasa[1]‰ 9,8
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 83,61 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,56 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 88,83 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 76,8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 66.89 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1988 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.ikaztegieta.com/


Ikaztegieta Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldea eskualdekoa. Oriako ibarrean dago kokatua, Donostiatik 32 kilometro hego-mendebaldera. 2 kilometro koadro ditu, eta 484 biztanle zituen 2016. urtean.

Geografia[edit | edit source]

Oria ibaiak udalerria zeharkatzen du. Ikaztegieta ondo komunikaturik dago, N-1 errepideari eta Madril-Irun trenbideko geltokiari esker.

Mugakideak[edit | edit source]

Historia[edit | edit source]

1374an Tolosara erantsi zen udalerria. 1615ean bere autonomia berreskuratu zuen Tolosarekin haserretu ostean. 1967 eta 1988 urteen artean, Orendain eta Baliarrain udalerriekin batera, Iruerrieta udalerria sortu zuten.[4]

Demografia[edit | edit source]

2019an 506 biztanle zituen herriak. Horietatik %20,16ak 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %14,62 ziren.[5]

Ikaztegietako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia[edit | edit source]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,5. Bigarren sektorea BEGaren %34,9. Hirugarren sektorea BEGaren %63,4. Eraikuntza %1,2.[5]

Politika[edit | edit source]

2011ko udal hauteskundeak[edit | edit source]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Ikaztegietako alkatea Bilduko Iker Otamendi Ibarguren izan zen.[6]

Ikaztegietako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
4 / 7
160 (% 60,61)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 7
98 (% 37,12)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
1 (% 0,38)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeak[edit | edit source]

2015eko hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 130 boto lortu zituen. EAJk, 110 boto. PSE-EEk bi. PPk bat. Bakarne Otegi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[7]

2019ko udal hauteskundeak[edit | edit source]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 150 boto. EAJk 115 boto. PSE-EEk 3 boto.[8] Bakarne Otegi aukeratu zuten alkate berriro.[9]

2023ko udal hauteskundeak[edit | edit source]

2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 154 boto. EAJk 75 boto.[10] Alba Garmendia aukeratu zuten alkate.

Alkateak[edit | edit source]

Hauek izan dira Ikaztegietako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[11]
1988 a 1991
1991 1993 b Independenteak
1993 1995 Independenteak
1995 1999 Herri Batasuna
1999 2003 Ados Hauteskunde Elkartea
2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
2007 2009 c Eusko Abertzale Ekintza
2009 2011 Ez esleituak
Iker Otamendi Ibarguren[6] 2011 2015 Bildu
Bakarne Otegi Jauregi[7] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Bakarne Otegi Jauregi[9] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Alba Garmendia Castaños[12] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

a 1988. urtean Ikaztegieta, Baliarrain eta Orendain udalerri bihurtu ziren, aurreko Iruerrieta udalerriaren desegitearen ondorioz.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

Azpiegiturak[edit | edit source]

  • Liburutegia[13]
  • KZ gunea[14]
  • Kiroldegia. Bertan daude gimnasioa eta frontoia.[15]
  • Ikaztegietako Herri Eskola[16]
  • Ikaztegietako Haur Eskola[17]

Euskara[edit | edit source]

Ikaztegietako Rosario Amundarainen[18] pasartea, eskolan gaztelaniaz jakin ez eta gaizki pasa zuela kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[19][20] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Ikaztegietan[21] euskalduna da biztanleriaren %88.83, eta euskararen erabilera %73.5 da. Ikaztegietako euskara gipuzkeran[22] katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskaran[24]. Azpieuskalki hau Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute. 2016an herritarren %78,26 euskalduna zen.[5]

Kultura[edit | edit source]

Jaiak[edit | edit source]

Ikaztegietako jaiak abuztuaren 10ean ospatzen dira, San Lorentzo egunean.

Ondasun nabarmenak[edit | edit source]

Ikaztegietar ospetsuak[edit | edit source]

Argazki galeria[edit | edit source]

Ikus, gainera[edit | edit source]

Erreferentziak[edit | edit source]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Historia» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  5. a b c «Web Eustat. Ikaztegietako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  6. a b «Iker Otamendi: "Ikaztegieta herri txiki, atsegin eta polita da" - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  7. a b «Bakarne Otegi, Ikaztegietan alkate - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  8. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  9. a b «"Herritarren ongizatea bilatuko dugu" - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  10. «Alba Garmendiarentzat Ikaztegietako aginte makila - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  11. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  12. «Alba Garmendiarentzat Ikaztegietako aginte makila - Ikaztegieta» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  13. «Liburutegia» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  14. «KZgunea» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  15. «Kiroldegia» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  16. «Eskola» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  17. «Haurreskola» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  18. «Amundarain Esnaola, Rosario - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  19. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  20. «Eskolakoa esperientzia txarra izan zen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  21. «Ikaztegieta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  22. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  23. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  24. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  25. a b c «Ondare kulturala» Ikaztegieta (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).

Kanpo estekak[edit | edit source]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa