Eusko Abendaren Ereserkia
Wikipedia(e)tik
| Eusko Abendaren Ereserkia | |
|---|---|
| Herrialdea | |
| Beste izendapenak | Gora ta Gora Euzko Abendaren Ereserkija Euskadiko ereserkia |
| Hitzak | Sabin Arana, 1902an |
| Musika | Doinu herrikoia |
| Onarpen data | Lehen aldiz, 1936ko urrian Bigarren aldiz, 1983ko apirilaren 14a |
| Multimedia |
Euzko Abendaren Ereserkija entzungai. Abeslaria/Ahotsa: Jose Antonio Urdiain |
Eusko Abendaren ereserkia (Euskadiko ereserkia, orobat Gora ta Gora deitua; jatorrizko izena, Euzko Abendaren Ereserkija) antzina dantza ekitaldiei hasiera eman aurretik jotzen zen doinua da. Hitzak berriagoak dira, Sabin Aranak sortu eta idatziak. 1983ko apirilaren 14an, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko ereserki ofizialtzat onartu zuen doinu hau. Hala eta guztiz ere, jende asko horren kontra azaldu zen, Jose Maria Iparragirreren Gernikako Arbola nahiago baitzuten ereserkitzat.
Gora ta Gora [aldatu]
1902an Sabin Aranak antzinako doinu hari egokitutako letra konposatu zuen, Gora ta Gora Euzko Alderdi Jeltzalearen ereserkia sortzeko. Gora ta Gora izenburua, bere lehen estrofako hitzengatik hartu zuen.
- Gora ta Gora Euskadi
- aintza ta aintza
- bere goiko Jaun Onari.
- Areitz bat Bizkaian da
- Zar, sendo, zindo
- bera ta bere lagia lakua
- Areitz gainean dogu
- gurutza deuna
- beti geure goi buru
- Abestu gora Euskadi
- aintza ta aintza
- bere goiko Jaun Onari
Kanpo loturak [aldatu]
- Eusko Abendaren ereserkia entzungai, Juan Antonio Urdiain tenoreak abestua. Youtube.com (Euskaraz)
- Eusko Abendaren ereserkia entzungai, bideoan, YouTube webgunean.
- Eusko Abendaren ereserkia entzungai, WAV formatuan, Eusko Jaurlaritzaren webgunean.