Kimi Ga Yo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
書.svg
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Kimi ga Yoren partitura

Kimi ga yo (japonieraz 君が代 ) Japoniako ereserkia da 1880 urtetik musika egin zenean. Euskaraz "Bere Maiestatearen erreinua" esan nahi du.

Sortu zenetik, 1999 arte, herrialdeko de facto ereserkia zen. Ez dago protokolorik ereserkia entzuteko, baina buruzagiek Japoniako irakasleei zutik eta banderari begira entzuteko esan diete.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzak egile ezezagun baten tankakoak dira, Kokin Wakashū antologian agertu zena.

Kimi ga yo wa

Chiyo ni,
Yachiyo ni
Sazare ishi no,
Iwao to narite,
Koke no musu made.

Zure erreinaldia, jauna,
mila belaunaldi iraun ditzala,
zortzi mila belaunaldi
harriak
haitz bihurtu arte
eta goroldioa erne.

君が代は
千代に
八千代に
細石の
巌となりて
苔の生すまで

Hasieran ez zuen enperadorearekin lotura, olerkia bizitza luzeari gorespena baino ez zen. Baina Meiji aroan, kimi enperadorearekin lotu zen. Horrela, gaur egungo kimi ga yo hasieran wa ga kimi (我が君, edo euskaraz "ene jauna") baino ez zen.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kimi Ga Yo