Marko Aurelio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marko Aurelio, latinez Imperator Caesar Marcus Aurelius Antoninus Augustus, jaoiotzez Marcus Annius Catilius Severus eta ezkontzerakoan Marcus Annius Verus, (121eko apirilaren 26a - 180ko martxoaren 26a) erromatar enperadorea izan zen, 161tik hil zen arte. Bost Enperadore Onetako azkena izan zen.

Estreinako urteak

Hadriano enperadorearen iloba, Antonino Piok oinordeko hautatu zuen 138an, Marko Antoniok 17 urte zituelarik. Antonino Piok Luzio Vero ere oinordeko izendatu zuen. 161ean, Antonino hil zenean, bi oinordekoek agintea onartu zuten botere paretsuak izanez gero. Praktikan, halere, Luzio Vero Marko Antonioren trebetasunaren azpian geratzen zen.

Marko Aurelio Faustina Minorrekin ezkondu zen 145. 13 seme-alaba izan zituzten, haien artean Komodo enperadorea izatekoa, eta Luzila, Luzio Veroren emaztea.

Agintean

Aldi bereko aginte hori beher militarrak bultzatu zuen. Izan ere, germaniarrek Inperioko mugak zeharkatzeari berriko ekin zioten. Ekialdean, Partiako erresumak indarra berreskuratu zuen. Enperador batek ezin izan zuen bi mugak aldi berean defendatu.

Hori zela eta, Luzio Vero ekialdera joan zen. Troparen leialtasuna eskuratzeko gai izateaz gain, Marko Aurelio kanporatzeko motiborik ez zuen. Leial jarraitu zuen Luzio Vero kanpainan hil zen arte, 169an.

Aldi bereko agintaldi honek Errepublikan zeukan oinarria. Garai hartan kargu guztiak gutxienez bi pertsonak betetzen zituzten, botere osoa esku berean gera ez zedin. Dioklezianok sistema hauek berreskuratu zituen Tetrarkia sortzerakoan.

Izkribuak

Marko Aurelio

Kanpainetan ari zela, 170 eta 180 bitartean, Aureliok Gogoetak idatzi zuen, gida modukoa. Liburuan Aurelioren abertzaletasuna eta adimen logikoa agerian geratzen dira, Estoikoen filosofia beti oinarrean. Liburua goraipatua da gobernarien eginkizuna eta zerbitzuaren isla paregabea delako.

Heriotza

Markomanien kontra ari zela hil zen Marko Aurelio, 180ko martxoaren 17an. Haren errautsak Erromara itzuli ziren, Hadrianoren Mausoleoan geratzeko.

Komodo semeak jarraitu zion agintean. Marko Aureliok 177an enperadorea izendatu zuen, eskarmentua har zezan. Hala ere, historialari askoren arabera, arrakastarik gabeko hautaketa izan zen hori. Komodorekin Pax Romana delakoak bukatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Aurelio Aldatu lotura Wikidatan