Amezketa

Koordenatuak: 43°02′57″N 2°05′17″W / 43.0493°N 2.0881°W / 43.0493; -2.0881
From Wikipedia
Amezketa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Amezketako udalerria Txindokiko gailurretik ikusita.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaAmezketa
AlkateaMikel Arteaga Zabala
Posta kodea20268
INE kodea20008
Herritarraamezketar
Ezizenaeulik eta elbik
Kokapena
Koordenatuak43°02′57″N 2°05′17″W / 43.0493°N 2.0881°W / 43.0493; -2.0881
Map
Azalera20,58 km²
Garaiera215 m
Distantzia36 km Donostiara
Demografia
Biztanleria937 (2023)
−11 (2022)
alt_left 424 (%45,3) (%53) 497 alt_right
Dentsitatea45,53 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 1,12
Zahartze tasa[1]% 15,85
Ugalkortasun tasa[1]‰ 53,66
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 85,37 (2011)
Genero desoreka[1]% -2,43 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,93 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 87,51 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 87,4 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 87.66 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://www.amezketa.eus/

Amezketa Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Aralar inguruan kokatua, Txindoki mendiaren magalean, Tolosaldeko eskualdearen hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan. Tolosatik 12 km-ra eta Donostiatik 36ra dago. 921 biztanle zituen 2016. urtean.

2009tik, udalerri euskaldunen UEMA mankomunitateko partaide da.

Geografia[edit | edit source]

Udalerri mugakideak[edit | edit source]

Amezketak mugakide ditu iparraldean Alegia eta Orendain, hegoaldean Aralarko mendilerroa, ekialdean Bedaio, eta mendebaldean Abaltzisketa.

Auzoak[edit | edit source]

Hainbat auzotan banaturik dago, eta garrantzitsuenak lau dira:

  • Ugarte (herri sarreran kokatuta dago).
  • San Bartolome edo erdigunea (Plazaren inguru guztia).
  • Ergoiena auzoa (elizaren inguruan biltzen diren erikuntzek osatua).
  • San Martin (Amezketatik 2 km-ra kokatuta dagoen zelaia).

Ingurune naturala[edit | edit source]

Aralarreko mendilerrora eta natura parkera sartzeko Larraitz da puntu nagusietakoa da, eta Tolosaldetik Amezketa da abiapuntu posibleetako bat. Izan ere, Enirio-Aralarko Mankomunitatean barruan dago sartuta XV. mendetik.

Zerbitzuak[edit | edit source]

  • Liburutegia[4]
  • Gaztelekua[5]
  • Larrunarri pilotalekua[6]
  • Gimnasioa[7]
  • Bake epaitegia eta erregistro zibila[8]
  • Osasun zentroa[9]
  • Zumardi eskola[10]

Demografia[edit | edit source]

2019an herriak 907 biztanle zituen. Horietatik %21,17k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %6,84 ziren.[11]

Amezketako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia[edit | edit source]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %2,1. Bigarren sektorea %72,9. Hirugarren sektorea %18,3. Eraikuntza %6,7. 2017an biztanleko BPGa 48.882,9 euro ziren.[11]

Politika[edit | edit source]

2011ko udal hauteskundeak[edit | edit source]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Amezketako alkatea Bilduko Iñaki Miren Amundarain Tolosa izan zen.

Amezketako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
6 / 7
416 (% 74,95)
Amezketarrok Elkar Lanean (AEL)
1 / 7
120 (% 21,62)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
3 (% 0,54)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
1 (% 0,18)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeak[edit | edit source]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Amezketako alkatea Bilduko Iñaki Miren Amundarain Tolosa izendatu zuten.

Amezketako udalbatza

Alderdia

2015ko maiatzaren 24

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
5 / 7
308 (% 67.1)
Auzolanean (AZ)
2 / 7
128 (% 17.89)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
3 (% 0.65)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak ara.cat webgunean
Udaletxea

2019ko udal hauteskundeak[edit | edit source]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 351 boto; Amezketa Etorkizun-ek[12] 167 boto. PSE-EEk 4 boto.[13] Iñaki Amundarain (EH Bildu) aukeratu zuten berriro alkate.[14][15]

2023ko udal hauteskundeak[edit | edit source]

2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 362 boto, Amezketa Etorkizunek 136 boto eta PSE-EEk 5 boto.[16][17] Mikel Arteaga (EH Bildu) aukeratu zuten alkate.

Kultura[edit | edit source]

Argizaiolak Amezketan, 1970eko hamarkadan

Euskara[edit | edit source]

Amezketako Pello Zabalaren[18] testigantza, Arantzazuko santutegian euskara ez galtzeko egiten zuenaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[19][20] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Amezketako euskara[21] gipuzkeraren (erdialdeko euskalkiaren)[22] aldaera bat da, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskara[24] da, hain zuzen. Herri euskalduna da hau, herritar euskaldunak %87.51 baitira, eta euskararen erabilera %70.7.


Jaiak[edit | edit source]

  • Herriko zaindaria San Bartolome da eta beraz bertako festak abuztuaren 24 (Bartolome Deunaren eguna) inguruan izaten dira. Baina "San Martin" egunean ere festa moduko bat antolatzen da izen bereko auzoan, aipatutako deunaren omenez.
  • Ospakizun hauetaz gain, inauterietan, zehazki astelehenean eta igandean, herritarrak etxez-etxe dantzan ibiltzen dira urte askotako ohitura jarraituz. Talai dantza izenez ezagutzen den dantza egiten dute herritarrek etxe atarietan, trikiti soinua lagun dutelarik.

Ondarea[edit | edit source]

Aralar paper fabrika

Amezketar ospetsuak[edit | edit source]

Erreferentziak[edit | edit source]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Liburutegia | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  5. «Gaztelekua | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  6. «Kirola | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  7. «Gimnasioa | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  8. «Bake Epaitegia eta Erregistro Zibila | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  9. «Osasun Zentroa | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  10. «Zumadi Eskola | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  11. a b «Web Eustat. Amezketako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  12. «Udal hauteskundeak 2019 - Amezketa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  13. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  14. (Gaztelaniaz) «Tolosaldea: Los alcaldes, municipio a municipio» El Diario Vasco 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  15. «Udal antolamendua | Amezketa» www.amezketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  16. «Udal hauteskundeak 2023 - Amezketa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  17. «2023ko HAUTESKUNDEAK» hauteskundeak.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  18. «Zabala Bengoetxea, Pello - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  19. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  20. «Euskarazko liburuak irakurri, euskara ez galtzeko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  21. «Amezketa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  22. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  23. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  24. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  25. "Minas de cobre de Arritzaga" (Ingurumena / Eusko Jaurlaritza).

Kanpo estekak[edit | edit source]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa