Edukira joan

Debagoiena: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°04′00″N 2°28′07″W / 43.066571°N 2.468743°W / 43.066571; -2.468743
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
53. lerroa: 53. lerroa:


=== Eskualde mugakideak ===
=== Eskualde mugakideak ===
Debagoiena Gipuzkoako hego-mendebaldean dago, Deba ibaiaren goi-arroan.
Debagoiena Gipuzkoako hego-mendebaldean dago, Deba ibaiaren goi-arroan. Hala, Euskadiko beste bi probintziak ikutzen ditu.


{{Kokapen geografikoa
{{Kokapen geografikoa
65. lerroa: 65. lerroa:
|Ipar-ekialdea= [[Urola Kosta]]
|Ipar-ekialdea= [[Urola Kosta]]
}}
}}

=== Udalerriak ===

=== Orografia ===
[[Deba (ibaia)|Deba ibaiak]] zeharkatzen du eskualdea hegoaldetik iparraldera. Haran estuak daude ibaiaren bi aldeetan, Arrasate eta Oñatin izan ezik. Deba ibaiaren goi arroko adar nagusiak [[Aramaio (ibaia)|Aramaio]] eta [[Oñati (ibaia)|Oñati]] ibaiak dira. Oñati ibaiak Arantzazu eta Urkulu erreken ura hartzen du.

Lurralde garaia da: herri guztiak itsas maila baino 200 metrotatik gorako altueretan daude, 445 m-tan Leintz Gatzaga herria eta 700 m-tan Arantzazu, Oñatiko auzoa. [[Aizkorri]] (1.541 m, Debagoieneko eta Gipuzkoako tontorrik altuenak) eta [[Udalaitz]] (1.117 m) mendi aldeek mugatzen dute eskualdea hegoaldetik eta mendebaldetik, hurrenez hurren. [[Aloña|Aloñako mendilerroa]] bestela, 1.200-1.300 metrotan, Oñati gainean dago eta Aizkorriko mendigunearen jarraipena da ipar-mendebalderantz. Udalatx mendiak, ordea, Arrasate eta Elorrio ([[Bizkaia]]) banatzen du eta [[Anboto]] menditik eta [[Urkiolako natura parkea|Urkiolako]] Parke Naturaletik gertu dago.

Debagoienak naturgune erakargarriak ditu, hala nola [[Aizkorri-Arazko natura parkea|Aizkorriko Natur Parkea]] eta Aretxabaletan dagoen [[Urkulu]] urtegiko inguruak, [[Orkatzategi]] (874 m) eta [[Kurtzebarri]] (1.133 m) mendiak besteak beste. Hortik gertu, [[Zaraiako mendilerroa]]n dago [[Aitzorrotz]] (738 m) mendia, Eskoriatzan. Eta Arabako mugan, [[Elgeako mendilerroa]] (900-1.100 m), eskualdeko hego-mendebaldean.[[Fitxategi:Hidrologia Debagoiena ibaiak.png|thumb|331x331px|Debagoienako hidrologia]] Ipar-mendebaldean, Elgeta eta Elorrio artean, [[Intxorta]] mendiak (737 m) azpimarratuko dugu batik bat bere ezaugarri historikoengatik. Izan ere, [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Guda Zibilean]] garrantzi handiko gertaerak jazo ziren bertan. Hego-mendebaldean, aldiz, [[Arangioko mendilerroa]]k ([[Orixol]] 1.128 m) banatzen ditu Aramaio eta Otxandio (Bizkaia).

Ipar-ekialdean, [[Irukurutzeta]] (898 m) mendia eta izen bereko mendilerroa, Azkoitia, Soraluze eta Bergara artean. Hegoalderantz, eskualdeko ipar-ekialdean, [[Irimo]] (901 m) eta 7 puntak daude, Antzuola eta Urretxu artean.<div style="width:100%"></div>

=== Klima ===
Tenperatura epela izaten da, urtean zehar gorabehera handirik gabe (8-9 °C neguan eta 19-20 °C udan). Euria: 1.500 mm urtean, batez beste. Goialdea ibarra baino euritsuagoa da.

<div style="width:100%">
{{Klima
|location = Debagoiena: 2000-2024
|metric first = y
|single line = y
|Jan high C = 9.1
|Feb high C = 9.6
|Mar high C = 11.3
|Apr high C = 12.9
|May high C = 16.2
|Jun high C = 19.9
|Jul high C = 20.6
|Aug high C = 21.5
|Sep high C = 21
|Oct high C = 17.9
|Nov high C = 12
|Dec high C = 9.7
|year high C = 21.5

|Jan mean C = 4.7
|Feb mean C = 5.9
|Mar mean C = 7.9
|Apr mean C = 9.2
|May mean C = 12.9
|Jun mean C = 15.9
|Jul mean C = 18.7
|Aug mean C = 19.1
|Sep mean C = 16.6
|Oct mean C = 12.4
|Nov mean C = 7.9
|Dec mean C = 5.6
|year mean C = 11.5

|Jan low C = 1.0
|Feb low C = 1.4
|Mar low C = 2.4
|Apr low C = 3.9
|May low C = 7.1
|Jun low C = 9.8
|Jul low C = 12.1
|Aug low C = 12.5
|Sep low C = 10.1
|Oct low C = 7.2
|Nov low C = 3.6
|Dec low C = 2.2
|year low C = 6.1

|Jan precipitation mm = 76
|Feb precipitation mm = 65
|Mar precipitation mm = 61
|Apr precipitation mm = 86
|May precipitation mm = 70
|Jun precipitation mm = 51
|Jul precipitation mm = 43
|Aug precipitation mm = 45
|Sep precipitation mm = 42
|Oct precipitation mm = 74
|Nov precipitation mm = 89
|Dec precipitation mm = 80
|year precipitation mm = 779

|Jan snow mm=
|Feb snow mm=
|Mar snow mm=
|Apr snow mm=
|May snow mm=
|Jun snow mm=
|Jul snow mm=
|Aug snow mm=
|Sep snow mm=
|Oct snow mm=
|Nov snow mm=
|Dec snow mm=
|year snow mm=

|Jan snow days= 3
|Feb snow days= 3
|Mar snow days= 2
|Apr snow days= 2
|May snow days= 0
|Jun snow days= 0
|Jul snow days= 0
|Aug snow days= 0
|Sep snow days= 0
|Oct snow days= 0
|Nov snow days= 1
|Dec snow days= 1
|year snow days= 11

|Jan humidity = 83
|Feb humidity = 79
|Mar humidity = 73
|Apr humidity = 72
|May humidity = 71
|Jun humidity = 71
|Jul humidity = 71
|Aug humidity = 71
|Sep humidity = 71
|Oct humidity = 77
|Nov humidity = 82
|Dec humidity = 84
|year humidity = 75

|unit precipitation days = 1 mm
|Jan precipitation days = 10
|Feb precipitation days = 10
|Mar precipitation days = 9
|Apr precipitation days = 12
|May precipitation days = 10
|Jun precipitation days = 6
|Jul precipitation days = 5
|Aug precipitation days = 5
|Sep precipitation days = 6
|Oct precipitation days = 9
|Nov precipitation days = 10
|Dec precipitation days = 11
|year precipitation days = 103

|Jan sun = 82
|Feb sun = 106
|Mar sun = 145
|Apr sun = 154
|May sun = 182
|Jun sun = 207
|Jul sun = 239
|Aug sun = 221
|Sep sun = 178
|Oct sun = 137
|Nov sun = 95
|Dec sun = 73
| year sun = 1830

|Jan record high C= 19.8
|Feb record high C= 24.2
|Mar record high C= 25.9
|Apr record high C= 28.2
|May record high C= 33.1
|Jun record high C= 39.5
|Jul record high C= 39.3
|Aug record high C= 39.7
|Sep record high C= 35.6
|Oct record high C= 28.4
|Nov record high C= 23.3
|Dec record high C= 29.2
|year record high C= 39.5

|Jan record low C= -6.4
|Feb record low C= -7.1
|Mar record low C= -3.8
|Apr record low C= -2.4
|May record low C= -0.5
|Jun record low C= 4.2
|Jul record low C= 5.3
|Aug record low C= 7.1
|Sep record low C= 5
|Oct record low C= -2.1
|Nov record low C= -4.2
|Dec record low C= -7.6
|year record low C= -7.6

|source 1 = Agencia Estatal de Meterología<ref>{{erreferentzia
| url = http://www.aemet.es/eu/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=9091O&k=pva
| izenburua = Balio Klimatologiko Normalak. Foronda-Txokiza
| egilea = [[Meteorologiako Estatu Agentzia|Aemet]]
| sartze-data = 2013-8-21
}}</ref>
|date=2013ko abuztua
}}
</div>

== Banaketa ==


=== Udalerriak ===
=== Udalerriak ===
Debagoiena 8 udalerrik osatzen dute:
Debagoiena 8 udalerrik osatzen dute:
{| class="wikitable sortable"
{| class="wikitable sortable"
|+
!Herria
!Herria
!Biztanleria <small>(2023)</small>
!Biztanleria <small>(2023)</small>
301. lerroa: 114. lerroa:
|106,88
|106,88
|}
|}
=== Orografia ===
[[Deba (ibaia)|Deba ibaiak]] zeharkatzen du eskualdea hegoaldetik iparraldera. Haran estuak daude ibaiaren bi aldeetan, Arrasate eta Oñatin izan ezik. Deba ibaiaren goi arroko adar nagusiak [[Aramaio (ibaia)|Aramaio]] eta [[Oñati (ibaia)|Oñati]] ibaiak dira. Oñati ibaiak Arantzazu eta Urkulu erreken ura hartzen du.

Lurralde garaia da: herri guztiak itsas maila baino 200 metrotatik gorako altueretan daude, 445 m-tan Leintz Gatzaga herria eta 700 m-tan Arantzazu, Oñatiko auzoa. [[Aizkorri]] (1.541 m, Debagoieneko eta Gipuzkoako tontorrik altuenak) eta [[Udalaitz]] (1.117 m) mendi aldeek mugatzen dute eskualdea hegoaldetik eta mendebaldetik, hurrenez hurren. [[Aloña|Aloñako mendilerroa]] bestela, 1.200-1.300 metrotan, Oñati gainean dago eta Aizkorriko mendigunearen jarraipena da ipar-mendebalderantz. Udalatx mendiak, ordea, Arrasate eta Elorrio ([[Bizkaia]]) banatzen du eta [[Anboto]] menditik eta [[Urkiolako natura parkea|Urkiolako]] Parke Naturaletik gertu dago.

Debagoienak naturgune erakargarriak ditu, hala nola [[Aizkorri-Arazko natura parkea|Aizkorriko Natur Parkea]] eta Aretxabaletan dagoen [[Urkulu]] urtegiko inguruak, [[Orkatzategi]] (874 m) eta [[Kurtzebarri]] (1.133 m) mendiak besteak beste. Hortik gertu, [[Zaraiako mendilerroa]]n dago [[Aitzorrotz]] (738 m) mendia, Eskoriatzan. Eta Arabako mugan, [[Elgeako mendilerroa]] (900-1.100 m), eskualdeko hego-mendebaldean.[[Fitxategi:Hidrologia Debagoiena ibaiak.png|thumb|331x331px|Debagoienako hidrologia]] Ipar-mendebaldean, Elgeta eta Elorrio artean, [[Intxorta]] mendiak (737 m) azpimarratuko dugu batik bat bere ezaugarri historikoengatik. Izan ere, [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Guda Zibilean]] garrantzi handiko gertaerak jazo ziren bertan. Hego-mendebaldean, aldiz, [[Arangioko mendilerroa]]k ([[Orixol]] 1.128 m) banatzen ditu Aramaio eta Otxandio (Bizkaia).

Ipar-ekialdean, [[Irukurutzeta]] (898 m) mendia eta izen bereko mendilerroa, Azkoitia, Soraluze eta Bergara artean. Hegoalderantz, eskualdeko ipar-ekialdean, [[Irimo]] (901 m) eta 7 puntak daude, Antzuola eta Urretxu artean.<div style="width:100%"></div>

=== Klima ===
Tenperatura epela izaten da, urtean zehar gorabehera handirik gabe (8-9 °C neguan eta 19-20 °C udan). Euria: 1.500 mm urtean, batez beste. Goialdea ibarra baino euritsuagoa da.

== Historia ==
== Historia ==
Badirudi Debagoiena karistiar lurraldea izan zela K.a. I. mendean. Baieztapen horren ebidentzia nagusia hizkuntzan datza: gaur egun bizkaieraz hitz egiten duten lurraldeetako biztanleak karistiarrak ziren, eta gipuzkoeraz hitz egiten duten lurraldeetakoak, berriz, barduliarrak. Gainera, Debagoieneko eskualde naturalak Aramaio hartzen zuen, 1489ra arte Bizkaiko zati zen herri arabarra. Erdi Aroan, Arrasate izan zen populazio-gune nagusia. XVI. mendetik aurrera, Bergarak eta [[Oñati|Oñatik]] garrantzi kultural handia hartu zuten. Aipatzekoa da Oñati ez zela Gipuzkoaren parte izan 1845era arte. Debagoieneko eskualde naturalak Aramaio, Arabako herria, ere hartzen zuen bere baitan (Aramaio Bizkaikoa izan zen [[1489]] arte). Arrasate izan zen herri nagusia Erdi Aroan.
Badirudi Debagoiena karistiar lurraldea izan zela K.a. I. mendean. Baieztapen horren ebidentzia nagusia hizkuntzan datza: gaur egun bizkaieraz hitz egiten duten lurraldeetako biztanleak karistiarrak ziren, eta gipuzkoeraz hitz egiten duten lurraldeetakoak, berriz, barduliarrak. Gainera, Debagoieneko eskualde naturalak Aramaio hartzen zuen, 1489ra arte Bizkaiko zati zen herri arabarra. Erdi Aroan, Arrasate izan zen populazio-gune nagusia. XVI. mendetik aurrera, Bergarak eta [[Oñati|Oñatik]] garrantzi kultural handia hartu zuten. Aipatzekoa da Oñati ez zela Gipuzkoaren parte izan 1845era arte. Debagoieneko eskualde naturalak Aramaio, Arabako herria, ere hartzen zuen bere baitan (Aramaio Bizkaikoa izan zen [[1489]] arte). Arrasate izan zen herri nagusia Erdi Aroan.

18:57, 29 otsaila 2024ko berrikusketa

Debagoiena
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Gipuzkoa
Udalerriak8 (lista ikusi)
Herri handienaArrasate
Izen ofizialaDebagoiena
Geografia
Koordenatuak43°04′00″N 2°28′07″W / 43.066571°N 2.468743°W / 43.066571; -2.468743
Azalera342,73 km²
Garaiera103-1521 metro
Demografia
Biztanleria62.735 (2023:  208)
Dentsitatea183,04 biztanle/km²


Debagoiena[a] Euskal Herriko eskualde bat da, Gipuzkoako hego-mendebaldean kokaturik dagoena. Euskadiko erdigune geografikoa hartzen du Bizkaia eta Arabarekin muga eginez. Altuera 103 eta 1.521 metro artekoa da, eta 342,73 km²-ko azalera hartzen du. 2023. urtean 62.735 biztanle zituen. Eskualdea 8 udalerrik osatzen dute, Arrasate, Bergara, Oñati, Eskoriatza, Aretxabaleta, Antzuola, Elgeta eta Leintz-Gatzagak.

Herri txikiek osatzen dute, nahiz eta azalera handiko lursailak dituzten. Biztanleriari dagokion dentsitatea 182,7 biztanle/km2-koa da. Udalerririk jendetsuena Arrasate da, 21.693 biztanlerekin.

Mendien artean txertatutako haran bat da, eta, besteak beste, Aizkorri, Udalaitz, Aketegi edo Andarto nabarmentzen dira, Eusko Mendien eta Pirinioen berdegunearen eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko zabaldiaren artean. Mendien tontorren eta ibarraren hondoaren arteko desnibela nahiko nabarmena da, Pirinioaurrekoaren berezkoa, batez beste 500 eta 800 metro artekoa. Mendien artean, ibaiek eskualdea zeharkatzea ahalbidetzen duten pasabide bana dago. Gehienak arroiletatik sartzen dira, Ubera, Oñati eta Aramaio ibaien kasuan bezala. Beste gutxi batzuk sarbide naturaletatik sartzen dira: Araotz eta Bolibar ibaiak dira.

Izena

Debagoiena beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Izen ofiziala, EAEren arabera, honako hau da: Debagoiena.[1]

Etimologia

Etimologikoki, Deba- (Deva ibaiaren izena) -goiena (Gipuzkoan hartzen duen kokapena, goialdea) da.

Deba ibaiak zeharkatzen duen lurraldearen izaerak definitzen du. Izan ere, Gipuzkoako hego-mendebaldean kokaturik dago; hain zuzen ere, Deba ibaiaren goi-arroan. Hortik dator beraz Debagoiena izena.

Geografia

Debagoiena Antzuola hegoaldeko mendietatik ikusia. Atzealdean Udalatx, Anboto eta Debagoienaren eta Durangaldearen arteko muga osatzen duten mendiak ikus daitezke.






Eskualde mugakideak

Debagoiena Gipuzkoako hego-mendebaldean dago, Deba ibaiaren goi-arroan. Hala, Euskadiko beste bi probintziak ikutzen ditu.

Udalerriak

Debagoiena 8 udalerrik osatzen dute:

Herria Biztanleria (2023) Azalera (km²) Dentsitatea (bizt/km²)
Antzuola[2]
2.146 2.791 76,89
Arrasate[3]
21.693 3.291 659,16
Aretxabaleta[4]
7.165 2.694 265,96
Bergara[5]
14.739 7.563 19488
Elgeta[6]
1.096 1.752 62,55
Eskoriatza[7]
4.193 4.032 103,99
Leintz-Gatzaga[8]
209 1.470 14,21
Oñati[9]
11.494 10.754 106,88

Orografia

Deba ibaiak zeharkatzen du eskualdea hegoaldetik iparraldera. Haran estuak daude ibaiaren bi aldeetan, Arrasate eta Oñatin izan ezik. Deba ibaiaren goi arroko adar nagusiak Aramaio eta Oñati ibaiak dira. Oñati ibaiak Arantzazu eta Urkulu erreken ura hartzen du.

Lurralde garaia da: herri guztiak itsas maila baino 200 metrotatik gorako altueretan daude, 445 m-tan Leintz Gatzaga herria eta 700 m-tan Arantzazu, Oñatiko auzoa. Aizkorri (1.541 m, Debagoieneko eta Gipuzkoako tontorrik altuenak) eta Udalaitz (1.117 m) mendi aldeek mugatzen dute eskualdea hegoaldetik eta mendebaldetik, hurrenez hurren. Aloñako mendilerroa bestela, 1.200-1.300 metrotan, Oñati gainean dago eta Aizkorriko mendigunearen jarraipena da ipar-mendebalderantz. Udalatx mendiak, ordea, Arrasate eta Elorrio (Bizkaia) banatzen du eta Anboto menditik eta Urkiolako Parke Naturaletik gertu dago.

Debagoienak naturgune erakargarriak ditu, hala nola Aizkorriko Natur Parkea eta Aretxabaletan dagoen Urkulu urtegiko inguruak, Orkatzategi (874 m) eta Kurtzebarri (1.133 m) mendiak besteak beste. Hortik gertu, Zaraiako mendilerroan dago Aitzorrotz (738 m) mendia, Eskoriatzan. Eta Arabako mugan, Elgeako mendilerroa (900-1.100 m), eskualdeko hego-mendebaldean.

Debagoienako hidrologia

Ipar-mendebaldean, Elgeta eta Elorrio artean, Intxorta mendiak (737 m) azpimarratuko dugu batik bat bere ezaugarri historikoengatik. Izan ere, Espainiako Guda Zibilean garrantzi handiko gertaerak jazo ziren bertan. Hego-mendebaldean, aldiz, Arangioko mendilerroak (Orixol 1.128 m) banatzen ditu Aramaio eta Otxandio (Bizkaia). Ipar-ekialdean, Irukurutzeta (898 m) mendia eta izen bereko mendilerroa, Azkoitia, Soraluze eta Bergara artean. Hegoalderantz, eskualdeko ipar-ekialdean, Irimo (901 m) eta 7 puntak daude, Antzuola eta Urretxu artean.

Klima

Tenperatura epela izaten da, urtean zehar gorabehera handirik gabe (8-9 °C neguan eta 19-20 °C udan). Euria: 1.500 mm urtean, batez beste. Goialdea ibarra baino euritsuagoa da.

Historia

Badirudi Debagoiena karistiar lurraldea izan zela K.a. I. mendean. Baieztapen horren ebidentzia nagusia hizkuntzan datza: gaur egun bizkaieraz hitz egiten duten lurraldeetako biztanleak karistiarrak ziren, eta gipuzkoeraz hitz egiten duten lurraldeetakoak, berriz, barduliarrak. Gainera, Debagoieneko eskualde naturalak Aramaio hartzen zuen, 1489ra arte Bizkaiko zati zen herri arabarra. Erdi Aroan, Arrasate izan zen populazio-gune nagusia. XVI. mendetik aurrera, Bergarak eta Oñatik garrantzi kultural handia hartu zuten. Aipatzekoa da Oñati ez zela Gipuzkoaren parte izan 1845era arte. Debagoieneko eskualde naturalak Aramaio, Arabako herria, ere hartzen zuen bere baitan (Aramaio Bizkaikoa izan zen 1489 arte). Arrasate izan zen herri nagusia Erdi Aroan.

XIX. mendean industrializazioa eskualdera iritsi zen, bertako paisaia eta ekonomia eraldatuz. Baliabide naturalen ustiapenak, hala nola meatzaritzak eta zurak, eta ehungintzaren eta metalurgiaren industriaren garapenak, eskualdeko hazkunde ekonomikoa bultzatu zuten. Garai horretan aldaketa sozial eta politikoak ere izan ziren nagusi, euskal nazionalismoaren sendotzea eta langile-mugimenduen sorrera barne.

XX. mendean, Debagoienak Espainiako Gerra Zibilaren (1936-1939) eta haren ondorengo diktadura frankistaren ondorioak jasan zituen. Garai horretan, errepresio politikoak eragina izan zuen herritarrengan, eta pertsona asko jazarri zituzten beren sinesmen politiko edo kulturalengatik. Hala ere, erresistentzia eta borroka uneak ere izan ziren, eta Debagoieneko biztanle askok erregimen frankistaren aurkako mugimenduetan parte hartu zuten.

1975ean Franco hil eta demokraziarako trantsizioaren ondoren, Debagoienak aldaketa nabarmenak izan zituen bere egitura ekonomiko eta sozialean. Industriak ekonomiaren zutabe garrantzitsua izaten jarraitu zuen, baina beste sektore batzuk ere garatu ziren, hala nola turismoa eta zerbitzuak.

Gaur egun, Debagoiena tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen eskualde dinamikoa da. Bere paisaia menditsuak eta baliabide naturalek landa-turismorako eta turismo aktiborako aukerak eskaintzen dituzte; aldiz, bere kokapen estrategikoak eta azpiegitura industrialak Euskadiko gune ekonomiko garrantzitsu bihurtzen dute. Euskal kultur nortasunak Debagoieneko bizitzaren zati bat izaten jarraitzen du, euskara eta tokiko tradizioak babestuz.

Kooperatibismoa

Debagoieneko kooperatibismoak, paper garrantzitsua bete du eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialean. Mugimendu horren bultzatzaile nagusietako bat Jose Maria Arizmendiarrieta apaiza izan zen. Haren ondarea funtsezkoa da oraindik ere eremu horretako kooperatibismoaren historian.

Jose Maria Arizmendiarrieta Markina-Xemeinen jaio zen 1915ean, eta 1941ean iritsi zen Arrasatera apaiz gazte gisa. Eskasia eta langabezia nagusi ziren gerraostean, Arizmendiarrietak bere eliztarren bizi-baldintzak hobetzeko irtenbide praktikoak aurkitzea zuen helburu. Horrela hasi zen langileen kooperatibak sortzeko ideia sustatzen, modu kolektiboan enplegua eta aberastasuna sortzeko modu gisa.

1956an, bertako ikasle eta langile gazte talde baten laguntzarekin, Arizmendiarrietak Arrasateko Lanbide Eskola sortu zuen, geroago Arrasateko Unibertsitate bihurtuko zena. Erakunde horrek berebiziko garrantzia izan zuen eskualdeko gazteen prestakuntza teknikoan eta enpresarialean, eta beren kooperatibak abian jartzeko eta kudeatzeko behar zituzten trebetasunak eman zizkien.

Arizmendiarrietak sustatutako eredu kooperatiboa solidaritate, demokrazia eta parte-hartze printzipioetan oinarritzen zen, non langileek beren enpresen jabetza eta kontrola zuten. Ikuspegi hori 1956an gauzatu zen Mondragon taldearen lehen kooperatiba sortu zenean, ULGOR kooperatiba, berogailuak eta sukaldeak egiten zituena.

Mondragon Taldea 1960ko hamarkadatik aurrera sendotu zen, eta kooperatibismoaren eta gizarte-ekonomiaren munduko erreferente bihurtu zen. Gaur egun, Mondragon Taldea hainbat sektoretan lan egiten duten enpresen multzo dibertsifikatu batek osatzen du, hala nola industrian, banka eta hezkuntzan, besteak beste. Milaka langilerekin eta urteko fakturazio esanguratsuarekin, Mondragon Taldea eskualdeko motor ekonomiko nagusietako bat da, eta kooperatibismoak garapen jasangarrian eta oparotasun partekatuan nola lagun dezakeen erakusten duen adibide inspiratzailea.

Ekonomia

Arrasateko Unión Cerrajera, gaur egun.

Nekazaritzak ez du garrantzia handirik. Baserriko ustiakuntzari lotua dago eta asko murriztu dira baserriak azken hamarkadetan. Basoek, larreek eta zelaiek hartzen dute eremu handiena. Beraz, horien ustiakuntza gero eta garrantzitsuagoa da.

Tradizio industrialari eutsi dio erabat Debagoienak azken urteotan. Burdingintzak lekuko handia izan du eskualdean industria garaitik hona. XX. mendearen hasieran Bergarako Labe Garaiak eta Arrasateko Unión Cerrajera ziren eskualde honetako lantegi nagusiak eta haren inguruan antolatu zen Deba Garaiko industria. 1960. urteetatik aurrera, Arrasaten sortu ziren kooperatiben mugimenduak indar handia hartu zuen, eta, egun, kooperatibak beren industria, finantza eta lanbide prestakuntzarako erakundeak nagusi dira ezbairik gabe eskualdean.

Zerbitzuetan industrian baino langile gutxiagok dihardu. Azkenik, kultura eta administrazioari dagokionez, Bergara da herri nagusia (epaitegia eta unibertsitatea).

1996an 2.833.000 pezetakoa izan zen biztanleko eskualdearen Barne Produktu Gordina (BPG). EAEko indize bateratzailea 100 eta Gipuzkoakoa 102 izanik, 124an zegoen Deba Garaikoa. Antzuolak zuen, 155eko indizearekin, posturik onena. Eskualdearen balio erantsiaren % 65 industriatik zetorren, Gipuzkoako batez bestekoa baino 38 puntu gorago. Leintz Gatzagan izan ezik, eskualdeko gainerako udalerri guztietan industria zen jarduera nagusia, eta kasu guztietan % 60tik gorakoa zen industriak balio erantsiari egiten zion ekarpena. Horren ordainetan, lehen sektoreak oso presentzia urria du eskualdean, Leintz Gatzagan izan ezik, eta zerbitzuek duten garrantzia ere (balio erantsiaren % 31); Gipuzkoako batezbestekoaren oso azpitik dago. Nolanahi ere, egitura ekonomiko horrek izugarrizko garapena bermatu du eskualdean azken urteetan, eta 2000. urtean Debagoiena zen, Gasteizekin batera, langabezia tasa txikiena zeukan EAEko eskualdea, %8,6koa baino ez zen eta. Aldiz, EAEko okupazio tasarik handiena duela Debagoienak (% 62), eta erabateko enplegu mailara heldu dela ere esan daiteke, % 8,6 hori langabezia teknikotzat hartzen baita.

Zerbitzuen alorrean ere izan dira, ordea, berrikuntza nabarmenak azken urteotan Debagoienean. Aipagarria da Mondragon Unibertsitatearen, unibertsitate pribatuaren, sorrera. Arrasaten, Eskoriatzan eta Oñatin kokatu ditu bere fakultate eta eskolak kooperatibek eragindako unibertsitate horrek. Beste alde batetik, eskualdeko hainbat herritan turismoari lotutako jarduerak ere lantzen hasi dira azkenaldian. Besteak beste, gatzgintzaren tradizioa berreskuratu nahi duen Gatzaren Museoa ireki dute Leintz Gatzagan.

Demografia

Biztanleria

XIX. mende bukaeran hasi zen, industrializazioari esker, Debagoieneko biztanle kopurua handitzen, baina hazkunde hori ez zen XX. mendearen erdialdera baizik nabarmenduko. Leintz Gatzaga (207 biztanle; 503 biztanle 1900. urtean) da lehen baino biztanle gehiago ez duen herri bakarra. Arrasate da eskualdeko herririk jendetsuena. Eremurik zabalena, ordea, Oñatik (107, 31 km2) du alde handiz.

Debagoienako biztanleriari dagokionez, kopuruz, nahiko berdintsua da udalerri guztietan. Izan ere, 2.500 eta 10.000 tarteko biztanleria dago, oro har, udalerri bakoitzean. Horien artean, Leintz-Gatzaga, Elgeta eta Antzuola dira biztanleria kopuru baxuena dutenak; herri txikiak izanik. Azaleraz handienak diren herrietan dago biztanle gehien. Hala ere, nabarmenki, jende gutxien bizi den udalerria Leintz-Gatzaga da; hau da, beste udalerri guztien aldean biztanle kopuru oso baxua dauka.

Azken hamar urteetako bilakaera nabarmena izan da. Alde batetik, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati udalerrietan biztanleria-kopurua igo egin da. Bestetik, aldiz, gainontzeko herrietan biztanleria jaitsi egin da. Baina, jaitsierarik agerikoena Leintz-Gatzagak izan duela ikusgarria da; izan ere, %-15 murriztu da bertako biztanleria.

Biztanleria udalerrika Bilakaera azken 10 urteetan
Map
Map
  •      > 20000
  •      5000-20000
  •      2500-5000
  •      1000-2500
  •      500-1000
  •      250-500
  •      250-100
  •      < 100
  •      > %10
  •      %5−10
  •      %1−5
  •      %0−1
  •      %-5−0
  •      %-10−-5
  •      %-15−-10
  •      < %-15

Biztanleriaren taula 2023

# Udalerria Biztanleria
(2023)[10]
% Biztanleria Azalera km²
1 Arrasate 21.693 34,5 30,80
2 Bergara 14.739 23,4 75,97
3 Oñati 11.494 18,3 107,31
4 Aretxabaleta 7.165 11,4 28,97
5 Eskoriatza 4.193 6,6 40,43
6 Antzuola 2.146 3,4 27,72
7 Elgeta 1.096 1,7 16,83
8 Leintz-Gatzaga 209 0,3 14,7
Debagoiena 62.527 100 342,73

Azpiegiturak

Osasungintza

Eskualdean bi erietxe nagusi daude: alde batetik Debagoieneko Ospitalea, gaixotasun orokorretaz arduratzen den zentro publikoa Osakidetzaren barrukoa, eta bestetik Aita Menni Ospitalea, psikiatria eta neurologia arloko zentro pribatu beteranoa dena.

Ikasketak

Arizmendi Ikastola Debagoienan dagoen hezkuntza-erakundea da, bereziki Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabalatea herrietan. Ikastola bat da, euskarazko hezkuntza, euskal hizkuntza, ematen duen eskola mota bat, eta garrantzi kultural eta linguistiko esanguratsua du eskualdean.

Arizmendi Ikastolaren historia 1969an sortu zen. Euskarazko hezkuntzarekin konprometitutako guraso talde batek ezarri zuen, euskara eta euskal kultura sustatzeko eta zaintzeko helburuarekin. Arizmendi du izena ikastolak, Jose Maria Arizmendiarrietaren omenez. Arizmendiarrieta euskal apaiz eta kooperatibista ospetsua izan zen, eta berebiziko garrantzia izan zuen eskualdeko garapen sozioekonomikoan.

Sortu zenetik, Arizmendi Ikastola hazi egin da eta Euskal Herrian izen handiko hezkuntza-erakunde gisa finkatu da. Hezkuntza eskaintzen du eskolaurreko etaatik bigarren hezkuntzaraino, Eusko Jaurlaritzaren curriculum ofizialari jarraituz, baina euskararen sustapenean ikuspegi bereziarekin eta lankidetza, elkartasuna eta kultura-aniztasunarekiko errespetua bezalako balioetan.

Ikastola eragile garrantzitsua izan da euskara biziberritzeko eta sustatzeko, eta belaunaldi berrien artean euskara erabiltzen eta zabaltzen lagundu du. Gainera, hezkuntza-proiektu berritzaileak garatu ditu eta komunitatean aktiboki parte hartu du, tokiko zein nazioarteko beste instituzio eta erakunde batzuekin loturak ezarriz.

Laburbilduz, Arizmendi Ikastola erreferentea da euskarazko hezkuntzaren arloan eta euskal kulturaren sustapenean, gizarte-konpromisoan eta eskualdearen garapenari egindako ekarpenetan aberatsa den historiarekin.

Politika

# Udalerria Alkatea Biztanleria
(2023)[10]
% Biztanleria Azalera km²
1 Arrasate Maider Morras Azpiazu 21.693 34,5 30,80
2 Bergara Gorka Artola Alberdi 14.739 23,4 75,97
3 Oñati Izaro Elorza Arregi 11.494 18,3 107,31
4 Aretxabaleta Garikoitz Iturbe Etxebarria 7.165 11,4 28,97
5 Eskoriatza Edorta Zubizarreta Alegria 4.193 6,6 40,43
6 Antzuola Olatz Lezeta Urzelai 2.146 3,4 27,72
7 Elgeta Ibon Unzetabarrenetxea Gallego 1.096 1,7 16,83
8 Leintz-Gatzaga Dorleta Elkorobarrutia 209 0,3 14,7
Debagoiena 62.527 100 342,73


Udal-hauteskundeak

2019ko Debagoienako udal hauteskundeak
Arrasate  EAJ 9
Bergara  Euskal Herria Bildu 9
Antzuola  Euskal Herria Bildu 7
Elgeta  Euskal Herria Bildu 6
Oñati  Euskal Herria Bildu 10
Aretxabaleta  EAJ 7
Eskoriatza  EAJ 6
Leintz Gatzaga  L.Gatzagako Hautesleen Taldea 5


2023ko Debagoienako udal hauteskundeak
Arrasate  Euskal Herria Bildu 10
Bergara  Euskal Herria Bildu 10
Antzuola  Euskal Herria Bildu 6
Elgeta  Euskal Herria Bildu 6
Oñati  Euskal Herria Bildu 11
Aretxabaleta  Euskal Herria Bildu 7
Eskoriatza  Euskal Herria Bildu 7
Leintz Gatzaga  L.Gatzagako Hautesleen Taldea 5

Eskualde-proiektuak

Debagoiena 2030. Garapen Iraunkorreko Sarea

Debagoiena 2030 XXI. mendeko erronka globalei modu komunitarioan helduko dien aldaketa-mugimendua katalizatzeko diseinatutako asmo handiko proiektua da. Hainbat eragileren eta herritarren arteko lankidetzaren bidez, askotariko metodologia, proiektu eta ekimenak bultzatu eta konektatu nahi dira, erronka horietan eragin esanguratsua sortzeko.

2019an eskualde adimenduna, inklusiboa eta klimaren aldetik neutroa izateko egindako miaketan oinarrituta, proiektuak gaur egungo ikuspegirako lehentasunezkoak diren eragin-eremuak identifikatzen ditu. Arlo horietan askotariko gaiak landu daitezke, ingurumen-iraunkortasunetik hasi eta gizarteratzea eta berrikuntza teknologikoa barne, egungo eta etorkizuneko erronkei modu integralean heltzeko.

Mondragón Taldea

Mondragon Taldea, Mondragon Corporation edo Mondragon Co-operative Corporation izenez ere ezaguna, Arrasaten egoitza duen kooperatiba taldea da. 1956an Jose Maria Arizmendiarrieta apaizak eta ikasle talde batek sortua, Mondragon Taldea munduko kooperatiba-talde handienetako bat da.

Mondragon Taldeak hainbat sektoretan jarduten du, manufaktura-industria, banaketa, banka, hezkuntza eta ikerketa barne. Elkarlotutako kooperatiben sare batek osatzen du, eta kooperatiba-balio eta -printzipioak partekatzen dituzte, hala nola parte-hartze demokratikoa, elkartasuna eta ekitatea.

Mondragon Taldearen ezaugarri bereizgarrietako bat kudeaketa parte-hartzailearen eredua da, non langileek parte-hartze aktiboa duten erabakiak hartzerakoan eta enpresen jabetzan. Gainera, taldeak garapen iraunkorra eta erantzukizun sozial korporatiboa azpimarratzen ditu.

Mondragon Taldea nazioartean ekonomia kooperatiboaren adibide arrakastatsu gisa onartua izan da, eta mundu osoko beste kooperatiba-erakunde asko inspiratu ditu.

2022aren amaieran, korporazioa 81 kooperatibak, 8 fundaziok, mutualitate batek, 12 I+G zentrok, 4 ikastetxek eta 104 filialek osatzen zuten munduan, lau arlotan banatuta: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza.

Auzo Berriak

Kultura

Euskara

Bertako hizkerak

Eskualdeko berezko euskalkia sailkatuta dago Mendebaldeko euskara edo bizkaieraren barruan, sortaldeko multzokoa Koldo Zuazoren arabera. Ezaugarrien artean, hauek azpimarratu ditzakegu:

  • Aditzak: "Emun", "fan", "aitatu", "eroan", "isiotu", "itxungi", "amaitu", "batu", "igarri", "jausi", "jarri" > "Eman", "joan", "aipatu", "eraman", "piztu", "itzali", "bukatu", "bildu", "nabaritu", "erori", "eseri".
  • Hiztegia: "Aitajauna / aitaita" > "aitona", "amandre / amama" > "amona", "ahizta" > "ahizpa", "abade" > "apaiz", "udagoien" > "udazken", "astegoien / astebukaera" > "asteburu", "berba" > "hitza", "artazi" > "guraize", "atzamar" > "(be)hatz", "behar" > "lan", "berakatz" > "baratxuri", "jaramon" > "arreta", "larregi" > "gehiegi", "oste" > "atze / ondoren", "zela(n)" > "nola", "adur" > "lerde", "bits" > "apar", "lapiko" > "eltze", "papar" > "bular", "korta" > "ukuilu", "izara" > "maindire", "gura" > "nahi", "praka" > "galtza".
  • Asteko egunak: "Martitzena", "eguaztena", "eguena", "egu(ba)koitza", "zapatua", "domeka" > "asteartea", "asteazkena", "osteguna", "ostirala", "larunbata", "igandea".
  • Hilabeteak: "Ilbaltza", "zezeila", "bagila", "garagarrila", "agorrila", "zemendia", "gabonila" > "Urtarrila", "otsaila", "ekaina", "uztaila", "iraila", "azaroa", "abendua".
  • "Norekin" atzizkian "-gaz" amaierarekin batera "-rekin" erabiltzen da, baina pluralean "-ekin" bakarrik, "-kaz" arrotza baita.
  • "Alderantz" postposizioan, "-ru(n)tz" hobesten da "-rantza" baino.
  • "Hauetan" baino "hone(i)tan" erabiltzen da (ónetan ahoskaturik, singularrerako onétan izanda).
  • "Edozer" eta "edonola"-ren ordez "zeozer" eta "zeozelan".
  • "Neu", "neure", "neuri" eta "geu", "geure", "geuri" > "ni", "nire", "niri" eta "gu", "gure", "guri".
  • "- ixa" > "-ia". Afarixa > afaria, ixixa > ia-ia.
  • Artikulu determinatzailea markatuz, ahozkoan, "-ia" edo "-ie" amaieran: "Bukaeria" / "bukaerie" > "bukaera", "alabia" / "alabie" > "alaba". Bizkaieraren beste aldaera batzuk dira "-ea", "-i" ("alabea", "alabi").
  • "-(z)iño" > "-(z)io" (adibidez "manifestaziño", "komisiño", "erlijiño").
  • "Jat", "jako", "jatzu", "jaku" > "zait", "zaio", "zaizu", "zaigu". Halaber, Bergaran eta Antzuolan bereziki, 'nor-nori' forma erabiltzen 'nor-nork' ordezkatuz. Adibidez "emun jat" > "emon deutsat" / "eman diot".
  • Baita ere, "nor-nork" > "nor-nori": "Urten dot", "igon dozu" > "irten naiz", "igo zara".
  • "Artxibau", "artikulau" > "artxibatu", "artikulatu".
  • "Bigunketan", "eskaketan" > "biguntzean", "eskatzean".

Hizkuntza normalizazioa

Euskararen berreskuratzeari eta sustapenari lotutako ekimenetan aitzindari izan da alor askotan Debagoiena. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen erdia baino gehiago euskalduna zen: 39.947 euskaldun zeuden eskualdean, 8.067 ia euskaldun eta 14.502 erdaldun. Hizkuntzaren erabilera mailak probintzia osoko altuenetakoak dira bertan, bereziki Aramaio (biztanleen %87a), Elgeta (%86a), Oñati (%80a), Leintz Gatzaga (%79a) Antzuola (%73a) eta Bergaran (%69a). Aipatzekoa da euskara ez zekitenen erdia baino gehiago Arrasaten bizi zela.

Hizkuntzaren normalizazioaren alde, Goiena Komunikazio Taldea 1999an sortu zuten, Arrasaten egoitza nagusia duena. Debagoieneko herri aldizkariek Goienkarian bat egin zuten 2000. urtean (Arrasate Press, Berrigara, Goibekokale, Aretxagazeta, Kontuola eta Ze Barri?). Halaber, Goiena Telebistak jarraitzen dio aurretik Arrasate Telebistak eta Atxabalta Telebistak jorratutako ildoari.

Hiru ikastola ("Arizmendi" Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaletan, "Aranzadi" Bergaran eta "Txantxiku" Oñatin), lau bertso-eskola (Arrasaten, Oñatin, Eskoriatzan eta Aretxabaletan) eta hainbat euskaltegi ditugu. Kilometroak festa 7 aldiz antolatu dute eskualde honetan, 1981ean Arrasaten, 1989an Oñatin, 1991an Bergaran, 2005ean Leintzen, 2007an eta 2016an Bergaran eta 2017an Oñatin.

Monumentuak

Arantzazuko santutegia.

Bertan ditugu Gipuzkoako hiribildu monumentalen arteko bi aipagarrienetakoak -Bergara eta Oñati, azken honetatik hurbil dago Arantzazuko santutegia-, baita Arrasaten kokatzen den euskal kooperatibismoaren sorlekua ere; bertako Erdi Aroko herrigune historikoak jatorrizko elementu asko ditu oraindik. Eskoriatzako Alde Zaharra ere kultura ondasuntzat izendatuta dago.

Gastronomia

Gastronomiari dagokionez, Bergarako gozokiak izan litezke eskualdea atseginez gogoratzeko aitzakia bikaina. 2021. urtean Aretxabaletako tomatea Espainiar Estatuko onena izendatua izan zen.

Hedabideak

  • Arrasateko Mondraberri eta Oñatiko Kontzejupetik aldizkaria ere aipatzekoak dira.

Ondarea

Monumentuak
  1. Bergaraldea
    1. Antzuola
      • Uzarragako eliza
      • Errukizko amaren parrokia
      • Udaletxea
      • Zurrategi plazako larru ontzailea
      • Ugartetorre
    2. Bergara
    3. Elgeta
      • Jasokundeko Andre Mariaren eliza
      • Katai etxea
      • Abridio dorretxea
      • Intxorta mendi magaleko frontea
      • Asentzioko baseliza eta hezegunea
  2. Leintz
    1. Aretxabaleta
    2. Eskoriatza
    3. Leintz-Gatzaga
    4. Arrasate
  3. Oñati
    1. Oñati

Kirola

Arrasateko kirol-taldeak

Mondra Arrasateko Futbol taldea, Kanpanzar Arrasateko Rugby taldea, Arrasateko Ointxe! Saskibaloi Taldea, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea, Arrasateko Eskubaloi Taldea, Arrasateko Areto Futboleko taldea, Arrasateko Atletiko Taldea, Arrasateko Igeriketa Taldea, Arrasateko Karate Taldea,Arrasateko Esku Pilota Taldea

Bergarako kirol-taldeak

Beti Busti Piraguismo Taldea, Bergarako Futbol Taldea, Bergarako Esku Pilota Taldea, Bergarako Saskibaloi Taldea, Bergarako Eskubaloi Taldea

Oñatiko kirol-taldeak

Aloña Mendi Futbol Taldea, Aloña Mendi Saskibaloi Taldea, Aloña Mendi Areto Futbol Taldea, Aloña Mendi Atlestimo Taldea, Aloña Mendi Eskubaloi Taldea, Aloña Mendi Espeleologia Taldea, Aloña Mendi Gimnasia Erritmiko Taldea, Aloña Mendi Igeriketa Taldea, Aloña Mendi Karate Taldea, Aloña Mendi Taldea, Aloña Mendi Esku Pilota Taldea, Aloña Mendi Tenis Taldea, Aloña Mendi Triatloi Taldea

Antzuolako kirol-taldeak

Antzuolako Futbol Taldea, Antzuolako Atletismo Taldea, Peña Aiastui Txirrindularitza Taldea, Olalde Euskal Kirolak, Eperra Antzuolako Ehiza Taldea

Elgetako kirol-taldeak

Elgetako Futbol Taldea

Aretxabaletako kirol-taldeak

UDA Futbol Taldea, Aretxabaletako Txirrindularitza Taldea, Aretxabaletako Esku Pilota Taldea

Eskoriatzako kirol-taldeak

Eskoriatzako Areto Futbol Taldea, Eskoriatzako Saskibaloi Taldea

Kirol-azpiegiturak

Jaiak eta ospakizunak

Arrasateko, jai nagusiak San Juanak dira eta Ekainaren 23tik 26ra ospatzen dira. Horretaz gain, Urriko lehenengo ostiralean Maritxu Kajoi izeneko eguna ere ospatzen da, txikiteroen eguna izaten da eta oso berezia izaten da, udalerri bakarra baita egun hau ospatzen duena eta kanpoko jende ugari hurbiltzen baita eguna ospatzera.

Aretxabaletako, jai patronalak Andramaixak dira eta abuztuaren 14, 15, 16 eta 17an ospatzen dira. Halaber, aratusteak ere pisu handia izaten dute herrian. Inauterien aurreko asteburuan Txapel Txin Eguna ospatzen da, eta ondoren, inauteri egunean, igandea izaten dena, Kuadrilek eraikitako karrozen desfilea egiten da eta desfile horrekin Txino dantzak egiten du bat. Txino dantza hori urteko kinttuak egiten dute.

Eskoriatzako, jai nagusiak San Pedroak izaten dira eta Ekainaren 28tik Uztailaren 1era ospatzen dira. Kinttuak ere garrantzi handia izaten dute herrian eta Aretxabaletan bezala Otsailaren 5ean, Santa Ageda egunean herriko kintoak (urte horretan 18 urte betetzen dituzten neska-mutilak) koplak kantatuz eskean ibiltzen dira bezperatik. Azkenik, Santa Ageda egunean herriko plazan dantza egiten dute banaka, zein taldeka.

Begarako, jai nagusiak Pentekosteak dira eta Maiatzaren 26tik 30era ospatzen dira. Gainera, San Martzial Bergarako erromeriarik ospetsuena da. Eta baita herrikoiena ere, zentzu guztietan. Santuaren egunaren ondorengo igandean, edo egun horretan bertan jaieguna bada, eguerdian aurreskua dantzatzen da San Martzialen, eta familia eta kuadrillek bertara igotzen dira eguna jai giroan pasatzeko. Ilunabarrean, 21:00etako txupinazoarekin, herriko jaitsiera hasten da, txistulari, trikitilari eta txarangak alaituta.

Antzuolako, jai nagusia Mairuaren Alardea da, uztailaren hirugarren igandearekin bat egiten duen larunbatean ospatua. Horretaz gain, Otsailaren 3an San Blas eguna da, baina aste horretako larunbatean ospatzen da Basalde auzoko ermitan jaia. Katarro eta eztarriko gaitzen zaindari dela esaten da. Egun horretarako herriko okinek apropos egindako San Blas opilak eta kandelak bedeinkatzen dira.

Elgeta herriko jai nagusiak Ferixa Nagusixak dira. San Pedro egunaren hurrengo domekan izaten da feria eta jaiak eguenean hasten dira alkate txikiaren izendapenarekin. Bestalde, irailean herriko baserritarren azoka eta sagardo eguna ospatzen dira.

Leintz-Gatzagako jai nagusiak irailaren 8an izaten dira, Dorletako Amaren eguna, txirrindularien zaindaria. Azaroaren 13an aldiz, San Millan eguna ospatzen da, herriko parrokia San Millani eskainia dago eta. San Millan egunetik gertuen dagoen igandean urteko artisau feria antolatzen da, sanmilixanak.

Oñati Herriko jaiak San Migelak dira, irailaren amaiera aldera. Baina hiribilduko jairik ezagunenak Corpus Christi-koak dira, ekainaren erdialdean. Hamabosgarren mendetik hona behinzat, goiz horretan herriko patroia den San Migel goiaingeruaren izenean meza ospatzen da, eta ondoren prozesio bat egiten da herriko kaleetan zehar, foruen enparantzan amaituz. Prozesioarekin batera dantzariek dantza tradizionalak eskaintzan dituzte

Kinttuak

Debagoiendar ospetsuak

XVI. mendea
XVII. mendea
XVIII. mendea
XIX. mendea
XX. mendea

XXI. mendea

Irudiak

Erreferentziak

  1. Erakundea, Euskaltzaindia. (2011). EUSKAL HERRIKO UDALEN IZENDEGIA. Izenak bilduma ISBN 978-84-95438-74-4..
  2. «Antzuolako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  3. «Arrasate/Mondragónko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  4. «Aretxabaletako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  5. «Bergarako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  6. «Elgetako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  7. «Eskoriatzako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  8. «Leintz-Gatzagako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  9. «Oñatiko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
  10. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman INE 2014 izeneko erreferentziarako

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak



Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found