Abaltzisketa

Koordenatuak: 43°02′52″N 2°06′19″W / 43.0478°N 2.1052°W / 43.0478; -2.1052
From Wikipedia
Abaltzisketa
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Abaltzisketako kaskoa; atzean, Larrunarri (Txindoki izenaz ere ezaguna).
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaAbaltzisketa
AlkateaJon Zubizarreta Aldaya (en) Itzuli
Posta kodea20269
INE kodea20001
Herritarraabaltzisketar
Ezizenatxalburuak
Kokapena
Koordenatuak43°02′52″N 2°06′19″W / 43.0478°N 2.1052°W / 43.0478; -2.1052
Map
Azalera11,18 km²
Garaiera370 m
Distantzia39 km Donostiara
Demografia
Biztanleria326 (2023)
17 (2022)
alt_left 152 (%46,6) (%55,5) 181 alt_right
Dentsitatea29,16 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 17,44
Zahartze tasa[1]% 16,67
Ugalkortasun tasa[1]‰ 15,38
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 72,5 (2011)
Genero desoreka[1]% 19,05 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,91 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 93,66 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 84,2 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 89.74 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615
Webguneahttp://www.abaltzisketa.net

Abaltzisketa[4] (entzun) Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. 11,18 kilometro koadro ditu, eta 318 biztanle zituen 2020an. Donostiatik 39 kilometro hegoaldera dago, eta Tolosatik 14 kilometro hegoaldera.

Izena[edit | edit source]

Abaltzis- zatia ez dago garbi nondik datorren; Mitxelenak Apellidos vascos liburuan dioenez, baliteke abaritz izenaren eratorria izatea, baina ziurtasunik gabe adierazten du hori.[5] Amaierako -keta, berriz, leku ugaritasunezko -eta atzizkiaren txistukari ondoko aldaera da, ondoko Amezketa herriaren izenean ageri den bera.[6]

Geografia[edit | edit source]

Abaltzisketako herrigunea eta Larrunarri, 1943. urtean.
Larraitz.

Abaltzisketa Larrunarri (Txindoki izenaz ere ezaguna, 1.346 metro) mendiaren ipar magalean kokatuta dago, Aralar mendilerroan, itsas mailatik 370 metro gorago. Errepidez, herrira iristeko bideak hiru dira: Orendaindik zehar, Amezketatik zehar edota Zaldibiatik zehar.

Aralarko natura parkearen parte dira Abaltzisketako udalerriaren zati bat; hegoaldeko lurrak, hain zuzen ere.

Mugakideak[edit | edit source]

Abaltzisketak mugakide ditu iparraldean Orendain, ekialdean Amezketa, hegoaldean Enirio-Aralarko Mankomunitatea, eta mendebaldean Zaldibia eta Gaintza

Auzoak[edit | edit source]

Abaltzisketak auzo hauek ditu:[7]

  • herrigunea, auzo nagusia
  • Larraitz, garrantziaren aldetik bigarrena
  • Aranguren
  • Azaldegi
  • Ipentza
  • Iturgoien
  • Kareaga
  • Olano
  • Otamendi
  • Pildain
  • Sasiain

Historia[edit | edit source]

1379an, Abaltzisketako bizilagunak Tolosaren menpe geratu ziren, eta jauntxoen eta foruen abantailaz gozatzen hasi ziren.

1615ean, jauntxoen arteko lehiak bukatuta zeudela, Abaltzisketako bizilagunek eskatuta, Filipe III.a Espainiakoarengandik hiribildu titulua jaso zuen herriak. Hartara, Tolosarekin bat egitean galdua zuen autonomia berreskuratu zuen. Horren ondoren, Abaltzisketak hiribilduen bilkuretan parte hartu zuen, Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza lortuta.

1983an udalerriak izen ofiziala aldatu zuen: Abalcisqueta zen ordu arte, eta Abaltzisketa da geroztik.

Ekonomia[edit | edit source]

Lehen sektorekoa izan da mende askoan ekonomia jarduera nagusia, eta gaur egun ere 65 nekazaritza eta abeltzaintza ustiategi daude Abaltzisketan. Abaltzisketako babarrunek ospe handia dute Euskal Herri osoan.

2017an, honela banatuta zegoen herriko ekonomia jarduera sektore ekonomikoen arabera: lehen sektorea % 7; bigarren sektorea % 5,9, sektore horretako jarduera nagusia eraikuntza izanik (% 4,4); hirugarren sektorea % 87,1.[8]

Demografia[edit | edit source]

Abaltzisketan, landako herria denez, XX. mendetik hona biztanleria ia % 50 jaitsi da: 1900ean 550 biztanle zituen; 2019an, berriz, 328.[8] Nahiz eta azken urte hauetan herritar kopurua handitu den, oraindik ere urrun dabil XIX. mendean zituen 800 bat biztanleetatik.

2019an, biztanleen % 17,07k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 1,83 ziren.[8]


Abaltzisketako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[edit | edit source]

2005eko apirilean egindako hauteskundeetan, alderdi bozkatuenak izan ziren EAJ - EA koalizioa (botoen % 57,9rekin) eta EHAK (% 32,9rekin).

Alkateak 2003tik 2011ra[edit | edit source]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Argitxu Zabala Zeberio 2003-2007 Talde Saiatua
Jesus Mari Gorostidi Irazusta 2007- Herritarrak
Udaletxea

Udal hauteskundeak 2011tik 2023ra[edit | edit source]

2011ko udal hauteskundeetan talde independenteak 152 boto lortu zituen, eta PPk 1.[9]

2015eko udal hauteskundeetan talde independenteak 140 boto lortu zituen, eta PPk 1.[9]

2019ko udal hauteskundeetan talde independentea aurkeztu zen bakarrik, eta 152 boto lortu zituen.[9] Jon Zubizarreta izendatu zuten alkate.[10]

2023ko udal hauteskundeetan Herrigintza talde independentea aurkeztu zen bakarrik, eta 132 boto lortu zituen. [11][12]

Kultura[edit | edit source]

Euskara[edit | edit source]

Abaltzisketako Ana Artolaren[13] testigantza, herriko bizimoduaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[14][15] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Abaltzisketako euskara gipuzkeraren[16][17] aldaera bat da, erdiguneko azpieuskalkian[18] topa daitekeen Tolosaldeko euskara[19], hain zuzen. Herriko euskaldunak % 93,66 dira, eta euskararen erabilera % 84,2 da.

Jaiak[edit | edit source]

Larraitzeko baseliza.
  • Erromeria bat antolatzen da Larraitzeko ermitara Pentekostes egunean.
  • Maiatzaren 15ean San Isidro eguna ospatzen da hamaiketako herrikoiarekin.
  • Ekainaren 24an San Juan Bautistaren festa ospatzen da eta bezperan soka-dantza dantzatzen da herriko plazan.
  • Larraitzeko festak ekainaren 29an ospatzen dira.
  • Azaroaren lehenengo egunean meza herrikoia ospatzen da Santa Cruz edo Txutxurrumendi ermitetan.

Kirolak[edit | edit source]

Herri txikia denez, bertan ez dago kirol azpiegitura handirik, pilotaleku bat izan ezik. Kirol elkarte bakarra dago herrian, ehizakoa: Larrunarri Elkartea.

Migel Irazusta Polipaso aizkolaria izan da Abaltzisketako kirolaririk ospetsuena.

Abaltzisketako festetan, honen eta Amezketaren arteko zaldi-lasterketak antolatzen dira.

Ondasun nabarmenak[edit | edit source]

San Juan eliza

Abaltzisketako alde zaharra euskal mendialdeko nekazaritza herrien eredu ona da. Bertan udaletxea nabarmentzen da, San Joan Bataiatzailearen elizaren ondoan kokatua. Eliza XVI. mendekoa da XIII. mendeko aurrealde erromanikoa mantentzen duen arren. Kanpandorrea ere aipagarria da, 1493. urtean Abaltzisketan egindako kanpai ikusgarria daukalako.

Oso interesgarria da Nahera-Haundi baserria, euskal eraikuntza zaharren eredu delako. Sasiain auzoan dago, eta herrira iritsi baino lehenago dagoen desbideraketa bat hartuz iritsi daiteke hara.

San Juan eliza

Udalerri honetan, zalantzarik gabe, ospe gehien daukana Larraitz baserri-auzoko paisaia da. Larrunarriren mangalean kokatuta dagoen auzoan, ermita bat dago, baserritar eta artzainen artean oso ospetsua den Andre Maria daukana. Udan eta aste bukaeretan oso bisitatua da, Larraitzen diren jatetxe eta askaltokiengatik. Izan ere, Larraitzeko aparkalekutik hasten da Larrunarri (1341 m), Ganboa (1451 m), Pardarri (1399 m) eta Ausa Gaztelu (899 m) mendien igoera ibilbidea.

Pilotalekua
Pilotalekua

Eraikinak[edit | edit source]

Abaltzisketar ospetsuak[edit | edit source]

Erreferentziak[edit | edit source]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
  5. (Gaztelaniaz) Mitxelena, Koldo. (1953). Apellidos vascos. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 4 or..
  6. Salaberri Zaratiegi, Patxi; Zaldua Etxabe, Luis Mari. (2020). Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia. in: Izenak. Euskaltzaindia, 23 or. ISBN 978-84-120766-2-2..
  7. Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua. «Abaltzisketa: Auzoak» Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura (Gipuzkoako Foru Aldundia).
  8. a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Abaltzisketa» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  9. a b c www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  10. «Alkatearen agurra» Abaltzisketa (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  11. «Udal hauteskundeak 2023 - Abaltzisketa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  12. «2023ko HAUTESKUNDEAK» hauteskundeak.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  13. «Artola Etxeberria, Ana - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  14. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  15. «Bizimodua gogorra zen, neguan bereziki - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  16. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  17. «Abaltzisketa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  18. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  19. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  20. «Ondare kulturala» Abaltzisketa (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).

Kanpo estekak[edit | edit source]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa