Das Lied der Deutschen
Das Lied der Deutschen | |
---|---|
Herrialdea | Alemania |
Izenburua euskaraz | Alemaniarren abestia |
Beste izendapenak | Das Deutschlandlied («Alemaniako abestia») |
Hitzak | August Heinrich Hoffmann von Fallersleben, 1841 |
Musika | Joseph Haydn, 1797 |
Onarpen data | 1922 |
Multimedia |
Das Lied der Deutschen edo Deutschlandlied (euskaraz Alemaniarren abestia edo Alemaniaren abestia) Alemaniako ereserkia da. Hitzak August Heinrich Hoffmann von Fallerslebenek idatzi zituen 1841ean. Musika Joseph Haydnek moldatua da. Hain zuzen 1797ko hari-tresnerako kuarteto (Kaiserquartett) baten zati bat da. Partitura bera, Leopold Haschkaren hitzekin, Austria-Hungariako Inperioko ereserkia zen.
Gaur egun, hirugarren estrofa baino ez da ereserkia: abesti osoa 1922an bihurtu zen Alemaniako ereserki, Weimarko Errepublikaren garaian. Hirugarren Reichean, ereserki honetako lehenengo bertsoa baino ez zen abesten, eta ondoren nazi alderdiaren Horst Wessel Lied abesten zuten. 1952an, Alemaniako Errepublika Federalak (AEF) Deutschlandlieden hirugarren estrofa hartu zuen ereserkitzat, eta gaur egun hori da Alemaniako de facto ereserkia.
Hitzak
Alemanez
|
Euskaraz
|
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Das Lied der Deutschen |