Done Mikel Aralarkoaren santutegia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°57′N 1°58′W / 42.95°N 1.97°W / 42.95; -1.97
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
25. lerroa: 25. lerroa:


== Excelsisko tenplua ==
== Excelsisko tenplua ==
[[Fitxategi:Aralar San Miguel in Excelsis Church.JPG|thumb|left|295px|Santutegia eta bere atzean [[Beriain]]. Eskuinean, [[Kantabria mendi katea]] eta atzerago [[Ezkarai]] ]]
[[Fitxategi:Aralar San Miguel in Excelsis Church.JPG|thumb|left|295px|Santutegia eta bere atzean [[Beriain]]. Eskuinean, [[Urbasa]] mendilerroa. Atzealdean [[Kantabria mendi katea]] eta atzerago [[Ezkarai]].]]
Excelsisko San Migel santutegia 1.237 metroko garaieran, [[Aralar]]ko mendilerro paregabean, [[trikuharri]]z jositako paraje ederrean dago. Adituen esanetan, IX. mende inguruko eraikin prerromanikoaren aztarnak ikus daitezke tenplu honetan. Dena dela, Santutegiari buruzko lehenengo berriak XI. mendekoak dira eta hauetan Zamartzeko Santa Mariaren (egungo [[Uharte Arakil]]en) menpeko gisa ageri da eta monasterio hau dela medio, Iruñeko Katedralaren menpeko ere. XII. mendean Santutegiaren eraikuntza [[erromaniko]]a amaitu zuten. Garai honetan, erregeek, elizgizonek eta herritar fededunek bultzatutako Santutegi hau, [[San Agustin]] erregelako fraile komunitate batek zaintzen zuen. Denborak aurrera joan ahala, elizbarrutiko apaizen ardurapean jarri zuten eta halaxe darrai egun ere. "Kaperau nagusia" eta "Kaperau laguntzailea" Iruñeko Artzapezpikuak izendatzen ditu eta hauekin elkarlanean aritzen dira mezamutil, anaidikide eta "sanmigelzale" asko ere.
Excelsisko San Migel santutegia 1.237 metroko garaieran, [[Aralar]]ko mendilerro paregabean, [[trikuharri]]z jositako paraje ederrean dago. Adituen esanetan, IX. mende inguruko eraikin prerromanikoaren aztarnak ikus daitezke tenplu honetan. Dena dela, Santutegiari buruzko lehenengo berriak XI. mendekoak dira eta hauetan Zamartzeko Santa Mariaren (egungo [[Uharte Arakil]]en) menpeko gisa ageri da eta monasterio hau dela medio, Iruñeko Katedralaren menpeko ere. XII. mendean Santutegiaren eraikuntza [[erromaniko]]a amaitu zuten. Garai honetan, erregeek, elizgizonek eta herritar fededunek bultzatutako Santutegi hau, [[San Agustin]] erregelako fraile komunitate batek zaintzen zuen. Denborak aurrera joan ahala, elizbarrutiko apaizen ardurapean jarri zuten eta halaxe darrai egun ere. "Kaperau nagusia" eta "Kaperau laguntzailea" Iruñeko Artzapezpikuak izendatzen ditu eta hauekin elkarlanean aritzen dira mezamutil, anaidikide eta "sanmigelzale" asko ere.



13:19, 5 uztaila 2010ko berrikusketa

San Migel Aralarkoaren santutegia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Bide Primigenioa
San Migeleko santutegiaren ikuspegi orokorra Artxueta menditik.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUharte Arakil
Koordenatuak42°57′N 1°58′W / 42.95°N 1.97°W / 42.95; -1.97
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMikel goiaingerua
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
EstiloaArte erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-263
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000764
263
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Migelen santutegia Aralarko mendilerroan kokatutako basilika da, Euskal Herri osoan estilo erromanikoaren eredu paregabea dena. Uharte-Arakil ohiko abiapuntua da, izan ere udalerri horretan kokatuta dago santutegia.

Lehen aipamena XI. mendekoa da, bi mende lehenago bertan beste tenplu bat zegoela ematen badu ere.

San Migelenganako jaiera

Aralarko San Migeleko santutxo edo guruztokia.

Erromatar Inperioaren azkeneko garaitik eta, bereziki, Gargano Mendiko (V. mendea), Erromako (VI. mendea) eta Avrancheseko (VIII. mendea) San Migelen agerpenei buruzko berrien ondorioz, europar mendebaldean eliza asko eskaini zioten aingeruari. Horietako asko goialdeetan jasotakoak; bertan, gaixoak sendatzeko eta kristau erreinuak babesteko eginkizuna egozten zitzaion aingeruari. Euskaldunen lurraren ebanjelizazioan ere San Migelenganako jaiera garrantzitsua izan zen; izan ere, X. mendetik aurrera, Iruñeko erregeek harenganako eta Ama Birjinarenganako debozioa bultzatu zuten bereziki. Horregatik, erreinuko eliza zaharrenetariko asko eta ermita anitz zeruko gudarostearen printzearen babespean jarri zituzten.

Excelsisko tenplua

Santutegia eta bere atzean Beriain. Eskuinean, Urbasa mendilerroa. Atzealdean Kantabria mendi katea eta atzerago Ezkarai.

Excelsisko San Migel santutegia 1.237 metroko garaieran, Aralarko mendilerro paregabean, trikuharriz jositako paraje ederrean dago. Adituen esanetan, IX. mende inguruko eraikin prerromanikoaren aztarnak ikus daitezke tenplu honetan. Dena dela, Santutegiari buruzko lehenengo berriak XI. mendekoak dira eta hauetan Zamartzeko Santa Mariaren (egungo Uharte Arakilen) menpeko gisa ageri da eta monasterio hau dela medio, Iruñeko Katedralaren menpeko ere. XII. mendean Santutegiaren eraikuntza erromanikoa amaitu zuten. Garai honetan, erregeek, elizgizonek eta herritar fededunek bultzatutako Santutegi hau, San Agustin erregelako fraile komunitate batek zaintzen zuen. Denborak aurrera joan ahala, elizbarrutiko apaizen ardurapean jarri zuten eta halaxe darrai egun ere. "Kaperau nagusia" eta "Kaperau laguntzailea" Iruñeko Artzapezpikuak izendatzen ditu eta hauekin elkarlanean aritzen dira mezamutil, anaidikide eta "sanmigelzale" asko ere.

Erretaula

Santutegiko aldarea, erretaula eta San Migelen irudia.

Kapera nagusiko erretaula (jatorriz, aldarearen aurrealdea), Santutegian dauden maisulanetariko bat da eta erromaniko garaiko aldareen apainketaren eredurik ikusgarriena. Dirudienez, XII. mendearen amaiera aldekoa, Antso VIa erregearen garaikoa da. Urreztaturiko eta esmaltaturiko kobreaz egina, artelan hau esmaltezko 39 piezek osatzen dute harri bitxizko apainduraz. Erretaularen ikonografiak zera agertzen du: Ama Birjina eseririk Haurra altzoan duela, tetramorfoak, alegia, lau ebanjelisten ikurrak, apostoluak, errege magoak, Gabriel aingerua, Maria eta San Jose. Erretaula honen berri dugunetik, hirutan besterik ez da Santutegitik atera: 1765ean, Iruñean garbitzeko (erretaulan bertan irakur daitekeenez), 1979an lapurtu zutela eta, eta 2006. urtean Iruñeko erakusketa baterako.[1]

San Migelen irudia

Erretaula esmaltatua.

Santutegian dagoen irudiaren itxura oso antzinakoa eta berezia da: deabrua lantzaz akatzen edo arimak balantza batean pisatzen beharrean (ohiko irudiak), Gurutze Santuaren eramaile gisa agertzen zaigu gure aingerua, hau da, Kristo Errege berpiztuaren mezulari gisa. Irudi honen jatorrian, dirudienez, Bibliako eta liturgiako zenbait testuk eragina izan zuten. Egungo Excelsisko San Migelen irudia 1756. urtean egin zuten urreztaturiko zilarrez, erlikia ontzi zaharra ordezkatzeko.

Barnean, antzinako zurezko irudiaren hondarrak eta Kristoren gurutzearen erlikia ("lignum crucis") daude gorderik. Gaur egun ere, aingeruak kristau askoren (batez ere nafar eta gipuzkoarren) debozioa bereganatzen du. Areago, urtero, Pazko egunez, irudi santua Santutegitik atera eta hiru hilabete ematen ditu Nafarroan barna 280 herri inguru bisitatzen. Hauetako askotan ere, San Migelen Anaidiko kide diren familiek ostatu ematen diete aingeruaren irudiari eta eramaileei.

Herriotan, Aingeruaren bisitak erritual jakin bati jarraitzen dio: soroen bedeinkapena eta ebanjelioen proklamazioa lau haizeetara, gaixoei bisita... Gipuzkoara ere joaten da abuztuaren bigarren igandean Igaratzako erromeriarekin bat eginez.

Aspaldiko ohiturari jarraikiz, aingeru santua Iruñera ere jaitsi ohi da; aste betez bertako parrokia, komentu, ospitale eta ikastetxeei bisita egiteko eta, batez ere, Katedraleko "Dedikazio" jaian parte hartzeko (Pazko zortziurrenaren ondorengo asteartea).

Santutegiaren egun handiak

Uharte-Arakiletik gorantz doan bidea santutegira hurbilduz doanean agertzen den harria. Bertan hau jartzen du:"Mikel Gurea Zaindu Euskal Herria".

Kristau egutegiko ospakizun nagusiekin batera, bi egun dira San Migelen jarraitzaileentzat bereziki hunkigarriak eta jai handi gisa ospatu ohi direnak: San Migelen agerpenaren jaia (maiatzak 8), Pio V aita santuak ezarri zuen egun hau Eliza Unibertsalarentzat Monte Garganoko italiar santutegiko antzinako ohituren omenez, eta Dedikazioaren jaia (irailak 29), Erromako Via Salariako San Migel basilikaren sagaratze datarekin bat datorrena. Honetaz gain, "Absolbizio" eguna (abuztuaren azkeneko igandea) ere ospatzen da, Aralarko tenplu honen dedikazioaren oroitzapen gisa, zeinetan "barkamen osoa" irabaz baitaiteke. Gainera, urte osoan zehar izaten dira fededunen bisitak eta herrien errogatibak eta, bestalde, mendigoizaleek ere badute egun berezirik, Eguberri aurreko igandeko "Mendigoizale Egun Handia" hain zuzen ere.

Elezaharra

Sakontzeko, irakurri: «Teodosio Goñikoa»

Antzinako denboretan, Goñerriko Teodosio "Buruzagia" izeneko jauna musulmanen aurka borrokatzeko abiatu zen. Gaztelura itzultzean, Basajaunaz mozorroturiko deabruak esan zion haren emaztea morroi batekin zebilela. Sumindurik, Teodosio sartu zen logelan eta bertan zeudenak erail zituen, emaztea eta ustezko amorantea zirela pentsatuz. Hortik gutxira, dena engainu bat izan zela konturatu zen, eraildakoak haren gurasoak zirela jabetuz. Damutu eta abaildurik, Erromaraino jaon zen erromes eta Aita Sainduari barkamena eskatu zion. Horrek horrenbeste egin zuen, baina zigor gisa gorputza kate astun batzuek estutua Aralarko mendatean ibiliko zen kateok erori arte. Penitentzia betetzen ari zela, halako batean, herensuge ikaragarri batek eraso egin zion, berak San Migelen babesa erregutu zuen. Orduan goiaingerua agertu zitzaion eta "Nor Jaungoikoa bezala!" esanez piztia akatu zuen. Une horretantxe, Teodosioren kateak lurrera erori ziren eta honek, bere esker ona adierazteko, aingerua adoratzeko eliza -San Migel in Excelsis tenplua- eraiki eta bertan gelditu zen. Horren guztiaren lekuko, erdiko kaperaren sarreran zintzilik dauden kateak (penitentzia seinale, alde batetik, eta, bestetik, Kristok gizakiarentzat dakarren askapenaren zeinua, Berak hautsi baititu bekatuaren eta heriotzaren kateak) eta paretan dagoen zuloa, non fededunek, burua sartuta, kredoa errezatzen baitute deabruaren eta indar txarren kontrako exorzismo gisa.

Erreferentziak

  1. Aralarko erretaula (Nafarroa) 3digitala webgunean (Euskomedia fundazioa).

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Txantiloi:Nafarroako eraikin historikoak