Riga
Riga[1] (letonieraz, Rīga, riːɡa ahoskatua) Letoniako hiriburua eta hiri nagusia da. Bertako gune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk, Europako modernismo eraikinen sorta handiena baitauka. 2010ean 709.145 biztanle zituen.
Inguru naturala eta klima
Riga hiria izen bereko golkoan kokatua dago, Daugava ibaia itsasoratzen den tokian. Itsaso Baltikoan portu garrantzitsua da. Hiru herrialde baltiarretako hiririk populatuena da Riga.
Letoniak itsas klima dauka, udak freskoak izaten dira eta neguak hotzak izaten dira, betiere itsasoaren hurbiltasunak eskaintzen duen tenperaturen moderazioarekin.
Datu klimatikoak (Riga) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -2.3 | -1.7 | 2.7 | 9.8 | 16.2 | 20.1 | 21.7 | 21.0 | 16.3 | 10.4 | 3.9 | 0.3 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -7.8 | -7.6 | -4.7 | 1.0 | 5.9 | 10.0 | 12.3 | 11.8 | 8.0 | 4.0 | -0.5 | -4.4 | 2.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 34 | 27 | 28 | 41 | 44 | 63 | 85 | 73 | 75 | 60 | 57 | 46 | 633 |
Eguzki orduak | 45.5 | 59.0 | 131.1 | 234.4 | 271.7 | 288.3 | 306.8 | 243.3 | 177.3 | 97.2 | 32.7 | 23.5 | 1910.8 |
Iturria (1): World Weather Information Service [2] | |||||||||||||
Iturria (2): Latvijas vides, ģeoloģijas un meteoroloģijas centrs (eguzki orduak 2004.-2010.) [3] |
Auzoak
Riga sei gune administratibotan banaturik dago. Dena den, bertako biztanleek hiria auzotan banatzen dute "mikro eskualde" izenarekin ere deituak. Auzoak honakoak dira:
- Vecrīga
- Pārdaugava
- Ziepniekkalns
- Tornakalns
- Imanta
- Zolitūde
- Bolderāja
- Vecmīlgravis
- Sarkandaugava
- Mežaparks
- Jugla
- Šmerlis
- Mežciems
- Ķengarags
- Purvciems
- Pļavnieki
- Dārzciems
Historia
Riga, antzinako herri livoniarra bizi zen gunean ezartzen da, Daugava eta Ridzene ibaiak batzen diren tokian. Ridzene ibaiari Riga ibaia deitzen zitzaion antzina. Ibaiaren puntu batean, gaur egun ez den portu natural bat zegoen bertan, Rigako lakua izenez ezagutzen zena. Riga hiriaren izena, antzinako laku honetatik datorrela uste dute adituek.
Europako Kultura Hiriburu
2014an, 200 ekintza baino gehiago prestatu zituzten sei arlotan banatuta: zinema, antzerkia, musika, literatura, artea eta ingurumena. %15 eta %20 inguru igo zen turismoa. 24 milioi euroko aurrekontua izan zuen[4].
Demografia
Biztanleriaren bilakaera | ||
---|---|---|
Urtea | Biztanleria | |
1767 | 19.500 | |
1800 | 29.500 | |
1840 | 60.000 | |
1867 | 102.600 | |
1881 | 169.300 | |
1897 | 282.200 | |
1913 | 517.500 | |
1920 | 185.100 | |
1930 | 377.900 | |
1940 | 353.800 | |
1945 | 228.200 | |
1955 | 566.900 | |
1970 | 731.800 | |
1979 | 835.500 | |
1990 | 909.135 | |
2005 | 731.762 | |
2010 | 709.145 |
Rigak 709.145 biztanle zeuzkan 2010ean. Historian zehar biztanleriak hainbat aldaketa izan ditu, betiere goranzko joeran. Dena den, Lehen Mundu Gerraren ostean jaitsiera handia izan zuen, gerrateak eragindako hildako eta bizimoduaren okertzeagatik. Bigarren Mundu Gerraren ostean ere biztanleria asko jaitsi zen, egin ziren deportazio masiboek eraginda.
Gaur egun Rigako biztanleria beherantz doa poliki-poliki, Europa ekialdeko beste hainbat hiri eta herrialdetan bezala. Biztanle gehien 1990ean izan zuen, orduan Rigak 900.000 laguneko biztanleria baitzuen. Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara emigrazioa handia dago. Horrez gain, jaiotze tasaren beherakada handia dela eta, biztanleria gero eta zaharragoa da.
Rigatar ezagunak
- Isaiah Berlin, britainiar filosofoa.
- Sergei Eisenstein, sobietar zinema zuzendaria.
- Johann Gottfried Herder, alemaniar poeta.
- Wilhelm Ostwald, alemaniar kimikaria.
- Mikhail Tal, sobietar xakelaria.
- Mikhail Barishnikov, dantzari eta koreografoa.
- Elina Garanca, mezzo-sopranoa.
- Gidon Kremer, biolin-jotzailea
Herri eta hiri senidetuak
Rigak honako hiri senidetuak ditu:[5]
Aalborg (Danimarka)[6] | Almaty (Kazakhstan) | Amsterdam (Herbehereak) | Astana (Kazakhstan) |
Pekin (Txina)[7] | Bordele (Frantzia) | Bremen (DEU) | Cairns (Australia) |
Calais (Frantzia) | Dallas (AEB) | Florentzia (Italia) | Kiev (Ukraina) |
Kobe (Japonia)[8] | Minsk (BLR) | Erdialdeko barrutia (Mosku) (Errusia) | Norrköping (Suedia) |
Pori (Finlandia) | Providence (AEB) | Rostock (DEU) | San Petersburgo (Errusia)[9] |
Santiago (Txile) (CHI) | Slough (UK) | Stockholm (Suedia) | Suzhou (Txina) |
Taipei (TWN) | Tallinn (Estonia) | Tashkent (UZB) | Tartu (Estonia) |
Tbilisi (Georgia) | Vilnius (Lituania) | Varsovia (Polonia) |
Erreferentziak
- ↑ a b Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ World Weather Information Service. Weather Information for Riga. .
- ↑ Latvijas vides, ģeoloģijas un meteoroloģijas centrs. Meteoroloģisko un hidroloģisko novērojumu dati. .
- ↑ Saioa Alkaiza Guallar, «Turisten neurriko kultura», Berria, 2015-0108
- ↑ Twin cities of Riga. .
- ↑ Web.archive.org. Aalborg Kommune – Venskabsbyer. .
- ↑ Pekineko Udala. Sister Cities. .
- ↑ (Japonieraz) © 2007–2009 Kobeko Udala..
- ↑ San Petersburgoko Udala. Saint Petersburg in figures – International and Interregional Ties. .
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Riga |
- (Errusieraz)(Ingelesez)(Frantsesez) Rigako Udalaren webgunea
Europako kultura-hiriburuak | ||
---|---|---|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław • 2017 Aarhus • Pafos • 2018 Leeuwarden • Valletta • 2019 Matera • Plovdiv 2020-2021eko apirila Rijeka • Galway • 2022 Kaunas • Esch-sur-Alzette • Novi Sad • 2023 Veszprém • Timișoara • Eleusis • 2024 Tartu • Bad Ischl • Bodø 2025 Chemnitz |