Maiatzaren 29
Itxura
Maiatzaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita bederatzigarren eguna da, 150garrena bisurteetan. 216 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 2008 – Irizar enpresak Mondragon kooperatiba taldetik ateratzea erabaki zuen.
Mundua
- 1453 – Otomandarrek Konstantinopla hiria bereganatu zuten, Bizantziar Inperioari amaiera emanez.
- 1724 – Vincenzo Orsini, Beneventoko artzapezpikua hautatu zuten aitasantu. 245.a izan zen postu horretan, Benedikto XIII.a izenarekin.
- 1952 – Emakumeek Grezian bozkatzeko eskubidea lortu zuten.
- 1985 – Liverpool FCko hooliganek eragindako Heyselgo hondamenean 39 hildako izan ziren.
- 1990 – Boris Jeltsin Errusiako presidente aukeratu zuten.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1963 – Nicholas Ray estatubatuar zinema zuzendariaren 55 Days at Peking filma estreinatu zen.
- 2010 – 19 urtetako Lena Meyer-Landrut alemaniar abeslariak 2010eko Eurovision Abesti Txapelketa irabazi zuen.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
- 1998 – Pedro Etxenikek Asturiasko printzearen zientzia saria jaso zuen.
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
- 2016ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren finala: Irribarria aramarrak Urrutikoetxea zaratamoztarrari 22-13 irabazi zion.
- 2016: Alavés Euskal Herriko futbol taldeak Mendizorrotza estadioan Numanciari 2-0 irabazita Lehen Mailarako igoera lortu zuen.
Mundua
- 1953 – Edmund Hillary eta Tenzing Norgay xerpa Everestera igotzen lehenak izan ziren.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1421 – Karlos IV.a Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako erregegaia (h. 1461).
- 1874 – Jean-Maximin Palay, biarnes idazle eta hiztegigilea (h. 1965).
- 1887 – Fernando Asuero, donostiar medikua, asueroterapia polemikoaren sortzailea (h. 1942).
- 1890 – Juan Basurko, euskal idazlea (h. 1957).
- 1893 – Marga Andurain, lapurtar espioia eta abenturazalea (h. 1948).
- 1906 – Max Cosyns, belgikar zientzialari eta esploratzailea, euskal espeleologiaren aintzindarietako bat, Schaerbeeken (h. 1998).
- 1909 – Rufino Arrola, Andrakako Errementaria, bizkaitar trikitilaria (h. 1996).
- 1915 – Isaac Oceja, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, Escalanten (h. 2000).
- 1916 –
- Jose Manuel Estonba, euskal idazlea (h. 1982).
- Miren Maortua, bizkaitar idazlea eta irakaslea (h. 1971).
- 1922 – Jose Alberdi Elorza, Burruntxali, gipuzkoar eskultorea (h. 2008).
- 1930 - Maria Azeo Ezkerra, Maitxo segalaria, gipuzkoar etxekoandre-baserritarra, emakume aitzindaria sega apostuko jardunean (h. 2002).
- 1935 – Xabier Añua, arabar saskibaloi entrenatzaile ohi eta abokatua.
- 1946 – Fernando Buesa, euskal herritar politikaria (h. 2000).
- 1961 – Iñaki Fernández Arnaiz, Glutamato Ye-Yé taldeko abeslaria.
- 1963 – Lucía Artazcoz Lazcano, gipuzkoar medikua, osasun arloko doktorea eta bertan ematen diren ezberdinkeria sozialen ikerlaria eta dibulgatzailea.
- 1965 – Maribel Salas, bizkaitar antzezlea.
- 1967 – Iñaki Otxoa de Olza, 12 zortzimilako igo zituen iruindar mendizale eta alpinista (h. 2008).
- 1975 –
- Maria Avizanda, nafar kazetaria eta telebista-aurkezlea.
- Denis Itxaso, PSE-EE alderdiko donostiar politikaria.
- 1983 –
- Jesús Castro, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Ibai González, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 –
- Manuela Lareo, arabar futbolaria.
- Marta Luna, nafar futbolaria.
Mundua
- 187 – Cao Pi, txinatar poeta eta enperadorea (h. 226).
- 1439 – Pio III.a, Aita santua (h. 1503).
- 1630 – Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (h. 1685).
- 1673 – Cornelius van Bynkershoek, herbeheretar aholkulari juridiko, epaile eta legelaria, Nazioarteko zuzenbideari ekarpen handiak egindakoa (h. 1743).
- 1683 – Antoine Pesne, frantziar margolaria (h. 1757).
- 1767 – Philippe Lebon, frantziar zientzialaria, zur-gasa lortzeko eta erabilera industrializatzeko ikerketa egin zuena (h. 1804).
- 1819 – Jurgi V.a Hannoverkoa, azken Hannoverko erregea (h. 1878).
- 1830 – Louise Michel, frantziar anarkista (h. 1905).
- 1841 – Hugo Gylden, finlandiar-suediar astronomoa (h. 1896).
- 1860 – Isaac Albeniz, kataluniar konpositorea (h. 1909).
- 1880 – Oswald Spengler, alemaniar filosofoa (h. 1936).
- 1874 – Gilbert Keith Chesterton, britainiar idazlea (h. 1936).
- 1879 – Eric Marshall, britainiar zirujaua, kartografoa eta Antartikako esploratzailea (h. 1963).
- 1887 – Louis Leon Thurstone, estatubatuar psikologoa, psikometria arloan berritzailea (h. 1955).
- 1889 – Camilo Alonso Vega, espainiar militarra (h. 1971).
- 1892 – Alfonsina Storni, argentinar postmodernismoko poeta eta idazlea (h. 1938).
- 1894 – Josef von Sternberg, austriar-estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1960).
- 1902 - Eva May, austriar aktorea (h. 1924).
- 1903 – Bob Hope, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- 1906 – T. H. White, ingeles eleberrigilea (h. 1964).
- 1909 – Anna-Eva Bergman, norvegiar margolari espresionista abstraktua (h. 1987).
- 1911 – Samuel Herrick, estatubatuar astronomoa (h. 1974).
- 1914 – Tenzing Norgay, nepaldar alpinista eta xerpa, Edmund Hillaryrekin batera, Everestera iritsi zen lehen gizakia (h. 1986).
- 1915 – Karl Münchinger, alemaniar orkestra-zuzendaria (h. 1990).
- 1917 –
- Antònia Fontanillas Borràs, kataluniar militante anarkosindikalista eta borrokalari antifrankista (h. 2014).
- John Fitzgerald Kennedy, Ameriketako Estatu Batuetako 35. Presidentea (h. 1963).
- 1919 – Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras, espainiar museo zuzendaria eta kontserbadorea (h. 1990).
- 1920 – John Harsanyi, estatubatuar ekonomialaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2000).
- 1922 – Iannis Xenakis, errumaniar-greziar musikagilea eta arkitektoa (h. 2001).
- 1923 – Bernard Clavel, frantziar idazlea (h. 2010).
- 1926 – Abdoulaye Wade, Senegalgo presidentea.
- 1929 – Peter Higgs, britainiar fisikaria, 2013ko Fisikako Nobel Saria.
- 1933 – William Yorzyk, estatubatuar igerilaria (h. 2020).
- 1935 – André Brink, hegoafrikar idazlea, afrikaans hizkuntzaz eta ingelesez idazten zuena (h. 2015).
- 1939 – Al Unser, estatubatuar auto-pilotua, Indianapolisko 500 milietan egindako balentriengatik ezaguna (h. 2021).
- 1940 – Taihō Kōki, japoniar sumolaria, gerra osteko sumolaririk garrantzitsuena kontsideratua (h. 2013).
- 1941 – Doug Scott, britainiar alpinista (h. 2020).
- 1943 – Ion Ciubuc, Moldaviako lehen ministroa (h. 2018).
- 1944 –
- Helmut Berger, austriar aktorea (h. 2023).
- Maurice Bishop, Grenadako lehen ministroa (h. 1983).
- 1945 –
- Gary Brooker, ingeles musikari, abeslari eta piano-jotzailea, Procol Harum taldeko sortzailea (h. 2022).
- Manuel Duarte, portugaldar futbolaria (h. 2022).
- 1947 –
- Noritaka Hidaka, japoniar futbolari ohia.
- Anatoli Polyvoda, sobietar ukrainar saskibaloi-jokalaria (h. 2024).
- Constantino Romero, espainiar telebista aurkezlea, irrati esataria eta bikoizketa aktorea (h. 2013).
- 1953 – Danny Elfman, estatubatuar zinema eta telebista musikagilea.
- 1955 – Carme Forcadell, Kataluniako Legebiltzarreko presidentea.
- 1956 – Albert Pobor, kroaziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1957 –
- Ted Levine, estatubatuar aktorea.
- Mohsen Makhmalbaf, irandar zinema-zuzendaria.
- Jean-Christophe Yoccoz, frantziar matematikaria (h. 2016).
- 1958 – Annette Bening, estatubatuar aktorea.
- 1959 –
- Reimund Dietzen, alemaniar txirrindulari ohia.
- Rupert Everett, ingeles aktorea.
- 1960 – Lorena Borjas, mexikar-estatubatuar aktibista transgeneroa eta immigrante mexikarren eskubideen defendatzailea (h. 2020).
- 1964 – Christina Rosenvinge, espainiar pop-rock kantautorea.
- 1965 – Emilio Sánchez Vicario, espainiar tenis-jokalari ohia.
- 1967 – Noel Gallagher, britainiar musikari eta abeslaria, Oasis taldeko gitarra-jotzaile eta bigarren abeslaria.
- 1972 – Laverne Cox, estatubatuar aktore, telebistako reality-etako izar, telebistako ekoizle eta LGBTen defendatzailea.
- 1973 – Alpay Özalan, turkiar futbolari ohia.
- 1974 – Stephen Larkham, australiar errugbilari ohi eta entrenatzailea.
- 1975 –
- Melanie Brown, ingeles abeslaria, aktorea eta idazlea, Spice Girls musika-boskoteko kideetako bat.
- David Burtka, estatubatuar aktore eta sukaldaria.
- 1976 – Egor Titov, errusiar futbolaria.
- 1977 – Masaharu Nishi, japoniar futbolari ohia.
- 1979 –
- Jéssica Albiach Satorres, kataluniar kazetari, aktibista eta politikaria.
- Juan Fernando Fonseca, kolonbiar abeslari, egile abeslari eta ekoizlea.
- Elena S. Sánchez, espainiar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- 1983 – Tayyaba Zafar, pakistandar astronomo eta zientzia komunikatzailea.
- 1986 – Lara Álvarez, espainiar telebistako-kazetari eta aurkezlea.
- 1987 – Pearl Mackie, ingeles aktorea.
- 1988 – Carmen Martín, espainiar eskubaloi-jokalaria.
- 1989 – Aura Garrido, espainiar aktore eta aurkezlea.
- 1990 – Thibaut Pinot, frantziar txirrindularia.
- 1993 – Richard Carapaz, ekuadortar txirrindularia.
- 1994 – Dejan Todorović, serbiar saskibaloi jokalaria.
- 1997 – Lidia Cao, galiziar ilustratzaile eta muralista
Heriotzak
Euskal Herria
- 931 – Semero Garzeitz, Iruñeko infante eta erregeordea.
- 1837 – Manuel Gurrea, nafar militarra (j. 1790).
- 1871 – Jose Matia, euskal enpresari eta filantropoa, Cádizen (j. 1806).
- 1886 – Damaso Etxeberria Iturralde, Bordelen jaiotako idazlea, Nafarroako Batzorde Karlistako kide eta Baztango alkatea (j. 1834).
- 1965 – Luis Chalbaud Errazkin, euskal herritar soziologo eta legegizona (j. 1873).
- 1980 – Manuel Ignacio Galíndez, bizkaitar futbolari eta arkitektoa, arkitektura arrazionalistaren aurrekaria (j. 1892).
- 1987 – Jean Delay, lapurtar psikiatra eta idazlea, Parisen (j. 1907).
- 2009 – Ramón Alberdi, gipuzkoar historialari eta apaiza (j. 1929).
- 2014 – Rafael Mendiluce, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1939).
- 2021 – Adolfo Eraso, nafar geologo, glaziologo eta hidrologoa, Plasencian (j. 1934).
- 2022 – Luis Mari Arantzabe, gipuzkoar esku huskako pilotaria (j. 1949).
Mundua
- 1259 – Kristobal I.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1219).
- 1311 – Jakue II.a Mallorcakoa, Mallorcako erregea (j. 1243).
- 1379 – Henrike II.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (j. 1333).
- 1453 – Konstantino XI.a, azken bizantziar enperadorea (j. 1404).
- 1500 – Bartolomeu Dias, portugaldar itsasgizona.
- 1814 – Josefina de Beauharnais, Josefina Bonaparte, Frantziako enperadorea (j. 1763).
- 1829 – Humphry Davy, ingeles kimikari eta fisikaria (j. 1778).
- 1857 – Agustina Aragoikoa, Iberiar Penintsulako Gerran Zaragoza defendatu zuen heroia (j. 1786).
- 1867 – Friedrich Christian Diez, latin hizkuntzetan espezializatutako alemaniar hizkuntzalaria (j. 1794).
- 1892 – Mirzá Husseyn Alí i Nurí, Bahá'u'lláh, Bahaismoaren sortzaile pertsiarra (j. 1817).
- 1910 – Mili Alekseievitx Balakirev, errusiar musikagilea (j. 1837).
- 1911 – W. S. Gilbert, ingeles antzerkigile, libretista, olerkari eta ilustratzaile (j. 1836).
- 1927 – Georges Eekhoud, belgikar idazlea (j. 1854).
- 1930 – Joaquima Santamaria i Ventura, kataluniar idazle, folklorista eta itzultzailea (j. 1853).
- 1939 – Urtsula Ledóchowska, poloniar moja (j. 1865).
- 1942 –
- John Barrymore, estatubatuar aktorea (j. 1882).
- Akiko Yosano, japoniar idazle, poeta, feminista aitzindari, bakezale eta aktibista (j. 1878).
- 1951 - Fanny Brice, estatubatuar abeslaria, animatzailea eta aktorea (j. 1891).
- 1953 – Morgan Russell, estatubatuar margolaria (j. 1886).
- 1955 – Daniël George van Beuningen, holandako enpresaburua eta Rotterdam hiriko gizaseme estimatua (j. 1877).
- 1957 – James Whale, britainiar-estatubatuar zinemagilea eta antzerkigilea (j. 1889).
- 1958 – Juan Ramon Jimenez, espainiar idazlea, 1956ko Literaturako Nobel Saria (j. 1881).
- 1967 – G. W. Pabst, bohemiar jatorriko austriar zinemagilea (j. 1885).
- 1972 – Henriette Charasson, inspirazio katolikodun frantziar idazlea (j. 1884).
- 1979 – Mary Pickford, kanadar-estatubatuar aktorea eta United Artists estudioaren fundatzailea (j. 1892)
- 1982 – Romy Schneider, austriar aktorea (j. 1938).
- 1984 – Kim Sung-gan, hegokorear futbolaria (j. 1912).
- 1988 – Siaka Stevens, Sierra Leonako presidentea (j. 1905).
- 1994 – Erich Honecker, Alemaniako Errepublika Demokratikoko estatu burua (j. 1912).
- 1996 – Antonín Mrkos, txekoslovakiar astronomoa (j. 1918).
- 1997 – Jeff Buckley, estatubatuar abeslari eta musikagilea, garai guztietako ahotsik ederrenetakotzat hartua (j. 1966).
- 1998 – Barry Morris Goldwater, estatubatuar politikaria (j. 1909).
- 2005 – Ángeles Alvariño, galiziar ozeanografoa, itsasontzi ozeanografiko britainiar bateko lehen emakume zientifikoa (j. 1916).
- 2010 – Dennis Hopper, estatubatuar aktore eta ekoizlea (j. 1936).
- 2011 – Ferenc Mádl, Hungariako presidentea (j. 1931).
- 2017 –
- Konstantinos Mitsotakis, Greziako lehen ministroa (j. 1918).
- Manuel Antonio Noriega, Panamako jenerala eta de facto herrialdeko diktadore militarra (j. 1934).
- 2020 – Abderrahman Jusufi, Marokoko lehen ministroa (j. 1924).
- 2021 –
- Joe Lara, estatubatuar aktorea eta abeslaria (j. 1962).
- Gavin MacLeod, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- B. J. Thomas, estatubatuar pop, country eta musika kristauko abeslaria (j. 1942).
- 2023 – Tove Skutnabb-Kangas, finlandiar hizkuntzalari eta pedagogoa (j. 1940).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Igone/Igokunde eta Lamin/Lamia.
- Bakea Mantentzeko Nazio Batuen Langileen Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |