Edukira joan

Antzinako Erromako kultu inperiala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurtza inperiala (Antzinako Erroma)» orritik birbideratua)
Nîmes-eko Maison Carrée delakoa, hobekien kontserbatutako erromatar tenpluetako bat. Kultu inperialeko probintziar tenplu ertain bat.

Antzinako Erromako kultu inperiala arabera, enperadoreek eta haien senide batzuek Erromatar Estatuaren autoritatea (auctoritas) zuten, jainkoek onetsia. Erroman ez ezik, Grezian ere bazituen aurrekariak kultu horrek, eta Augustoren printzealdiaren hasieran formulatu zen. Oso laster finkatu zen inperioan eta haren probintzietan, eta aldaerak izan zituen tokian-tokian, jasoa izateko nahiz adierazia izateko moduan.

Augustoren erreformek eraldatu egin zuten Erromatar Errepublikaren gobernamendu sistema, monarkia bihurtuz de facto, erromatar tradizioez eta errepublikar balioez formulatutako monarkia bat, hain zuzen. Espero zen princeps-ak (geroago enperadore izenarekin ezagutuko zenak) orekatuko zituela erromatar armadaren, Senatuaren eta populuaren interesak, eta atxikiko zituela bakea, segurtasuna eta joritasuna inperio etnikoki askotariko osoan zehar. Bizirik zen enperadore bati cultus delakoa ofizialki eskainirik, ezagutza agertzen zitzaien haren karguari eta aginteari, jainkoek onetsitakotzat eta konstituzioaren araberakotzat: printzeak, ondorioz, prious respect zelakoa agertuko zien errepublikar jainkoei eta mores edo usadioei.

Enperadore hil bat ohorearen duin jotzen zelarik, bozketa egiten zen Senatuan hari jainko estatusa emateaz (divus, eta pluralean divi), eta apotheosis ekitaldi batean hartakotzat jasotzen. Apoteosia ematea, hala, inperioko agintarien judizio erlijiozko, politiko eta moral bat egiteko baliatzen zen, eta bide ematen zen, hartara, bizirik ziren enperadoreek beren burua erants ziezaioten inperioko divi-en leinu ongi ikusi bati, zeinetarik bazter uzten baitziren aurretiko ez-duin eta herriak gaitzetsiak. Hain zuzen, hori tresna baliagarria gertatu zen Vespasianorentzat, enperadoreen flaviar dinastia ezartzeko Neronen heriotzaren eta gerra zibilaren ondotik, eta are Septimiorentzat ere, Severotar dinastia finkatzeko Komodoren erailketaren ondotik.

Kultu inperiala ezin zen bereizi Erromaren jainko ofizialen kultutik: haiek gurtzea ezinbestekoa zen Erromak iraungo bazuen, eta, hala, haiek ez aintzat hartzea traiziotzat jotzen zen. Tradiziozko kultua izan zen, hain zuzen, Dezioren eta Dioklezianoren legegintza berpizlearen guneetako bat. Kristau apologistek eta martiriologistek fedegabetasun jentilerako eta pertsekuziorako tresna bereziki erasokor baten gisa ikusten zuten kultu inperiala. Hala, beraz, eztabaida teologiko eta politikorako gune bihurtu zen Konstantino I.aren pean. Juliano enperadoreak huts egin zuen erromatar erlijio-praktika ofizialen aldeko jarrera ahultzen ikusi eta hura eragozten saiatu zenean: Teodosio I.ak kristautasuna hartu zuen Erromako estatuaren erlijiotzat. Erromaren ohiko jainkoak eta kultu inperiala bazterrean utzi ziren ofizialki. Alabaina, enperadoreen aldeko kultuak bereak zituen erritu, praktika eta estatus bereizkuntza askok iraun egin zuten Inperio kristautuaren teologian eta politikan.[1]

Venus eta Marte, eskultura-multzo berriz landua inperiotar bikote bat irudikatzeko (K.o 120-140 urteen artekoa, 170-175 urteen artea berriz landua.)

Bost mende luzez, Erromako Errepublikak ez zion kulturik opa izan ezein figura historikori, ez eta bizirik zen ezein gizakiri, nahiz eta monarkia jainkotiar eta erdi-jainkotiarrez inguratuta egon. Erromako kondairako erregeak izan zituen nagusi; haiek kendu zituztelarik, Erromatar Errepublikarrek jo zuten Romulo, hiriaren sortzailea, Kirino jainkoa zela, eta, hala ere, errepublikar askatasuna atxiki zuten. Halatsu, Eneas Erromako arbaso heroia Jupiter Indiges gisa gurtua izan zen. Erromatarrek hainbat jainko eta erdi-jainko gurtzen zituzten, zeinak gizakiak izan baitziren, eta bazekiten jainko guztiak gizaki izanak zirela, baina, hala ere, errepublikar tradizioak (mos maiorum) fermuki ziren kontserbadoreak eta monarkiaren kontrakoak. Aristokratek, Erromako ia magistratutza guztiak atxikitzen zituztelarik, eta, beraz, ia Senatu guztia berenganatua izaki, ez zuten ezein gizaki ezagutzen berez beren gainetik zegokeenik. Ezein gizaki, bizia nahiz hila, ez zen jainkotzat hartzen ofizialki, baina estatuak esleitzen zituen ohoreak -koroak, lore-sortak, estatuak, tronuak eta prozesioak-jainkoentzat ere egokiak ziren, eta jainkotasun kutsua ematen zitzaien; egiaz, enperadoreei geroago estatu gurtza opa izaten zitzaielarik, Senatuaren dekretuz izaten zen, eta beste edozein ohore bezala adierazten.[2]

Ohorerik garaienen artean zen triunphoa. Jeneral bat imperator aldarrikatzen zutenean haren osteek, Senatuak erabakitzen zuen ea hura triunfo batekin sariztatu behar zen, alegia, Kapitolioan desfile bat egiteko aukerarekin, zeinean triunphator-ak gerrako gatibuak eta harrapakinak erakusten baitzituen, osteek lagunduta; legez, armarik gabe joan behar zuten. Triunphator-ak zalgurdia gidatuko zuen, ikur jainkotiarrak eramanez, Erromako antigoaleko erregeengandikoa zela uste zen molde batez, eta desfilea amaituko zen garaipena Jupiter Capitolinus jainkoari opatuz. Zenbait adituren ustean, triunfator-ak errege bat edo jainko bat (edo biak) irudikatzen ditu, edo are hala bihurtzen da egun batez, baina garaipen-sariaren inguruabarrek eta ondorengo errituek, halaber, haren estatusa mugatzen zuten. Zein ere ziren triunfator-aren nahikundeak, haren garaipenak eta triunfoak berdin ziren Erromatar Senatuarentzat, populuarentzat nahiz jainkoentzat, eta haien baimenez baizik ez ziren ezagutzen.[3][4]

Bizitza pribatuan, ordea, tradizioak galdatzen zuen gizaki batzuk jainkotzat har zitezen, gutxi gorabehera; familian beherago zeudenek gurtu egin behar zituzten goragokoak. Etxeko buru orok arbasoen genius-a gorpuzten zuen, printzipio sortzaile eta espiritu zaindaria, zeina besteek gurtu egin behar baitzuten eta zeinaren ariaz haren familiak eta esklaboek zinak egiten baitzituzten; haren andreak junon bat zeukan. Cliens batek patroiari "Jupiter lurreko" deituko zion. Hilak, oro batera nahiz banaka, azpiko munduko edo heriotzaz ondoko jainkoak ziren (dii manes). Kornelia Grako-tarren amaren gutun batek iraun du gure garaiotara arte, zeinean adierazten baitu igurikitzen duela bera hilda dagokeenean bere semeek deus parens gisa gurtuko dutela, gurasotzako (edo hazkuntzako) jainko baten gisa, alegia; debozio hori espero ohi zen seme eginbidetsu batengandik.[5]

Izen handiko leinu batek bazuen galdatzea eragin jainkotiarra eta ohore erdi-jainkozkoak bere buruzagiarentzat. Hil-mozorroak (imagines) egiten ziren erromatar handiki guztientzat, eta haien etxeetako atria-etan (atarietan) jartzen ziren erakusgai; familiako hiletetan haien espirituzko presentzia irudikatzeko baliatzen ziren. Korneliaren aita eta Hanibal-en garaile Eszipion Afrikarraren maskara Jupiterren tenpluan gordetzen zen; haren epitafioan (Enniok egina) zioen hura zeruetara igo zela. Haren heriotzaz geroztiko mendeetan tradizio bat sortu zen: Eszipion Afrikarra amets profetikoek inspiratu zutela, eta Jupiterren semea zela.[6]

Badira zenbait kasu gizakiak gurtu izan zirenekoak, haiek salbatzaile militar edo politikotzat ikusirik. Hispania Ulteriorrean, K.a. 70etan, erregimenaren aldeko erromatarrek salbatzaile gisa agurtu zuten Metelo Pio prokontsula, eta intsentsua erre "jainko baten omenetan bezala", Sertorio erromatarrak -beren buruari "populuaren gizon" (populares) zeritzoten fakzio bateko kidea zen- gidatutako lusitaniar altxamendua itotzearren. Ospakizun hori, Espainian, luxuzko otordu batekin egin zen, tokiko eta inportatutako gutiziekin, eta Garaipenaren estatua mekaniko bat ere egin zen Metelo koroatzeko, zeinak (legez kanpo) triunphator-aren toga picta zelakoa baitzeraman jantzita ospakizunaren karietara. Ospakizunak Gaius Urbinus kuestoreak antolatu zituen, baina ez ziren izan estatu-ekitaldiak. Metelok atsegin izan zuen hura guztia, baina haren garaikide zaharrago eta jainkozaleek (veteres et sanctos) harrokeriazko eta jasanezin iritzi zioten. Tiberio eta Gaio Grako nekazaritzaren erreformatzaileak erahil zituztelarik haien aurkariek, Tiberioren eta Gaio Grakoren aldekoak "erori" egin ziren, eta sakrifizioak eskaintzen hasi ziren, egunero-egunero, Grakotarren estatuen aurrean, "jainkoen santutegiak ikustera joango balira bezala". Gaio Mario-k Teutoiak garaitu ondoren, herritar partikularrak janaria eta edaria eskaintzen hasi zitzaizkion, beren etxeetako jainkoei bezala; Erromaren hirugarren fundatzailea --Romuloren eta Kamiloren ondotik-- deitu izan zioten. K.a. 86. urtean, intzentsu eta ardo eskaintzak egin zitzaizkion bidegurutzeetako santutegietan oraindik ere bizirik zen Marius Gratidianus-en estatuei, zeina Marius zaharraren iloba baitzen, eta zeina ikaragarri ospetsua baitzen bere merezimendu propioz, Erroman bera pretore izan zen garaian jasandako ekonomia-krisia arintzeko ezarri zituen diru-erreformengatik, hein handi batean.[7]

Alexandro Handiaren erretratua zintzilikario batean, Zeus Ammon bezala adardun eta diademarekin jantzita ageri dela: Alexandroren irudiak zintzilikari magiko gisa erabiltzen ziren (IV. mendeko Erroma).

Erromatarrak Greziako munduaren zati handiak menderatzen hasi zirenean, Erromako goi-ordezkariei agintari helenistikoei bezalako ohoreak eman zitzaizkien han. Greziar hiri-estatuek atzerriko botereekiko aliantzak deklaratzeko metodo aski errotu gisa baliatzen zuten hori; era horretako kultuarekin, hiria engaiatu egiten zen erregeri begiramendua izatera eta men egitera, Apolori edo beste edozein jainkori men egiten zieten bezala.

Joniako hiriek Lisandro espartar jenerala gurtzen zuten, Peloponesoko Gerraren ondotik hura bera hasi zelarik Grezian agintzen; Plutarkoren arabera, lehen aldia izan zen Greziaren historian agintari bat gurtzen zena. Izan ziren beste kasu batzuk, mende horretan bertan, gizakiei jainkozko kultua eman zitzaienekoak; alabaina, zenbait agintarik, hala nola Agesilaok, uko egin zioten horri. Klearko Herakleako tiranoa Zeusen gisara janzten zen, eta jainkotzat aldarrikatzen zuen bere burua; ordea, hori ez zen izan eragozpen Herakleatarrek heriotza eman ziezaioten. Isokratesek esan zuen Filipo II.a Mazedoniakoaz ezen, hark Pertsiar Inperioa menderatu ostean, ez zela izango harentzat besterik erdiesteko salbu Jainko bihurtzea; Anfipolis-ko hiriak eta Atenasko sozietate pribatu batek garaipen hura gabe ere gurtzen zuten hura; berak eginarazi eta ezarrarazi zuen bere estatua, jainko gisa jantzia, hamabi olinpiar jainkoen arteko hamahirugarrenaren gisara.[5]

Filiporen seme Alexandro Handia izan zen, ordea, erregeen jainkotasuna ohiko praktika bihurtu zuena greziarren artean. Egiptoarrek faraoitzat hartu zuten Alexandro, eta, beraz, jainkotzat, hark pertsiarrak Egiptotik egotzi ondoren. Beste nazio batzuek agintari jainkotiar edo erdi-jainkotiar moduan hartu zuten, hark naziook bereganatu ondoren. K. a. 324an, mezua helarazi zien greziar hiriei ezen bera ere jainko egin beharko luketela; eta hala egin zuten, baina ezaxola nabarmenez, eta ez zen hori eragozpen izan, hurrengo urtean haren heriotzaren berri izan zutenean, agintarien aurka altxatzeko.

Alexandroren ondorengoak, Diadoko-ek, eskaintzak opa izaten zizkioten Alexandrori, eta jainko bihurtu zituzten beren buruak, are beren burua errege aldarrikatu aurretik ere; beren irudia irarrarazi zuten txanponetan, nahiz eta greziarrek, beti, jainkoentzat edo hiriaren ikurren batentzat atxiki izan zuten hori. Atenastarrak Demetrio I.a Mazedoniakoarekin aliatu zirenean Alexandro jainko bihurtu eta handik hemezortzi urtera, Partenoian ezarri zuten Alexandro, Atenarekin batera, eta ereserki bat ere kantatu zioten, hura goretsiz entzuten zuen egiazko jainko baten gisa, beste jainkoek ez baitzieten entzuten.[8]

Evemerok, zeina Alexandroren garaikide bat izan baitzen, munduaren historia fikziozko bat idatzi zuen, gizon hilkor moduan erakusten zituena Zeus eta Greziako beste jainko guztiak, aditzera emanez haiek ere Alexandroren moduan bihurtu zutela jainko beren burua; Enniok, dirudienez, latinera itzuli zuen historia hori, handik bi mendera-edo, Eszipion Afrikarraren garaian.

Egiptoko Ptolomeotar dinastiak eta Seleukotarrek jainko aldarrikatu zituzten euren buruak, iraun zuten artean; litekeena da errege jainkoen pertsiar eta egiptoar tradizioek eragin izana haiei ere, nahiz eta ptolomeotarrek kultu bereziak izan, alde batetik Egiptoar politeismoan, faraoi gisa, eta bestetik greziarrean. Dena den, greziar dinastia guztiek ez zituzten berdin egin aldarrikapen horiek; Demetrioren ondorengoek, zeinak Mazedoniako errege baitziren eta Greziaren kontinenteko aldean agintzen baitzuten, ez zuten aldarrikatu Alexandroren jainkotasunik edo kulturik (adb. Alexandro Handiaren Ptolomeotar kultua).

Erromatarrak greziarren artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio horretan sartzen ziren Greziako mundua konkistatu zuten erromatar magistratuak; jokoak antolatu ziren Marko Klaudio Martzeloren omenez, Bigarren Gerra Punikoaren amaieran Sizilia konkistatu zuenean, hala nola Olinpiar jokoak Zeusen alde antolatzen ziren; mende eta erdian iraun zuten, harik eta beste gobernari erromatar batek abolitu zituen arte, beraren aldeko ohoreak ezartzeko. T. Quinctius Flamininusek erromatar eragina Greziara bertara hedatu zuenean, tenpluak eraiki ziren harentzat, eta hiriek haren erretratua irarri zuten beren txanponetan; jainkotiar (isotheos) zeritzon bere buruari, Delfosko idazkun batean -baina ez latinez, ez eta Erroman ere. Greziarrek, orobat, Erroma izeneko jainkosa bat asmatu zuten, Erroman gurtzen ez zena, eta zeina Flamininus-ekin batera gurtzen baitzen (haiek batera gurtzen zirelako lekukotza badago, K.a. 195 urtekoa); jainkosa hori romanitas idealizatu baten ikur bihurtu zen erromatar probintzietan, eta lokarri iraunkor bat; aldiz, Martzelok edo Flamininus bezalakoek urte pare batean baino ez zuten boterea atxikitzen.

Noiz ere Erromako Senatuak Prusias I.a Bitiniakoa erregeari elkarrizketa bat eskaini baitzion, hura ahozpez etzan eta "Jainko salbatzaile" gisa zuzendu zitzaien haiei, beraren gortean protokoloak aginduko lukeen bezala; LIvio zur eta lur geratu zen Polibiok horren berri kontatu zionean, eta behin eta berriro esaten du ez dela inongo erromatar iturritan jasotzen halakorik beste inoiz gertatu izanik. [9]

Dirudienez, ohitura izan zen greziarren artean tenpluak eta gurtza eskaintzea erromatar gobernariei, eta horrek era bateko eta besteko erantzunak sorrarazi izan zituen. Zizeronek uko egin zion, prokontsul izan zen artean, Asia Erromatarreko funtzionarioek berari eta bere anaiari proposatu zieten tenpluari, beste erromatar batzuen bekaitza ez eragitearren; Zizeron bera Ziliziako gobernari izan zenean, adierazi zuen berak ez zuela inoiz onartu izan ez estatuarik, ez santutegirik ez zalgurdirik. Haren aurrekoak, Appius Claudius Pulcher-ek, hain poz handia hartu zuen ziliziarrek tenplu bat eraiki zutenean beraren omenez ezen, ikusi zuenean ez zela amaituko berak karguan eman behar zuen urtea amaitu baino lehen, Zizeroni idatzi baitzion mezu bat, amaituko zela ziurtatzearren, eta kexuz, Zizeronek ez zuela-eta ahalegin handirik egiten kontu harengatik. [10]

Bien tarteko formak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek eta greziarrek erlijioski gurtzen zituzten gizakiak, ez ordea haiek jainko bihurtuz; hala, aisago izan zen lehen greziar apoteosia. Tarteko forma kidekoak agertuz joan ziren Augusto jainkotasun ofizialera hurbildu ahala.

Greziarrek ez zuten uste hilak jainkoak zirenik, baina gurtu egiten zituzten, eta eskaintzak egiten zizkieten, Olinpoko jainkoendakoez besteko errituak erabiliz. Greziarrek heroi deitzen zieten apartekoak izan ziren hilei, hiriak fundatu zituztenei eta antzekoei; heroientzako kultua, bere formarik soilenean, edozein greziar familia errespetagarrik bere hilei eskaintzen zizkien hiletak eta oroitzapenak ziren, baina Hiriak betirako ordaintzen zituenak. Heroi gehienak antzinako elezaharretako pertsonaiak ziren, haietako batzuk historikoak, ordea: Atenastarrek Harmodius eta Aristogeiton gurtzen zituzten heroi gisa, Atenas tiraniatik askatu zuten salbatzaile gisa; halaber, kolektiboki, estatu-agintariak ez ziren heroi bihurtzen, oro har, nahiz eta Sofokles, esaterako, Dexion heroia izan zen ("Jasotzailea"), ez, ordea, antzezlan baten gisa, edo jeneral gisa, baizik eta Asklepioren irudi bat gorde zuelako etxean, santutegi bat eraikitzeko modua izan zen arte, Peloponesoko gerran Asclepius-i gurtza agertzen hasi zirenean Atenastarrak. Hagnon atenastar liderrak Anfipolis hiria sortu zuen, Peloponesoko gerra amaitu eta laster; handik hamahiru urtera, Hagnon artean bizi zela, Brasidas espartar jeneralak atenastar inperioaren petik askatu zuen hiria, eta zauriturik hil izen ahalegin hartan. Anfipolitarrek heroi gisa ehortzi zuten, hiriaren bigarren fundatzailetzat aldarrikatuz hura, eta ezabatu egin zituzten Hagnonen ohoreak, ahal bestean.

Greziarrek hirien fundatzaileak ere ohoratzen zituzten, haiek artean bizi zirela, hala nola Hagnon. Halaber axola handiko gauzak erdietsi zituzten gizakiak; Dion Sirakusan agintari izan zen garaian, sirakusatarrek "heroi ohoreak" eman zizkioten hari, tiranoak ohiltzeagatik, eta halaber Timoleoni; esan liteke haren espiritu ona gurtzea bezala zela hori (agathos daimon, agathodaemon; greziar bakoitzak zuen bere agathodaemona, eta greziarren topa egiteko moduaren parekoa zen eskaintza egitea bakoitzaren agathodaemonari). Timoleon-i salbatzaile deitu zitzaion; santutegi bat eraikiarazi zuen Fortunaren alde (Automatia), bere etxean; haren jaioteguna, haren daimonaren aldeko jaialdia, jaiegun publikoa bihurtu zen.[11]

Bazitekeen beste gizon batzuek jainkoen faborea galdatzea, jainkoen artean patroi bat izanez; hala, Altzibiades-ek, esaterako, Eros eta Zibele izatea patroitzat; eta Klearko Herakleakoak "Zeusen semea" zela aldarrikatzea". Alexandrok, berriz, Dionisoren eta beste jainko eta heroi batzuen patroitza aldarrikatzen zuen; otoruntza bat antolatu zuen Bactra-n, non bere agathos daimonaren alde topa eginez batera libazioak eskaini baitzizkion Dionisori, zeina Alexandroren baitan baitzegoen (eta, beraz, ospakizunetan parte hartzen zutenek Alexandro agurtzen zuten, haren etxea eta aldarea baino gehiago, hala nola egingo baitzuketen topa egitean).[12]

Ez zen beti erraza bereiztea noiz ziren heroi-ohoreak, noiz gurtzen zen gizon baten espiritu ona, noiz jainko patroi bat, noiz gizaki batek sortu zuen hiriaren Fortuna eta noiz gizakia bera. Gerta zitekeen batetik bestera lerratzea: Egipton, bazen ohitura Alexandro gurtzeko jainko gisa eta Alexandriaren fundatzaile gisa; Ptolomeo I.ak bazuen kultu bat Ptolemaida Hermiaren fundatzaile gisa, zeinean seguru asko haren daimona ere gurtzen baitzen, eta gero heroi-ohoreak opa izaten zitzaizkion, baina, ostera, haren semearen erregealdian, Alexandroren apaizek halaber gurtzen zituzten Ptolomeo eta Berenize jainko salbatzaile gisa (theoi soteres).[13]

Azkenik, gerta zitekeen gizaki batek, hala nola Filipo II.ak, jainkotasunaren prerrogatiba batzuk bereganatzea eta ez beste batzuk. Pergamoko lehen atalidar erregeak ez ziren jainkoak, eta Dionisoren kultua babesten zuten, beren arbaso gisa; Filetero lehen printzearen irudi bat irarri zuten beren txanponetan, eta ez beren irudia. Finean, seleukotarrek bezala, apaiz eponimo bat hartu zuten, eta beren buruak irrararazi txanponetan; hala ere, ez ziren jainko deitzen hil aurretik. Pergamo, ohiki, Erromaren aliatua izan zen, eta baliteke horrek eragin izana, hondarrean, erromatarren praktikan.[14]

Errepublikaren amaiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Errepublikaren hondarreko hamarkadetan, buruzagiek konstituzioz besteko ahalak hartu ohi zituzten. Mos majorum direlakoek galdegiten zuten magistratuek taldean betetzea kargua, eta aldi laburretarako; bi kontsul izaten ziren; are koloniak berak ere, hiru gizonek osatutako batzordeek fundatzen zituzten, baina, alta, atzenengo garaietako buruzagiek beren kabuz eskuratzen zuten boterea, eta, sarri askotan, hainbat urterako.

Gizon horiei berei, maiz, ezohiko ohoreak ematen zitzaizkien. Triunfoak are arranditsuago bihurtu ziren; Gaio Mariok eta Silak, Erromako lehen gerra zibileko buruzagiek, bakoitzak bere hiriak fundatu zituen, eta beren izena eman haiei; Silak bere ohorezko jokoak edukitzen zituen urtero, Erroman bertan, beraren izena eraman ohi zutelarik; Marioren gurtza ez-ofiziala gorago dago. Hurrengo belaunaldian, Ponpeiori laga zitzaion bere triunfozko apaingarriak eroan zitzan Zirkura Jokoetara joaten zen bakoitzean. Gizon horiek ere harreman berezia aldarrikatu ohi zuten jainkoekin: Silaren patroia Venus Felix zen, eta bere agintearen gorenean, Felix erantsi zion bere izenari; haren arerio Mariok uste zuen bazuela patu bat, eta ez zela gizonik bera hil zezakeenik. Ponpeiok, halaber, Venus-en faborea aldarrikatzen zuen beretzat, eta tenplu bat eraikiarazi zuen harentzat. Baina jainko bihurtu zen lehen erromatarra, monarkia eskuratzeko asmoarekin, Julio Zesar izan zen.

Zesarrek bere esku zuen jainkoekin harremana zeukala baieztatu, bai ondorengotzagatik, bai karguagatik. Bera gens julia leinukoa zenez gero, eta leinu horretako kideak adierazi ohi zutenez gero Eneasen eta haren ama Venusen ondorengoak zirela. Bere izeba Juliaren aldeko elegian, Zesarrek adierazi zuen halaber Anko Martzioren eta Erromako erregeen ondorengoa zela, eta, beraz, baita Marterena ere. Gainera, nerabea zela, Mariok flamen Dialis izendatu zuen hura, Jupiterren apaiz berezia. Silak deuseztatu egin zuen izendapen hori; alabaina, bere ibilbidearen hasieran aski goiz, Zesar pontifex maximus biurtu zen, Erromako apaiz nagusia, zeinak errege zaharren erlijio eginbide gehienak betetzen baitzituen. Hogei urte zituenetik hogeita hamar izan zituenera arte Mediterraneo ekialdeko monarkia jainkotiarretan egon zen, eta harreman estua zeukan Bitiniarekin.[15]

Zesarrek baliatu egin zituen harreman horiek boterera iristeko bidean, baina ez bere arerioek baino gehiago, edo ez bere gainerako abantailak baino gehiago. Bere izeba Juliaren hiletan hitz egin zuenean, K.a. 69. urtean, Julio Zesarrek aipatu zuen nola zuen izeba erromatar erregeen ondorengoa, eta, hortaz, bera ere hala zela; halaber, gogorarazi zien entzuleei ezen izeba hura Marioren emaztea izan zela, eta (ondorioz), bera ere bizirik zirauen Mariotar gutxien artekoa zela.

Alabaina, aurkariak garaitu zituenean, K. a. 45ean, eta erromatar estatuaren kontrol osoa bereganatu zuenean, are tinkoago berretsi zituen horiek. Erromatar Gerra Zibila izan zen artean, K. a. 49tik aurrera, Ekialdeko Mediterraneora itzulia zen, non jainko eta salbatzaile deitu baitzioten, eta harreman estuan izan Cleopatraren egiptoar monarkia ptolomeotarrarekin (Celopatra Thea zeritzan hari, bere jainkotartasunari ematen zion garrantzi handiagatik). Halaber, Zesarrek Senatu berri batekin hasi behar izan zuen tratuan. Senatuaren defendatzailerik irmoenek Ponpeioren alde egin zuten, eta, gauza bat zela, bestea zela, ez zeuden Senatuan eserita. Zesarrek ordezkatu egin zituen haiek bere aldekoekin, eta haietako gutxik egiten zuten bat antzinako erromatar metodoekin; haietako batzuk ez ziren ezta italiarrak ere. Zurrumurrua zebilen Zesarren asmoa zela boterea eta aberastasuna ekialderantz eramatea Erromatik, beharbada Alexandriara edo Illium-era (Troia). [16]

Gerra Zibilean zehar, Zesarrek Venus izendatu zuen jainkosa zaindaria: zin egin zuen Venus Victrixentzat tenplu bat altxatuko zuela, baldin eta Pharsaliako guduan garaipena ematen bazion, baina, K. a. 46an, Venus Genetrixentzat eraikiarazi zuen hura, zeinaren izenondoak aldi berean biltzen baitzituen Venus hark arbaso gisa zuen alderdia, Erromako herriaren ama gisa zuena, eta De rerum natura poema filosofikoan hel egiten zitzaion jainkosaren alderdia. Senatu berriak Zesarren estatua bat ere jarri zuen, eta idazkun bat, hura erdi-jainkoa zela adieraziz, baina ezabarazi egin zuen, ordea, ez baitzen berak nahiko zukeen adierazpena. Triunfozko jantzirako zituen eskubideak aitortu zitzaizkiolarik - Ponpeiori aitortu zitzaizkion hein berean-, Zesarrek ohitura hartu zuen triunfozko koroa janzteko "noiznahi eta nonahi", burusoila estaltzeko aitzakiatzat. Litekeena da, halaber, oinetako gorriak eta toga picta delakoa ("margotua", toga purpura) jantzi izana, zeinak jeneral triunfante batentzat gorde ohi baitziren,haren triunfo egunerako; ohitura hori, halaber, lotuta zegoen rex sacrorum delakoarekin (zeina Erromako monarkia garaiko erritu sakratuen errege- apaiz modukoa baitzen, geroagoko pontifex maximus-a, alegia), Monte Albano erregeekin, eta menturaz are Jupiter Capitolinusen estatuarekin ere.

Mundako guduan behin betiko garaipena erdietsi zuelako berria Erromara iritsi zenean, Parilia zeritzenak ziren egitekoak hurrengo egunean, hiriaren fundazioaren oroitzapenezko jokoak; Zesarri opa izan zitaizkion, bera balitz bezala fundatzailea. Estatuak ezarri eta opa izan zitzazkion "Zesarren askatasunari", eta Zesar bera, "jainko garaitu gabetzat" agertu. Etxe bat eman zitzaion diru publikoaren kontura, zeina tenplu baten moduan eraiki baitzen; haren irudia jainkoenekin batera erakusten zen; haren erretratua irarri zen txanponetan (lehen aldia zen bizi zen gizon bat erromatar txanponetan agertzen zela). K.a. 44aren hasieran, parens patriae izena eman zitzaion (aberriaren guraso); legezko zinak egiten ziren haren Geniusaren izenean; haren urtemuga jaiegun publiko izendatu zen; Quinctilis hilabeteari haren izena eman zitzaion, Julius, haren omenez (Junio izena Junonengatik ipini zen bezala). Azkenean, apaiz berezi bat, flamen bat, ordenatu zuten berarentzat; Marko Antonio izan zen lehenbizikoa, Zesarren ondokoa, kontsula. Flamen batek zerbitzatua izateak jainkoen herronkara jaso zuen Zesar, eta Quirinus-en, Jupiter-en eta Marte-ren pareko bihurtu. Zizeronen ustean, haren arerioa izakii, erabateko jainko (deus) baten ohore zalantzabiderik gabeak izan ziren Zesar biziak Erroman jaso zituenak.[17]

Zesarren izena, jainko bizi gisa, nahiz eta artean Senatuaren botoz berretsi gabea, Divus Julius zen (edo, beharbada, Jupiter Julius); divus, garai hartan, deus-en forma doi bat arkaikoa zen, egokia poesiarako, eta bazuena halako zerikusiren bat zeru distiratsuekin. Haren estatua bat eregi zen Erromako antzinako erregeen estatuen ondoan: horrenbesterekin, irudi zuen Erromako errege izateko bidean zela bera ere, Partiara egitekotan zen espediziotik itzuli bezain laster, baina zenbait "adiskidek" hil zuten Senatuan K.a. 44ko martxoaren 15ean . [18] [19] [20] [21]

Jendetza amorratu eta saminez kolpatu bat bildu zen Erromako Foroan haren gorpua ikustera eta Marko Antonioren hileta-otoitza entzutera. Antoniok Zesarren jainkotasunari hel egin zion, eta zin egin zuen haren hiltzaileen kontra mendeku hartuko zuela. Divus Juliusentzako herri kultu suhar bat izan zen ondoren. Alta, indarrez galarazi zuten, baina Senatuak amore eman behar izan zuen laster Zesarzaleen eraginaren pean, eta Zesar berretsi zuten Erromako estatuaren divus gisa. Ortzian ageri zen kometa bat Zesarren arima zela jorik "Juliotar izarra" (sidus Iulium) izendatu zuten hura, eta, K.a. 42. urtean, "Senatuaren eta Erromako herriaren baimen osoarekin, Zesarren ondorengo gazteak, haren iloba Oktaviok, apoteosi zeremonia bat ospatu zuen bere adopziozko aitarengatik. K.a. 40. urtean, Antonio izendatua izan zen divus Juliusen flamen. Divus Julius-en omenezko gurtokiak sortu izan ziren kolonia Zesartarretan, hala nola Korinton. Antonio bere patroiari izan zitzaion leial, baina ez ordea haren oinordekoari: alabaina, gerra zibl luzearen atzenengo ekitaldi esanguratsua K.a. 31n agitu zen, Oktaviok Aktiumgo guduan Antonio garaitu zuelarik.

Zesarren oinordekoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Augusto Jove gisa, errege makila eta esfera eskuetan (K.o.I. mendearen lehen erdialdea) [22]

K.a. 30/29an, Asiako eta Bitiniako Koinak baimena galdegin zuten Oktavio gurtzeko beren "askatzaile" eta "salbatzaile" gisa. Ez zen inondik ere galde berria, baina leku zailean jartzen zuen Oktavio. Popularren eta tradiziozaleen gogoak ase beharra zeukan, eta galde hori bateraezina gerta zitekeen, nabarmenki. Herriak Marius Gratidianusen aldera zuen onespena eta kultua K.a. 82 urtean amaitu ziren, Senatuko etsaiek jendaurrean hil zutelarik, heriotza ikaragarria emanez. Halatsu, Zesarren erailketak ere hibris gisako lotura bat ezartzen zuen jainko bizidunen eta heriotzaren artean. Oktabiok begirunea agertu behar zien ekialdeko aliatuen proposamenei, ezagutu egin behar zituen ohore helenistikoen izaera eta xedea eta formalizatu egin behar zuen bere nagusitasuna arerio izan zitezkeenen artean: halaber, saihestu egin behar zuen Erroman monarka-deista gai batentzat har zezaten, heriotza arriskua baitzekarren horrek. Erabaki zen ezen berarenganako ohore-kultuak dea Romaren aldekoekin batera egin ahalko zirela, Pergamon eta Nikomedian eraikiko ziren gurtokietan. Probintzietako erromatar hiritarrek ez zuten gurtu behar enperadore bizia, baina dea Roma gur zezaketen, bai eta divus Julius ere, Efesoko eta Nizeako esparru zenbaitetan.

K.a. 29an, Oktabiok divus Julius-en tenplua opa izan zuen Zesarren gorpua erre zen lekuan. Hartara, bere adopziozko aita ohoratu zuen eginbidetsuki, legearen arabera eta ofizialki Erromako Estatuaren divus gisa, eta, gainera, "izatea erdietsi" ere erdietsi zen Juliotar izarraren bidez eta, horrenbestez, divi filius bihurtua zen (Jainko baten semea). Baina Zesarrek huts egindako lekuan, Oktabiok asmoa bete zuen: pax deorum zelakoa berrezarri zuen (jainkoek agindutako bakea) eta Erroma birfundatu zuen "Augustoren augurioaren" bidez. K.a. 27an, bozketa egin zen berari Augustus goi-mailako titulua emateaz, eta eman ere eman egin zitzaion, eta berak onartu egin zuen.

Erlijioa eta Imperium-a Augustoren pean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Augustok ez bide zuen ezer galdegiten beretzat, eta berritu ere ez zuen ezer berritu: are divus Juliusen kultuak ere ukan zuen aurrekari errespetagarri bat di parentes-ei egiten zitzaien tradiziozko kultuan. Oktabiok Senatuan princeps edo primus inter pares (lehena berdinen artean) gisa zeukan posizio bakar eta hala ere tradiziozkoak eragotzi egin zituen gerra zibil amaitu berriko etsaigoak. Zentsore eta pontificex maximus zen aldetik, betebehar morala zaukan mos maiores zeritzenak berritzeko jainkoek eta Erromako Senatuak eta Herriak (senatus populusque romanus) hala nahirik. Tribuno gisa gastu publikoa erruz sustatu zuen, eta senatuko princeps zen aldetik itzali egin zituen nabarmenkeria handinahiak. Desegin egin zituen gerra zibileko alderdien armaden hondarrak, eta legio berriak eta enperadorearen guardia eratu (pretoriar guardia): artean ere politikako, armadako eta apaizgoaren botereko mailarik gorenei zetxezkien patrizioak ordezkatu egin zituen apurka-apurka, inperio osoa zabal zen zaldun handinahi eta talentudunen erreserba bateko kideekin. Lehenengoz, senadore estatusa oinordekotzazkoa bihurtu zen.[23]

Hiritar xeheek bazuten saihestea Estatuaren burokrazia hierarkiko eta konplexua, eta enperadoreari zuzenean hel egitea, hiritar pribatu bati bezala. Enperadorearen izena eta irudia nonahi zeuden, estatuaren txanponetan nahiz kaleetan, jainkoen tenpluen barrualdean nahiz gainean, eta, bereziki, auzitegietan eta administrazio zibil eta militarraren bulegoetan. Zinak egiten ziren haren izenean, haren irudia lekukotzat ipinita. Haren res gestae ofizialen (lorpenak) artean ziren: 82 tenplu konponarazi izana K.a. 28an, Erroman beste 14 diruztatu edo konponarazi izana bere bizialdian, eta zerbitzu zibilak oneratu edo berriak ezarri izana, are bide berri bat, ur hornikuntza, Senatuaren egoitza eta antzokiak. Oroz gain, jainkoek esleitu zioten nagusitasun militarraren bidez bake sakratu iraunkor bat ekarri izana, zeinari esker irabazi baitzuen imperator titulu iraunkorra eta bihurtu baitzuen triunfoa inperio-pribilegio bat. Dirudienez, zegokion lege-bideetatik erdietsi zuen hori guztia, beste baliabide batzuk ere baliatuz, hala nola berezkoa zuen kemena, mehatxu umore onez ezkutuan atxikiak eta beste edozein senadore bezalakotza bere burua apalestea.[24][25]

Erroman, aski zen ikustea nola Augustoren kargua, eskuzabaltasuna, auctoritas delakoa eta gens delakoa hiriko edozein lege, erlijio edo gizarte erakundetan hauteman zitezkeen. "Atzerritarrek" nahiz hiritar pribatuek hura beste zerbaiten gisara ohoratu nahi izanez gero, beren prerrogatiba zen, baina neurriz eginez gero; beraz, Oktabiok haien leialtasuna ezaguturik, bere erantzukizun morala eta eskuzabaltasuna agertzen zituen; "haren" diru-bilketa publikoaren bidez tenpluak, anfiteatroak, antzokiak, bainuak, jaialdiak eta gobernua diruztatzen ziren. Batasun printzipio hori izango zen "kultu inperiala" deritzonaren oinarria, eta kultu hori era anitzetan agertuko zen, ñabardura anitzekin, Inperio kultura anitzekoan.

Ekialdeko probintziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Augusto egiptoar estiloan, Egiptoko Nubiako Kalabsha tenpluan.

Ekialdeko probintzietan, kultur aurrekarien eraginez, arin eta urrun hedatu zen kultua , are gaur egungo Najran hiria bezain urrutiko kokaleku militar augustotarreraino ere. Oro har, probintzia haietan aurkitu ahal zen kultu inperialaren eta tokian tokiko kultuen sintesirik zabalena eta zailena Inperioan, denak ere ekimen pribatu nahiz publikoz diruztaturik, haien artean aurkitzen ahal direlarik patroi bizien aldeko jainkotiar gisako ohoreak nahiz Harlandek (2003) komunitateko misteriozko erritu pribatuki diruztatuak jotzen dituenak. Erromatar Asiako greziar hiriak lehian aritzen ziren goi-mailako gurtza toki inperialak (neocorates) eraikitzeko pribilegioak erdiesteagatik. Efeso eta Sardes antzinatik ziren arerioak, eta eraikin bina eduki zituzten harik eta K.o. 3. mendearen hasieran Efesori beste tenplu bat egiteko baimena eman zitzaion arte, orduan agintzen zuen Karakala enperadoreari opatzeko. Hura hil zenean, hiriak galdu egin zuen bere abantaila labur eta ospatua erlijiozko teknizismo batengatik.[26]

Ekialdeko probientzietan daude froga material argienak agertzen dutenak nola jotzen ziren domus eta familia inperialak bertute jainkotiarraren eta egokitasun moralaren eredu ofizialtzat. Pergamo, Lesbos eta Zipre bezalako lekuetan gurtzazko ohoreak eskaintzen zitzaizkien Augustori eta haren emazte Liviari: Zipreko egutegian hilabete bana (eta seguru asko kultua ere bai) Augustoren familiako kide guztiei eta haien antzinako jainkoei, eta Erroma eta Greziako panteoiko jainkorik nagusietako batzuei. Garai hartako txanponetan ageri dira hainbat lotura, Thea Liviaren eta Heraren eta Demeter-en artea, eta Julia Maior-en eta venus Genetrixen (Afroditaren) artean. Atenasen, LIviaren eta Juliaren aldeko kultua Hestiaren aldekoarekin batera egiten zen (Hestia, Vestaren kidekoa), eta Gaioren izena lotua zegoen Aresekin (Marte). Ekialdeko lotura horiek Augusturen bizialdian sortu ziren; LIvia ez zen ofizialki sagaratua izan Erroman hil eta epe bat igaro arte. Ekialdeko Inperioko kultuak bere kasako bizitza zeukan.[27]

Mendebaldeko probintziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko probintziak berriki "latinizatuak" ziren, Zesarren Galietako Gerren ondotik, eta gehienak greko-erromatar kulturaren eremutik kanpo zeuden. Bi salbuespen izan ziren: Polibiok Errepublikar Iberiako Cartago Novako behialako ongile bat aipatzen du, "jainkotiar ohoreak eskaini bide zituena". K.a. 74an, Iberiako erromatar hiritarrek intzentsua erre zuten Metelo Pioren alde, "hilkorra baino goragokotzat" jorik hura, Sertorioren kontra garaipena lortuko zuelako itxaropenez. Osterantzean, Mendebaldean ez zen jainkotiar monarkiaren bertako tradiziorik izan, ez eta Greziarren koinaren kideko politikorik, kultu inperiala eragile erromatartzaile baten gisara jasotzeko. Mendebaldeko probintzietako concilia, hain zuzen, kultu inperialaren zuzeneko sorkuntza batzuen gisa agertu ziren, esta haien bidez hango tradizio militar, politiko eta erlijiozkoak bildu ziren erromatar eredu batera. Horretarako, ez zen behar tokiko eliteek beren buruak eta komunitateak erromatartzeko gogoa baizik.[28]

Augustoren eta Liviaren tenplua, Vienne-n (gaurko Frantzia). Hasieran Augustori eta Erromari eskainia. Augusto, berriz, hiltzean jainkotu zuten, K.o. 14. urtean: haren alarguna, LIvia, K.o. 42. urtean jainkotu zuen Klaudio enperadoreak.

Mendebaldean ezagutzen diren Augustoren aldeko lehen eskualde-kultuak haren baimenarekin ezarri ziren, K.a. 19. urtea aldera, Hispaniako ipar-mendebaldean (zelta zen), eta arae sestianae deitu zitzaien, sortu zituen militarraren omenez, hots, L. Sestius Quirinalis Albinianus-en omenez. Handik laster, K.a. 12. urtean edo 10. urtean, Lugdunum-en sortu zuen, Drusus-ek, kultu inperiotaleko lehen gunea mendebaldeko probintzietan, hark sustatutako Gallia Comataren hiru zatiko administrazio banaketako gune baten gisa. Lugdunum-ek ezarri zuen halako mendebaldar kultu ofizial moduko bat, Erromako probintzien nortasunaren modu baten gisa, zeina zatikatu egiten baitzen administrazio- eta militar-eremuetan. Horiek, beraz, estrategikoki ezarrita zeuden Printzerri berriaren mendebaldeko probintzia "barbaro" eta ezegonkorretan, eta buruzagi militarrek inauguratzen zituzten, zeinak, kasu batean izan ezik, familia inperialeko kideak izan baitziren.[29]

Lugdunumgo kultu inperiaaren eraikin handiko arako (aldareko) lehen apaiza Caius Julius Vercondaridubnus izan zen, probintziako eliteko galiar-erromatar bat, zeinari erromatar hiritartasuna eman baitzitzaion eta eskubidea aitortu, bere apaizgoagatik, bere probintzia-concilium-eko gobernuan parte hartzeko. Nahiz eta ez ekarri senadoretzarik, eta nahiz eta, ia seguru, urtero hautatutako kargua izan (erromatar flamineen biziarteko apaizgo tradiziozkoa ez bezala), apaizgoa, inperioko probintzietan, aukera bat izaten zen probintzietan ere Erromako cursus honorum tradiziozkoaren pareko bat egiteko. Kultua arbuiatuz gero, romanitas bera ere gaitzesten zen, eta harekin batera apaizgoa eta hiritartasuna: K.o. 9. urtean, geroago Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena hartuko zuen hiriko kultu inperialeko apaiz batek (gaur egungo Kolonia deritzon hirian, Alemanian, zegoen), zeinari Segimundus baitzeritzan, harrika jaurti edo hautsi egin zituen bere apaizgoko apaingarri eta jantziak eta bat egin zuen bere ahaide Arminiusek abiarazitako altxamenduarekin.[30]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultu inperialaren aztarna batzuk idazkunetan geratu dira, hilarrien ohiko testuetan, omendutako hildakoaren kargu publiko gorenak aipatzen baitziren, eta probintziako enperadorearen flamen edo flaminica izatea horietako bat zen. Euskal Herri hegoaldea Tarraconnesis probintziaren barruan administrazio egituretatik gobernatzen ziren, eta enperadorearekiko kultua, Tarracon (egungo Tarragona) zuen zentroa.

Bada, Jose Maria Blázquezen iritziz, egungo Nafarroan zegoen Kara hiriko bi hiritar, probintziako flamen eta flaminica izatera iritsi ziren II. mende inguruan: Sempronia Placida (RIT, 326), probintziako flaminica, eta bere senarra, T(iti) Porci Verrini, pribintziako flamen[31] [32]. Iruñakoa zen, aldiz, Cn. Pompeius Cn. fil. Gal. Pompaelonensis probintziako flamena (CIL II 4234 (973 or.) = RIT 297 ) izan zena[33].

Erromatar Afrikako mendebaldeko probintziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Printzealdiaren hasieran, Marazgu Aug(usto) Sac(rum) idazkuna zeraman aldare batek ("Marazgu Augustus-i eskainia"), Antzinako Libiar (berberea) jainko bat Augustoren botere gorenarekin identifikatuz. Afrika Prokontsularreko senatu-probintzian, ba omen ziren Dii Magifie Augusti-ren aldeko aldareak (Potter-en arabera), zeintzuetan jainko baten lekukotza ematen baita, aldi berean tokikoa eta unibertsala zatekeen jainko batena, eta ez, hartara, tokiko jainkoaren nortasuna inperiala divus edo jainko baten baitan bildua edo xurgatua geratzen zen horien kidekoa. Jakin da, halaber, bazirela bi tenplu Erromari eta Augusto divusari eskainiak, bata Tiberioren pean Leptis Magna-ri eskainia, eta bestea (Julio-Klaudioren pean) Mactar-i eskainia. Eta beste hirugarren bat Kartagon, Gens Augustari eskainia, Inperioaren hasiera-hasierako garaietan.[34]

Inperio ondorengotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio-Klaudiotarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Are bere semetzako Tiberio princeps izateko prestatzen zuen artean eta hura Senatuari bere ondorengo duin gisa gomendatzen zion artean ere, badirudi Augustok duda egiten zuela imperium dinastikoa egokia ote zen; hala ere, litekeena da hark ez izatea beste aukerarik. Augusto hil zenean. Senatuak divus izendatu zuen hura, eta haren gorpua hileta arranditsu batean ehortzi zen; haren arima zeruetara igo omen zen, bere aitatzakoarekin bat egiteko olinpiar jainkoen artean; haren errautsak inperio-mauseleoan gorde ziren, eta, han, zuhurtasun handiz, haren inperial izenarekin izendatua izan zen (eta geroago haren ondorengoak ere bai), eta ez divus gisa. Augustoren ondoren, erromatar funtzionarioei ematen zaizkien kultu berri bakarrak enperadore-etxeari dagozkionak dira. Hura hil zenean, Senatuak eztabaida egin zuen eta lex de imperio izeneko bat onartu, zeinaren bidez Tiberius princeps izendatu baitzen, hark "karguan izandako merezimendu frogatuarengatik", eta "Augustus" ohorea eman zitzaion izen gisa eta tilulu gisa.[35]

Tiberiok onartu egin zituen enperadore kargua eta titulua, baina gogo txarrez, irudi duenez. Administratzaile gisa gai eta eraginkor zela erakutsi zuen arren, ezin izan zituen berdindu bere aurrekoaren kemen eta karisma apartekoak. Erromatar historialariek pertsona goibel eta mesfidati baten moduan deskribatzen dute. Bere buruaren gutxiespen guztiz egiazkoa bat bide zenaren bitartez, bere aitaren kultua sustatu zuen, eta berea itzalarazi. Eztabaida ugariren ostean, baimena eman zuen tenplu bakar bat opa zekion Esmirnan, berari eta Senatuaren geniusari, K.a. 26. urtean; hamaika hiri lehiatu ziren, are mutiriki eta bortizkeria baliatuz ere, ohore hura bereganatzeagatik. Ez zeukan auctoritas berezkorik, eta, hala, pretoreek inperio-etxearen eta Senatuaren gainean zuten eragina hazi egin zen, eta, Senatuaren bitartez, are Estatuaren gainean zutena ere. K.a. 31n, haren pretoriar prefektu Sejano, zeina ordurako agintari-kide bihurtua baitzen egitez, hilarazi egin zuten etsai publiko gisa, Tiberioren seme eta ustezko oinordeko Drusus-en heriotzan zerikusia izan zuela egotzita. Umbrian, kultu inperiarreko apaizak (sevir Augustalis) estatua bat egin zuen "Tiberius Caesar Augustusen probidentziaren omenez, hura sortua izan baitzen Erroma izena betiereko bihurtzeko, Erromatar Herriaren etsairik kaltegarriena deseginik". Kretan, eskerrak ematen zitzaizkion "Tiberius Caesar Augustusen eta Senatuaren numenari eta iragarpen ahalari, konspirazioa deuseztaturik"; alabaina, hura hiltzean, senatuak eta haren oinordeko Kaligulak erabaki zuten ez ofizialki jainkotzea hura.[36]

Kaligularen agintaldiak agerian utzi zituen augustotar "Errepublikaren" kontraesanak legeari eta moralari dagokionez. Bere oinordekotza legeztatzeko, Senatua behartua izan zen haren eginkizuna Konstituzioz zehaztera, baina genius biziaren aldeko erritu eta sakrifizioak aski ziren haren ahal mugagabeak konstituzioz ezagutuak izan zitezen. Printzearen eginkizuna zen "primus inter pares" izatea, baina ezinbesteko zituen horretarako bere burua mugatzea eta begiramena erakustea. Agerian geratu ez zituela ez bata eta bestea bete. Dirudienez bere genius-aren kultua oso aintzat hartu zuen, eta, dirudienez, gustua hartu zion jainkoarena egiteari, edo, hobeto esan, hainbat jainkorena egiteari. Alabaina, sarri aipatzen da jainko nagusiak doilorki antzezten zituela, eta baliteke jainko haien kultuan bera apaiza zela adierazi nahi izatea, ez besterik, edo ikara eragiteko gogo bat izatea, triunfozko jantzietarako jaidura bat, edo eritasun mental hutsa. Zeinahi ere ziren haren asmoak, hura Erroman divus bizi baten gisa ofizialki gurtzen zelako frogarik ez dago, edo estatu jainkoen lekua hartu zuelakorik. Bere ahizpa Drusillarekin sexu harremanak izan zituelako aipamenak, eta hil ostean hura jainko bihurtu zutelakoak gaitzespena eragin zuen geroagoko historialarien artean; Kaligula hil ondoren, haren kultua aienatzera utzi baizik ez zuten egin. Senatariak apaizgoko eginbeharrak betetzera behartzeko bere grina aipatua kultu pribatu baten seinale dira, elitean eragindako irain pertsonalena. Kaligulari atarramentu txarrak ekarriko zizkion laidoa izan zen "axola zuen oro laidoztatzea edo iraintzea nahitara, are goren mailako buruzagi militarrak ere, zeintzuek heriotza emango baitzioten. Haren agintaldiaren gaineko istorioek tematsuki nabarmentzen dute haren begirunegabekeria. Beharbada ez berarena bakarrik: K.a. 40an, Senatuak honako hau dekretatu zuen: "enpreadoreak plataforma garai batean eseri beharko luke, are Senatuan bertan ere". Klaudiok (haren ondorengo eta lehengusuak) esku hartzera behartua ikusi zuen bere buruan, eta saiatu zen inperiotar etxeari eragindako kaltea gutxitzen eta haren kontra elkar hartu zutenei eragozten, eta Kaligularen estatua publikoak kenarazi zituen isilean.[37]

Kameu bat Kaludioren apoteosia marraztu agertzen ( K.o. I. mendearen erdialdean)

Kaligularen pretoriarrek hautatu zuten Klaudio enperadore izateko, eta hark militarrei dirua ordainduz (donativa) segurtatu zuen bere posizioa. Senatua behartua izan zen hautespen hura berrestera eta laidoa onartzera. Klaudiok Zesar deitura hartu zuen, jainkotu egin zuen Augustoren emazte Livia, hura hil eta 13 urtera, eta, K.o. 42. urtean, pater patriae titulua eman zitzaion (aberriaren guraso); alabaina, enperadorearen eta Senatuaren arteko harremanak, dirudienez, ezin konponduzkoak izan ziren. Agi denez, arbuiatu egin zuen erabat bere geniusari kultua eman zekion: baina kultua eskaintzeak, ostera, aldi berean zekarren ezagutza agertzea kultua baimentzeko boterea zutenen goi mailako estatusari eta princepsaren aparteko estatusari. Litekeena da Klaudiok hori behin eta berriro arbuiatu izana laidotzat hartu izana Senatuak, probintzietako kargudunek eta inperioko funtzionarioek berek. Halaber, laidoztatu egin zuen orobat tradiziozko hierarkia, bere fidantza zuten libertoak sustatuz inperioko prokuradore gisa: enperadorearengandik gertuen zeudenek goi mailako estatusa zeukaten, gertutasunaren ariaz.[38]

Uste izan da onetsi zuela beraren aldeko kulturako tenplu bat, bakarra, Britanian, hura menderatu ondoren. Tenplua egiazkoa da, Camulodunum-en zegoen (egungo Colchester-en), probintziako erromatar kolonia nagusian, eta britaniarren suminaren guneetako bat izan zen Budikaren altxamenduan, K.o. 60an. Baina ez da oso litekeena han Klaudio biziaren aldeko kulturik izatea: dagoeneko errefusatuak zituen Alexandrotar kultu ohoreak "arrunt" eta fedegabekeria gisa, eta, gainera, enperadore bizien aldeko kultua arae direlakoekin zegoen lotuta (aldareak), ez tenpluekin. Berari divus bizi gisa gurtza britainiarrak eskaini izan zitzaizkolakoa ez da, seguru asko, enperadore gisa izan zuen balioaz egiten den literatur judizio krudel bat baizik. Errepublikar arauei zien begiramenduaren despit, bere klaseko kideek ez zuten aintzat hartu, eta Senekaren Nerondar fikzio laudoriozkoan, erromatar jainkoek ezin zuten hura aintzat hartu divus gisa; bazitekeen britainar basatiak sinesberagoak izatea. Egiaz, altxatzeko bezain erresumindurik zeudela erakutsi zuten, baina, seguru asko, Klaudiotar divusaren kontra baino gehiago, abusu izugarrien kontra eta haren tenpluak zekarkien finantzazko zamaren kontra.

Klaudio K.o. 54an hil zen, eta bere semetzako Neronek bihurtu zuen jainko. Hileta itxuraz arranditsu baten ondoren, Klaudio divusari tenplu bat esleitu zitzaion Erromako Mons Caelius ospe txarrekoan. Fishwickek iruzkin hau egiten du: "Ezin oharkabean igaro kokalekuaren umore maltzurra, jakinez gero ezen...", eta Klaudioren aldeko tenpluak Britanian zuen kokalekuaz ere, beste horrenbeste, seguru asko (haren "garaipen patetikorako" aitzakia).[39]

Behin boterera iritsiz gero, Neronek utzi egin zuen Klaudioren aldeko kultua aienatuz joan zedin, eta bere Domus Aurea eraiki arazi zuen tenplu amaitugabearen gainean, eta, han, bere jaidura sibarita eta artistikoei eman zitzaien eta onetsi egin zuen bere genius-aren aldeko kultu bat, Erromatar herriaren paterfamilias gisa. Senatuak oso jarrera txarra izan bide zuen harenganako. Kolpe militar batez egotzia izan zen, eta bere emazte Poppaea hilaren eta alaba Claudia Augusta haurraren alde ezarriak zituen kultuak bertan behera utzi ziren. Osterantzean, badirudi enperadore maitatua izan zela herrian, batez ere ekialdeko probintzietan. Tazitok dio senatuak proposamen bat egin zuela Neroni tenplu bat eskaintzeko hura divus bizitzat joz, eta guztiz zoritxarrekotzat joa izan zen, "jainkotar ohorerik ez zaiolako ematen enperadore bati harik eta gizaki bizien artean bizitzeari uzten dion arte."[40]

Domizianoren Geniusa, egida eta kornukopiarekin, Via Labicana inguruan aurkitua ( Eskilino muinoan)

Neron hiltzearekin, inperio agintaritza azkendu egin zen antzinako erromatar familien pribilegio gisa (patrizio eta senatari familien pribilegio gisa, alegia). Urte bakar nahasi batean, boterea bortizki igaro zen lau enperadoreren artean, batarengandik bestearengana. Lehenengo hirurek nork bere geniusaren kultua sustatu zuten: azken biak, bestalde, Nerorena berrezartzen eta hura divus bihurrarazten saiatu ziren. Laugarrenak, Vespasianok, zeina Rieti-ko zaldun baten semea baitzen, segurtatu egin zuen bere flaviar dinastia Augustotar moldeko printzego batera itzuliz, eta berritu egin zuen divus Juliusen kultu inperiala. Vespasianori begirunea izan zitzaion erromatar tradizioa berrezartzeagatik eta bere agintaldiko augustotar neurritasunagatik. Estatu kultua opa izan zion genio populi Romani delakoari (errmotar herriaren genius-ari), begirunea gorde izan zien "errepublikar" balioei, eta arbuiatu egin zuen Neronen praktika, zenbait jaialdi kenduz egutegi publikotik, zeintzuk (Tazitoren baieztapen gordinen arabera) "higuingarriro ezainduak izan baitziren garaiko koipekeriengatik". Litekeena da ere berak ordeztu edo urritu izana Nero Colossusen burua jainko eguzkiari opatzeko edo berropatzeko, K.o. 75ean. Lehen judu altxamenduaren eta Jerusalemgo tenpluaren suntsitzearen ondotik (K.o. 70ean), didrachmon delakoa ezarri zuen, lehenago juduek tenpluaren jabegoagatik ordaintzen zuten zerga, orain Jupiter Capitolinusen izenean ordainarazia, haien garaile gisa eta "haien jainko gisa". Zerga ordaintzen zuten juduek ez zuten kulturik opa beharrik inperioko jainkoei. Kultua betetzen zutenak, ordea, ohildu egiten zituzten beren komunitateetatik. Dirudienez, Vespasianok umore lehorrez aipatu zuen aurki beraren alde ezinbestean ezarriko zen kultua; Suetonioren arabera, haren azken hitzak hauek izan ziren: puto deus fio ("uste dut jainko bihurtzen ari naizela"). Vespasianoren seme Titok bi urtean zehar agindu zuen, eta arrakastaz, eta gero hil egin zen, berez. Jainko bihurtu zuten, eta bere anaia gazteago Domizianok ordeztu zuen gero.

Enperadoregoan hasi eta bi astera, Domizianok berrezarria zuen agintean zen enperadorearen geniusaren aldeko kultua. Eztabaida dago Domizianoren inguruan oraindik ere, berari buruz esaten baita enperadore bakanetakoa izan zela divus bizi baten titulua eman ziona bere buruari, eskandalua eraginez, eta horren froga da "jauna eta jainkoa" (dominus et deus) titulua erabiltzea inperioaren dokumentuetan. Alabaina, ez dago frogarik Domizianok berak titulu hori bere kontuetarako erabili zuelakorik, edo helbide ofizialean, edo beraren aldeko kultuan, edo txanponetan edo beraren aldeko estatu kultuaren inguruko Arval agirietan. Beraren atzeneko agintaldian bakarrik gertatu zen, eta, ia seguru, bere prokuradoreek hasia eta erabilia (Klaudiar tradizioan, bere libertoak ere baziren). Beste edozein paterfamilias eta patroik bezala, Domiziano "jauna eta jainkoa" zen bere familia hedatuan, bere esklaboak, libertoak eta klienteak ere familia horren barnean zirela. Domizianoren alde Kapitolioan egiten zieren sakrifizioei buruz Pliniok egiten duen deskribapena bat dator enperadore bizientzat egiten ziren erritu "pribatu eta ez-formal" guztiz arruntekin. Domiziano tradizionalista zen, zorrotza eta hertsatzailea, baina bazuen militarren eta herriaren begiramena. Augusto miresten zuen, eta litekeena da hura imitatu nahi izana, baina Kaligula bezala, ez zen zuhur ibili eta huts bera egin zuen Senatua kliente eta beheragoko gisa tratatuz, eta ez irudizko berdinen gisa, Augustoren ideologiak galdegiten zuen eran. Domizianoren gortean bertan prestatu eta gauzatu zen beraren erahilketa, eta beraren izena ofizialki ezabatua izan zen idazkunetatik, baina ez, ordea, oso sistematikoki.[41]

Nervatar-Antoninotarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senatuak Nerva adindu, seme-alaba gabeko eta dirudienez gogo urriz hartaratua hautatu zuen enperadore. Nervak bazituen aspalditik familia- eta kontsulgo-loturak Julio-Klaudiar eta Flaviar familiekin, baina princeps arriskutsuki bigun eta zalantzatia gertatu zen: abdikatzera gogatu zuten, Trajanoren alde. Plinio gaztearen K.o. 100. urteko panegirikoak dio Senatuaren larderia eta duintasun nabarmenki berrezarriak izan zirela inperio osoan zehar Trajanoren agintaldian, baina enperadorearen neurritasuna goresten duen arren, ez du estaltzen haren autokraziako dohaina zeinen loka zen. Trajanoren aitzindaritza zibil eta militar gaitasun handikoaren pean, enperadorearen kargua are eta gehiago aditu zen jainkotiar ordenaren lurreko erregeordetza baten gisa. Gerora ikusiko zen erromatar inperio-dohainen eredu iraunkor bat izan zela.[42][43]

Hadriano enperadorearen hispaniar-erromatar jatorriek eta haren helenismozaletasun nabarmenak aldatu egin zuten kultu inperialaren fokua. Haren txanpogintza ohikoenean ere, artean ere genius populi Romani delakoarekin bat egiten du, baina beste gai batzuek, ostera, hark Hercules Gaditanus-ekin (Hercules of Gades-ekin) zuen atxikimendua nabarmentzen dute, eta Erromak nola ematen dion inperio-babesa greziar zibilizazioari. Oroitzapenezko txanpongintzan, bestalde, agertzen da nola "jaso" zituen probintzietako jainkoak (eta, beraz, probintziak berak ere goratu eta "leheneratu"); Sagalassos sustatu zuen greziar Pisidian enperadorearen gurtoki inperiotar aitzindari gisa, eta K.o 131-2 urtean, Panhellenion guztiz greziarra sustatu zuen. Berataz esaten da "emakume baten moduan negar egin zuela" bere adiskide gazte Antinoo hil zenean, eta haren apoteosia antolatu zuen. Dioren esanetan, Hadriano lotsagarri jarri zuten bere bigunkeria emozionalagatik, bereziki bere arreba Paulinaren beraren heriotza ostean haren apoteosia geroratu zuelako.[44]

Antinoo, Dionisiok erretratatu bezala Anzio eta Lanuvium arteko eskualdeko erliebe batean.

Antinooren aldeko kultuak oso luze iraungo zuen, eta debozio handia eragingo, batez ere Ekialdeko probintzietan. Bitinian, han sortua baitzen, txanponetan irarrarazten zuen haren irudia, oso berandu arte gainera, are Karakalaren agintaldira arte ere (211-217). Haren aldeko kultu herrikoia erruz garatu zen, are IV. mendera arte ere, noiz ere "gurtza jentileko pagaburua" bihurtu baitzen Kristau polemikoen artean. Vout-ek (2007), bestalde, haren jatorri apala, haren heriotz goizegikoa eta theos gisa izan zuen berpizkundea nabarmentzen ditu, orobat nola jo zen hura Apoloren, Dionisoren/Bakoren eta geroago Osirisen irudi eta erlijio eginkizun beretakotzat, eta batzuetan, geroagoko ikerlarien arabera, ez beretakotzat. Erroman bertan ere ageri izan zen theos gisa ordutik iraun duten bizpahiru idazkunetan, baina hura heroi-kultutik gertuago zegoela jotzen zen, eta, horri esker, zilegi gertatzen zen hari hel egitea zuzenean "goragoko jainkoek" esku har zezaten. Hadrianok bere buruaren eta Jupiterren aldeko kultu inperiala ezarri zuen Judean, Bar Kokhba matxinadaren ondotik. Hura baino lehenago hil zen, ordea, haren emazte Vibia Sabina. Biak jainkotu zituzten, baina, Hadrianoren kasuan, haren ondorengo Antonino Piok galdegin behar izan zuen jainkotu zezaten.

Marko Aurelioren tutore Frontok ematen du frogarik onena enperadoreen erretratugintza bizitza pribatu eta publikoaren ezaugarri ia nonahikoa zelakoa. Nahiz eta enperadoreen gurtza pribatuaren frogak oso urriak diren, bai garai horretakoak, bai noiznahikoak, Frontoren gutunetik heltzen da ezen enperadore biziaren geniusaren kultua ohitza ofizial, etxe barneko eta pertsonal bat izan zela, seguruenik divien kultua baino arruntagoa, bai garai horretan, bai beste batzuetan. [45]

Markoren seme Komodo erori egin zen autokonplazentziarako, populismo errazerako eta begikoak agintean jartzeko ohituraren liluren pean. Bere agintaldia deskribatzean esan zuen "urrezko aro" bat izan zela, eta bere burua Romulo berri batentzat agertu zuen, Erromaren birfundatzailetzat, baina Senatuaren arerio gogorra izan zen, itzulikatu egin zuen betiko inperiotar formula errepublikazalea eta haren ordez populus senatusque romanus ezarri. Bere burua geroz eta gehiago hasi zen Herkules erdi-jainkotzat agertzen estatuetan, tenpluetan eta borrokarien hondarretan, eta, han, gogoko izan zuen goizetan bestiariusetara jostatzea eta arratsaldeetan gladiadoretara. Bere bizitzako atzenengo urtean, Romanus Hercules titulu ofiziala eman zitzaion boto bidez; Herkulesen aldeko estatu-kultuak behinola hilkor izandako heroi, jainko edo erdi-jainko batentzat ezagutzen zuen Komodo (baina ez divustzat). Baliteke Komodok asmoa ukan izana bere burua jainko bizitzat deklaratzeko eraila izan baino lehenago, K.o 192. urteko azken egunean hil baitzuten. [46]

Nervatar-Antoninotar dinastiaren amaiera nahas-mahasa izan zen. Senatuak damnatio memoria bat agindu zuen Komodoren kontra, eta Pertinax haren hiri-prefektua enperadore izendatu zuen guardia pretoriarrak, dohaintza oso handien agintzariaren ordainetan. Pertinax bera zaldun herronkatan gora egina zen, dohain militarrari eta administrazio eraginkortasunari esker, harik eta senatari, kontsul eta azkenean, aldi labur batean, enperadore bihurtu arte; bere pretoriarrek hil zuten, ordea, haien ordainsariak mugatzen saiatzearren. Didio Julianok ordeztu zuen Pertinax, dirua eskaini baitzien pretoriarrei, eta Senatuari ahala itzultzea. Julianus-ek Komodoren oroitzapenaren judizio txar bat eginez hasi zuen agintaldia, herri xehea en masse erosteko ahalegin bat egin eta hura laidotzat hartu zelarik, eta pretoriar indarrak erabili zituelarik haien kontra. Horri erantzunez, jendetza mutiri batek Senaduko eserlekuak hartu zituen Circus Maximusen. Probintzietan lehian sartu ziren hautagaien arteko gerra zibil baten mehatxua atezuan, Septimo Severo agertu zen garaile izateko aukerarekin. Senatuak, laster, Julianori heriotza ematearen alde bozkatu zuen, Pertinax jainko bihurtzearen alde eta Septimo enperadore izendatzearen alde. Urtebete baizik ez zen Komodoren heriotzaz geroztik.

"Sit divus dum non sit vivus" ( izan bedi, bada, divus, baina ez bizirik). Karakalari egozten zaio esaldia, bere enperadore-kide eta anaia Geta hil aurretik jaulkia. [47]

Getaren denario bat.
Severotar tondo honetan ageri dira: Septimo Severo, Julia Domna haren andrea, Karakala haien semea (irudiaren beheko aldean eskuinean) eta Geta haren ondorengo-kide erailaren irudi ezabatua. Staatliche Museen zu Berlin.

K.o. 193an, Septimo Severo triunfalki sartu zen Erroman eta apoteosia opa izan zion Pertinax-i . Bertan behera utzi zuen Senatuaren Komodoren alderako damnatio memoriae, jainkotu egin zuen frater gisa (anaia), eta, horrenbestez, Marko Aurelio hartu zuen bere arbasotzat semetasunezko debozio-egintza baten bidez. Severoren txanpon-irudietan areago indartu zen Septimioren eta Antoninotar dinastia ospetsuaren nahiz genius populi Romaniren arteko lotura. [48] [49]

Septimioren agintaldiak irauli egin zituen Senatuaren, enperadoreen eta militarren arteko harremanak. Senatuak adostu zuen jainkotiar imperium-a baimen errepublikar bat zela, erromatar herriaren onurarako, eta apoteosia senatu-ahalen baieztapen bat zela. Vespasianok segurtatu egin zuen bere posizioa Senatuaren geniusari eta augustotar tradizioari hel eginez; aldiz, Septimiok ezeztatu egin zuen senadoreek kargu militarren gainetik zuten lehentasun ohikoa. Areagotu egin zuen herri xehearen pribilegioa Erroman, garnizio leial bat ezarri zuen hirian, berak izendatutako buruzagiekin. Bertatik bertarako arreta jarri zien probintziei, diru-sarreren, soldadugaien eta istiluen iturri ziren aldetik. Bere arerio Klodio Albino garaitua izan zelarik Lugdunumen, birfundatu eta berritu egin zuen hango kultu inperialaren gunea: dea Roma aldaretik kendu eta tenpluan ezarri zuten, jainko bihurtutako Augustoekin batera. Fishwicken ustean, erritu berri nahitaezko horiek paterfamiliasei beren menpekoek zor zizkietenen kidekoak dira. Septimioren beraren jainko patroiak, Melkart/Herkules eta Liber/Bako, lehen herronkan izan ziren enperadorearekin eta haren bi semeekin batera K.o. 204ko Saecular jokoetan. Septimio berez hil zen, K.o. 211n, Eboracum-en (gaur egungo York), Britanian kanpaina batean ari zela, inperioa Karakalari eta haren anaia nagusi Getari berdin utzi ondoren oinordetzan, aholku emanik "harmoniatsu izateko, soldaduak aberasteko eta gainerako gizaki guztiak gutxiesteko" ." [50]

K.o. 212an, Karakalak Geta erail zuen, haren damnatio memoriae deklaratu eta Constitutio Antoniniana delakoa argitara eman: haren bidez, erromatar hiritartasun osoa eman zien Inperioko biztanle aske guztiei, eta Getaren konspirazioa deseginez "erromatar pupuluak ukan garaipena" ospatzeko gonbidapen moduan agertu zuen. Egiaz, diru eta soldadugaien eskasia endemiko bati aurre egin beharrean gertatu zen. Haren "oparia", berez, ez zen, ezta hurrik ere, herriaren gogoko erabaki bat izan, zeren opari hura jaso zutenetako asko laborari mailako eta lanbideko humiliores direlakoak baitziren, populazioaren % 90, hor nonbait. Eta humiliores iraun zuten gerora ere, baina, engoitik, zergak ordaintzeko eta legioetan zerbitzu emateko betebeharrarekin, eta liberatu zituen liberator delakoaren izena hartzeko aukerarekin. Beste enperadore batzuek familia betebeharraren mos maiorum delakoa baliatu zuten geniusaren kultuaren maila nagusiki sinbolikoan; Karakalak, ordea, estatuarekin eta "estatuaren" hiritarrekin lotu zuen bere iraupena, zin-zinez. Karakalak bere aitaren soldadu osteen debozio bera izan zuen, baina bere hiritar berriek ez zuten ospatzeko gogorik erakutsi, eta, dirudienez, huts egin zuen Komodoren erara herritarren artean ospe ona biltzeko ahaleginean. Filostratoren ustean, enperadoregoan porrot egin zuen, bere mentalitate arrangurati eta zokokeriazkoagatik. Erail egin zuten, K.o. 217an, eta litekeena da haren pretoriar prefektu Makrinok ere esku hartu izana. [51]

Militarrek imperator gisa agurtu zuten Makrino, eta hark Karakalaren apoteosia antolatu zuen. Jabeturik ezegokia izan zela bere aurrekoak cursun honorum tradiziozkoaren gainetik jauzi egin izana zaldun herronkatik enperadoregora, aurrekaririk inoiz ez baitzen izan, begirunez bilatu zuen Senatuaren onespena, berak "bere burua enperadore izendatu" zuelarik. Eta eman ere eman zitzaion onespena, eta, hala, esan liteke enperadore berriak legelari jarreraz heldu ziola imperiumari. Ordea, haren kanpo politika zuhurregia eta bakegileegia gertatu zen militarrentzat. Urtebete baino gehixeago iraun zuen karguan, estatu kolpe batean erail baitzuten, eta siriar iraganekoa eta severotar ondorengoa zen enperadore bat jarri haren ordez, Varius Avitus Bassianus, zeina arruntean ezagunagoa baitzen beraren jainkoaren eta apaizgoaren izen latineratuarekin, alegia, Heliogabalo izenarekin. [52]

Enperadoreak, zeinak ez baitzituen 14 urte baizik, bere eguzki-jainko mendikoa ekarri zuen bere sorterri Emesatik Erromara. Sirian, Heliogabaloren kultua herrikoia zen, eta ondo finkatuta zegoen. Erroman, atzerrikoa zen eta (antzinako iturri batzuen arabera) ekialdeko berrikuntza nardagarri bat. K.o. 220an, Heliogabalo apaizak Jupiter ordeztu zuen eta haren lekuan Heliogabalo ezarri, sol invictus gisa (eguzki garaitu gabea), eta, beraz, alde batera utzi zuen pontifex maximus gisa zegokion inperio eginkizuna. Mario Maximoren arabera, hark bere domus endekatutik agindu zuen, prefektuen bitartez, zeintzuen artean baziren auriga bat, sarrailagile bat, bizargin bat eta sukaldari bat. Badirudi Senatuak bezala militarrek maneratsu onartezin eta xelebre baten moduan ikusten zutela, gutxien-gutxienean. Pretoriarrek hil zuten, 18 urte zituela, eta damnatio memoriae delakoaren laidorik handiena ezarri zitzaion, eta haren lehengusu gazte Alexandro Severo ezarri zuten haren lekuan, dinastiako azkena, zeinak 13 urtean agindu baitzuen, matxinada batean hil zuten arte.

Inperioaren krisia eta Dominatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan, gurtzari buruz garrantzitsuenak diren garapenen ikuspegi orokor bat eskaintzen da. Enperadoreen izenaren eta dataren zerrenda osorako, ikus Erromatar enperadoreen zerrenda .

Severotar dinastiaren amaierarekin batera agitu zen imperio zentralaren hondoratzea. Hiperinflakziozko egoera batean eta, hondarrean izurrite endemiko bat ere heldu zelarik, probintzietako hautagai arerioak nagusitasunagatik lehiatzera jarri ziren, eta ahalegin horretan huts eginik, beren probintzia-inperioak eratu zituzten. Enperadore gehienak oso gutxitan izan ziren Erroman, eta senatuekiko harremanak oso lausoak zituzten. Inperio osoaren erantzun militar koordinaturik ezean, gainera, atzerriko herriek inbasiorako eta arpilatzeko aukeraz baliatu ziren.

Maximino Traxek (K.o. 235-8) bahitu egin zituen Erromako estatu-tenpluetako baliabideak bere armadei ordaintzeko. Divien tenpluak izan ziren lehenak erortzen. Ez zen zuhurra izan erabaki hori etorkizunari begira, zeren eta apoteosia ematea edo atxikitzea inperiotar merezimenduaren judizio ofizial bat izan baitzen geroan ere; alta, estatu jainkoen tenpluak arpilaturik askoz laido handiagoa eragin zen. Maximinoren ekintza horiek areago erakutsi bide zuten krisi larri batean sortutako beharrizana ezen ez fedegabetasuna, zeren eta, haren emaztea hil zelarik, jainkotu ere egin baitzuen; alta, desafio erakustaldi arraro batez, Senatuak haren aurrekoa jainkotu zuen, zeina eraila izan baitzen, eta gero matxinatu egin zen ageriki. Haren ordezkoak, Klaudio Gotikok, agintaldi labur baina arrakastatsu bat izan zuen, eta divus izendatua izan zen hil zenean. Ondoren, soldadu-enperadore bizialdi laburreko batzuen segida etorri zen. Kultu inperialaren geroagoko garapena, ordea, geratu egin zen, harik eta Filipo Arabiarraren garaira arte, zeinak estatua bat opa izan baitzion bere aita jainkotuari bere sorterri Filipolisen eta bere aurreko gazte Gordiano III.aren gorputza ekarri baitzuen Erromara apoteosia opa izateko. Filiporen txanponetan ikus liteke hura eguzki-koroa dizdizkari batez inguraturik (eguzki-kultu bat edo inperiotar monarkia helenizatu bat iradokiz), beste aldean Venusen eta dea Romaren aldeko tenplua ageri direla. [53]

K.o 249an, Filiporen ondorengo jarri zen haren pretoriar prefekto Dezio, kontsul ohi eta gobernari tradiziozale bat (ondorengo jarri, hura erail eta hari enperadore kargua kenduta). Balio zalantzazkoa zuen bide horretatik enperadoregora iritsi ondoren, Deziok bere burua zuritu zuen inperioaren eta haren erlijioaren "leheneratzaile eta salbatzaile" zuzentzat: agintaldian nahiko goizik jaulki zuen txanpon sail bat inperiotar divi koroa dizdizkariekin jantzien irudiekin. Filipo, hiru gordianotarrak, Pertinax eta Klaudio bazterrean utzi zituen, ordea. Egipton liskar erlijiozkoak piztu zirelarik, agindu zuen inperioaren mendeko guztiek ahaleginak egin behar zituztela estatuari onura ekartzeko "arbasoen jainkoen" aldeko sakrifizio lekukodun eta egiaztatuen bidez, edo zigortuak izango zirela, osterantzean. Juduak bakarrik salbuetsi zituen betebehar horretatik. Dezioren ediktuak galdatzen zuen ezen, sakrifizioari uko eginez gero, prokontsularen mailan igaro beharko zela epaiketa eta zigorra. Apostasia zen xedea areago, ezen ez heriotza-zigorra. Ediktuak ezarrita zeukan epemuga igaro eta urtebetera, ediktua iraungi zedin utzi zen, eta handik laster, Dezio bera hil zen.

Valerianoren (253-60) ustean, kristautasuna zen kultu ez-erromatarren artean handiena eta bere interesei begiratzen setatsuena, eta legez kanpo utzi zituen kristauen batzarrak, eta galdegin zien kristauei sakrifizioak egiteko Erromaren jainko tradiziozkoei. Haren seme eta Augustokide Galienok, misterio eleusitarretan hasia izaki, Erromako jainko tradiziozkoen artekotzat jo zuen bere burua, eta militarren leialtasunaren bertuteduntzat. Aurelianok (270-75) harmonia eskatu zuen soldaduen artean (concordia militum), inperioa eta haren mugak finkatu zituen eta kultu bateratuaren molde helenistiko ofizial bakar bat ezarri zuen, Palmiratar Eguzki garaitu gabearen aldekoa Erromako Marteren Zelaian. Senatuak, berriz, restitutor orbis (munduaren leheneratzaile) gisa agurtzen zuen, eta baita deus et dominus natus (jainko eta gobernari sortzez) gisa ere; pretoriarrek erail zuten, ordea. Haren ondorengoak finkatu egin zituen hark lortutakoak: Proboren txanponetan (276-82), eguzki-koroa dirdirkariarekin ageri da hura, eta, haren txanpon mota ugarien artean, badira Venusen eta Dea Romaren aldeko Erromako tenplua ageri dutenak ere.

Politika eta kezka hauek Dioklezianoren tetrarkiarekin jo zuten goia: inperioa erdibitu egin zen, Mendebaldeko eta Ekialdeko administrazio-blokeetan, bakoitzak bere Augustoa (enperadore adinekoa) eta Caesar laguntzaile bat (enperadore gaztea) zeuzkala, azken hori "Augusto itxaroten" balitz bezala. Probintziak ere zatitu eta birzatitu egin ziren: haien inperiotar burokrazia eskerga bihurtu zen, bai neurriagatik, bai irismenagatik eta bai xehetasunarekiko arretarengatik. Diokleziano kontserbadorea zen erlijioan. K.o. 284an enperadoregora iritsi zelarik, jokoak antolatu zituen divus Antinooren ohoretan. Beraren aurrekoek sekta menperakaitzak erakartzeko edo ertsatzeko ahalegina egin zuten, berak, ordea, jazarpen basatia abiarazi zuen haien kontra, Elizaren historian Pertsekuzio Handia deritzon garaia abiaraziz. Laktantzioren esanetan, Dioklezianoren domus-ean parte gaiztoko iragarpen edo haruspici batzuen gaineko txosten batekin hasi zen pertsekuzioa, eta haren ondotik (datarik ez da ezarri) agindu bat etorri zen, armada osoak sakrifizio baregarri bat egin zezan. Litekeena da K.o. 302an izatea une hori, eta Eusebiok ere dio kristauen kontrako pertsekuzioa armadan hasi zela. Edonola ere, Maximilianoren martiritza zerbitzu militarra egiteari uko egiteagatik izan zen, eta Martzelorena militarren zina egiteari uko egiteagatik. Legez, horiek altxamendu militarrak zirela jotzen zen, eta litekeena da Dioklezianoren ediktua kontzientzia eragozpenezkoen eta fedezko egintza kidekoen ondotik etorri izana. Dirudienez, hainbat kristauk (ez dakigu zenbatek) pairatu zituzten zigor ezin gogorrago eta zentzagarri horiek, matxinatuentzat eta traidoreentzat izan ohi zirenak.

Dioklezianoren inperiotar collegia hedatuaren pean, bereizi egiten ziren, inperiotar ohoreetan, Augustorenak eta haien zesarrenak, eta halaber Diokleziano (Augusto goren gisa) eta haren kolegiokide Maximiano. Inperioa eta imperiuma horrela bereizirik, bazirudien ondorengotza baketsu eta ondo atondu bat gertatuko zela, eta inperioaren batasunak zera behar zuen, boterea eta estatusa pertsona bakarrarengan biltzea. Etiketa koreografia oso landu bat behar zen inperioa zeukan pertsonarengana hurbiltzeko eta inperioko mailetan gor egiteko. Augusto gorena, bereiziki, izaki bakar eta bereizi bat bihurtu zen, gertuen zirenen bitartez baino iritsi ezin zitekeelarik harengana.[54]

Tetrarken inperiotar kolegioaren irudi ofizial ia berdinek ezkutatu egiten dituzte Dioklezianoren gorentasuna eta barne tentsioak.

Dioklezianoren kontserbadurismo aitortuak, ia seguru, baztertu egiten du inor "monarka jainkotiar" izatera jasotzeko antolamendu sistematiko bat. Aitzitik, hark sistematikoki landu zuen zeremonia inperiotar bat, inperioaren antolamendu jainkotiarraren adierazpen gisa, eta enperadoregoa iregi zuen jainkoaren borondatearen tresna gorena balitz bezala. Ideia hori augustotarra zen, edo lehenagokoa, filosofia estoikoan eta eguzkiaren gurtzan adierazia argienik, bereziki Aurelianoren pean. Haren agintaldiaren hasiera-hasieran, tetrarkia baino lehenago, Dioklezianok Joviusen signuma hautatu zuen; haren Augustokideak Herkules titulua hartu zuen. Tetrarkiaren aldian, titulu horiek ugaritu egin ziren, baina jainkotiar gorentasunik adierazi gabe garbiro: kasu batean, Augustoaren signum jainkotiarra haren zesarrarena baino beheragokoa da. Litekeena da jainkotiar lotura horien jatorria izatea enperadoreak jainkoen comes zireneko aurrekari militarra (edo jainkoak enperadoreeen comesak zirenekoa). Gainera, signum jainkotiarra gorteko panegiriko eta etiketa zibilen ingurune estu samarrean agertzen da. Ordea, ez da ageri signumik tetrarken txanpon sistema ohikoan edo estatuetan, tetrarkak era inpertsonal batean ageri baitira, inperio ahalaren eta batasunaren abstrakzio ia berdin gisa.[55] [56]

Testuingurua eta aurrekariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Augustoren ebazpenaren alde egin zuten apologista garaikideek, leheneratzailea eta kontserbadorea zelako, iraultzailea baino areago. Princepsa berdinen arteko lehentzat zeukan bizien geniusaren gurtza ofizialak ezagutu egiten zituen haren botere apartekoak, haren ahala bere burua mugatzeko, eta errepublikar tradizioen aldera zeuzkan begirunea eta atxikimendua. Enperadore "onek" arbuiatu egiten zuten jainko bizien gisa gurtza ofiziala eskain zekien, eta, aldiz, onartu egiten zituzten geniusaren gurtza apalagoak. Atzen aldeko enperadoreek Erroman jainko-ohoreak bilatzen eta lortzen zituztelako esanek agerian jartzen dute haiek senatuekin izan zituzten harreman txarrak: Tertulianoren egunetan, artean ere "biraoa zen enperadorea jainko izendatzea hura hil aurretik". Beste aldetik, enperadorearen irudiak nonahiko etxeetan ageri zirela jakinik, enperadore bizien gurtza pribatua Erroman bezain zitekeena zen beste nonahi ere. Gradelek dioen bezala, ez zitzaion inoiz ere jazarri ezein erromatarri enperadorearen aldeko sakrifizioak eskaintzeagatik. [57] [58]

Divus, deus eta numen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskaintza idazkuna ( CIL 14.04319) Augustoren etxeko numenaren" alde; Ostia Antican aurkitua

Divi-ek bazuten nolabaiteko aurrekari bat di parentes-etan, zeintzuk arbaso jainkotiar batzuk baitziren, antzina-antzinako errituak jasotzen zituztenak manes gisa (lurpeko munduko jainkoak) Parentalia ospakizunetan eta etxe barruko beste ospakizun garrantzitsu batzuetan. Haien ahalak, baina, mugatuak ziren; hilkor zenduek, arruntean, ez zituzten edukitzen goragoko jainkoen jainkotar ahalik (numen). Enperadore zenduak ez ziren besterik gabe divi bihurtzen; izendatuak izan behar zuten pribilegio horretarako. Senatuak eztabaida egiten zuen kasu bakoitzaren gainean, eta ondoren bozkatu. Erritu eta sakrifizio egokiak eskaintzen ziren artean, zeruetako jainkoek colelicola (zeruetako egoiliar) gisako harrera egingo zieten divusei, haiek baino izaki apalagoei moduan, alegia. Herriaren sinesmenetan, Augusto divusari Jupiterrek berak egingo zion abegia. Senekaren Apocolocyntosis obran, bestalde, Klaudio jainkotauren ustegabeko etorguneak arazoa sorraraziko zuen olinpiarren artean, ez baitzekiten, ezta hurrik ere, nor edo zer ote zen hura; eta, jakin zutenean, ezin erabaki zuten zer egin harekin. Senekaren asmamen sarkastikoak, ezin onartuzko fedegabekeria bat izaki deus baten aldera, Klaudio divusa enperadore hil, barregarri eta seguruenik kaxkar baten gisara marrazten du, askatasunez. Nahiz eta haien irudiak sakratuak izan eta haien aldeko errituak erabat jainkotiar, bazegoen diviak sortzea, desegitea, berrezartzea edo, besterik gabe, ahaztuta bazterrean uztea. Augustok eta Trajanok, dirudienez, ideal gisa iraun zuten, inork baino luzaroagoan, eta divi onen aldeko kultuek, dirudienez, inperioko azken agintaldira arte iraun zuten onik.

Enperadore bizien ahal eskerga, bestalde, Estatuaren eraginaren pean zegoen. Behin inperio baten paterfamilias gisa ezaguturik, princepsak berez jasotzen zuen inperioko klase guztietako gizakien genius kultua jasotzeko eskubidea. Enperadore bizi baten numenaren aldeko kultua, ordea, besterik zen, eta jo zitekeen monarkia jainkotiar bat zela, gutxienez. Augustoren numenaren aldeko kultuaren hastapenetan inperioak emandako erantzunak zuhurrak izan ziren, hortaz. Luze jo zuen, ordea, eta seguru asko enperadore bizien aldeko ohoreak erruz ugaritzearen ondorioz, harik eta enperadore bizi bati numen praesens gisa formalki zuzentzeko aukera izan zen arte (numetar presentzia). [59]

Litekeena da kultu inperialean deus, divus eta numen artean dagoen erlazio ilunak ez adieraztea kultu horren jatorria baizik, inperioak baliatutako soluzio praktiko, begirunezko eta nolabait iheskor baten gisara, zeinean terminologia zabal bat erabiltzen baitzen, zeinaren esanahia testuinguruaren arabera aldatzen baitzen. Beard-en eta beste batzuen ustean, enperadore jainkotuen eta enperadoreen etxeetako beste batzuen erromatar kultu praktikagarri eta unibertsal baten aukera paradoxa baten mende zegoen, alegia, nola hilkor batek ukan edo bildu ahal zuen behar beste numen -hala nola Herkules, Eneas eta Romulo bezalako heroi-figura erdi-jainkotarrek- hilkorren gainetik jartzeko jainkoen konpainian, baina erromatar tradiziozaleen begietan hilkor iraunez. [60]

Testuinguru orokorra lortzeko, ikusi Antzinako Erromako erlijioa
Marko Aureliok, pontifex gisa, sakrifizioa eskaintzen dio Jupiter Kapitolinori, garaipenagatik. Behinola Marko Aurelioren arkuaren zati bat izan zen eszena hori. Museo Kapitolinoa, Erroma.

"Eskaintza sakratuez" (sacrificium) eratzen zen religio publiko eta pribatuetako kontratua, hasi kargua hartzeko eta hitzarmenetako zinetatik eta negozietako kontratu eta ezkontzetako leialtasuneraino. Sakrifizioan parte hartzen zelarik, norberak komunitatate zabalagoarekiko eta haren balioekiko hartzen zuen engaiamendua aitortzen zen, eta, Dezioren pean, sakrifizioa nahitaezko betebeharra bihurtu zen. LIviok uste zuen hondamendi zibil eta militarrak augurioetan egindako hutsegiteen (vitium) ondorioa zirela, edo zor eta egoki zen sakrifizioa ez bete izanaren ondorioa, eta atzerriko kultuen eta superstitioaren ugaltze fedegabearen ondorio. Erlijio legeak, hain zuzen, honetan zeutzan: zeintzuk ziren jainko jakinei egoera jakinetan egin beharreko sakrifizioen betebeharrak. [61]

Julio-klaudiotar Erroman, Arval apaizek hainbat tenplutan eskaintzen zieten sakrifizioa erromatar estatuaren jainkoei, familia inperialaren ongizate jarraituaren alde, haien urtemugetan nahiz kargu hartzeen urteurrenetan eta gertaera bereziak seinalatzeko, hala nola altxamendu edo matxinada bat ito izana. Hilbeltzaren 3an, urteko zinak egiten zituzten: aurreko urtean agindutako sakrifizioa eskaintzen zen, betiere jainkoek segur atxiki bazituzten familia inperialeko kideak kontratatutako epean zehar. Ez bazuten betetzen, gerta zitekeen agintzaria ukatzea, hala nola gertatu baitzen Trajanoren heriotzaren ondoko urteroko agintzan. Ponpeian, enperadore biziaren geniusari zezen bat eskaintzen zitzaion: seguru asko, praktika ohikoa zen hori garai hartako kultu inperialean, nahiz eta sakrifizio txikiagoak ere eskaintzen ziren, hala nola ardoa, bizkotxak eta intzentsua, bereziki atzen aldeko inperiotar aroan. Divi eta genii zeritzenei estatuaren jainkoei bezalako sakrifizioak eskaintzen zitzaizkien, baina kultuaren funtzionarioek, dirudienez, enperadoreen aldeko sakrifizioa eskaini zieten kristauei egintza apalago baten gisa. [62] [63]

Augurium, ira deorum eta pax deorum

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako tradizioaren arabera, magistratu buruzagiek jakin nahi izaten zuten jainkoek zer iritzi ote zeukaten proposatutako ekintza batzuei buruz, eta augur bat baliatzen zuten horretarako, zeinak jainkoen gogoa irakurriko baitzuen sakrifizioa gauzatutako eremu sakratuan (templum) seinale naturalak hautemanez. Magistratuek euren augurio eskumena balia zezaketen (ius augurum) legegintza gerarazteko edo iraultzeko, baina betebeharra zuten beren erabakia funtsatzeko auguren ohar eta aholkuan. Zizeronen ustean, horrek atzen aldeko Errepublikoko agintari ahaltsuena bihurtzen zuen augura. [64] [65]

Atzenaldeko Errepublikan, augurii edo iragarpenak pontifices zeritzenen kolegio baten ikuskapenaren pean geratu ziren; kolegio hori apaizgo-magistratugo bat baitzen, zeinaren ahalak geroz eta lotuago baitzeuden cursus honorumarekin. Pontifex maximus kargua, atzenean, kontsulgoko kargu bat bihurtu zen, de facto. Lepido kontsula hil zenean, haren pontifex maximus kargua Augustorengana igaro zen, eta hark apaiz kontrola ezarri zuen estatu-orakuluen gainean (are liburu sibilotarren gainean ere), eta bere ahalak zentsore baten moduan baliatu zituen, onetsiak ez ziren orakuluak ezabatzeko. Oktavioren Augustus ohorezko tituluak, bestalde, jainkoaren gogoaren adierazpen gisa agertzen zituen haren lorpenak: Atzenaldeko Errepublikaren fedegabetasunak nahasmena eta sumina ekarri zituen zerura, eta, aldiz, jainkoek eman arauari men egiteak jainkotiar bakea ekarri zuen (pax deorum).

Geniusa eta etxeko kultuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mos maiorum delakoak ipinia zen paterfamilias (familiako aita" edo "familia ondarearen ugazaba") arruntaren familia gaineko aginte ia monarkikoa, bai eta hark familiari eta komunitateari buruz zeuzkan betebeharrak eta bere lares-en eta etxeko penates-en aldera zituen apaizgozko betebeharrak. Haren posizioa oinordetza bidezkoa eta dinastikoa zen, Errepublikako magistratuen kargu hautetsi eta epe mugatukoak ez bezala. Haren familiak - eta batez ere haren esklabuek eta libertoek - bazuten haren genius-ari kultua opatzeko betebehar elkarrekiko bat. [66] [67]

Genius hegaldun batek Antonino Pio eta Faustina haren emaztea eregiten ditu apoteosian, bi arranok lagun egiten dietela. Antonino Pioren zutabe-oinarrian dago irudia, Vatikanoan.

Genius (pl. Genii) espiritu funtsezko bat zen, ahal sortzailea, zeina suge baten moduan edo gaztetasun betierekoaren moduan marrazten baitzen, eta sarri hegoekin, eta zeina gizaki baten baitan eta haren leinuaren baitan (gens, pl gentes) bizi baitzen, hala nola Julius Caesar-en Juliotarren leinuan (Julli). Paterfamilias batek bere izena emango zien adoptatzen zituen haiei, eta baita ere bere geniusaren hein bat eta eginkizun bat bere etxeko erritu, betebehar eta ohoreetan. Zesarren oinordeko adoptatu gisa, Oktaviok haren geniusa jasoko zuen oinordetzan, bai eta harengandik oinordetzaz jaso ahal zen jabegoa eta aita adopziozkoaren ohoreak ere, berak jaiotzaz eta bere geneen eta ahaleginen bidez eskuratutakoez landara. Enperadore bizien geniusaren ahal bereziki indartsuek jainkoen gogoa adierazten zuten inperiozko egintzen bidez. K.a. 30ean, libazioak eskaintzea Oktavioren geniusaren alde (geroago Augusto izango zenaren alde) betebeharra bihurtu zen otoruntza publiko eta pribatuetan, eta K. a. 12tik aurrera, enperadore biziaren geniusak estatu-zinak egiten zituen. [68]

Erromatar paterfamiliasek egunero eskaintzen zieten gurtza beren laresei eta penatesei, zeintzuk etxeko santutegi batzuetan egoten baitziren, bai eta etxe barruko sutondoetan ere. Sutondo guztietako jainko gisa, are Estatuko sutondo errituzkoko jainko gisa ere, Vestak lotu egiten zituen herritarren betebehar publikoak eta pribatuak. Haren aldeko kultu ofizialak pontifex maximusak ikuskatzen zituen Vestaren tenpluaren ondoko Estatuaren jabetzako etxe batetik. Augusto pontifex maximus bihurtu zenean, K.a. 12. urtean, Palatinoan zeukan etxea eman zien Vestatarrei. Haren penatesek han iraun zuten, hango etxeko jainko gisa, eta laster batu zitzaizkien haren laresak ere. Hala, haren opariak etxe barruko kultua eratxeki zien Vestatar saindu bihurtuei eta Erromaren sutondo sakratuari, eta, hala, bere domusa hedatu zuen sinbolikoki Estatura eta Estatuko herritarren artera. Halaber, Compitalia edo bidegurutzeetako santutegi tradizional eta nagusiki herrikoiak hautatzen eta sustatzen zituen herriarekin batera, eta haien aldeko jaialdien zabalkundea eragin zuen, eta haien Lares-ei, aurrerantzean, Augustotar deitu zitzaien. [69] [70] [71] [72] [73]

Armadaren gaineko eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitras-en aldeko kultua, pixkanaka, eguzki-monismo inperialaren barruan sartuta geratu zen: eguzki garaitu gabea marrazkiaren ezkerraldean dago. Plaka hori inperioko esklabo bistan denez aberats baten mandatua da. Vatikanoko Museoa .

Erromako hiritar legionarioek, dirudienez, eutsi egin zieten beren Mariotar tradizioei.Jupiter gurtzen zuten, enperadorearen ongizatearen alde; eta Estatu jainkoak, tokian tokiko jainkoak eta jainko pertsonalak ere gurtzen zituzten. Inperioko pertsonen eta familiaren aldeko kultua, arruntean, enperadoregora iristean, urteurrenetan eta urteko zinak berritzean opa izaten zen: horretarako, agintean zegoen enperadorearen busto bat atxiki ohi zen legionarioen ikurren santutegian, eta imaginifer militar bat izendatzen hura jagoteko. Lehen severotarren garairako, legioek estatu jainkoak, inperiotar diviak, agintean zen uneko eneperadorearen numena, geniusa eta domusa (edo familia) gurtzen zituzten, eta bazen kultu berezi bat ere enperadorearen emaztearen alde, "gudu-zelaiko amatzat" gurtzen zutelarik. Garaitsu hartan, Mitratar kultuek ospe handia hartu zuten herrian eta soldaduen artean, eta kultu inperiotar sinkretiko baterako oinarria ezarri zuten, ondoren Mitras eguzki-kultuaren eta monismo estoikoaren barnean sartuta geratu zelarik, soldaduen concordia eta leialtasunaren gune gisa.[74] [75] [76]

Aldareak, tenpluak eta apaizak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herkulanoko Augustotarren kolegioaren barrualdea

Inperiotar gurtzarako tenplu baten izena caesareum zen (latinez) edo sebasteion (grezieraz). Fishwick-en arabera, Erromatar Estatuko divien kultua tenpluekin lotuta zegoen, eta, aldiz, enperadore biziaren geniusen kultua haren aldarearekin. Enperadorearen irudiak eta hark tenpluko multzoaren barruan zeukan kokaguneak haren pertsona eta ezaugarriak nabarmentzen zituzten, eta jainkoen eta gizakien artean zeukaten posizioa. Kultu inperialaren adierazpide fisikoetan egiten zen gastua itzela izaten zen, eta III. mendeko krisiarekin baino ez zen apaldu. Ez bide zein eraiki estatuko divien aldeko aldarerik Marko Aurelioren agintaldiaz geroztik. [77]

Dirudienez, inperiotar divi-ek eta genii biziek nork bere zeremonia eta apaizgo bereziak zituzten. Enperadoreak berak, hala, estatu jainkoen, divien eta beren geniusaren kultuko irudien apaiz izan zitezkeen. Atzenaldeko praktikak erakusten du inperiotar geniusa berezkoa izan ohi zuela haren jabeak, baina bereiz zitekeela berarengandik, begirunezko eta kultuzko gune gisa, eta, hori, formalki, ideien eta ideialen pertsonifizikazioren kultua izan ohi zen, hala nola zorionaren (Fortuna), bakearen (Pax) edo garaipenaren (Victoria) eta besteren kultua, enperadorearen, Senatuaren edo Erromako populuaren geniusaren kultuarekin batera. Julio Zesarrek errukiaren bertutearekin (Clementia) zeukan kidetasuna, kualitate pertsonal baten gisa, zeina bere arbaso jainkotarrekin eta Venus jainkosa patroiarekin lotzen baitzen. Apaizek begirunez adierazi ohi zuten beren eginkizuna, beren deusaren itxura eta beste ezaugarri batzuk agertzen zituztelarik. Inperioko apaizen betebeharrak bi eratakoak ziren: erlijiozkoak eta magistratugozkoak: hala, enperadoreen erretratu, estatua eta sakrifizio onetsiez hornitzeko eginkizuna betetzen zuten, eta kulturako egutegi arauzkoak ezartzen, eta lan publikoak inauguratzen, eta joko inperialak ere bai (Estatuaren ludi zeritzenak), eta munera eman ere bai modelo baimenduei. Egiaz, apaizen ardura, inperioaren luze-zabalean, zera zen: enperadoreen dohain, ahal eta karisma apartekoak agertu, azaldu eta ospatzea.

Erlijio-erreformen osagai gisa, Augustok berpiztu, lagundu eta hedarazi egin zituen Compitalia jokoak eta apaizgoak, vici-en Laresei (auzoen etxe-jainkoei) opa ohi zitzaizkienak, hartara bere Lares-en aldeko kultua sartzeko (edo enperadorearen geniusaren aldeko kultua, herriaren ongile gisa). Ondoren, Lares Compitales ohiei Lares Augusti deitu zitzaien. Tiberiok apaizgo berezitu bat sortu zuen, Sodales Augustales zeritzenak, Augusto hil eta jainkotuaren kultuan jarduteko. Apaizgozko funtzionariogo horrek eta Compitalia kultuen eta familia inperialaren etxearen arteko loturek, dirudienez, kultu inperialak berak beste iraun bide zuten. [78]

Salbatzaileak eta monoteistak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Livia, kornukopia daraman jainkosa baten gisan

Greziako filosofiek eragin esanguratsua izan zuten kultu inperialaren garapenean. Kosmologo estoikoen irudiko, historia suntsipen eta berritze kate amaigabe bat zen, zeina fortunak (zori ona edo fortuna), fatum-ek (patuak) eta logosak (jainkotiar printzipio unibertsalak) gidatzen baitzuten. Indar horiek berek, ezinbestean, soter (salbatzailea) bat sorrarazi zuten, zeinek kaosaren "nahasmen naturaz kontrako" eta suntsigarria aldaraziko baitzuen eta pax, fortuna eta salus eragiten entseatuko baitzen (bakea, zori ona eta ongizatea), eta, hala, eguzki kultuen artekotzat jotzen da kultu inperiala bera ere, hala nola Apoloren eta Eguzki garaitu gabearen aldeko kultuak. Liviok (K.a. I. mendearen hasiera eta erdialdea bitartean) interpretazio bat egiten du atzen aldeko Errepublikaren krisiaz, eta aldi suntsigarri baten gisa jotzen du, zeinaren ondotik erlijiozko eta konstituziozko berritze bat erakarri baitzuen Augustok, bakea, zoriona eta ongizatea ekarriz berriz erromatar populuari. Augusto figura mesianiko bat izan zen, berak bere oldez eta arrazionalki eragin baitzuen "urrezko aro" bat, Pax Augusta zeritzona, Augusto bera izan zelarik eguzki-jainko sorta baten patroi, apaiz eta babesle. Inperioa, beraz, ez zen zuritzen jainkotiar zerari hel eginez soilik; aitzitik, ordena hura erakunde berezko, ongile eta jainkotiar bat zen.

Kultu inperialak toleratu egin zituen, eta gero barneratu ere bai, monismo pluralistaren zenbait forma berezi. Kultu inperialaren irudiko, apologistek, monoteistek eta abarrek ez zuten zertan gaitzetsiak izan, baina kultua inposatzea saihestu beharrekoa zen, ondorio txarrak izaten zituelako. Juduak, ordea, kasu berezia ziren. Gerra zibila baino askoz lehenagotik, judaismoa toleratua zen Erroman, agintari greko-juduekiko tratatu dipolomatikoen ariaz. Ordea, Erromak Judea erresuma bezero gisa bildu zuelarik K.a. 63an, ospea irabazi zuen, eta ikertua izaten hasi zen. Ondorengo judu diasporak, berriz, lagundu egin zuen hasierako kristautasun "judua" hedatzen. Hasierako kristauak, dirudienez, judaismoaren azpi-sekta baten gisa hartu zituzten, eta halakotzat toleratuak izan ziren, aldika.

Judu iturriak, kultu politeistaz eta inperioaren esanahiaz ari direla, beteta daude intepretazio-zailtasunez. Kaligularen erresuman, juduek iharduki egin zitzaizkion beren tenpluan Kaligularen estatua jartzeari, eta argudiatu zuten ezen Yahveheren alde eta haren izenean egiten zituzten eskaintzak eta otoitzak hark galdegiten zuen kultuaren betebeharra betetzeko zirela. Filon Alexandriakoaren ustean, Kaligulari ez zion horrek eragin, zeren eta eskaintza ez baitzitzaion berari zuzenean egiten (bere geniusari edo bere numenari, ez dago argi); aitzitik, estatua hura ez zen inoiz ezarri. Filonek ez zuen auzitan jartzen kultu inperiala bera, baina gomendatu zuen jainko gisako ohoreak ematea Augustori, "lehena zelako eta handiena eta guztien ongile", baina Kaligulak lotsarazi egiten zuela inperioko tradizioa, "egiptoar baten gisara" jokatuz. Dena den, Filon argi agertzen da Erromaren alde: lehen judu altxamenduaren ezaugarri bat (K.o. 66) izan zen azkena ekarri ziela Erromaren eta enperadorearen aldeko judu sakrifizioei, eta irudi inperialen itsustea eragin zuela.

Lehen matxinada juduan Jerusalemgo tenplua (eta hiriaren beraren zatirik handiena) suntsitua izan ostean, Hadrianok berreraiki egin zituen biak, greziar estiloan, eta tenplu berreraikia (Dioren kontura, baina) Jupiterri opa izan zion, Jesuralemi izen berria ezarri, Aelia Capitolina, eta saiatu zen zirkunzisioa debekatzen, desitxuratze fedegabe bat bailitzan. Ondorengo Bar Kohba matxinadak garaitu egin zuen erromatar armadaren okupazioa, eta kordokan jarri zuen Inperioaren zati handi bat. Hiru urtez kasik, Judea Estatu beregain bat izan zen, Simon Bar Kokhba buruzagi mesianikoak gidaturik. Gero, inperioko armadek suntsitu egin zuten, eta Judea ezabatua izan zen Erromako mapatik: Hadrianok izen berria eman zion, Syira Palaestina. Kristauek, hala, Bar Kokhbaren pean jasan zuten jazarpena deskribatzen dute. Juduek, bestalde, ondorenean berek jasandakoa deskribatzen dute. Judu mesianismoak abstrakzioan hartu zuen babes, eta judu nazio-estatua amets bat bihurtu zen. Kristauek joera txikiagoa erakutsi zuten beren erlijioaren judu erroak onesteko: batzuk lehiatu egin ziren haiek arbuiatzera. Hadrianok judaismoari ezarri murriztapenak doi bat altxatu zituen gerora, eta juduak kultu inperialaren betebehar guztiak bete behar izatetik salbuetsirik, Helenisten eta Kristauen artean susmoa eta aiherra ernetu ziren haien aldera. [79]

Kultu inperiala eta kristautasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar jentilen begietan, sakrifizio egintza soil bat, izan arbasoen jainkoen alde, Dezioren enperadoregoaren pean, ala izan estatu jainkoen alde, Dioklezianoren pean, erromatar tradizioarekiko atxikimendua zen, eta inperioaren batasun askotarikoaren alderako leialtasuna. Kultuari uko egitea traizioa zen. Kristauek, nolanahi ere, egiazko gurtzaren parodiatzat zeuzkaten "ohore helenistikoak". Neronen eta Domizianoren enperadoregoan, ordea, Momiglianoren ustean, "Apokalipsiaren liburuak" "itsasoko piztiatzat" irudikatzen zuen Erroma, eta "lehorreko piztiatzat" elite judear-erromatarrak, eta charagma zelakoa (Erromaren zigilu ofiziala) piztiaren ikurtzat. Zenbait pentsalari kristauk jainkotiar probidentzitzat jo zuten Kristoren jaiotzaren unea nola etorri zen, Inperioaren hasiera-hasieran izan baitzen, eta inperioak bakea ekarri baitzuen, eta ebanjelioak hedatzeko bideak ezarri; Erromak Jerusalem eta tenplua suntsitu izana zigorra zela zeukaten, Jainkoak Kristo ukatzeagatik ezarria juduei. Jazarpena jabaldu zelarik, Jeromek onartu zuen inperioa gotorleku bat izan zela deabruaren kontra, baina berriro gogoraraziko zuen "inperio ohoreak" kristau irakaspenen kontrakoak zirela. [80]

Konstantino I.a pontifex maximusak "Kristauen Eliza Katolikoa" faboratu zuelarik donatisten kontra, zeren:

Jainkoaren legearen kontra baitoa... eta alde batera utzi beharko genituzke horrelako liskar eta auziak, zeren eta gerta bailiteke Jainko Gorena ez soilik gizakiaren kontra altxatzea, baita neure kontra ere, nire kargu utzi baitu bere zerutiar oldez lurreko gauza guztien gobernamendua. Konstantinoren gutun ofiziala, K.o. 314. [81]

Formula inperiala horrela aldaturik, Konstantinok aitortu egiten zuen lurreko gauzen erresumaren gainean zuen ardura, eta erresuma hartako harmoniarik ezak eta gatazkak ira deorum eragin zezaketela; aitortu zuen, orobat, kristau apaiz-hierarkia berriak zuen ahala determinatzeko zer zen egokia eta ortodoxoa. Nahiz eta bataiorik hartu gabea izan, Konstantinok arrakasta izan zuen Kristoren signumaren pean (seguru asko, Labarum motaren bat izango zen signum hori, legionario ikur egokitu edo berrinterpretatu baten moduan). Litekeena da Konstantinok ofizialki azkena eman izana, edo, bederen, saiatu izana, enperadore bizien geniusaren aldeko odolezko sakrifizioei, baina haren ikonografia inperialak eta gorteko zeremoniek gizakien gainetik zegoen estatus batera iregitzen zuten hura. Konstantinok baimena eman zuen beraren eta Umbriako bere familiaren alde tenpluko kultu berri bat ezar zedin, eta oraindik ere indarra du: kultua "ez litzateke kutsatua izan behar edozein superstizio kutsakorren engainuz". Nizeako Lehen Kontzilioan, Konstantinok batu eta birfundatu egin zuen inperioa Jainkoaren oldezko estatuburu absolutu bakar baten pean, eta ohoratua izan zen lehen divus inperiotar kristau gisa. Hura hiltzean, gurtza agertu zitzaion, eta zerura igo zela esan zen hartaz. Filostorgiok, geroago, kritikatu egin zituen Konstantino divusaren estatuei sakrifizioak eskaintzen zizkioten kristauak. Haren hiru semeek birzatitu egin zuten inperioaren oinordetza: Konstantzio II.a Arianoa izan zen; haren anaiak, ordea, Nizeatarrak.

Konstantinoren iloba Julianok, Erromako enperadore ez-kristauetan azkenak, uko egin zion bere hezierako "Galileatar erokeriari", eta haren ordez neo-platonismo, aszetismo estoiko eta eguzki-kultu unibertsal bat hartu zituen, eta sustatu egin zuen kulturazko eta erlijiozko aniztasuna. Augustotar printzego modua berrezarri zuen, bera jarriz primus inter pares gisa, eta bere heriotzarekin azkendu zen hura, 363an, eta, ondoren, haren erreformak leheneratu edo bertan behera utzi ziren. Graziano mendebaldeko enperadoreak uko egin zion pontifex maximus karguari, eta, Senatuaren erasiaren kontra, kendu egin zuen Victoriaren aldarea (Garaipena) Senatuaren etxetik, eta Vestatarrak kentzen ere hasi zen. Teodosio I.ak, aldi labur batez, batu egin zituen berriro mendebaldeko eta ekialdeko inperio-zatiak, Nizeatar Kristatutasuna hartu zuen inperioko erlijio ofizialtzat, eta azkendu egin zuen beste sinismen eta kultu guztien babes ofiziala. Uko egin zion Victoriaren estatua Senatu etxera itzularazteari, azkena eman zien Vestaren su sakratuei eta hustu egin zuen haren tenplua. Hala ere, onartu zuen Senatua berari jainko bizi baten moduan zuzen zekion, Herkulesi eta Jupiterri bezala, nahiz eta Senatuan gehiengoa jentila izan. Teodosio hil ondoren, inperio urratuaren ekialdeko eta mendebaldeko zatiak geroz eta bide bereiziagoei jarraitu zitzaizkien: hala ere, biak ziren erromatarrak, eta biek zeuzkaten enperadoreak. Zeremonia inperialak txertatu egin ziren erromatar kulturan, eliza zeremonietan eta ebanjelioetan, nabarmenki adventus inperialeko edo etorrerako zeremonia, zeina hein handienean Triunfoaren zeremoniari baitzerion. [82]

Azken mendebaldar divusa, seguruenik, Libio Severo izan zen, zeina K.o. 465ean hil baitzen. Ez dakigu gauza handirik hari buruz. Haren inperioak ez zuen izan ekialdeko kidearen ezagutza, eta litekeena da Ricimer germaniar jeneralaren enperadore txotxongiloa izan izana. Mendebaldean, inperioaren autoritatea, hein batean, Eliza Katoliko Erromatarraren nagusitasun espiritualak eta eragin politikoak ordeztu zituen.

Ekialdeko inperioan, kristau ortodoxiari atxikimendua zin egitea enperadoregora iristeko baldintza bihurtu zen. Anastasio I.ak agiri bat sinatu zuen doktrina eta praktika ortodoxoari men egiten ziola fede emanez. Azken enperadorea da, dakigula, divus gisa sagaratua izan zena hiltzean (K.o. 518). Dirudienez, titulua baztertu egin zen, ezegokia zelakoan espiritualitatearen aldetik, baina Ekialdeko enperadoreak sagaratzeko ohiturak bere horretan iraun zuen: Jainkoaren mandatu bidez zeukaten boterea, eta haien agintea, aldiz, ahal sakratuak lurrean zuen adierazpidea zen. Adventus-ak eta inperiotar irudien gurtzak engoitik ere analogia eskaini zuten zeruko hierarkiaren eta eliza ortodoxoaren errituen deboziozko irudikapenerako (ikonoak). [83]

Ebaluazio historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako kultu inperialaz esan izan da, batzuetan, Erromako balio errepublikar tradiziozkoetatik desbideratzeko modu bat izan zela, nortasunaren kultu erlijioaren aldetik ez egiati bat, inperioaren propagandarako baliatu zena. Dena dela, bere ahal eta eraginak jatorri bikoitza zuten: alde batetik, erlijio-tradizio erromatar kulturan sakonki errotuak, hala nola gizabanako bakoitzaren geniusaren gurtza eta arbaso hilen gurtza, eta, bestetik, agintari helenisten kultua, inperioaren ekialdeko probintzietan garatua.

Kultu inperialaren izaera eta funtzioa eztabaida eragile dira oraindik ere, batez ere erromatar historialariek berdin erabili zutelako inperioaren balioaren gai gisa nahiz inperioaren harrotasunaren gai gisa. Funtsean atzerritik ekarria izan zela jo da, greziar-ekialdetar erakunde baten gisa, eta zuhurki ezarria izan zela, ez oztopo gutxirekin, latindarra eta mendebaldarra zen erromatar kultura batean, zeinean agintarien jainkotzea arrotza baitzen konstituzioaren aldetik, are nardagarria ere. Alde horretatik, esan liteke ezen kultu inperiotar funtsean mirabekeriazko eta ez-erromatarra erromatar tradiziozko etikaren kaltean ezarri zela, hura izana baitzen Errepublikaren oinarria. Kristauentzat bezala laikoentzat, enperadore hilkorrak jainko bihurtzea paganismoaren porrot espiritual eta morala izan zen, eta horrek eragin zuen kristautasuna garaile ateratzea Erromatar Estatuaren erlijio moduan. [84] [85]

Oso historialari moderno gutxik babestuko lukete orain ikuspuntu hori. Batzuek, Beard eta beste hainbat tarteko, ez dute bereizten kultu inperialaren kategoriarik inperioko bizimodu erlijiozko-politikoaren barruan: erromatarrek berek ez zuten baliatzen horrelako kontzeptu bilgarririk. Enperadore hil edo bizien aldeko kultua ezin zen bereizi inperioko estatu-erlijiotik, zeina ezin bereizizko modu batean baitzegoen lotuta erromatar identitatearekin eta zeinaren sinismen eta praktikak Erromako gizarte bizitzako eta etxe barruko bizitzako mos maiorum direlakoen antzinako komunitatean oinarritzen baitziren. Enperadoreen aldeko kultua "inperioaren propagandarako" tresnatzat deskribatzea edo, hain gutxiesgarri ez den arren, "erlijio zibiltzat" deskribatzea egungo pentsamendu politikoaren emaitza da, eta zalantzazkoa da beraren balioa: Erromako Errepublikan, kultua estatu jainkoen alde, norberaren jainkoen alde, jeneral garaileen alde, handikien alde, ongileen alde, patroien alde eta paterfamilias arruntaren alde ere eman zitekeen, bizi zirelarik nahiz hil eta gero. Hilkorren aldeko kultua ez zen atzerriko praktika bat: haien ahalari, estatusari eta haiek eman onurei ezagutza agertzea zen. Augustoren ebazpenak Errepublikaren mos maiorum zeritzenak aipatzen zituen zuzenean, eta printzegoaren pean, enperadoreen aldeko kultuak enperadore gisa definitzen zituen haiek.

Salbuespen bakan batzuk izan arren, hasieran, enperadoreen aldeko kultua ezarri zelarik, arrakasta izan zuen, inperioaren nortasunerako gune erkide batez horniturik. Erromatar inperioaren ahalaren karisma ospatzen zen, bai eta inperioaren esanahia ere bai, romanitas delakoaren tokian tokiko interpretazioen arabera, lehenik eraldaketaren eragile gisa, gero egonkortasunaren eragile gisa. Inperioko jainkoen aldeko kultua jendaurreko zeremonia nonahikoekin lotuta zihoan, distira apartekoa zuten ospakizunekin, eta debozio pribatuzko eta publikozko ezin konta ahal egintzarekin. Horrelako instituzio baten baliagarritasun politikoak ez dakar ezinbestean ez faltsutasun mekanikorik ez haren esanahiari eta egokitasunari buruz gogoeta huts egin izanik: inperio osoko kultu bateratzaile bat ezinbestean izango zen ezin konta ahala interpretazio pertsonaletarako irekia, baina erromatar arruntaren begietan hark izango zuen esanahia ia erabat galtzen da filosofian jantziak ziren erromatar eta greziar eszeptiko edo antagonista -nahiz kristau, nahiz helendar- gutxi batzuen interpretazio kritikoetan. Inperioaren oparotasunean, segurtasunean eta batasunean izan zen gainbeherak zerikusi zuzena zuen Erromako jainko tradiziozkoen baitako fedea eta, mendebaldean bederen, erromatar enperadoreen baitako fedea galtzearekin. Erromatar batzuentzat, tradiziozko erlijio-praktikak utzi izanaren ondorio izan zen hori. Beste batzuentzat -erromatarrak haiek ere-, inperioaren hondoratzea Jainkoek egin judizioaren emaitza zen, alegia, kristau fedegabe edo heretiko batzuei buruz nahiz jendil gogortuei buruz egindako judizioaren emaitza.

Erromatar gizarteak aurrera egin ahala, enperadoreen aldeko kultuak ere aurrera egin zuen: nabarmentzekoa da nola jakin zuten biek irauten eta egokitzen. Harik eta kristau ortodoxia guztiz garatu bati aurre egin behar izan zioten arte, "kultu inperialak" ez zuen behar izan teologia sistematikorik edo koherenterik. Kultu inperialak Erromaren arrakasta jarraituan izan zuen parte hartzea nahikoa izan zen hura erromatar gehienen aurrean justifikatzeko, saindutzeko eta "azaltzeko". Inperioaren krisiari aurre egin beharrean gertatu zelarik, Konstantinok berdindu egin zuen Augustoren erdiespena, kristau monoteismoa txertatu zuelarik inperioko hierarkian. Enperadoreen aldeko kultua, ezeztatua edo bertan behera utzia baino gehiago, eraldatua izan zen, ezin ezagutzeraino.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Brent, Allen. (1999). he Imperial Cult and the Development of Church Order: Concepts and Images of Authority in Paganism and Early Christianity before the Age of Cyprian. Brill.
  2. (Ingelesez) Gradel, Ittai. (2002). Emperor Worship and Roman Religion. Oxford: Oxford University Press ISBN 0-19-815275-2..
  3. (Ingelesez) Versnel, H S. (1970). Triumphus: An Inquiry into the Origin, Development and Meaning of the Roman Triumph. ISBN 978-90-04-02325-3..
  4. Beard, 272-5: the very few accounts of a public slave (or other figure) who stands behind or near the triumphator to remind him that he "is but mortal" or prompts him to "look behind" are open to a variety of interpretations; moreover they are post-Republican. Nevertheless, they imply a tradition that the triumphator, whatever his kingly appearance, temporary godlike status or divine associations, was publicly reminded of his mortal nature. There is no reason to assume this an innovation of Empire.
  5. a b (Ingelesez) Taylor, Lily Ross. (1931). The Divinity of the Roman Emperor. American Philological Association.
  6. (Ingelesez) Walbank, Frank W. (1986). Selected Papers: Studies in Greek and Roman History and Historiography. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-30752-9..
  7. Gradel, 51, citing Cicero, De officiis, 3.80: Stoics.com (accessed 2 August 2009).
  8. Athenaeus, 6.63 Books.Google.com
  9. Taylor, pp. 40–41, citing Polybius 30.16, Livy, 45.44; also, as a parallel case, CIL VI 374, from the Laodiceans to the Roman people.
  10. In general, see Price, 48; Fishwick, Vol 1, 1, 6–20; for details, Taylor, Chapter 2 and 3, passim. Attested statuary of Roman magistrates in Rome may well have been largely commissioned by Greek allies, unaware of the potential for controversy aroused by public display of "Hellenised" images of the Roman military aristocracy. See Christopher Hallett, The Roman Nude, Oxford University Press, 2005. (limited preview available) Books.Google.co.uk, citing descriptions in Plutarch, Lives, Flamininus, & Cicero, Rabiurus Postumus, 10.26
  11. Taylor, pp. 9–10, citing Diodorus, 16.20; Cornelius Nepos, Timoleon 5, Plutarch, Moralia 542 E, Dion 46 and Timoleon 36,39; Timoleon is the first Greek whose birthday is recorded.
  12. Taylor, Appendix 2; this was the ritual in which Callisthenes declined to take part, one of the offenses for which Alexander killed him.
  13. Taylor, 31-2. A papyrus survives which has a man swearing by the daimones of Ptolemy II and his queen.
  14. Taylor, p. 33
  15. And Nicomedes IV of Bithynia was intimately familiar with Caesar, or so rumor sang about the streets of Rome. Suetonius, Divus Julius 49
  16. Books.Google.co.uk, Isaac, 304: limited preview at Google Books
  17. Price, in Cannadine and Price, 71, 85: in particular Cicero's speech to the Senate some months after Caesar's death: "...couch, image, pediment, priest" refer to Caesar's divine honours while living. Cicero, Philippic ii.110.
  18. Dio 43.45.3: Brutus and his party saw Caesar's "kingly" statue as confirmation of despotic intent which justified his assassination.
  19. Stefan Weinstock, Divus Julius, Oxford 1971, 297; Alexander Del Mar, The Worship of Augustus Caesar, 1899, p. 305 sq.
  20. Weinstock, 324 finds the evidence for the living Caesar's aspirations and divine status equivocal in some details, but Fishwick, vol 1, 1, 68–9, argues that acceptance of divine honours while living seems to herald some form of divine monarchy.
  21. Perseus.tufts.edu, Cicero, Atticus 8.16.1: Latin text at Tufts University
  22. The imperial cult in Roman Britain-Google docs
  23. Books.Google.co.uk, Weidemann, 131-2: limited preview available at Google Books
  24. Beard et al, Vol. 1, 196–7.
  25. Ando, 163, gives 82 temples in the city of Rome: limited preview available at Google Books Books.Google.co.uk
  26. Llewelyn, S.R. (Editor), New documents illustrating early Christianity: Volume 9, A Review of the Greek Inscriptions and Papyri Published in 1986–87, Macquarie University, 2002, pp.28 - 30.
  27. Books.Google.co.uk, Severy, 114-5. Limited preview available at Google Books
  28. Fishwick, vol 3, 1, pp7 & 230.
  29. Fishwick, vol 1,1, 97–149.)
  30. Tacitus, Annals, 1.57.
  31. (Gaztelaniaz) Blázquez Martínez, José María. (2008). «Los vascones en las fuentes literarias de la Antigüedad y en la historiografía actual» Trabajos de arqueología Navarra (Iruñea) 20 (2007-2008): 103-150. ISSN 0211-5174..
  32. (Gaztelaniaz) Andreu Pintado, Javier; Pérex Agorreta, María J.. «Qvi tenditis? qvi genvs? vnde domo? Vascones en el Occidente Latino a través de la documentación epigráfica» VIII Congreso General de Historia de Navarra. I261 (76. urtea, 2015): 307-322. ISSN 0032-8472..
  33. Amela Valverde, Luis. El nomen Pompeius en el convento cesaraugustano. Grupo CEIPAC1. Universidad de Barcelona. Univerd, 54 or..
  34. Mohamed Yacoub, Le musée du Bardo : Départements antiques, Tunis, Agence nationale du patrimoine, 1993, p.111
  35. Well into the third century AD, the merit of each imperial candidate would be debated as basis for a new lex de imperio. In most cases this simply confirmed his possession of imperial power, acquired through dynastic inheritance or acclamation by the soldiers but its legality was Republican in form, "probably a continuation of the old Republican tradition, of the Lex curiata de imperio which conferred imperium on the higher Roman magistrates." Justinian's law later equates Lex de imperio to Lex Regia; which seems consistent with Byzantine conceptions of Imperial power as "kingship". The same association is precisely avoided under the early Lex de imperio Vespasiani of 69–70 AD. See Berger, A., Encyclopedic Dictionary of Roman Law, Philadelphia: (Transactions of the American Philosophical Society; New Series, Volume 43, Part 2, 1953, p551). Reprint, The Lawbook Exchange Ltd., 2002. ISBN 1-58477-142-9. Preview from googlebooks;
  36. Ando, 170-1: see also 170, note 187.
  37. Cassius Dio, LX.3.5–6
  38. Gradel proposes that had Claudius employed those of higher rank within his domus, it would have imputed their clientage as his servants. He may have underestimated the complexity of the problems inherent in his own status as princeps.
  39. Fishwick, Vol. 3, 1, 88–9.
  40. Tacitus, Annals, XV.74.
  41. Gradel, 159-61.
  42. Gradel, 190-2.
  43. Sage, (in discussion of Tacitean themes) in Haase & Temporini (eds), 950: Books.Google.co.uk
  44. Hadrian's "Hellenic" emotionalism finds a culturally sympathetic echo in the Homeric Achilles' mourning for his friend Patroclus: see Vout, 52–135.
  45. Gradel, 199: see also The context and precedents for Imperial Cult. Relative to the living emperor, the divi probably have little or no personal power, unless of divine intercession.
  46. This is based on a statement in the Historia Augusta, which claims he planned to have his own flamen while still living. Cassius Dio, in an otherwise detailed account, makes no mention of this. See Gradel, 160-1.
  47. Gradel, 265, citing the unreliable Historia Augusta, Antoninus Geta Aeli Spartiani, II, 8: (Latin version online at thelatinlibrary – TheLatinLibrary.com (accessed 18 August 2009). At the very least, the attribution confirms the later devaluation of divus as a divine category.
  48. Gradel, 194.
  49. Potter, 107-12: for coinage of Antonine dynasts, see 111.
  50. Cassius Dio, 77.15.2 Penelope.Uchicago.edu.
  51. Potter, 142-6: citing Philostratus, V. Soph, 626.
  52. Potter, 146-8: Avitus took the Imperial name Marcus Aurelius Antoninus.
  53. Potter, 237-8, citing Zosimus, 1.19.1–2.
  54. Rees, 46–56.
  55. Rees, 51–56 (ideology) & 73-4 (coin image interpretation).
  56. MacCormack, 722, & note 8.
  57. Fishwick, Vol. 3, 1, 5.
  58. Gradel, 263-8: citing Tertullian.
  59. Fishwick, Vol.3, 1, 198, referring to the Severan emperor Caracalla.
  60. Beard et al, vol 1, 140–9.
  61. Beard et al, Vol 1, 32–6.
  62. Gradel, 78, 93
  63. Price, 209, 221.
  64. Brent, 17–20: citing Cicero, De Natura Deorum, 2.4.
  65. Beard et al, Vol 1, 17–21: most magistracies ran for only a year. Priesthoods were for life, which offered evident advantages in maintaining a high public and political profile.
  66. Gradel, 36-8: the paterfamilias held – in theory at least, and through ancient right – powers of life and death over every member of his extended familia, including children, slaves and freedmen. In practice, the extreme form of this right was seldom exercised, and was eventually limited by law.
  67. See also Severy, 9–10 for interpretation of the social, economic and religious role of the paterfamilias within the immediate and extended family and the broader community.
  68. Brent, 61: Dio Cassius, 51.19.7.
  69. Beard et al, Vol. 1, 193–4: under Augustus' programme of "renewal" the Vestals had high status seating at games and theatres, and became priestesses to the cult of the deified Livia (wife of Augustus).
  70. Gradel, 38.
  71. Brent, 61.
  72. Severy, 99–100, Books.Google.co.uk
  73. Lott, 14–15, 115 & 230 (note 127).
  74. Brent, 268-9.
  75. Books.Google.co.uk, Le Bohec, 249: limited preview available via Google Books
  76. Books.Google.co.uk, Dixon, 78: limited preview available from Google Books
  77. Gradel, 364.
  78. Lott, 81 - 106; for discussion of Lares Augusti see 107 – 117. Lott rejects the replacement of neighbourhood Lares with Augustus' own as politically indelicate. The Lares Augusti can be understood as August Lares – a joint honorific with unmistakable and flattering connections to the princeps himself, rather than the direct claim of princeps as patron: contra Lilly Ross Taylor, The Divinity of the Roman Emperor, American Philological Association, 1931. Taylor understand the institution of Lares Augusti as the extension of Augustus' domus and its deities to Rome's neighbourhood cults. Lott acknowledges Taylor's view as generally accepted.
  79. Momigliano, 142–158.
  80. Jerome's interpretations of Imperial ceremonial are heavily reliant on Eusebius' polemical ecclesiastical-Imperial history. Price, 203 : limited preview available at Google Books Books.Google.co.uk
  81. cited in Beard et al, Vol 1, 370.
  82. MacCormack, 721-52.
  83. Price, 204-5, and footnote 171, citing Basil, Homily 24: "on seeing an image of the king in the square, one does not allege that there are two kings" (therefore veneration of the image venerates the original: the analogy is implicit in Imperial cult but is not found in the Gospels. See also articles on Iconodules and Iconoclasm).
  84. Price, 10–20: citing evaluations of the Imperial cult as insincere or "mechanical" in Gibbon, Decline and Fall of the Roman Empire, Bury edn, 1,75-7; Ferguson, CAH, VII (1928), 17; Eduard Meyer, "Alexander der Grosse und die Absolute Monarchie", (1905) in Kleine Schriften, 1, 1924, 265; Ronald Syme, The Roman Revolution, Oxford: Clarendon Press, 1939.
  85. Harland, 85, cites among others M. P. Nilsson, Greek Piety (Oxford 1948) 177–178, and early work by D. Fishwick, The Development of Provincial Ruler Worship in the Western Roman Empire, ANRW II.16.2 (1978) 1201–1253, for similar evaluations.
  • Beard, M., Price, S., North, J., Religions of Rome: Volume 1, a History, illustrated, Cambridge University Press, 1998. ISBN 0-521-31682-0
  • Beard, M., Price, S., North, J., Religions of Rome: Volume 2, a sourcebook, illustrated, Cambridge University Press, 1998. ISBN 0-521-45646-0
  • Beard, Mary: The Roman Triumph, The Belknap Press of Harvard University Press, Cambridge, Mass., and London, England, 2007. ISBN 978-0-674-02613-1
  • Bowersock, G., Brown, P. R .L., Graba, O., (eds), Late Antiquity: A Guide to the Postclassical World, Harvard University Press, 1999. ISBN 978-0-674-51173-6
  • Bowman, A., Cameron, A., Garnsey, P., (eds) The Cambridge Ancient History: Volume 12, The Crisis of Empire, AD 193–337, 2nd Edn., Cambridge University Press, 2005. ISBN 0-521-30199-8
  • Brent, A., The imperial cult and the development of church order: concepts and images of authority in paganism and early Christianity before the Age of Cyprian, illustrated, Brill Publishers, 1999. ISBN 90-04-11420-3
  • Cannadine, D., and Price, S., (eds) Rituals of Royalty: Power and Ceremonial in Traditional Societies, reprint, illustrated, Cambridge University Press, 1992. ISBN 0-521-42891-2
  • Chow, John K., Patronage and power: a study of social networks in Corinth, Continuum International Publishing Group, 1992. ISBN 1-85075-370-9
  • Collins, Adela Yarbro, Crisis and catharsis: the power of the Apocalypse, Westminster John Knox Press, 1984. ISBN 0-664-24521-8
  • Elsner, J., "Cult and Sculpture; Sacrifice in the Ara Pacis Augustae", in the Journal of Roman Studies, 81, 1991, 50–60.
  • Ferguson, Everett, Backgrounds of early Christianity, 3rd edition, Wm. B. Eerdmans Publishing, 2003. ISBN 0-8028-2221-5
  • Fishwick, Duncan, The Imperial Cult in the Latin West: Studies in the Ruler Cult of the Western Provinces of the Roman Empire, volume 1, Brill Publishers, 1991. ISBN 90-04-07179-2
  • Fishwick, Duncan, The Imperial Cult in the Latin West: Studies in the Ruler Cult of the Western Provinces of the Roman Empire, volume 3, Brill Publishers, 2002. ISBN 90-04-12536-1
  • Fishwick, Duncan, "Numen Augustum," Zeitschrift für Papyrologie und Epigraphik, Bd. 160 (2007), pp. 247–255, Dr. Rudolf Habelt GmbH, Bonn (Germany).
  • Freisen, S. J., Imperial cults and the Apocalypse of John: reading Revelation in the ruins, Oxford University Press, 2001. ISBN 978-0-19-513153-6
  • Gradel, Ittai, Emperor Worship and Roman Religion, Oxford, Oxford University Press, 2002. ISBN 0-19-815275-2
  • Haase, W., Temporini, H., (eds), Aufstieg und Niedergang der romischen Welt, de Gruyter, 1991. ISBN 3-11-010389-3
  • Harland, P., "Honours and Worship: Emperors, Imperial Cults and Associations at Ephesus (First to Third Centuries C.E.)", originally published in Studies in Religion/Sciences religieuses 25, 1996. Online in same pagination: Philipharland.com
  • Harland, P., "Imperial Cults within Local Cultural Life: Associations in Roman Asia", originally published in Ancient History Bulletin / Zeitschrift für Alte Geschichte 17, 2003. Online in same pagination: Philipharland.com
  • Howgego, C., Heuchert, V., Burnett, A., (eds), Coinage and Identity in the Roman Provinces, Oxford University Press, 2005. ISBN 978-0-19-926526-8
  • Lee, A.D., Pagans and Christians in late antiquity: a sourcebook, illustrated, Routledge, 2000. ISBN 0-415-13892-2
  • Lott, John. B., The Neighborhoods of Augustan Rome, Cambridge, Cambridge University Press, 2004. ISBN 0-521-82827-9
  • MacCormack, Sabine, Change and Continuity in Late Antiquity: the ceremony of "Adventus", Historia, 21, 4, 1972, pp 721–52.
  • Martin, Dale B., Inventing superstition: from the Hippocratics to the Christians, Harvard University Press, 2004. ISBN 0-674-01534-7
  • Momigliano, Arnaldo, On Pagans, Jews, and Christians, reprint, Wesleyan University Press, 1987. ISBN 0-8195-6218-1
  • Niehoff, Maren R., Philo on Jewish identity and culture, Mohr Siebeck, English trans GW/Coronet Books, 2001. ISBN 978-3-16-147611-2
  • Nixon, C.E.V., and Rodgers, Barbara S., In Praise of Later Roman Emperors: The Panegyric Latini, University Presses of California, Columbia and Princeton, 1995. ISBN 978-0-520-08326-4
  • Potter, David S., The Roman Empire at Bay, AD 180–395, Routledge, 2004. ISBN 978-0-415-10057-1
  • Price, S.R.F. Rituals and power: the Roman imperial cult in Asia Minor, (reprint, illustrated). Cambridge University Press, 1986. ISBN 0-521-31268-X
  • Rehak, Paul, and Younger, John Grimes, Imperium and cosmos: Augustus and the northern Campus Martius, illustrated, University of Wisconsin Press, 2006. ISBN 0-299-22010-9
  • Rosenstein, Nathan S., Imperatores Victi: Military Defeat and Aristocratic Competition in the Middle and Late Republic. Berkeley: University of California Press, 1990. Ark.CDlib.org
  • Rüpke, Jörg (Editor), A Companion to Roman Religion, Wiley-Blackwell, 2007, ISBN 978-1-4051-2943-5
  • Severy, Beth, Augustus and the family at the birth of the Roman Empire, Routledge, 2003. ISBN 0-415-30959-X
  • Smallwood, E., Mary, The Jews under Roman rule: from Pompey to Diocletian: a study in political relations, illustrated, Brill Publishers, 2001. ISBN 0-391-04155-X
  • Taylor, Lily Ross, The Divinity of the Roman Emperor, American Philological Association, 1931; repr. Arno Press, 1975.
  • Theuws, Frans, and Nelson, Janet L., Rituals of power: from late antiquity to the early Middle Ages, Brill Publishers, 2000. ISBN 90-04-10902-1
  • Versnel, H S: Triumphus: An Inquiry into the Origin, Development and Meaning of the Roman Triumph, Leiden, 1970.
  • Vout, Caroline, Power and eroticism in Imperial Rome, illustrated, Cambridge University Press, 2007. ISBN 0-521-86739-8
  • Walbank, Frank W., Selected Papers: Studies in Greek and Roman History and Historiography, Cambridge University Press, 1986 (pp 120–137). ISBN 978-0-521-30752-9
  • Weinstock, Stefan. Divus Iulius. Oxford (Clarendon Press/OUP). 1971.
  • Wiedemann, Thomas. Adults and Children in the Roman Empire, Taylor & Francis Ltd., 1989. ISBN 978-0-415-00336-0
  • Williams, S., and Friell, J.G.P., Theodosius: The Empire at Bay, Taylor & Francis Ltd., 1994. ISBN 978-0-7134-6691-1

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]