Abenduaren 10: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →Mundua |
t →Mundua |
||
122. lerroa: | 122. lerroa: | ||
===== Mundua ===== |
===== Mundua ===== |
||
* [[304]] - Santa [[Olaia Meridakoa]], santu kristau eta martiria (j. {{circa|[[292]]}}). |
|||
* [[1041]] - [[Mikel IV.a|Mikel IV.a Paflagonioa]], [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioko]] enperadorea. |
* [[1041]] - [[Mikel IV.a|Mikel IV.a Paflagonioa]], [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioko]] enperadorea. |
||
* [[1081]] - [[Nizeforo III.a Botaniates]], [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioko]] enperadorea (j. [[circa|c.]] [[1002]]). |
* [[1081]] - [[Nizeforo III.a Botaniates]], [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar Inperioko]] enperadorea (j. [[circa|c.]] [[1002]]). |
19:20, 26 ekaina 2019ko berrikusketa
Abenduaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita laugarren eguna da, 345.a bisurteetan. 21 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
Mundua
- 1898 - Parisen, Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinen independentzia aitortzen zuen Ituna sinatu zen.
- 1947 - Myanmarrek independentzia lortu zuen.
- 1948 - Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen.
- 2007 - Argentinan, Cristina Fernandezek presidente kargua hartu zuen Buenos Airesko Nazio Kongresuan.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1948 - Los burladores (euskaraz: burlariak), Pablo Sorozabalen musika eta Serafín eta Joaquín Álvarez Quinteroren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Teatro Calderónen.
- 1960 - Bertsolari Txapelketa Nagusiaren III. edizioa ospatu zen, II. edizioa ospatu eta 24 urte beranduago. Euskaltzaindiak antolatu zuen aurreneko aldiz. Irabazlea Inazio Eizmendi Basarri izan zen, bere bigarren txapela izan zelarik.
Mundua
- 1962 - Lawrence of Arabia filma estreinatu zen, David Leanek zuzendu eta Peter O'Toole, Omar Sharif, Alec Guinness, Anthony Quinn, Jack Hawkins, José Ferrer, Anthony Quayle eta Claude Rains aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1978 - Superman filma estreinatu zen, Richard Donnerek zuzen, Christopher Reeve, Gene Hackman, Marlon Brando, Margot Kidder eta Ned Beatty aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 - Geronimo: An American Legend ("Jeronimo: Amerikar Kondaira") filma estreinatu zen, Walter Hillek zuzendu eta Wes Studi, Jason Patric, Robert Duvall, Gene Hackman, Matt Damon eta Pato Hoffmann aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 - Amistad filma estreinatu zen, Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Morgan Freeman, Anthony Hopkins, Djimon Hounsou eta Matthew McConaughey aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1999 - The Green Mile filma estreinatu zen, Frank Darabontek zuzendu eta Tom Hanks, David Morse, Bonnie Hunt, Michael Clarke Duncan, James Cromwell, Michael Jeter, Graham Greene, Doug Hutchison, Sam Rockwell, Barry Pepper, Jeffrey DeMunn, Patricia Clarkson eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2004 - Ocean's Twelve (Oceanen Hamabiak) filma estreinatu zen, Steven Soderberghek zuzendu eta George Clooney, Brad Pitt, Matt Damon, Catherine Zeta-Jones, Andy García, Don Cheadle, Bernie Mac eta Julia Roberts aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1895 - Julián Olivares, III. Murrietako markesa, gipuzkoar militar eta eskrimalaria, sablean aditua (h. 1977).
- 1925 - Lucia Areitioaurtena, Erromaretakua, bizkaitar erraketista (h. 2019).
- 1935 - Jose Luis Orella, nafar ikerlaria, historialari eta irakaslea, Nafarroako Erresumaren historia eta zuzenbidean aditua.
- 1942 -
- Mikel Azurmendi, euskal idazlea eta itzultzailea.
- Mari Puri Herrero, bizkaitar margolari eta grabatzailea.
- 1952 - Javier Eskalza, euskal herritar futbolaria (h. 2007).
- 1958 - Juan José Quintanilla, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1969 - Andrea Muñiz Celestino, transgeneroen eta transexualen aldeko gipuzkoar ekintzailea, Euskal Herrian aitzindarietakoa.
- 1973 - Eva Lopez de Arroyabe, Arabako Lautadako ganaduzalea, Arabako Nekazarien Elkarteko zuzendari ohia.
- 1974 - Iratxe Ibarra, bizkaitar bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta UEMAko euskara teknikaria.
- 1977 - Esteban Gaubeka, bizkaitar palaria.
- 1979 - Ekaitz Maiz, nafar eskalatzailea.
- 1982 - Aitziber Garmendia, gipuzkoar aktorea.
- 1983 - Iker Leonet, gipuzkoar txirrindulari ohia.
Mundua
- 1588 - Isaac Beeckman, herbeheretar filosofo eta zientzialaria, atomismo modernoaren sortzaileetakoa (h. 1637).
- 1610 - Adriaen van Ostade, herbehereetar margolaria (h. 1685).
- 1776 - Maria Leopoldina Austria-Estekoa, Austriako artxidukesa eta Bavariako printzesa-hautesle ezkontidea (h. 1848).
- 1804 - Carl Gustav Jakob Jacobi, alemaniar matematikaria (h. 1851).
- 1815 - Ada Lovelace, historiako lehen programatzailea (h. 1852).
- 1819 - Felice Orsini, italiar iraultzailea (h. 1858).
- 1821 - Nikolai Nekrasov, errusiar olerkaria eta kazetaria (h. 1878).
- 1822 - César Franck, frantziar musikagilea (h. 1890).
- 1830 - Emily Dickinson, estatubatuar idazlea (h. 1886).
- 1849 - Prosper Henry, frantziar optikari eta astronomoa (h. 1903).
- 1851 - Melvil Dewey, estatubatuar liburuzaina (h. 1931).
- 1867 - Ker-Xavier Roussel, frantziar margolaria (h. 1944).
- 1870 - Adolf Loos, Mugimendu Modernoko hastapenetako txekiar arkitekto berritzailea (h. 1933).
- 1882 - Otto Neurath, austriar filosofoa (h. 1970).
- 1886 - Victor McLaglen, ingeles aktorea (h. 1959).
- 1891 - Nelly Leonie Sachs, alemaniar idazlea, 1966ko Literaturako Nobel Saria (h. 1970).
- 1902 - Dulce María Loynaz, kubatar idazlea (h. 1997).
- 1904 - Antonín Novotný, Txekiako presidentea (h. 1975).
- 1907 - Rumer Godden, britainiar idazlea (h. 1998).
- 1908 - Olivier Messiaen, frantziar musikagilea, organista eta irakaslea (h. 1992).
- 1913 - Morton Gould, estatubatuar orkestra zuzendari eta musikagilea (h. 1996).
- 1914 - Dorothy Lamour, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1996).
- 1920 - Clarice Lispector, brasildar idazlea, XX. mendeko brasilgo idazle garrantzitsuenetakoa (h. 1977).
- 1923 -
- Jorge Semprún, espainiar idazlea, politikaria eta gidoi-idazlea (h. 2011).
- Clorindo Testa, italiar-argentinar arkitektoa eta margolaria (h. 2013).
- 1924 - Michael Manley, Jamaikako lehen ministroa (h. 1997).
- 1926 - Blai Bonet, mallorcar poeta ete eleberrigilea (h. 1997).
- 1933 - Eduardo Pavlovsky, argentinar antzerkigilea, zuzendaria eta antzezlea, eta mediku psikoanalista (h. 2015).
- 1934 - Howard Martin Temin, estatubatuar biologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1994).
- 1941 -
- Fionnula Flanagan, antzerki, zinema eta telebistako irlandar aktorea.
- Karen Ulane, estatubatuar airelinea pilotua, sexua berresleitzeko ebakuntza jaso eta gero bidegabeki lanetik bota zutena (h. 1989).
- 1942 - Aritatsu Ogi, japoniar futbolaria.
- 1948 - Abu Abbas, Palestina Askatzeko Frontearen (PLF ingelesez) sortzailea.
- 1957 - Michael Clarke Duncan, estatubatuar aktorea (h. 2012).
- 1958 -
- Cornelia Funke, alemaniar haur-literatura idazlea.
- Eva Robin's, italiar abeslari, aktore eta telebistako pertsonaia.
- 1959 - Mark Aguirre, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1960 - Kenneth Branagh, irlandar zinema zuzendari eta antzezlea.
- 1966 - Colm Ó Maonlaí, irlandar aktorea.
- 1970 - Luisa Larraga Cacho, aragoiar atleta, iraupen eta erdi-iraupen lasterketetan espezializatua.
- 1980 - Javier Cherro, espainiar txirrindularia.
- 1983 - Katrin Siska, estoniar abeslari eta modeloa, Vanilla Ninja taldeko abeslaria.
- 1985 - Lê Công Vinh, vietnamdar futbolari ohia.
- 1987 - Gonzalo Higuaín, frantziar-argentinar futbolaria.
- 1989 - Marion Maréchal, frantziar politikaria.
- 1990 - Shoya Tomizawa, motoziklismoko japoniar pilotua (h. 2010).
- 1996 - Valentina Sampaio, brasildar modeloa.
- 1997 - Bea Beltrán, madrildar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 925 - Antso I.a Gartzez, Iruñeko lehen erregea.
- 1875 - Jean Saint-Gaudens, baxenafar politikaria (j. 1799).
- 1907 - Grazian Adema, euskal idazlea (j. 1828).
- 1965 - Luis Castro, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1880).
- 1976 - Jesus Ariño Maruri, Zallako alkatea (j. 1900).
- 1985 - Mariano Royo Ximenez, euskal herritar margolaria (j. 1949).
- 2005 - Mariano Zufia, nafar politikari karlista (j. 1920).
Mundua
- 304 - Santa Olaia Meridakoa, santu kristau eta martiria (j. c. 292).
- 1041 - Mikel IV.a Paflagonioa, Bizantziar Inperioko enperadorea.
- 1081 - Nizeforo III.a Botaniates, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. c. 1002).
- 1198 - Averroes, arabiar fisikari eta filosofoa (j. 1126).
- 1475 - Paolo Uccello, italiar margolari eta matematikaria (j. 1397).
- 1574 - Ascanio Condivi, italiar margolari eta idazlea (j. 1525).
- 1616 - Diogo do Couto, portugaldar historialaria (j. c. 1542).
- 1791 - Jakob Frank, judu-poloniar heretikoa (j. 1726).
- 1831 - Thomas Johann Seebeck, alemaniar fisikaria (j. 1770).
- 1865 - Leopoldo I.a Belgikakoa, Belgikako erregea (j. 1790).
- 1896 - Alfred Nobel, suediar kimikari eta ingeniaria, dinamitaren asmatzailea eta Nobel Sarien sortzailea (j. 1833).
- 1909 - Hodei Gorri (Makhpyia-luta), siux oglalar amerindiarren buruzagia (j. 1822).
- 1928 - Charles Rennie Mackintosh, eskoziar arkitekto, dekoratzaile eta diseinatzailea (j. 1868).
- 1936 - Luigi Pirandello, italiar idazlea, 1934ko Literaturako Nobel sariduna (j. 1867).
- 1939 - Wilhelm Grosz, austriar musikaria (j. 1894).
- 1943 - Edmund Vansteenberghe, Baionako apezpikua (j. 1881).
- 1967 - Otis Redding, Soularen Erregea, estatubatuar soul abeslaria (j. 1941).
- 1968 -
- Karl Barth, suitzar teologo protestantea (j. 1886).
- Thomas Merton, frantziar olerkari, pentsalari eta zistertar-trapatar monjea (j. 1915).
- 1976 - Harold F. Dodge, kalitatearen kontrol estatistikoaren aitzindaria (j. 1893).
- 1978 - Ed Wood, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorea (j. 1924).
- 1987 - Jascha Heifetz, lituaniar-estatubatuar biolin-jotzailea (j. 1901).
- 1989 - Paul Collaer, belgikar musikagilea, piano-jotzailea eta orkestra-zuzendaria (j. 1891).
- 1995 - Sarvadaman Chowla, indiar matematikaria (j. 1907).
- 1999 - Franjo Tuđman, lehendabiziko Kroaziako presidentea (j. 1922).
- 2001 - Julen Gimon, euskal politikari eta abokatua (j. 1931).
- 2005 - Richard Pryor, estatubatuar aktore, idazle eta MCa (j. 1940).
- 2006 - Augusto Pinochet, Txileko diktadorea (j. 1915).
- 2010 - John B. Fenn, estatubatuar kimikari eta unibertsitate-irakaslea, 2002ko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- 2014 - Ralph Giordano, alemaniar idazlea (j. 1923).
- 2017 - Bruce Brown, estatubatuar dokumental zinema zuzendaria (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Olaia, Itoitz eta Itoiz.
- Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zen egunaren urteurrena da.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |