1969ko musika

Wikipedia, Entziklopedia askea

1969ko musikari dagokionean, urte horretan egin ziren jaialdi erraldoiak izan ziren beharbada gertakizun ospetsuenak. The Rolling Stones taldearen emanaldian, gazte bat hil zuen “Hells Angels” taldeko kide batek AEBetako Kaliforniako Altamon herrian ospatu zen “Altamont Speedway Free Festival” jaialdian. Esan ohi da hippie aroaren amaiera markatu zuela, “Woodstock nazioaren heriotza”, kritikoek dioten bezala. Oraindik sonatuagoa izan zen AEBetako New Yorkeko Woodstock herritik gertu egin zen “The Woodstock Music and Art Festival” jaialdia. Garaiko musikari ospetsuenek hartu zuten parte, eta historiako kontzertu-sorta handienetakoa dela esaten da. Bestalde, Europan ere egin ziren beste bi jaialdi handi. Batetik, Ingalaterrako Wootton Bridge herrian egin zen “The Isle of Wight Festival” jaialdia eta, bestetik, “Festival Actuel” bezala ezagutzen dena, Belgikako Amougies herrian egindakoa.

Woodstock-eko Bakearen eta Musikaren oroitarria, 1984. urtean jarria jaialdia egin zen lekuan

AEBetako eta Erresuma Batuko musikariek jarraitu zuten betetzen zerrendetako lehen postuak. Halere, salbuespen batzuk egon ziren, hala nola, Jane Birkin eta Serge Gainsbourg (Frantzia), Shocking Blue (Herbeherak) eta Georges Moustaki (Frantzia).

David Bowie musikari britainiarraren Space Oddity abestia izan zen urte honetako arrakasta handienetako bat; BBC telebista kateak abestia aukeratu zuen Apollo 11 espazio-ontziaren ilargiratzearen emankizunerako.

King Crimson banda britainiarraren lehen diskoa, In the Court of the Crimson King, aitzindaria izan zen rock progresiboaren garapenean, baita The Moody Blues, Procol Harum, The Nice, Genesis, Yes eta Pink Floyd taldeek kaleratu zituztenak ere. Modu honetan, rock progresiboak berezko entitatea lortuko zuen rockaren barruko genero gisa.

The Stooges talde estatubatuarraren lehen albuma, The Stooges, ere urte honetan kaleratu zen, eta nahiz eta arrakasta handirik ez izan, denborarekin punk rockaren erreferentziazko diskoa bilakatuko zen. Gauza bera gertatu zen Kick Out The Jams MC5 Detroiteko taldearen lehen diskoarekin. Creedence Clearwater Revival taldeak aurreko urteko arrakasta sendotu zuen eta hiru LP kaleratu zituen urte honetan: Bayou Country, Green River eta Willy and the Poor Boys.

Brasilen sortu berri zen Tropikalia mugimenduari bultzada handia emanez, herrialde horretan izugarrizko arrakasta izan zuten disko bana kaleratu zituzten Caetano Velosok eta Gilberto Gil musikariek.

Euskal musikari dagokionez, aipatzekoa da Niko Etxart kantari zuberotarrak urte honetan idatzi zuela Euskal rock´n´roll abesti enblematikoa, Parisen ikasle bizi zela; hamar urte beranduago argitaratuko zen disko labur batean. Benito Lertxundik Euskal Kanta-Berria albuma kaleratu zuen bitartean, Imanol (Michel Etxegaray goitizenarekin) eta Antton Valverde kantariek lehen disko laburrak argitaratu zituzten. Baita ere, urte honetan irten ziren Mikel Laboaren Haika mutil eta Zilbor hesteak abestiak, Pantxoa Carrere-Peio Ospital bikotearen Itziarren semea, Ameslariak taldearen O gu hemen (bidean galduak) edo Erlak bikotearen Kennedy, besteak beste. Halaber, Salomé kantari kataluniarrak Eurovisión jaialdia irabazi zuen Vivo cantando abestiaren euskarazko bertsioa kaleratu zuen Kantari bizi naiz izenburuarekin.

Ikus-entzuleak 1969ko Whight Uharteko Jaialdian
Alan Silva jazzlaria 1969ko Belgikako Amougies herrian egin zen Actuel Jaialdian
Niko Etxart musikari zuberotarra, Euskal rock´n´roll abestiaren sortzailea

Gertakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David bowie 1974an

Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apirilaren 22a
    • The Who taldeak lehen aldiz aurkezten du osorik Tommy rock opera, Erresuma Batuko Dolton herrian emandako kontzertuan.
    • John Lennonek izena aldatzen du ofizialki. John Winston Lennon izatetik John Winston Ono Lennon izatera pasatzen da.
  • Apirilaren 28aChicago taldeak bere estraineko albuma kaleratzen du, The Chicago Transit Authority.
  • Apirila (egun zehatza ezezaguna)

Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Who 1980ko emanaldi batean

Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uztailaren 1a - Cornelius Cardew musikari esperimentalaren Scratch Orchestra taldeak lehen kontzertua ematen du. Hemen hasiko da Brian Enoren musika ibilbidea.
  • Uztailaren 3a -
    • Brian Jones hilda aurkitzen dute Ingalaterrako Sussex hiriko bere etxeko igerilekuan, The Rolling Stones taldea utzi eta ia hilabetera.
    • Newporteko Jazz Jaialdiaren 16. edizioa hasten da AEBetako hiri horretan. Hilaren 3tik 6ra luzatuko da.
  • Uztailaren 5a - The Rolling Stones taldeak doako kontzertu bat eskaintzen du Londresko Hyde Parken Brian Jonesen omenez; bandaren lehen emanaldia da Mick Taylor gitarristarekin. Uste da 250.000 eta 400.000 artekoa izan zela ikusle kopurua.
  • Uztailaren 7a - Blind Faith taldeak doako kontzertu bat eskaintzen du Londresko Hyde Parken.
  • Uztailaren 8aTxileko Santiagoko Saint George eskola elitistan Víctor Jara kantari txiletarrari harriak botatzen dizkiote entzule batzuk, Preguntas por Puerto Montt abestia interpretatzen hasten denean.
  • Uztailaren 12a – Víctor Jara kantugile txiletarrak Plegaria a un labrador abestia kantatzen du Txileko Unibertsitate Katolikoan antolatutako “Primer Festival de la Nueva Canción Chilena” jaialdian. Bera gertatzen da garaile, Richard Rojas abeslariarekin batera.
  • Uztailaren 31Elvis Presley zuzeneko emanaldiak eskaintzera itzultzen da Las Vegasen.

Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abenduaren 2a – Paco Ibáñez kantari valentziarrak Parisko Olympia aretoan ematen duen kontzertu ospetsua grabatzen da. Hurrengo urtean kaleratuko da formatu bikoitzean.
  • Abenduaren 6a –
  • Abenduaren 13aLluis Llach kantautore kataluniarrak kontzertu bat ematen du Bartzelonako Palau de la Música aretoan. Entzuleei esaten die, zentsura dela eta, ezingo duela L’estaca kantu ospetsua abestu. Halere, Llachek eta taldeak abestiaren bertsio instrumental bat egiten dute eta entzuleek jartzen dizkiote hitzak. Kontzertua grabatua izango da eta 1970ean irtengo da diskoa Ara i aquí izenarekin.
  • Abendua (egun zehatza ezezaguna)
    • Fairport Convention taldeak kaleratzen du folk-rock estiloaren aitzindaria den Liege & Lief albuma.
    • Maria del Mar Bonet kantugile kataluniarrak abesti poetiko onenaren Disc Català de l’Any saria jasotzen du.

Data ezezaguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez Dok Amairu taldeko zenbait kide, Atahualpa Yupanqui (zutik, ezkerretik hirugarrena) eta Paco Ibáñez (zortzigarrena) kantariekin: Joxean Artze (ezkerretik bigarrena), Benito Lertxundi (laugarrena), Mikel Laboa (seigarrena), Jose Angel Irigarai (zazpigarrena), Xabier Lete (makurtuta, ezkerretik lehenengoa) eta Lourdes Iriondo.

Sortutako musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desegindako musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratutako albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Kaleratze data ezezaguna

Argitaratutako singleak eta EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

  • Abendua (egun zehatza ezezaguna)

Kaleratze data ezezaguna


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]