Villaverde Turtzioz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valle de Villaverde» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Kantabriako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villaverde».
Villaverde Turtzioz
Valle de Villaverde
Espainiako udalerria
Palacio Mendirichaga Jauregia 03.JPG
Valle de Villaverde Spain.svg Escudo de Valle de Villaverde (Cantabria).svg
Administrazioa
Kantabriako eskualdeakAsón-Agüerako eskualdea
Alkatea Pedro Luis Maria Llaguno Artolachipi Itzuli
Izen ofiziala Valle de Villaverde
Jatorrizko izena Valle de Villaverde
Posta kodea 39880
INEk ezarritako kodea 39101
Geografia
Koordenatuak 43° 13′ 56″ N, 3° 16′ 57″ W / 43.23230925°N,3.28244419571°W / 43.23230925; -3.28244419571Koordenatuak: 43° 13′ 56″ N, 3° 16′ 57″ W / 43.23230925°N,3.28244419571°W / 43.23230925; -3.28244419571
Villaverde Turtzioz hemen kokatua: Espainia
Villaverde Turtzioz
Villaverde Turtzioz
Villaverde Turtzioz (Espainia)
Valle de Villaverde (Cantabria) Mapa.svg
Azalera 19.5 km²
Altuera 190 m
Mugakideak Turtzioz, Artzentales eta Karrantza
Demografia
Biztanleria 283 bizt. (2019)
Dentsitatea 14,51 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Matrikula S

Villaverde Turtzioz[1] (ofizialki gaztelaniaz: Valle de Villaverde) Kantabriako udalerria da. 2005ean 368 biztanle zituen, eta 19,64 km²-ko azalera du. Berez Bizkaiko barrendegia da, eta horregatik Euskal Herrikoa dela jo ohi da; zehazki, Bizkaiko Enkarterri eskualdekoa.[1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu Karrantza, Artzentales eta Turtzioz, guztiak Enkarterriko udalerriak. Udalerriaren hegoaldean Agüera ibaiaren iturria dago, 400 metroko altuerako lekuak dituen harana sortzen duena. Renfe Fevek ustiatzen duen Santander-Bilbo trenbideak geltokia du udalerrian, Turtziozko Villaverde geltokia, alegia.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroan autrigoien eremuan zegoen. Hala ere, badaude kantabrien eremua Agüera ibaiaren mendebaldean dauden mendietaraino hedatzen zuela esaten dutenak.[2]

XV. mendearen erdialdean Pedro Fernández de Velasco, Haroko bigarren kondeak ibarra erosi zuen, Enkarterriekin loturik zeuden Aiara eta Saltzedoko jaunen eskuetatik aldenduz. Erosketa honetan egungo barrendegiaren aurrekaria dago.

1822an, Hirurteko Liberalaren garaian, udalerria sortu eta Villaverde Turtzioz izena hartu zuen (2005ean Villaverde harana izen tradizionala berreskuratu zuen). 1833ko banaketa administratiboan, Villaverde, antzinako jaurerria izanik, gertukoa zuen araubide erkideko probintziara lotu zioten (Santanderrera hain zuzen ere).[2]

Hirugarren Karlistaldian gudu-zelai bilakatu zen. 1875eko abuztuaren 11n Balmaseda erasotzeko asmotan zegoen alfontsotar armadak (Juan José Villegas eta Morales de los Ríos jeneralek zuzendutako eta 10.000 lagunez, 450 zaldiz eta 16 kanoiz osaturikoa) eta armada karlistak (Fulgencio Carasak zuzendutako 7 batailoi) bertan borrokatu zuten. Villaverde Turtziozko guduan, gutxiago ziren arren, karlistek garaipena lortu zuten. Alfontsotarrek 205 soldadu galdu zuten eta karlistek, berriz, 85; gainera Villegas jeneralak preso izateko zorian izan zen. Karlos VII.a erregegaiak Carasari "Villaverde Turtziozko konde" izendatu zion garaipenaren ordainsari moduan.[3] Guduaren ostean haraneko eraikin gutxik zutik iraun zuten.[2][4]

1986ko irailaren 26an, udalerriko zazpi zinegotzietatik seik (PSOEko hiru, eta Partido Demócrata Popularreko, Coalición Popular eta Partido Regionalista de Cantabriako bana), Piedad González (PSC-PSOE) alkate zutela, Villaverde Turtziozek Kantabria utzi eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin bat egin zezala eskatu zuten.[5] Bizkaiko Foru Aldundiak udal ebazpenari atxikimendua adierazi zion,[6] baina Kantabriako Biltzarrak erabakia atzera bota zuen.[7][8]

Zinegotzi horien alderdi politikoak haien erabakiaren aurka agertu zirenez, ordezkariok alderdiak utzi zituzten.[9] 1987ko udal hauteskundeetan, udalerriak Bizkaiarekin bat egin zezan aldarrikatzen zuen hautes elkarteak (Agrupación Unitaria Independiente izenaz) gehiengo osoa lortu zuen.[10] Horrela, 1987ko urriaren 30ean udal batzarrak Bizkaian sartzeari buruzko erreferenduma eskatu zuen. 1988an, baina, Espainiako Ministro Kontseiluak erreferendumaren aukera guztiz ukatu zuen.[11] Espainiako Auzitegi Gorenak ere erabaki hori onetsi zuen, Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren errekurtsoak atzera botata.

1991ko martxoan, alkateak berriro ere erreferenduma antolatzeko eskatu zion Espainiako Ministro Kontseiluari; baina berriz eskaera ukatu zuen Kontseiluak.[8]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera

Administrazioa eta politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011-2015 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeen emaitzak hauek izan ziren:[12]

alderdia botoak % zinegotziak
PRC 175 58,33 4
PP 114 38 3

2003-2007 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeen emaitzak hauek izan ziren:

alderdia botoak % zinegotziak
PRC 238 71,90 6
Alternatiba 59 17,82 1

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriari zerbitzu ematen dion Renfe Feveren Turtziozko Villaverde geltokia dago.

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]